Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Donapaleuko Otsail Ostegunetako programa aurkeztu dute

2013-01-29

Josu Urtubia

Otsaileko azken ostegunean (otsailaren 28an)  “Euskara jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza” sei kapituluko dokumental sortako irudi batzuk proiektatuko dituzte, egileek inguruetan hartutakoak. Dokumentalen estreinaldia oraindik ez dago zehaztuta noiz eta non izango den, egileek adierazi dutenez.

Xamarren 'Euskara jendea' oinarri duen dokumentala estreinatuko dute udaberrian

2012-12-12

Jon Torner Zabala

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental-sorta datorren udaberrian estreinatuko dute Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultur elkarteek. Xamarrek 2006an Pamielarekin argitaratutako izen bereko liburua du abiapuntu ikus-entzunezko proiektuak. Trailerra ikusgai dago jada.

"‘Inorekin loturarik ez duen hizkuntza, zertarako aztertu?’ diote Iowan"

Kalifornia, Iowa, Chicago… eta berdin Massachussets, Illinois edo New Jersey. Hemen bertakoak bagenitu bezala kontatzen dizkigute hango tornado, urakan eta uholak. Beharrik, alderantziz ari da Roslyn Frank, gureak han-hemen kontatzen.

Nortasun Agiria

2012-11-25

Roslyn Frank (Kalifornia, AEB, 1939) Linguistika eta Literatura ikasketak egina Iowako Unibertsitatean, Espainiera eta Portuges departamentuko irakasle eta ikertzailea izan da bertan. Aspaldi du euskararekin eta Euskal Herriarekin lotura, eta hainbat eta hainbat lan argitaratu ditu gure...

“Eliteek uko egin izan baliote euskara desagerturik legoke”

2007-05-20

Urko Apaolaza

Plaza Barriako (Bilbo) arku neoklasikoak ikusten dira leihotik. Mahai gainean aldizkari espezializatuak, paperak eta larruzko agenda. Haien artean galdurik kartoizko egutegi bat. Mahaiaren aldamenean eseri zaigu eta eman diogu gaia: euskara eta historia. “Zer izan da euskara euskaldunontzat historian zehar?” galdegin digu berak segidan.
Multimedia

2012-12-06  |  Euskararen historia

Euskararen jatorria, zalantza artean igerian

Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak 2009an emandako hitzaldia.

2012-12-06  |  Euskararen historia

Iru

IRUÑA-VELEIAKO idazkun eta grafitoei buruzko dokumentala, 42 minutukoa. 2006an IRUÑA-VELEIAN aurkitutako ezohiko ostraka edo buztin zatiak aurkeztu zirenetik eztabaida sutsua ezagutu da aditu batzorde batek aurkikuntzak faltsuak direla ebatzi zuenetik. Batez ere ostraketan...

2007-05-20  |  Euskararen historia

Pruden Gartziarekin elkarrizketa

Pruden Gartzia historialariari elkarrizketa egin diogu euskara eta historiaren inguruan. Euskaltzaindiako Azkue Liburutegiko zuzendariak euskararen bilakaerari buruzko hainbat gako eman dizkigu: Euskal eliteen jarrera gure hizkuntzaren inguruan, Lazarragaren eskuizkribuaren garrantzia...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys