Hernaniko Kronikak elkarrizketa zabala egin dio Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeari. Eusko Jaurlaritzak aurrekontu berririk izango ez duen honetan, azaldu du sailburuordetzarentzat lehentasuna izaten jarraituko dutela helduen euskalduntzeak eta euskarazko hedabideek.
Murgiako hainbat gurasok jakinarazi dutenez, ezin dituzte seme-alabak D ereduan matrikulatu. Araban egon arren, euskaraz soilik ikasi ahal izateko zazpi kilometrotara dagoen Izarrara joan behar dute. Egoera salatu dute eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak biltzeko eskatu die Arartekoari eta Jaurlaritzari.
Azkoitian (Gipuzkoa) hamar herritarretik zortzi euskaldunak dira. Hizkuntza natural darabilte azkoitiarrek, hizkuntza eskubideak edo euskara galtzeko arriskuaren kezkarik izan gabe. Hala ere, “bertan goxo” geratzeko arriskua ikusita, Maxixatzen euskara elkarteko kideek ikerketa egin dute euskarak herrian duen egoeraren argazkia ikusteko.
Iruñeko euskalgintzak Aldatuko dugu! ekimena jarri du abian eta herritarrei eskatu die hizkuntza eskubideak betetzen ez dituzten paisaia linguistikoaren elementuei argazkiak ateratzeko. Euskalgintzak Udalean kexa moduan tramitatuko ditu argazkiok.
Udaleko azken ordenantza 2012koa da eta...
Espainiako Estatuaren abokatuak helegitea jarri die Anoetako eta Lezoko udalei eguneroko jardueran euskarari lehentasuna emateagatik. Ustez, erdaldunak diskriminatzen dituelakoan. Egoera salatzeko EHEk elkarretaratzea egingo du 11:30ean Espainako Gobernuak Araba, Gipuzkoa eta Bizkairako Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean.
Igandeko Sortzen Ikasbatuazek euskal eskola publiko berriaren alde antolatutako jaia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, astebururako Iruñean iragarrita dagoen eguraldi euritsua dela eta. Festa hemezortzi urtez ospatu da, eta azken urtetan dimentsio handia hartu du.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia antolatu du ekainaren 13an.
Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean.
Baionako Euskal Museoan 19:30etan hasiko dira bihar Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak. Miren Agur Meabek zabalduko du jardunaldia. Itxaro Bordak elkarrizketa egingo dio jendaurrean.
Udaltop udaletako euskara zerbitzuen V. topaketetan Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten leloari segika ibili ziren apiril bukaeran, Lasarte-Orian. Orduko bi hitzaldiren arrastoa jaso dugu, Maite Barreña Arrasateko Udaleko berdintasun teknikariarena eta Eduardo Apodaka soziologoarena.
Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari bilbotarra hil da, 81 urte zituela. 1979ko abenduan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 2004ko azaroan ohorezko euskaltzain.
Filologia Modernoan lizentziatua, Rotaetxek Deustuko Unibertsitatean eta EHUn eman zituen eskolak, eta New...
Iruñeko euskalgintzak Aldatuko dugu! ekimena jarri du abian eta herritarrei eskatu die hizkuntza eskubideak betetzen ez dituzten paisaia linguistikoaren elementuei argazkiak ateratzeko. Euskalgintzak Udalean kexa moduan tramitatuko ditu argazkiok.
Karmele Rotaetxe Amusategi hizkuntzalari bilbotarra hil da, 81 urte zituela. 1979ko abenduan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 2004ko azaroan ohorezko euskaltzain.
Europako hizkuntzak ikasteko ahaleginak arindu nahi dituen irakasbide berritzailea da EuroCom. Ez da, alabaina, hizkuntza jakin bat irakasteko metodo bat gehiago, familia bereko hizkuntzak batera ikastekoa baizik.
Haurtzarotik Gaztarora… biltzarra antolatu du Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak maiatzaren 10 eta 11rako Iruñean. Bi egunetan hitzaldiak, ahozko komunikazioak eta tailerrak izango dira. Gai ugari jorratuko dituzte. Haurtzaroko osasuna eta etorkizunerako baldintza osasungarriak nola landu aztertuko dute; tratu txarrak eta egutegi kirurgikoa ere jorratuko dituzte.
Getxoko Egizu euskara elkartearen ekimenez sortu zen Beharsarea 2011n: euskaraz lan egiteko norbaiten bila dabilena eta lan horretan interesa duen euskalduna harremanetan jartzeko sare birtuala. Harrezkero Bizkaian barrena zabaldu da ekimena.
Hekimen elkarteak euskara hutsean ari diren 50 hedabide baino gehiago biltzen ditu. Hainbat helburu dauzka, eta tartean garrantzi handikoa diru-laguntzen politiketan eragitea. Azken hilabeteetan elkarteak bilerak izan ditu Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoetako ordezkariekin eta Eusko...
Atzo hasi eta gaur bukatuko dira Udaltop jardunaldiak Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Eduardo Apodaka EHUko irakasleak atzo Euskaraz jarduteko aktibazioa: ideia zenbait psikologia sozialetik hitzaldia eskaini zuen.
Ondare komuna kudeatzen duten politikariak ez dira metafora sortzaile apartak. Garai bateko politikan ezinbestekoak ziren erretorika eta poetika ez dira sobera alor emankorrak egungo agintarien jardunean. Hori salatzen du, esaterako, hainbat molde behin eta berriz baliatzeak: bide-orria, marra...
Martxoan XX. Jardunaldi Pedagogikoak burutu zituen Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Gasteizen. Haur Hezkuntzari begira jardun zuten hizlariek. 0-6 urte bitarteko etapa hori gogoan, Entzuten gaituzten neurrian ikasten dugu hizketan izeneko hitzaldia egin zuen Josep Maria Artigal irakasle katalanak.
Euskalerria irratiko ordezkariak Europako Parlamentuan agertu dira gaur, Izaskun Bilbao Barandica EAJko eurodiputatuak hala eskatuta, Nafarroako EAJrekin batera.
Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak jaialdia antolatu du apirilaren 21ean Villatuertan (Lizarraldea-Nafarroa), Euskara Herria Josten lemapean. Jaialdiaren helburua euskararen zonifikazioarekin apurtzea eta ofizialtasuna Euskal Herriko auzo eta herri guztietan aldarrikatzea da.
Euskal Herrian gehiago dira euskara ez dakitenak ezagutzen dutenak baino. Asko kanpotik etorriak, urte ugari daramatzate gure artean, baina ez dute hizkuntza ikasi. Zenbaitek bizimodua bertan egin ondoren heldu dio zeregin horri. Banaiz Bagara elkartearen Urnietako ikastaroan ezagutu ditugu batzuk.
Sortzen-ikasbatuazek antolatu du laugarren urtez jaia, Hizkuntz zonifikazioari ez. Euskara ofiziala auzo eta herri guztietan lelopean. Nafarroako Villatuerta aukeratu dute apirilaren 21ean egingo duten jai-aldarrikapenerako. Herri horretatik Lizarrara lau kilometro baino ez daude, eta Deierriko...
XXI. mendea ondo aurreratua daramagunean, gauza inportanteak gaztelaniaz eztabaidatzen dira hemen, ez badira frantsesez. Tartean, baserritik karrikarako jauzia egin du errefusak hondakinei buruzko eztabaidan.
Zine klasikoa berreskuratu du Donostiako Trueba aretoak ostegunetan (jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpidatziekin). Joan den astean, Breakfast at Tiffany’s filma ikustera gerturatu zen lagun bat, eta gaztelania hutsean egin zuten aurkezpena.
Ikas-Bi eskola publiko elebiduneko guraso elkarteak martxoaren 26an egindako kritikei erantzun die Euskal Konfederazioak (AEK, Seaska, Euskal Irratiak eta Ikas). Ikas-Bik zalantzak agertu zituen Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Konfederazioari ematen dizkien diru-laguntzen inguruan. Euskal Konfederazioak dio “kolpe mediatikoa” bilatzeko egin dutela.
Euskararen sustapenerako 99,9 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, 2005etik kopururik baxuena. Gara egunkariak gaur egin duen analisian azken hamar urteetako aurrekontuak eta euskara indartzera bideratu duten diru kopurua aztertu ditu.
EHEk antolatutako Euskaraz Bizi Eguna datorren larunbatean, hilaren 13an, ospatuko da Agoitzen, Nafarroan. “Ez zaitez espaloitik jaitsi, euskaraz bizi!” lemapean, euskaraz bizitzeko hautua aldarrikatuko dute bertara gerturatzen direnek. Euskararen alde egoteaz gain, haren alde lan egiteko deia egin dute antolatzaileek. Egun osorako egitaraua prestatu dute.
Apple-en gailuetan euskara erabil ahal izateko kanpaina abiatu dute hainbat erabiltzailek, Change.org webgunearen bitartez. Tim Cook Apple-eko kontseilari delegatuari zuzendutako eskaria, hasiera batean, 5.000 lagunek sinatzea dute helburu.
Multimedia
Murgiako eskolan ezin da D ereduan ikasi. Ikasleek D ereduan ikasi ahal izateko egunero 14 kilometro egin behar dituzte Izarraraino.
Egoeraren berri ematen duen bideo laburra egin du Behatokiak: "Norberaren herrian eskubide osoz".
Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatutako mahai-ingurua eta irakurketa dramatizatua.
2013.03.26
Mahai-ingurua: Xabier Mendiguren Bereziartu, Julia Marin, Xabi Paya
Moderatzailea: Karlos del Olmo
Irakurketa dramatizatuak: Kepa Errasti, Ramon Agirre, Maite Arrese, Mikel...
Belen Uranga hizkuntzalariaren hitzaldia Zumaiako "Euskara, bestela ez gara" 2013ko zikloaren baitan. Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan etorriak azaldu zituen 2013ko martxoaren 13an.
Informazio gehiago: Baleike.com
2013ko martxoaren 6an Andoni Egañak hitzaldia eman zuen Zumaiako Alondegia Kultur etxean “Euskara, bestela ez gara” zikloaren baitan hirugarrena. Egañak galdera itxuran eman zuen hitzaldiaren izenburua Zer egin dugu ongi? Zer gaizki? eta hitzaldia ere horrelaxe hasi...
"Arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua" hitzaldia eman zuen Zumaian 2013ko otsailaren 27an Jone Miren Hernandez antropologoak "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloaren barruan. Informazio gehiago Baleike.com-en
Antolatzailea: Zumaiako Euskara...
Badaukagu pazientziarik euskaldun berriekin? galdera luzatzen digu Kepa Errastik Youtuben zabaldu duen film labur honek.
Hizkuntzaren transmisioaren garrantzia azpimarratzeaz gain euskarara hurbiltzeko eta euskara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adieraztea da dokumentalaren helburua. Gidoia Arteman Komunikazioa enpresarekin eta Jon Maiarekin batera garatu du Txatxilipurdi...
"De repente... bertsoa" jardunaldien lehen saioa 2012ko azaroaren 21ean Gasteizen izan zen. Hau da Andoni Egañak emandako hitzaldia.
Iturria: Bertsoa.com
"De repente... bertsoa" jardunaldien baitan, 2012ko azaroaren 29an Gasteizen, Jon Sarasuak emandako hitzaldia.
Iturria: Bertsoa.com
Korrikaren 18. edizioa igandean bukatu zen Baionan, Amets Arzallus bertsolariak lekukoan gordetako mezua irakurrita. EiTBk egunero grabatu dituen irudie ederretako batzuekin bideo hau osatu dugu.
Euskara, bestela ez gara izeneko hitzaldi zikloaren barruan, hitzaldia eman zuen Kike Amonarrizek 2013ko otsailaren 20an Zumaiako Alondegia kultur etxean.
Antolatzailea: Zumaiako Euskara Zerbitzua
Irudiak: Baleike.com
Korrikaren amaiera eguneko, martxoaren 24ko irudirik onenak Baionan.
Iturria: EiTB.
Korrikaren hamargarren eguneko, martxoaren 23ko irudirik onenak.
Iturria: EiTB.
Korrikaren bederatzigarren eguneko, martxoaren 22ko irudirik onenak.
Iturria: EiTB.
Korrikaren zortzigarren eguneko, martxoaren 21eko irudirik onenak.
Iturria: EiTB.
Korrikaren zazpigarren eguneko irudirik onenak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ikutu zituen Korrikak Martxoaren 20an.
Iturria: EiTB.
Martxoaren 19ko, Korrikaren seigarren eguneko irudirik onenak.
Iturria: EiTB.
"De repente... bertsoa" jardunaldien lehen saioa 2012ko azaroaren 21ean Gasteizen izan zen. Hau da Xabi Payak emandako hitzaldia.
Iturria: Bertsoa.com
Martxoaren 17ko, Korrikaren laugarren eguneko irudirik onenak.
Iturria: EiTB.
Martxoaren 16ko, Korrikaren hirugarren eguneko irudirik onenak.
Iturria: EiTB.
Martxoaren 15eko, Korrikaren bigarren eguneko irudirik onenak.
Iturria: EiTB.
Martxoaren 14ko, Korrikaren lehenengo eguneko irudirik onenak.
Iturria: EiTB.