Iruñeko euskalgintzak Aldatuko dugu! ekimena jarri du abian eta herritarrei eskatu die hizkuntza eskubideak betetzen ez dituzten paisaia linguistikoaren elementuei argazkiak ateratzeko. Euskalgintzak Udalean kexa moduan tramitatuko ditu argazkiok.
Udaleko azken ordenantza 2012koa da eta...
Igandeko Sortzen Ikasbatuazek euskal eskola publiko berriaren alde antolatutako jaia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, astebururako Iruñean iragarrita dagoen eguraldi euritsua dela eta. Festa hemezortzi urtez ospatu da, eta azken urtetan dimentsio handia hartu du.
Iruñeko euskalgintzak Aldatuko dugu! ekimena jarri du abian eta herritarrei eskatu die hizkuntza eskubideak betetzen ez dituzten paisaia linguistikoaren elementuei argazkiak ateratzeko. Euskalgintzak Udalean kexa moduan tramitatuko ditu argazkiok.
Euskalerria irratiko ordezkariak Europako Parlamentuan agertu dira gaur, Izaskun Bilbao Barandica EAJko eurodiputatuak hala eskatuta, Nafarroako EAJrekin batera.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak jaialdia antolatu du apirilaren 21ean Villatuertan (Lizarraldea-Nafarroa), Euskara Herria Josten lemapean. Jaialdiaren helburua euskararen zonifikazioarekin apurtzea eta ofizialtasuna Euskal Herriko auzo eta herri guztietan aldarrikatzea da.
Sortzen-ikasbatuazek antolatu du laugarren urtez jaia, Hizkuntz zonifikazioari ez. Euskara ofiziala auzo eta herri guztietan lelopean. Nafarroako Villatuerta aukeratu dute apirilaren 21ean egingo duten jai-aldarrikapenerako. Herri horretatik Lizarrara lau kilometro baino ez daude, eta Deierriko...
Euskalerria Irratiak herritar ugariren babesa jaso zuen atzo Iruñean, baita gizarte, politika, euskalgintza, sindikatu eta kultura arloko dozenaka eragilerena ere. Emititzeko lizentzia eman diezaion eskatu zioten Nafarroako Gobernuari, Diputazioaren aurrean egindako elkarretaratzean.
Euskalerria Irratiaren aldeko elkarretaratzea egingo da gaur Iruñean, Diputazioaren aurrean, 20:00etan. Nafarroako Gobernuak emititzeko lizentzia ukatu dion arren, irratiak bere lana egiteko gizartearen baimena duela aldarrikatuko dute herritarrek.
Euskalerria Irratiko taldea ez dago ados urte hasieran egindako lizentzia banaketarekin; beste behin kanpoan geratu da Iruñerriko irratia, Cope eta SER aurretik dituela. Patxadaz irakurri dituzte irratien balorazioen xehetasunak, eta programazioak baloratu dituztenean irrati batetik...
Jokin Aiestaran (Zarautz, 1971) itzultzailea eta EHUko DREAM (Donostia Research group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeko kidea da. Bereziki bi arlotan ari da lanean: hezkuntza eremuko eleaniztasunean eta hizkuntza paisaian. Elebitasunari eta euskarari buruzko jarrerak Arabako Errioxan; hori da aurkeztu berri duen doktore tesia.
Ikerketaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz abiatu dugu solasaldia.
Euskalerria Irratiak Nafarroako irrati lizentzien banaketa prozesua gelditzeko eskatu du, puntuaketan bere programazioaren zati bat aintzat hartu ez dutelako.
Fernando Maiora Mendiak urteak daramatza igeri Nafarroako agiritegietan historia eta euskara bila. Bertzeak bertze, euskarazko gaitzizenak ditu bilduak, euskarak Orbaibarren eta Artaxoan duen iragana, Tafallaren historia… Zoria lagun, haren lanik ikusi duzu Iruñerriko liburudendaren batean. Irakurraldiaren hasiera da…
Iruñeko Nafarroa Bai, Bildu, Aralar eta Izquierda-Ezkerrako zinegotziek mozio bateratua aurkeztu dute Iruñean Nafarroako Gobernuak “lehenbailehen” euskarazko irrati bati emititzeko baimena eman diezaion.
Lehiaketa baliogabetzeko “arrazoi sendoak” daudela adierazi du Euskalerria Irratiak. Beren ustez epaimahaiak erabilitako irizpideak, hasieratik, Iruñeko irrati euskaldunaren kalterako pentsatuta zeuden.
Iruñeko etxeko egongelan, gurasoek apal batean gordetzen zituzten biniloen artean, bazen bat (bada), bereziki arreta erakartzen zidana. Armiarma itxurako espaziontzi baten alboan, letra gorri handietan ageri zen La guerra de los mundos (Munduen arteko gerra). Liluratzen ninduen istorioak, edo, hobeki esanda, istorio horren inguruan sortutako gertakariak: 1938ko urriaren 30ean, Orson Wellesek irrati bidez eman zuen kontakizuna, eta estralurtarrak New Jerseyn lurreratu zirela azaldu zuen. Esatariak kontakizunari emandako errealismoak, eta albistegi itxurak, kaosa zabaldu zuen Estatu Batuetako jendartean, jendeak sinistu baizuen Martetik zetorren inbasioa. Gertakizunak, zalantzarik gabe, komunikazioaren boterea erakutsi zuen. Aurten beteko dira ordutik 75 urte.
Iruñerriko Euskalerria irratia lizentziarik gabe utzi du berriz ere Nafarroako gobenuak. Irratiko kideek eman dute albistea Twitter bidez. Iruñerriko lizentziak SER eta Coperi eman dizkiote, eta hala, euskarazko irratiak orain arte bezala jarraitu beharko du, esleipenean hirugarren sailkatu dutelako.
NaBaik egin zuen proposamena: zonalde mistoa automatikoki zabaltzea, alegia, udalerriek udal batzarretan gehiengo absolutuz onartuz gero zonalde ez euskadunetik mistora aldatu nahi dutela, hala onartzea. NaBairen proposamena Bilduk, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baiko bi parlamentari ez atxikituk babestu zuten, PSN abstenitu egin zen eta UPNk eta PPNk kontra bozkatu zuten.
Iruritako egoera aztertu du Paula Kasares soziolinguistak, euskarak Baztango herrian egin duen bidea, karrikan galtzera joatetik biziberritzera. Horretarako, gurean ezohiko ikuspegia baliatu du, hizkuntz sozializazioa.
Euskalerria Irratia Iruñerrian euskara hutsean emititzen den irrati bakarra da eta 25 urte daramatza lizentziarik gabe. Koldo Martinez Urionabarrenetxea Euskara Kultur Elkargoko presidentea eta Geroa Bai koalizioko Zabaltzen independenteen taldeko buruak kanpaina bat abiatu du Interneten Nafarroako Gobernua presionatzeko eta herritarrei eskatu die atxikimendua sinatzeko.
Atarrabiako kultur etxe dotorea leporaino beterik ospatu berri dugu Euskalerria Irratiaren 25. urteurrena. Irratiko martxari eutsiz hitza, musika eta iragarkiak tartekatu zituen ekitaldiak Gobernuak behin eta berriro ukatu dion lizentzia aldarrikatzeko ere balio izan zuen.
Kasualitatez,...
Inma Errea (Iruñea, 1960) urtetan aritu zen kazetari lanean. Erredakzioko presak, azaletik lan egiteak eta telebistan ikusgarritasuna gailendu izanak ez zioten grazia handirik egin. Hizkuntza barrenagotik bizi nahi zuen eta akordatzerako itzultzaile eta interprete zen.
Multimedia
1945eko azaroaren 1ean, Saindu Guztien egunean, munduratu zen baztandar hau: “Amaiurren sortue eta hazie”. Apaiz ikasketak egin eta mundua ezagutzera abiatu zen. 27 urterekin Nafarroara itzultzea erabaki zuen mundua etxetik bertatik aldatzen hasteko. Hogei urtez Zizur Nagusiko...
Sabino Cuadra eta Uxue Barkos diputatuen idurikoz, UPNren Gobernua urtea amaitu aurretik eroriko da. Edo, Cuadraren hitzetan, “bota egingo dugu, ez baita bakarrik eroriko”. Barkosen arabera, hiru dira aldaketa politikoari bidea zabaltzen ari zaizkion faktoreak: ustelkeria,...
Euskaraz bizi nahi dut! kanpainaren barnean eta Iruñean 2012ko maiatzak 15ean egin zen manifestaziorako deia egiteko bideoa. Besarkadaz besarkada, euskaraz bizi nahi dugu.