Baionako Euskal Museoan 19:30etan hasiko dira bihar Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak. Miren Agur Meabek zabalduko du jardunaldia. Itxaro Bordak elkarrizketa egingo dio jendaurrean.
Ikas-Bi eskola publiko elebiduneko guraso elkarteak martxoaren 26an egindako kritikei erantzun die Euskal Konfederazioak (AEK, Seaska, Euskal Irratiak eta Ikas). Ikas-Bik zalantzak agertu zituen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Konfederazioari ematen dizkien diru-laguntzen inguruan. Euskal Konfederazioak dio “kolpe mediatikoa” bilatzeko egin dutela.
Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Pazko biharamunean izaten da, astelehenean; Sara herrian. 30. ekitaldia da aurtengoa; apirilaren 1ean. Idazleak, adinekoak dira nagusiki. Idazle gazteen presentzia emendatuz doa urtetik urtera. Herriko Etxeak eta EKEk tokiko polikiroldegia azoka gisa apailatu ohi dute. Argitaletxeek liburu-kutxak prest dituzte jadaneko. Jean Haritchselhar euskaltzaina omendua izanen da. Bernardo Atxagaren mintzaldia azpimarratu dugu egitarauan.
Kaleratu berria da BAT Soziolinguistika aldizkariaren 84. alea. Gaia, 2011ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketaren emaitzak. Iparraldeari dagokionez, emaitzek, euskararen berreskurapenaren aldeko norabide aldaketa baten hastapena irudikatzen dute.
Nafarroa Behereko hiru herri elkargoek (Amikuze, Iholdi-Oztibarre eta Garazi-Baigorri), Euskararen Erakunde Publikoak eta lurraldeko hainbat hizkuntza eragilek Euskararen urtaroa hilabete osoko ekimenak antolatu dituzte 11 herritan.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak iaz sinatu zuten sei urterako lankidetza hitzarmena. Aurten 457.000 euroko ekarpena egingo du Jaurlaritzak, iaz baino %12 gutxiago.
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) irakaskuntza elebiduna "oztopatzen" ei duela-eta jasotako kritikei erantzunez, Frantxua Maitia EEP zuzendariak erakundeak egindako "lan handia" nabarmendu zuen atzo Baionan emandako prentsaurrekoan, gabezia batzuk dituztela onartu arren.
Ikas-Bi eskola publikoko gurasoen elkarteak atzo Baionan egindako agerraldian salatu zuenez, Frantziako Hezkuntza Ministerioa eta Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) irakaskuntza elebidunaren garapena oztopatzen ari dira.
Duela aste batzuk, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako herri mugimenduak biltzen dituen Euskal Konfederazioak agerraldia egin zuen. Euskararen Erakunde Publikoak abiatutako hizkuntza politikak goia jo duela azaldu zuen.
Duela aste batzuk, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako herri mugimenduak biltzen dituen Euskal Konfederazioak agerraldia egin zuen. Euskararen Erakunde Publikoak abiatutako hizkuntza politikak goia jo duela azaldu zuen.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 177.840 euroko diru laguntza eman dio 2011n Udako Euskal Unibertsitateari (UEU). Erakundearen aurrekontuaren %25 da. 2012an berriz, ez du laguntzarik jasoko. Jaurlaritzaren erabakiari buruz mintzo da Lore Erriondo UEUko zuzendari ohia Berriak plazaratutako elkarrizketan. Pasarte bat jaso dugu hemen.
Euskalgintzako gizarte eragileak biltzen dituen Euskal Konfederazioak atzo adierazi zuenez, Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) hizkuntza politikak sabaia jo du, alegia, 2005az geroztik aurreikusitako lan ildoetan bere mugetara heldu da.
Euskararen Erakunde Publikoaren presidentea txandakatzen doa, baina horretarako adostasuna lortu behar dute alderdiek. 2010eko abenduan erabaki behar zen Max Brisson EEPko presidentearen tokia nork hartuko zuen. Orduan ez bezala orain, maiatzaren 26an, ofizialki adieraziko dute Brisson UMPko...
Ipar Euskal Herriko euskarazko bost hedabidek (Euskal Irratiak irrati sarea, Herria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Kanaldude eta Kazeta.info webguneak) instituzioen babes handiagoa eskatu dute gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan. Jakinarazi dute Euskararen Erakunde Publikoari (EEP) bilera bat eskatuko diotela eta Kantonamendu hauteskundeetako hautagaiekin ere bilduko direla, gaiari buruz galdekatzeko.
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan dauden 55 haurtzaindegietako askok euskarazko zerbitzua eskaintzen dute, baina Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) egindako azterketa baten arabera, zentroen artean apenas zegoen antolaketarik, eta guraso askok ez zituzten oso argi euskarazko eskaintzari...
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak berritu egin dute Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko akordioa. 2016ra arte izango da hitzarmena indarrean, eta bi erakundeek bideratutako diruaren parterik handiena AEK-k, Seaskak, euskal hedabideek eta Uda Leku elkarteak jasoko...
"Ikuskariek 60. orrialdean esaten dute euskara ikasi duten pertsonek euskaraz egiteko aukera, are gehiago, nahia, izatea dela erronka. Horrelako helburua ez da aski zehatza: euskara non, noiz eta norekin hitz egingo den finkatu behar da. Ildo beretik, ikuskariek lehentasuna 'bizikidetzari'...
Frantziako Barne, Kultura eta Hezkuntza Ministerioen izenean etorri dira ikuskariak, eta Euskararen Erakunde Publikoaren sei urteko ibilbidea ontzat jo dute. Ikuskariek Frantziako Gobernuari beste sei urtez EEPren jarduna luzatzeko eskatu die eta erakundearen egituratzea, hizkuntza politikaren...
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko 1,6 milioi euro bideratuko dituzte, astelehenean jakinarazi zutenez. Ione Josie Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Ipar Euskal Herriko arduradunaren hitzetan, "diru laguntzen kopurua...
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko 1,6 milioi euro bideratuko dituzte, atzo Baionan jakinarazi zutenez. EEPk 1,13 milioi euro bideratuko ditu, eta Jaurlaritzak 470.000 euro. 1,6 milioi euro horietatik, 750.000 euro euskararen...
Baionako Herriko Etxeak euskarazko komunikazioa garatzea xede duen Baionan euskaraz webgunea sortu du, Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin. Euskararen inguruko albisteez gain, elkarte eta erakundeei buruzko informazioa aurki daiteke webgunean, euskaraz eta frantsesez.
Nafarroa Behereko hiru herri elkargoek lehen aldiz Euskararen Eguna antolatuko dute maiatzaren 23an Donapaleun. Euskarak herrialdean pairatzen duen gainbehera ikusirik, Euskararen Erakunde Publikoak eta Garazi-Baigorri, Iholdi-Oztibarre eta Amikuzeko herri elkargoek bat egin dute sustapen ekimen...
Hiriak eta Euskararen Erakunde Publikoak antolatu dituzte Miarritzeko tailer eta hitzaldiak, elebiko irakaskuntzaz gurasoek galde egin dezaten. Maiatzaren 17tik 22ra izango dira jardunaldiak eta hiru hizlarik hartuko dute parte, Gilbert Dalgalian psiko-hizkuntzalariak, Jean Duverger Irakaskuntza...
2006az geroztik sinatua dute euskara sustatzeko hitzarmena Euskararen Erakunde Publikoak eta Baionako Herriko Etxeak. Orain 2010-2012 aldirako luzatu dute hitzarmena. Hitzarmenean Jean Grenet Baionako auzapeza izan zen eta ondokoa adierazi zuen: "Garrantzitsua da euskara hizkuntza bizia izatea...
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EPP) lankidetza hitzarmena berritu dute. Hala, Jaurlaritzak 470.000 milioi euro bideratuko ditu aurten Iparraldean euskara sustatzera, eta EEPk 1.130.000 euro. Orotara, beraz, 1,6 milioi euroko ekarpena...
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) 2010 eta 2016 bitartean garatuko duen behin-behineko ibilbide-orria aurkeztu du. Bere hizkuntza-proiektuaren ildoak zehaztu ditu EEPk txostenean. Euskararen erabilera sustatzea da helburu nagusia. Horretarako, hainbat esparru hartuko dituzten jarduerak bultzatuko...
FLAREP sareak eta Ikas-Bi guraso elkarteak gogoeta taldea sortu dute, Frantziar Estatuko hizkuntza gutxituen legearen sorrera bultzatzeko. Horretarako, Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) elkarlanean arituko dira. Lege proposamena garatzea dute xede, baina hori lortuta ere, Gobernuan...
Hilabete iraungo du Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) kanpainak. Euskarazko hamabost komunikabidek parte hartuko dute egitasmoan, ARGIAk tartean. Euren jarduna Ipar Euskal Herrian ezagutaraztea dute xede, bereziki gazteei zuzendutako publizitate-kanpainaren bidez. Iragarkiak eskainiko dituzte...
Euskararen Erakunde Publikoak, Nafarroa Behereko herri elkargoek eta berrogei bat herrik egin dute hitzarmena. Euskal Konfederazioak urtetan egindako lana fruituak ematen ari da, orain EEPren eskutik. 2007ko abenduan, ARGIAn (2116. zenbakian), herriko etxeetan euskara teknikariak nola ari ziren...
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Nafarroa Behereko herri-elkargoek eta berrogei bat herrik euskara sustatzeko hitzarmena sinatu zuten larunbatean Larzabalen. Hitzarmen horren bidez hainbat erabaki hartu dituzte. Besteak beste, irudi grafikoak, herritarrei zuzendutako idatziak eta seinaleztapena...
Multimedia
1958ko urriaren 29an sortu zen Vernon-en (Frantzia). Parisen hazi eta hezia, Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasi zituen Sorbonan, eta Arthur McCaig errealizadorearen eskutik murgildu zen kazetaritzan. Le Point, Le Monde, TVE eta ETBrentzat lan egin ostean, France3-ko kazetari eta Txirrita...
1946ko abenduaren 14an sortu zen Hazparnen. Fisikan lizentziatua Paueko unibertsitatean, Maiatz literatur elkarteko sortzaile eta koordinatzailea da hastapenetik gaur arte. Gure Irratiaren sorreran ere parte hartu zuen, bertako langilea izan da urte luzez, eta egun 2012ko Argia Saria jaso duen...
Denok dakigunez, Euskal Herria gaur egun 3 errealitate administratibotan zatitua dago. Bidasoaren bestaldean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa aurkitzen dira, Pirineo Atlantikoen departamentuaren barruan, Akitaniako eskualdean; Ipar Euskal Herria alegia. 300.000 biztanlerekin, eta gune...
2012ko azaroaren 10ean Baionan iragan zen XILABA Ipar Euskal Herriko bertsulari xapelketako finalaren laburpena, oren batez Bertsularien Lagunak elkarteak eskaini irudiekin. 2000ko bat lagun elkartu ziren Lauga gelan, finalera sailkatu 6 bertsularien entzuteko : Odei Barroso, Sustrai Colina,...
Jakes Bortairurekin Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea da. Itolarriak jota dabiltzala aitortu digu, administrazioko langileak euskalduntzeko eskaerak arrapaladan datozkielako.
Gabon usainean elkarrizketatu ditugu Erasun eta Indo Seaskako lehendakariordeak. Ikasturte hasierako gorabeheren ondoren lasaituta daude, baina urtarrileko bi gertakizun garrantzitsuren zain.