|
EUSKARAREN KALITATEA Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako (laburpena) |
|
SARRERA Euskararentzat alor, eskualde eta hiztun berriak irabaztea izan da orain arteko kezka nagusia, eta hedatze lan horretan asko dago oraindik eginkizun. Kezka ia bakar horri, ordea, beste bat gehitu zaio azken urteotan: hedatzen ari garen euskararen kalitatearena. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak ere argi eta garbi ezartzen du kalitatearena une honetako lehentasunen artean:
AURREKARIAK: KANTITATETIK KALITATERA Egoera minoritarioan dagoen hizkuntzaren hedapenak berekin dakar hedatzen den hizkuntzaren "kalitate"aren galera nolabaitekoa. Galera horrek bi eragile mota ditu:
1997az gero indar hartu du gure artean kalitateari buruzko kezkak. Urte horretakoak dira, adibidez, Ibon Sarasolaren Euskara Batuaren ajeak eta Juan Garziaren Joskera Lantegi, eta idazle eta pentsalariek ere beren ekarpena egin diote eztabaidari (Lertxundi, Saizarbitoria, Salaburu, Zuazo, Izagirre, Aranbarri, Zubimendi-Esnal ). Sarri, kalitateari buruzko kezka hori komunikabideen jardunari begira egituratu izan da (Euskaldunon Egunkaria, EITB, Tokian Tokiko Prentsa ). Kalitatea da, beraz, gaur egun euskararen inguruko kezka nagusietako bat, nahiz kantitatean oraindik ere asko dagoen egiteko (hiztun, eskualde eta alor berriak irabazi beharra). KALITATEA: ZERTAZ ARI GARA? "Kalitatea", kontzeptu lauso eta nahasia da hizkuntza kontuetan. Aski da kalitateaz dihardutenen lanak irakurtzea horretaz ohartzeko. Arriskurik handiena zera da: hizkuntza kalitatea paradigmatik, gramatika hutsetik kontsideratzea. (Eta hori da, salbuespenak salbu, eskolan eta hedabideetan dabilen eredua). Hizkuntza kontuetan, ordea, kalitatea eraginkortasuna da, eta ez besterik. Euskararen kalitatearen hiru mailak Kalitatearen alderdi guztiak eredu bakarrera biltzen hasita, Ibon Sarasolak proposatutakoa iruditzen zaigu eredurik baliagarriena, moldatzeak gorabehera. Zuzentasuna Euskaltzaindiaren arauen araberako euskara da zuzena, arau horiek aplikagarriak diren egoera komunikatiboetan. Ortografian, joskeran, ahoskeran... eragiten du zuzentasunak. Jatortasuna Euskararen senaren edo usadioaren araberakoa da euskara jatorra. "Entrenatzailea zirkunstantzia aurpegiarekin atera zen aldageletatik" zuzena da, beharbada, baina ez da jatorra. Egokitasuna Bere xederako egokia dena da euskara egokia. Mitxelenak zioen bezala, hizkuntzaren xedea eragitea da batez ere. Egokitasun kontzeptu honetan txertatzen dugu eraginkortasunaren alderdia. Orain arteko ahaleginetan, oro har, zuzentasunari eman izan zaio lehentasuna, eta hurrena jatortasunari. Zuzentasunaren eta jatortasunaren aldean, kontzeptu aldakorra da egokitasuna. Izan ere, komunikazio egoera bakoitzak bere egokitasun propioa behar du, eta du. Gainera, asko ez ezik askotarikoak dira egokitasunean eragiten duten faktoreak, eta hizkuntzaz kanpokoak dira den-denak. Hona hemen garrantzitsuenak, lau multzotan sailkatuta:
Faktoreok, eta beste batzuek, aldi berean eragiten dute eta, honenbestez, egoera jakin baterako hizkera egokia zein den erabakitzea, beraz, aski kalkulu konplexua da. Gurean, euskararen egoera diglosikoa dela eta, are konplexuagoa da kontua. Hiztunek, egokitasun bila abiaturik, errazegi jotzen dute, oraingoz, albo erdaretara, euskararen beraren baliabideetara baino. Zaila bada ere, oreka bilatu beharra dago hor, nahitaez. Egoki ez ezik zuzen eta jator hitz egiten duten hiztunak behar ditugu, eta horrek orain arteko ikusmolde eta jarrerak aldatzea eskatzen du, besteak beste. Hizkuntza estandarra, aldaerak eta erregistroak Estandarra, aniztasuna gainditzen duen aldaera da. Hiztunek ezagutua eta onartua izan behar du. Hizkuntzaren aldakortasuna, bestalde, guztiz da berezkoa. Hizkuntzaren kalitatearen inguruko kezka planteatu denean (haur eta gazteen hizkerari dagokionez batez ere), honako gabeziak nabarmendu nahi dira:
HIZKUNTZ KALITATEAREN INGURUKO DATUAK ETA HAUSNARKETAK Egiturazko aldaketak Azken bi belaunaldi hauetan, euskararen hizkuntz komunitateak egiturazko aldaketa sakonak bizi izan ditu.
Euskararen egoera funtzionala desorekatua izanik, inguruko bi erdarek sekulako distortsioak sorrarazten dituzte euskal hizkuntz komunitatearen barne garapenean. Honen guztiaren ondorioz, euskal hizkuntz komunitatearen barne ezaugarriak guztiz aldatu dira azken urteotan:
Euskararen ezagupenaz Euskaldunen kopurua handitzen ari da (Iparraldean izan ezik):
Euskarak mendeetan ezagutu ez duen lurralde hedadura lortu du azken hamarkadatan, batez ere, haur eta gazteen adin esparruetan. Adin batetik behera ia euskaldun guztiak alfabetatuak dira. Gazte euskaldunen artean gero eta gehiago dira jatorri erdaldunekoak (euskara lehen hizkuntza izan ez dutenak) eta hiriburuetan edo/eta zonalde erdaldunetan (euskaldunak %20 baino gutxiago direnetan) bizi direnak. Euskara ikasten duten haurren testuinguru soziolinguistiko hurbila gero eta anitzagoa da:
Euskararen transmisioaz Euskararen transmisioan asko aurreratu da (Iparraldean izan ezik):
Familiatik jasotako ereduaz gain, gaur egungo haurrak edo gazteak, tokian tokiko euskalkiaz (bizirik dirauen lekuetan) eta estandarraz gain, euskararen bestelako erregistroak ere modu naturalean eta sistematikoan jasotzen ditu (eskola, telebista eta komunikabideak, musika eta literatura, ingurua...). Askotan, familia ez da erreferenterik nagusiena. Maiz gertatzen da haurrek "kanpotik" dakarten euskara "okerra" nagusitzea. Ondorioz, belaunaldi berrien euskara gero eta eklektikoagoa da, ahozko harremanetan sistematikoki nahasten direlarik euskara batua, erdarakadak, norberaren euskalkia, edo beste euskalkiak. Euskararen erabilpenaz Gaur egun, euskara, inoiz bete izan ez dituen esparru funtzional berrietan normaltasun osoz erabiltzen da. Aitzitik, beti bereak izan diren hainbat esparrutan, erdaren presentzia eta interferentziak gero eta handiagoak dira. Haurrak eta gazteak dira euskararen erabilpenean gora
nabarmenkien egiten ari diren adin multzoak. Euskararen ezagupen erlatiboaz, erregistroez eta adierazpen ahalmenaz Inkesta soziolinguistikoaren arabera, bi dira funtsean, euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak:
Euskararen ezagupen erlatiboari dagokionez, askoz gehiago dira erdaraz hobeto moldatzen direnak. Gazte euskaldunen euskara maila oro har ez da ona. Gazte euskaldun gehienek adierazkortasun arazoak dituzte. Erregistro bakarreko "estandarra" besterik ez daki askok. Bestalde, askotan zuzentasuna eta egokitasuna nahastu egiten dira eta zuzendu behar ez direnak ere zuzendu egiten dira:
Gero eta zailagoa da gazteen hizkuntz erregistroa identifikatzea. Hizkera nahasia da. Batua, norberaren hizkera edo euskalkia, beste euskalkiak eta erdarakadak nahastu egiten dituzte. Euskararen inguruko motibazio, jarrera eta iritziez Gazte gehienek (eta nagusiek ere) erdarei funtzio komunikatiboa ematen diete eta euskarari aldiz funtzio sinbolikoa eta politikoa. Euskararen alde daude, baina praktikan euskararen "estatusa" bere horretan onartzen da. Testuinguru eta jarrera politikoak eragin zuzena du gazteen euskararekiko jarreretan. Euskarazko kultur produktuen kontsumoak proportzionalki, ez du nabarmen gora egin gazte euskaldunen artean. Ondorioz, euskarazko erreferentzia sinboliko eta errealen hutsunea nabarmena da. (Euskarazko kultur produktutzat, bai euskaraz sortutakoak eta bai erdal hizkuntzetatik itzuli edo egokituak hartzen ditugu). Molde berriak Teknologia berrien eraginez, euskaraz ere ziberhizkera berriak sortu dira: hitz egiten den bezala idazten da (maila informaleko harremanetan), laburdurak etengabe erabiliz. Erabilera informal hauetan oso nabarmenak dira gazteen ahozko kodeak nozitzen dituen gabeziak: erdarekiko mendekotasuna, erabilera okerrak, hizkuntzaren pobretze espresiboa, sorkuntzarik eza... Globalizazioa XIX. mendearen hasieran euskaldun gehienak elebakarrak izatetik, XXI. mende amaieran gehienak eleanitzak izatera pasako gara. Gaztelania edo frantsesarekiko mendekotasunetik ingelerarekiko mundu mailako mendekotasun egoerara joko dugu. Trantsizio horretan, aldatu egingo da euskara bera, hizkuntza nagusien eraginez. Egoera berri honetan, funtsezkoa izango da, euskararen erabilera eta egokitzapen linguistikoa bermatzea gizarte-funtzio guztietan, horretarako behar den garapen tekniko-terminologikoa bermatuz. Ondorioak Euskaldunon hizkuntz komunitateak funtsezko aldaketa kuantitatiboak eta kualitatiboak ezagutu ditu bere baitan azken mendean eta azken hamarkadetan. Funtsezkoenen artean honako hauek aipatuko ditugu:
Ondorioz, esango dugu euskaldungoaren egitura sakonki astintzen eta eraldatzen duen prozesu global baten aurrean gaudela eta beraz, hizkuntzaren kalitatearen inguruko hausnarketek horixe dutela abiapuntu. KALITATEAN ERAGITEN DUTEN ESPARRUAK Erabilera bera da hizkuntza ikasteko modurik egokiena eta ezagupena finkatu eta sozializatzeko berme nagusiena. Euskarazko hitz, esamolde, lokuzio eta esaera asko arrotz egiten zaizkio haur eta gazte askori. Erabilera esparruak irabaztea ezinbestekoa da hizkuntzaren kalitatean eta adierazkortasunean aurrera egingo badugu. Oinarrizko faktoreak eta baldintzak Hizkuntzaren kalitateaz hitz egitea hizkuntzaren normalizazioaz hitz egitea da. Bere egoera normalizaturik ez duen hizkuntz komunitateak beti izango ditu gabeziak. Aldi berean, komunitate hori zenbat eta beregainagoa izan eta hizkuntz kalitatean aurreratuagoa izan, orduan eta normalizatuagoa izango da. Gutxieneko normalizazioak, honako hiru ezaugarriok eskatzen ditu:
Motibazioa Ikasteko moduak eta erabiltzeko aukerek edo beharrak eragin zuzena dute motibazioan eta hizkuntzaren prestigioan. Hizkuntza ikasi eta erabiltzeko gune nagusietan hemen EGOKItasuna esan diogun hori hartu behar da beti irizpide nagusitzat. Hizkuntzaren tresna izaera jarri lehen planoan, paradigmak eta bigarrenean utzita. Familia eta berezko ingurunea Euskara lehen hizkuntza gisa (bakarrik edo erdararekin batera) euskara ikasitakoak dira gero ezagupen eta erabilera mailarik onenak eskaintzen dizkigutenak. Premiazkoa da, beraz, euskararen euskarririk sendoenak diren familia eta berezko inguruneak babestea eta sendotzea eta horrekin batera, euskaldunik ez dagoen familia eta inguruetan, transmisio naturalaren bidez lortu ezin daitekeena, bestelako estrategien bidez bermatzea (haur eskolak, haur hezkuntza, zaintzaile eta hezitzaileak, euskararekiko harremanak sendotzea familian, kalean eta haurraren inguruan...). Garrantzitsua da euskaldunen bat dagoen familiatan, norberaren hizkuntz ondarearen transmisioak duen garrantziaz jabetuarazi eta transmisio hori segurtatzea. Hezkuntza sistema Eskolaren helburu nagusia araua irakastea da noski. Baina "araua" diogunean, "arau komunikatiboa" esan nahi dugu, eta ez "arau gramatikala" bakarrik. Egokitasuna ardatz harturik, egoera komunikatibo estandarizatu
eta normalak landu behar ditu eskolak, gainerako guztia (zuzentasuna
eta jatortasuna) horren zerbitzura jarririk. Ikasleak gaituago egongo
dira, gero, antzekotasunez bada ere, egoera ez-formaletan estrategia
egokiak aurkitzeko. Hedabideak Bi sail handi egin litezke euskarazko komunikabideetan: idatziak, batetik; eta ikus-entzunezkoak bestetik. Kalitatearekiko ardura handiagoa erakutsi dute orain arte idatzikoek ikus-entzunezkoek baino. Kalitatea zaindu duten kasuetan ere, zuzentasunari -eta, neurri apalagoan, jatortasunari- erreparatu izan diote orain arte hedabideek. Egokitasuna bermatzea ez da lehentasunen artean agertzen. Hedabideek erregistro bat baino gehiago lantzeko aukera dute, eta baliatu behar lukete, horretarako daude-eta generoak. Kontua are larriagoa da eraginkor -hots: egoki- izatea beste funtsik ez duten generoetan, hala nola publizitatean. Euskarazko publizitatea gaztelerazkoaren itzulpena da gehienetan, kasurik onenean, zuzena eta jatorra da, baina mirari da egokia izatea. Publizitate prozesuetan, hasiera-hasieratik bermatu behar da euskara egokiaren presentzia. Teknologia eta hedabide berriak Ahozkoa eta idatzizkoaren arteko mugak ezabatzen ari dira, nabarmen, Interneten (e-mail, blaga) eta SMS edo sakelako telefono bidezko mezuetan. Arlo horietan erabiltzen den hizkera estandar nagusiaren ikuspegitik juzkatzea astakeria galanta da. Teknologia eta hedabide berrietan funtsezkoa izango da euskarazko produktuak eta zerbitzuak eskuragarri eta erakargarriak izatea; euskarazko edukiak ugaltzea eta beraien ezagupena eta kontsumoa bultzatzea. Beste jarduera esparru batzuk Azken urteotan ahalegin handia egin da euskara edozein jardueratan erabili izateko gaitzen, egokitzen eta osatzen: administrazioa, lan mundua, zerbitzuak, kirola ... Euskararen erabilera sektorialak zenbat eta aberatsago eta zenbat eta osatuagoak izan, hizkuntzaren kalitate maila orokorra ere hobetu egingo da. Euskarazko edukien sorkuntza, hedapena eta gizarteratzea Euskarazko edukien, produktuen eta zerbitzuen eskaintza gero eta zabalagoa da: literatura, musika, hedabideak, kirola, aisia... Zabaltasun eta aniztasun hori da nazio mailako erregistro desberdinen sorrera, hedapena eta erabilera ahalbidetzeko oinarririk sendoena, eta erreferente informatibo-sinbolikoak sortzeko. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da, eduki horiek ezagutzea eta kontsumitzea Euskal Herri osoan. PROPOSAMENAK ETA LAN ILDOAK Orokorrak Euskararen legezko babesa Euskal Herri osoan. Euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzea. Motibazioa "Egokitasuna" esan diogun horren aldeko giro orokorra sustatu behar da hizkuntzaren ikasketarekin eta erabilpenaren hobekuntzarekin zerikusia duten plangintza, egitasmo eta sektore guztietan. Familia eta ingurune hurbila Haur edo gazteak dituzten familienganako komunikazio bideak zabaldu, hizkuntzaren transmisioan duten zeregina argituz eta transmisioa segurtatze aldera dauden aukerak eta bideak azalduz eta eskainiz:
Dauden esperientziak bildu eta orokortu:
Hezkuntza sistema Helburua eta ikasbideak egokitasunaren ikuspuntura moldatu; gramatikaltasunetik komunikaziora:
Ikastetxeetako hizkuntz normalizaziorako plangintzak hedatu eta sistematizatu. Plangintza horiek ikastetxearen jardunean esku hartzen duten eragile eta esparru guztiak hartuko lituzke (irakasleak, ez irakasleak, gurasoak, ikasleak...); ikasorduetako eta ikasorduetatik kanpoko erabilera ikastetxean; antolatzen diren ekintzak; barne funtzionamendua. Ikastetxeetako eta udalerrietako plangintzak lotu eta koordinatu. Hezkuntzatik bideratu diren diru-laguntza programak osatu eta egokitu. Unibertsitatean eta Lanbide Heziketan sortzen den ikas-materialean erabiltzen den euskararen egokitasuna zaintzea eta material horiek ikastetxe guztietara zabaltzea. Euskarazko adarrei dagokienez, irakasleen ebaluazioetan nahitaezko osagai izatea irakasle bakoitzak darabilen euskararen egokitasuna. Hedabideak Programa edo sailen bat diseinatzerakoan, hari dagokion hizkera erabaki. Irizpide hori bereziki landu haur eta gazteei zuzenduriko kultur eta komunikazio produkzioan. Hedabide nagusiak, Euskaltzaindia, eta sektore profesionalen ordezkariak (idazleak, itzultzaileak, gidoigileak, terminologian adituak...) partaide izango diren gune bat sortu, honako funtziook betetzeko:
Iragarle euskaldunak (erakundeak, batez ere) ohartarazi ezinbestekoa dela euskara egokiaren presentzia hasiera-hasieratik bermatzea publizitate prozesuetan. Teknologia eta hedabide berriak Euskarazko produktuak eta zerbitzuak eskuragarri eta erakargarriak izatea. Erakargarriak diren erdarazko produktu eta zerbitzuak euskaraz kontsumitzeko moduan jartzea. Euskarazko edukiak ugaltzea eta beraien ezagupena eta kontsumoa bultzatzea. Euskararen sarbidea bermatu teknologia berrietan, horretarako behar den garapen teknologikoaren bidez. Ikastaro edo hitzaldi sorta batzuk antolatzea ikastetxeei zuzenduta, teknologia berriak ezartzean euskararen kalitatea atzenduta gera ez dadin. Beste jarduera esparru batzuk Herri/eskualdeko hizkuntz ondarea (esamoldeak, hitanoa, toponimia, idazkiak, ahozko ekoizpena, abestiak...) jaso eta haur/gazteen eskura modu erabilgarrian ipini (unitate didaktikoak, web orriak, CDak...):
Euskal Herriko haur eta gazteen arteko harremanbideak ugaldu, batez ere zonalde euskaldun eta erdaldunetako gazteen artekoak eta Ipar eta Hegokoak. Eskolorduz kanpoko jardueren euskalduntze programei
ekin eta bakoitzera egokituriko errepertorioak lantzea. Euskarazko edukien sorkuntza, hedapena eta gizarteratzea Haur eta gazteen euskarazko produktu eta zerbitzuen kontsumoa sustatu, eskaintza bermatuz eta ezagutaraziz. |