Piztu Ezazu Argia gunera joan.

"Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak" ikastaroa

2013-05-13

Kike Amonarriz

Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean.

Hekimenek elkartasuna adierazi dio Lander Arbelaitzi

2013-04-24

ARGIA

Hekimenek, Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkarteak, Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari elkartasuna adierazi eta Ertzaintzaren jarrera gaitzetsi du. Era berean, kazetariek nahi duten ikuspuntutik informatzeko daukaten eskubidea aldarrikatu du.

Istiluen kontrako ertzain kopurua bikoiztuko du Eusko Jaurlaritzak

2013-04-24

Urko Apaolaza

Estefania Beltran de Heredia  Segurtasun sailburua Ertzaintzaren hurrengo urteetako plan estrategikoaz mintzatu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Sailburuak baieztatu zituen duela aste batzuk Deia eta Diario Vasco egunkariek argitara emandako datuak: 400 ertzain uniformedun gehiago jarri nahi ditu kaleak patruilatzen, horietako asko Brigada Mugikorrean.

Lander Arbelaitz hasieratik kazetari gisa identifikatua zegoen

2013-04-23

Xabier Letona

Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariari hilaren 19an Donostian emandako tratu txarraz honakoa adierazi nahi du ARGIAk.

'Berria'-ko langileek euren elkartasuna adierazi diote ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzi

2013-04-23

ARGIA

Berria egunkariko langile batzordeak ere oharra kaleratu du. "Gure elkartasuna adierazi nahi diegu ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzi eta ARGIA taldeko langileei", dio agiriak.

Lander Arbelaitz, Aske Gunean gertatutakoaz hizketan

2013-04-23

Jon Torner Zabala

Hainbat hedabidek elkarrizketa egin diote azken orduetan Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari. Besteak beste, Barne Sailari gezurretan ez aritzeko eskatu dio, gertatu dena onartu eta autokritika egiteko. Elkarrizketa horietako batzuk bildu ditugu hemen.

Prentsa independenteak asko dezake, herritarrekin

Komunikazioaren ikuspuntutik ere emango du zer ikasia Donostiako Aske Guneak: sare sozialek eta hedabide independenteek kontatu dute bertan gertatua, medio nagusiek estali duten hein berean. Bistan da, garai berriak bizi ditugu, baita komunikazioaren esparruan ere.

Ertzaintzak ARGIAko kide bati emandako tratua gaitzetsi du Euskal Kazetarien Elkarteak

2013-04-22

ARGIA

Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) agiria plazaratu du, pasa den ostiralean Donostiako Bulebarrean ertzainek Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari eraso egin izanaren inguruan.

19:00etan manifestazioa egingo da Donostian

2013-04-19

Jon Torner Zabala

Datozen orduetan hainbat mobilizazio egingo da Donostian atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko. Gaur manifestazioa egingo da 19:00etan Donostian, eta bihar martxa bat egingo da Martuteneko espetxeraino. Beste hainbat herritan ere egingo dituzte mobilizazioak.

Ertzaintzak ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzekin izandako jokaeraz

2013-04-19

Xabier Letona

Gaur goizaldean Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariarekin izandako jarrera bortitza salatu nahi du ARGIAk. Goizaldean Ertzaintza Boulevardera iristean eta Arbelaitz lanean ari zela, ertzain batek eskukada batez smartphonea bota dio lurrera eta bera ere gogor astindu du, nahiz eta bere kazetari akreditazioa oso agerian zuen: ARGIAko akreditazioa zeukan esku batean eta bestean telefonoa.

Euskalerria irratiaren egoeraz hitz egin dute Europako Parlamentuan

2013-04-18

Lide Hernando

Euskalerria irratiko ordezkariak Europako Parlamentuan agertu dira gaur, Izaskun Bilbao Barandica EAJko eurodiputatuak hala eskatuta, Nafarroako EAJrekin batera.

Joxan Lizarribar hil da, Berria taldeko lehendakaria

2013-04-09

ARGIA

Joxan Lizarribar (Altzo, 1951) hil da astearte arratsaldean, azken asteak birus batekin gaixo pasa ostean. Berria taldeko lehendakaria zen.

Petrov

2013-03-24

Itxaro Borda

Dirua, eskastean, bat-batean biziki aipatzen da denetan. Pobrezia eta pataska hedatzen doaz hamarkada hauetan ustez hain oparoa den Europan barna. Eskaleak aurkitzen dira Saint Denis karrikan, O´Connell etorbidean, Donostiako Bulebarrean edo Mauleko Peko Arrüan. Perpaus anitz hasten...

Euskonews-ek erabiltzaileen laguntza ekonomikoa eskatu du aurrera jarraitzeko

2013-03-14

ARGIA

Euskonews aldizkaria ekonomikoki laguntzeko kanpaina abian jarri dute. Murrizketak direla eta, astean behin argitaratzetik hamabostean behin egitera pasa da. Jakinarazi dutenez, ez da nahikoa eta, horregatik, erabiltzaileek ekonomikoki laguntzeko aukera zabaldu dute helbide honetan.

Euskalerria Irratiak babes zabala jaso du

2013-03-07

Jon Torner Zabala

Euskalerria Irratiak herritar ugariren babesa jaso zuen atzo Iruñean, baita gizarte, politika, euskalgintza, sindikatu eta kultura arloko dozenaka eragilerena ere. Emititzeko lizentzia eman diezaion eskatu zioten Nafarroako Gobernuari, Diputazioaren aurrean egindako elkarretaratzean.

Euskalerria Irratiaren aldeko elkarretaratzea gaur Iruñean

2013-03-06

Jon Torner Zabala

Euskalerria Irratiaren aldeko elkarretaratzea egingo da gaur Iruñean, Diputazioaren aurrean, 20:00etan. Nafarroako Gobernuak emititzeko lizentzia ukatu dion arren, irratiak bere lana egiteko gizartearen baimena duela aldarrikatuko dute herritarrek.

ARGIA euskarazko Twitter erabiltzaileen rankingeko lehen postuan Umapen arabera

2013-03-01

Martin Vicioso

Euskaraz idazten diren txioak hautematen eta lantzen ditu Umap.eu webguneak. Euskal komunitatea osatu du 3.180 erabiltzaileekin, eta haien jarduna jarraitzeaz gain, euren joerak (edo Trending Topic-ak) bildu eta denen arteko ranking bat egiten du. Astero aldatuko da rankinga eta momentuz, ARGIA lehen postuan da.

Euskalerria Irratiaren programazio osoa aintzat hartu gabe egin da lizentzietarako puntuaketa

Euskalerria Irratiak Nafarroako irrati lizentzien banaketa prozesua gelditzeko eskatu du, puntuaketan bere programazioaren zati bat aintzat hartu ez dutelako.

Alberto Barandiaran: "Euskal hedabideek ezin dute onartu murrizketa gehiago"

2013-02-18

ARGIA

"Euskal hedabideek bat egin dute argi dutelako estrategiko direla, eta hori da garrantzitsuena", dio Alberto Barandiaran Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendariak, Edurne Elizondok Berrian egindako elkarrizketan.

Alberto Barandiaranek zuzenduko du Hekimen, Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkartea

2013-02-08

ARGIA

Alberto Barandiaran izango da Hekimeneko zuzendaria gaur jakinarazi dutenez. Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkartea gidatuko duen altsasuarrak esperientzia zabala du prentsa idatziaren alorrean.

NaBai, Ezkerra, Aralar eta Bilduk euskarazko irrati baten aldeko mozioa aurkeztu dute

2013-02-06

Martin Vicioso

Iruñeko Nafarroa Bai, Bildu, Aralar eta Izquierda-Ezkerrako zinegotziek mozio bateratua aurkeztu dute Iruñean Nafarroako Gobernuak “lehenbailehen” euskarazko irrati bati emititzeko baimena eman diezaion.

Euskalerria Irratiak lizentzien lehiaketa “sortzetik ustela” berraztertzeko eskatu du

2013-02-05

Martin Vicioso

Lehiaketa baliogabetzeko “arrazoi sendoak” daudela adierazi du Euskalerria Irratiak. Beren ustez epaimahaiak erabilitako irizpideak, hasieratik, Iruñeko irrati euskaldunaren kalterako pentsatuta zeuden.

Irrati bat etxeko balkoian

2013-01-30

Ander Perez

Iruñeko etxeko egongelan, gurasoek apal batean gordetzen zituzten biniloen artean, bazen bat (bada), bereziki arreta erakartzen zidana. Armiarma itxurako espaziontzi baten alboan, letra gorri handietan ageri zen La guerra de los mundos (Munduen arteko gerra).  Liluratzen ninduen istorioak, edo, hobeki esanda, istorio horren inguruan sortutako gertakariak: 1938ko urriaren 30ean, Orson Wellesek irrati bidez eman zuen kontakizuna, eta estralurtarrak New Jerseyn lurreratu zirela azaldu zuen. Esatariak kontakizunari emandako errealismoak, eta albistegi itxurak, kaosa zabaldu zuen Estatu Batuetako jendartean, jendeak sinistu baizuen Martetik zetorren inbasioa. Gertakizunak, zalantzarik gabe, komunikazioaren boterea erakutsi zuen. Aurten beteko dira ordutik 75 urte.

Euskalerria irratiari ez dio lizentziarik eman Nafarroako Gobernuak beste behin

2013-01-29

ARGIA

Iruñerriko Euskalerria irratia lizentziarik gabe utzi du berriz ere Nafarroako gobenuak. Irratiko kideek eman dute albistea Twitter bidez. Iruñerriko lizentziak SER eta Coperi eman dizkiote, eta hala, euskarazko irratiak orain arte bezala jarraitu beharko du, esleipenean hirugarren sailkatu dutelako.

Euskal Telebista: has gaitezen berriro

Itsasoan, itsasontziak; zeruan… Trenean entzunda, urtarril berri honetan –azterketatik bueltan, lau neskatila, logikaren ariketa elkarri komentatzen–. Segitu dute neskatilek: “Erantzuna asmatzeko, deduzitu beharra dago”. Deduzitu, zer baina? “Aurrekariak...

Orain gurekin ez zauden arren

Hogei urte joan dira Joxemi Zumalabe Goenaga (Donostia, 1950-10-14 / 1993-01-12) hil zenetik. Gorazarre egin asmoan mahai-inguruak, kultur ekitaldiak eta bestelako omenaldiak antolatu dituzte urtarrileko lehen eta bigarren asteburuan, eta honenbestez, hura izan zena, batzuok sekula ahanzterik izango ez duguna, ekarriko dute gogora: haren eskuzabaltasuna, haren filosofia, haren bultzadaz lortutakoak, haren itzal luze beti presentea.

Hauskorrak eta beharrezkoak

2013-01-06

Xabier Letona

Behin eman zioten sari bat Argiari eta zerbait esateko eskaini ziguten denboran, saria eskertzeaz gain, esan nuen botere publikoek ez dituztela ondo zaintzen euskarazko hedabide ez publikoak. Eta esan nuen, besteak beste, euskarazko hedabideok merezi genuela etxeko elektratresnek, altzariek...

Itzal luzearen hutsune potoloa

2013-01-04

Iñaki Uria

Seaskatik hasita, Zumalabe eta Goenaga, ez zen edonor Joxemi. Urbieta kaleko euskaltzale eta abertzale senide bateko seme, Donostiako lehendabiziko ikastolan ezagutu zuen, haurretan, klandestinitatea. Aurrerago euskaraz ikasteko ez zutela eta, Santo Tomas Lizeoa egin zuten bere aitak, eta beste hainbatek, euren seme-alabentzat. Haiek ere bazuten meritua!

Gipuzkoako Foru Aldundiak %25 handitu ditu euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak

2012-12-21

ARGIA

Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak diru-laguntzak handituko dizkie 2013an udalei, helduen euskalduntze alfabetatzeari eta euskarazko hedabideei. Dena dela, diru zakua 2012ko bera izango da; 3,3 milioi eurokoa, alegia.
Multimedia

2013-03-14  |  Euskarazko hedabideak

Emakumeak komunikazioan

Mahainguruaren partaideak Maddalen Iriarte (ETBko aurkezlea), June Fernandez (Pikara magazineko kazetaria) eta Maria Gonzalez Gorosarri (kazetaria eta Albistetan blogaren sortzailea) izan ziren. Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Ikasle Abertzaleak-ek antolatu zuen, 2013ko martxoaren 7an.

2013-03-04  |  Euskarazko hedabideak

Bixente Ameztoyren ARGIAko azalak

1978. urtean Bixente Ameztoyk (Donostia 1946 - Villabona 2001) Zeruko Argia aldizkarian egindako 36 azal.

2013-02-25  |  Euskarazko hedabideak

Euskal esparru komunikatiboa

Joxemi Zumalabe hil zela hogei urte bete ziren 2013ko urtarrilaren 12an. Haren omenez hainbat ekitaldi izan ziren aste horretan, tartean mahai-inguru hau. Moderatzailea: Naroa Iturri Hizlariak: Lorea Agirre (MU), Iñaki Soto (Gara), Iban Arregi (Berria) eta Gorka...

2011-11-24  |  Euskarazko hedabideak

Euskalerria irratia 25 urtez

Iruñeako Euskalerria Irratiaren inguruko erreportajea. 25 urte, lizentziarik gabe, euskaraz komunikatu ahal izateko oztopoak gaindituz. Egileak: Iker Tubia, Kattalin Barber, Oihan Larrañaga eta Oier Aranzabal.

2007-12-04  |  Euskarazko hedabideak

Sareko Argiaren urteurren ekitaldiko bideoa

Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen joan zen ostiralean Sareko Argiaren 10. urteurren ekitaldia. Esti Parada ARGIAko sustapen arduraduna, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politikako sailburuordea, Xabier Letona ARGIAko zuzendaria eta Vicent Partal Vilaweb-eko zuzendaria...

2007-11-30  |  Euskarazko hedabideak

Sareko Argia 10 urte

Hamar urte pasa dira Argia aldizkariak 1997. urtean internetera saltoa egin zuenetik. Orduz geroztik aldaketak ugari izan dira unibertso digitalean eta hauen eraginaz mintzatzen dira bideo honetan garai hartako eta egungo zenbait protagonista.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys