Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia antolatu du Kontseiluak

2013-05-15

ARGIA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia antolatu du ekainaren 13an.

"Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak" ikastaroa

2013-05-13

Kike Amonarriz

Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean.

“Ama hizkuntza pentsamendua sortzen duen bakoitzaren hizkuntza da”

2013-03-25

ARGIA

Korrikaren 18. edizioa, Euskal Herri osoa hamaika egunez zeharkatu ostean, Baionara iritsi zen atzo goizez, ibilbideari amaiera emateko. Goizeko 11ak igarota sartu zen Lapurdiko hiriburuan, eta bertan ordu eta erdi luze egin ostean amaitu zen lasterketa, Herriko Etxearen parean. Egun eguzkitsu eta jendetsua izan zuen Korrikak amaiera ospatzeko, eta euskal herrialde guztietatik gerturatu zen jendea.

Korrika: eguna Bizkaian igaroko du

2013-03-22

ARGIA

Korrika Bizkaian ibiliko da gaur. Atzo jende andana bildu zen Bilbon, bertan Korrikak eman zituen lau ordu luzeetan. Euskararen aldeko lasterketa amaitzeko bi egun gelditzen dira.

Korrika 18, Bilbora bidean

2013-03-21

ARGIA

Korrikaren gaurko etaparen gehiengoa Bizkaian zehar izango da. Hainbat herritatik igaro ostean, arratsaldeko 17:30etan espero da Bilbora iristea. Bertan lau ordu eta erdi egingo ditu, lekukoa hainbat talde eta erakunderen eskuetatik pasaz, eta Etxebarrira abiatuko da hurrena (Hego Uribe).

Korrikaren 7. etapa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan barrena

2013-03-20

ARGIA

Korrikaren 18. Edizioak aurrera darrai. Atzo Gasteizen bildutako jendetza atzean utzi ostean, Trebiñutik hasi dute gaurko etapa. Hiru herrialde zeharkatuko ditu gaur: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Azkoitiaraino iritsiko da lekukoa 7. etapa honetan.

Korrika Gasteizera bidean

2013-03-19

ARGIA

Korrikak Erribera zeharkatu zuen atzo. Gaur, Nafarroan eta Araban barrena ibili ostean, Gasteizera helduko da arratsaldeko 18:45 aldera.

Jarraitu Korrika zuzenean

2013-03-18

Jon Torner Zabala

Tafalla atzean utzi eta Tuterarantz bidean da Korrika. Arratsaldeko 18:00etan helduko da hara, eta ondoren Milagrorantz zuzenduko da.

Korrika 18 argazkitan

2013-03-18

ARGIA

Korrika 18 Euskal Herri osoa zeharkatzen ari da, eskuz esku, euskararen aldeko aldarria paseaz. Hizkuntza baten alde munduan egiten den erakuspenik jendetsu eta iraunkorrena iruditan.

Elkarri eta ahora eman

2013-03-18

Kike Amonarriz

Korrikaren lehen kilometroak egin genituen ostegunean Tolosaldean, Kilometroak korrika batean prestatzen ari garen urte berean, hain zuzen ere. Eman euskara elkarri dio Korrikak eta Ahora! Kilometroek. Helburu bera bietan: euskararen erabilpena sustatzea.

Korrika, Iruñean

2013-03-15

Jon Torner Zabala

Eguerdiko 13:45ean heldu da Korrika Iruñera, eta handik Antsoain, Burlata eta Atarrabiarantz joango da. Arratsaldeko 17:00etan berriro pasako da Nafarroako hiriburutik, ondoren Lizarrarantz abiatzeko. Andoaindik hasi zen atzo Korrika. Hamaika Telebistak grabatutako irudiak dira hauek:

Andoaindik Baionara, 18. Korrikak euskararen herria zeharkatuko du

2013-03-14

ARGIA

Gaur abiatu da Korrikaren 18. edizioa Andoaindik. Martin Ugalde kultur parkean eman ditu lehen urratsak euskararen aldeko lasterketak eta bertan lan egiten duten euskalgintzako hamar lagunek eraman dute lehen lekukoa.

Guraizeak Donostia 2016raino iritsi dira

2013-03-01

ARGIA

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak %77 jaitsiko du Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu izateko proiektuarentzako diru-laguntza. Espainiako Gobernuak ez du diruz lagunduko. Diputazioak esan du ekimena kinka larrian dagoela.

Euskalgintza kezkatua Jaurlaritzaren murrizketen aurrean

2013-02-28

Jon Torner Zabala

Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik kopuru zehatzik eman 2013ko aurrekontuei dagokienez, baina murrizketa handienak zein sailek jasango dituzten aurreikusi daiteke jada, gobernuko ordezkarien adierazpenetan oinarrituta.

Alberto Barandiaran: "Euskal hedabideek ezin dute onartu murrizketa gehiago"

2013-02-18

ARGIA

"Euskal hedabideek bat egin dute argi dutelako estrategiko direla, eta hori da garrantzitsuena", dio Alberto Barandiaran Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendariak, Edurne Elizondok Berrian egindako elkarrizketan.

Paul Bilbao: "EAJren eta PPren erabakiak haurren hizkuntz eskubideak urratzen ditu"

2013-02-12

ARGIA

EAJk, PPk eta UPyDk haur eskoletan gaztelaniari leku gehiago ematea babestu izana "harriduraz" eta "kezkaz" hartu dutela adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko zuzendariak, Info 7 irratiak egindako elkarrizketan. "Erabakiak haurren eskubideak urratzen ditu", esan du.

Urteetan ereindakoaren uzta

2013-02-03

Iure Eizagirre

Edu Lartzanguren kazetariak, Portobello irratsaioak, Herrirak urteroko manifestazioari begira egindako Denbora film laburrak, Azpimarra telebista saioak eta Euskadi Irratiak jaso dituzte aurtengo Argia Sariak. Bertsoa.com eta Dantzan.com webguneek Internet Saria elkarbanatu dute. Sei sari zazpi proiekturentzat, beraz.

Itzal luzearen hutsune potoloa

2013-01-04

Iñaki Uria

Seaskatik hasita, Zumalabe eta Goenaga, ez zen edonor Joxemi. Urbieta kaleko euskaltzale eta abertzale senide bateko seme, Donostiako lehendabiziko ikastolan ezagutu zuen, haurretan, klandestinitatea. Aurrerago euskaraz ikasteko ez zutela eta, Santo Tomas Lizeoa egin zuten bere aitak, eta beste hainbatek, euren seme-alabentzat. Haiek ere bazuten meritua!

"Esaten da Euskal Herria aro berri batean sartu dela, baina euskararena denek ahaztu dute"

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia da. Donostiako manifestazioa igaro berri,  eta José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak lege proiektua aurkeztu eta segituan elkarrizketatu dugu. Werten “zartakoak” esnatuko ote gaituen galdetzen du, hots,  euskarak behar duen zentralitatea hartuko ote duen behingoz."

Gurasoak eskolako patioan euskaraz hasi zirenekoa

2012-12-02

Amaia Ugalde

Arabako bertso txapelketaren errebantxa egun batez, Euskal Jai bete-betea antolatu  zuten Arraia-Maeztun. Orain dela bi urte. Amezti euskara elkartearen lehenengo ekintza izan zen hura. Ume txikien gurasoek osatzen dute batez ere elkartea, eta euren arteko harremanetan aldaketa igarri dute: azken bi urteotan eskolako patioan euskara gehiago entzuten da.

Euskararen normalizazio prozesua azeleratzeko eskatu dute milaka pertsonak Donostian

2012-12-01

Irati Sarasua

Milaka pertsona bildu dira larunbatean Donostian, Kontseiluak deituta  "Euskaraz bizi nahi dut" lelopean. Anoeta estadioan hasi eta Bulebarrean amaitu da. Euskalgintzako ordezkari ugarik egin dute bat deialdiarekin, eta pankartaren atzean izan dira besteak beste, Juanmari Larrarte Berria taldeko kontseilari ordezkaria, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Jakes Bortairu Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea eta Igone Lamarain Euskal Herrian Euskarazeko lehendakaria.

'Euskaraz bizi nahi dugu' manifestazioa bihar Kontseiluak deituta

2012-11-30

Biharko Donostian elkartzeko deialdia egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Euskaraz bizi nahi dugu du leloa manifestazioak, eta euskalgintza, kultura eta gizarte arloko hainbat eragilek, eta norbanako euskaltzaleek egin dute bat manifestazioarekin.

Euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea aldarrikatuko dute abenduaren 1ean Donostian

Euskal hiztunen komunitatea “indartzeko” manifestazioa deitu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datorren abenduaren 1erako. “Euskaraz bizi nahi dugu” lelopean abiatuko da arratsaldeko 17:00etan Donostiako Anoeta estadioaren paretik.

Arabako Lautadan bertsotan: Familia, bertsoa eta txaranga ezohiko eskolan

2012-07-21

Miel A. Elustondo

Aski esperientzia berezia da urteen joanean Arabako Lautada eskualdean gauzatu dutena. Euskararen transmisioa eta erabilera helburu harturik, ikastola publikoko gurasoek bertsoa dute beren xedea lortzeko ardatz. Gurasoak, gazteak eta haurrak bildu dituzte egitasmoan.  

Kontseiluak webgunea sortu du hautagai politikoek euskara tarteko egindako promesak biltzeko

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak www.aginduazor.eu webgunea jarri du abian, alderdi politikoek eta hautagaiek euskararen normalizazioari lotuta egindako promesak jasotzeko. Hautagaiek hartutako konpromisoak jaso eta herritarren artean hedatzea da helburua. Ondoren, hauteskunde garaian agindutako promesak bete ditzaten eragitea da asmoa.

7.000 lagunek eskatu dute euskararen ofizialtasuna Baionan

7.000 lagunek egin zuten bat larunbatean Baionan egindako Deiadar manifestazioarekin. Goiko bideoa Kanaldude telebistak egin du.

"Asimilazio kulturalari beste era batera aurre egiten ikasi behar dugu"

EHEk martxoaren 17an Euskaraz Bizi Eguna egingo du Donostian. Herri mugimendua bide berriak urratzen hasia da, salatzeari eta aldarrikatzeari uko egin gabe, norberak egunerokoan euskaraz bizitzeko egin dezakeenaz hausnartzen ari dira.
Euskalgintza  |  S

"EEP iritsi da bere mugetara"

Duela aste batzuk, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako herri mugimenduak biltzen dituen Euskal Konfederazioak agerraldia egin zuen. Euskararen Erakunde Publikoak abiatutako hizkuntza politikak goia jo duela azaldu zuen.

Behatokia: "Administrazio bakar batek ere ez du hizkuntza-eskubideen bermerako urrats eraginkorrik garatu"

"Administrazio bakar batek ere ez du hizkuntza-eskubideen bermerako urrats eraginkorrik garatu eta euskal hiztunari ukatu egiten zaio berezko hizkuntza erabiltzea bere eguneroko bizitzan, galarazi egiten diote administrazioetako zerbitzuek berezko hizkuntzan jardutea", adierazi zuten atzo Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik eta Kontseiluko idazkari nagusi eta Behatokiko lehendakari Paul Bilbaok, Behatokiaren hamar urteotako lana laburbiltzeko Bilbon eskainitako prentsaurrekoan.

"Nafarroako Gobernuak euskararen aldeko mugimendua desagerrarazi nahi du"

2011-11-17

Kontseilua

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak salatu duenez, "itotze ekonomikoaren bitartez, Nafarroako Gobernuak euskararen aldeko mugimendua desagerrarazi nahi du".
Multimedia

2013-03-27  |  Euskalgintza

Korrika 18 iruditan

Korrikaren 18. edizioa igandean bukatu zen Baionan, Amets Arzallus bertsolariak lekukoan gordetako mezua irakurrita. EiTBk egunero grabatu dituen irudie ederretako batzuekin bideo hau osatu dugu.

2013-03-24  |  Euskalgintza

Korrika 18 | Amaiera

Korrikaren amaiera eguneko, martxoaren 24ko irudirik onenak Baionan. Iturria: EiTB.

2013-03-23  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 10. eguna

Korrikaren hamargarren eguneko, martxoaren 23ko irudirik onenak. Iturria: EiTB.

2013-03-22  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 9. eguna

Korrikaren bederatzigarren eguneko, martxoaren 22ko irudirik onenak. Iturria: EiTB.

2013-03-21  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 8. eguna

Korrikaren zortzigarren eguneko, martxoaren 21eko irudirik onenak. Iturria: EiTB.

2013-03-20  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 7. eguna

Korrikaren zazpigarren eguneko irudirik onenak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ikutu zituen Korrikak Martxoaren 20an. Iturria: EiTB.

2013-03-19  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 6. eguna

Martxoaren 19ko, Korrikaren seigarren eguneko irudirik onenak. Iturria: EiTB.

2013-03-17  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 4. eguna

Martxoaren 17ko, Korrikaren laugarren eguneko irudirik onenak. Iturria: EiTB.

2013-03-16  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 3. eguna

Martxoaren 16ko, Korrikaren hirugarren eguneko irudirik onenak. Iturria: EiTB.

2013-03-15  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 2. eguna

Martxoaren 15eko, Korrikaren bigarren eguneko irudirik onenak. Iturria: EiTB.

2013-03-14  |  Euskalgintza

Korrika 18 | 1. eguna

Martxoaren 14ko, Korrikaren lehenengo eguneko irudirik onenak. Iturria: EiTB.

2012-12-14  |  Euskalgintza

Estres linguistikoa

“Ez dago erdararik ez dakien euskaldunik. Beraz, euskaldunak euskaraz egiten badu hala nahi duelako da, euskara lehenetsi duelako, nahiz eta horrek komunikazioan ondoriorik izan dezakeela jakin. Estres linguistikoa esaten zaio norekin, non, noiz, zein hizkuntza aukeratu erabaki beharrari....

2012-12-12  |  Euskalgintza

Santo Tomas Lizeoko euskararen aldeko flashmoba

Euskararen egunean Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikasle eta irakasleek egindako flashmob jendetsua.

2012-05-02  |  Euskalgintza

Euskaraz bizi nahi dut!

Euskaraz bizi nahi dut! kanpainaren barnean eta Iruñean 2012ko maiatzak 15ean egin zen manifestaziorako deia egiteko bideoa. Besarkadaz  besarkada, euskaraz bizi nahi dugu.

2008-06-22  |  Euskalgintza

Martxelo Otamendirekin elkarrizketa

Berria egunkariak bost urte bete ditu eta ekainaren 21ean ekitaldia egingo dute hori ospatzeko. Martxelo Otamendi zuzendariarekin izan gara.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys