PPk eta PSEk Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediari Legebiltzarrean gertakarien berri emateko eskatu diote. Hamasei dira momentuz atxilotuak baina Ertzaintzak ikerketa zabalik duenez, kopuruak gora egin dezakeela jakinarazi du.
Egitarau bete betea egin dute aurtengoan ere Esaiteko kideek ofizialtasuna lortzeko bidean.Partiduaz gain hainbat ekitaldi desberdin izango baitira Gipuzkoako hiriburuan. Ekitaldi Nazionala arratsaldeko 6tan izango da Gasca kiroldegian.
ESAITek UPN eta Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du Iruñean emandako prentsaurrekoan. Izan ere Espainiako txirrindularitza vueltaren hasiera dela eta Euskal Herriaren nazio eskubidea aldarrikatzeko Iruñean antolatua zuten ekimena debekatu baitie.
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) antolatu ohi duen Mendi Martxa uztailaren 28an abiatuko da Bidaxunetik (Nafarroa Behera) eta abuztuaren 4an amaituko da Donostian. Ibilaldiaren erdia Ipar Euskal Herrian egingo da eta beste erdia Hegoaldean.
ESAITek jakinarazi duenez, Txanton Piperri opera erabiliko dute Euskal Selekzioaren ereserki gisa. Hilaren 23an euskal selekzioak partidua jokatuko du Eslovakiaren aurka, Donostiako Anoeta estadioan. Aurrerantzean partidu guztietan abesti hori erabiliko dutela jakinarazi dute.
Lehendabiziko aldiz Euskal Herria izenarekin lehiatuko da emakumezkoen euskal selekzioa. Futbol partida Donostian, Anoeta estadioan, jokatuko dute Eslovakiaren kontra, arratsaldeko 16:30ean hasita. Egun osoko festa egongo da estadioan. Goizeko 10:30ean hasita, Irrien Lagunak, Txan Magoa eta Ze Esatek musika taldea izango dira, besteak beste.
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) bihar Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko duen partidaren harira antolatutako egitaraua aurkeztu zuen atzo Bilbon. Era berean, euskal selekzioko jokalariek selekzioaren ofizialtasunaren alde pasa den astean plazaratutako agiriarekin (PDF) bat egin zuen erakundeak.
Abenduaren 28an euskal selekzioak Tunisiaren aurka Bilbon jokatuko duen lagunarteko partidaren atarian, Euskal Herriko jokalariek ofizialtasunaren aldeko ohar bat plazaratu dute. Haien esanetan, "ez da ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea".
Euskal Selekzioak Tunisia izango du aurkari urtero gabonetan jokatzen duen partidan. Abenduaren 26, astelehenean izango da norgehiagoka, seguraski San Mamesen, oraindik baieztatu ez den arren.
Atzo ezagutarazi zenez, Jose Mari Amorrortuk Javier Iruretaren lekua hartuko du hautatzaile lanetan,...
Urtero legez Euskal Selekzioaren Eguna ospatuko da larunbatean Zornotzan (Bizkaia) ESAITek antolatuta. Zortzigarrena izanen da aurtengoa eta egun osoko egitaraua antolatu dute Euskal Herria: Nazio bat, selekzio bat, federazio bat, lortu behar dugu, lortuko dugu lemapean. Martxel Toledo...
Abenduaren 28an San Mamesen Euskal selekzioaren partida jokatuko dute. Euskadiko Futbol Federazioarekin (EFF) akordiorik lortu ez arren jokalariek urtero egiten zen gabonetako partida jokatzea erabaki dute. Publiko egin dituzte bai Federazioari (PDF) bidalitako gutuna eta baita prentsari (PDF)...
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko (ESAIT) Martxel Toledok ARGIAri jakinarazi dio aurten ere ez dela euskal selekzioaren lagunarteko partidarik izango, ez Euskal Herria izenarekin behintzat. Toledoren hitzetan, Euskadiko Futbol Federazioak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute ofizialtasuna lortze aldera pausorik emateko prestutasunik, nahiz eta jokalariek bide horretan eskaera bat egin duten. "Horregatik egiten dugu adierazpen hau. Federaziokoekin hitz egin ez badugu ere, aurreikus dezakegu betikooi botako digutela errua, esanez bete ezin daitezkeen gauzak eskatzen ditugula". Toledoren esanetan, baloia Federazioaren teilatuan utzi nahi izan du ESAITek.
Inuzentea ni, futbolari buruzko eztabaida bat zelakoan, ez nion arreta handiegirik jarri joan den urteko gabonetan euskal selekzioaren izenarekin sortu zen polemikari. Beranduago, politikaz ari zirela ikustean, gai horri buruz iritzitxo bat, asko formatu gabea, txikia eta zirtzila osatu nuen nire...
"Pasibotasun eta etsipen handiagoak ikusten ditut politikan futbolean baino. Abstentzio indizeak dira adibide garbiena. Izan ere, futbola epikarako une handiak gordetzen dituen esparrua da, izan epika tristea edo pozgarria. Ustekabean hartzeko eta sentimenduak pizteko gaitasuna dauka....
Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Ez dadila eguzkia sartu liburua kaleratu dute Elkar argitaletxearen babesean. 36ko gerran euskal futbol selekzioak Europan zehar jokatu zituen lagunarteko partiden inguruan ari da liburua, selekzioarekin jokatu zuen Kepa Areso ordiziarra protagonista nagusitzat...
Euskal selekzioak nazioarteko partiduetan parte hartu dezake jada "Euskal Herria mundiala!" bideojokoari esker. Software hau Truk enpresak (arrauneko, pilotako eta mendiko jokoen egilea) banatzen du telefonoz. Ekimen honetan "Gara"k, Euskaltelek, Juegos21.com guneak, EITBko Betizu saioko klubak eta...
Nor gogoratzen da Iruñean jokatu zen Munduko Pilota Txapelketaz? Inor gutxi. Nork daki Ipar Euskal Herriko sei pilotarik Frantziako Selekzioan jokatzeari uko egin ziotela? Inor gutxik.
Gaur egungo egoera soziopolitiko bortitzak jende xumearen ahaleginak lausotzen ditu. Euskal Herriko egoera...
Abraham Olanori elkarrizketa bere ibilbideaz eta denboraldiaz
"Euskal Herriko selekziorik balego, Espainiakoari irabaziko lioke"
Denboraldi hasieran izan gara Abraham Olano anoetarrarekin. Asturiasen irabazi, Tourrean eta Munduko txapelketan lan ona egin, Espainiako bi txapelke- ta eskuratu...
Javier Clemente futbol entrenatzaileari elkarrizketa
«Ulertuko nuke jokalariren batek Espainiako selekzioari uko egitea»
JAVIER CLEMENTE
Goliat menperatu zuen Daviden neurri eta jenioa, Karlos Argiñanori inbidia ez izateko moduko mihi dantzaria, ezerekin lotsatzen ez den plazagizona... ez...
Iñaki Altunari elkarrizketa Euskadiko Sokatira Selekzioari buruz
Iñaki Altuna: «Selekzioen arazoa ez dugu kirolariek konpondu behar»
ARGIA. Euskadiko Sokatira Federazioak, orain txirrindulariek bezala, egina du selekzio bezala ofizialki lehiatzeko saioa. Ez duzue...
Euskadiko 'sanbo' selekzioko zuzendari teknikoa den Txema Yañezi elkarrizketa.
Txema Yañez zuzendari teknikoarekin mintzo
'Sanbo'ko euskal selekzioa dela ta tripako minak Madrilen
Nazioartelo txapelketa ofizialetan Euskadiko selekzio gisa parte hartzen duen bakarra da 'sanbo'...
J.A. Larrañaga, "Real Sociedad"eko jokalariari elkarrizketa
J.A. Larrañaga, Real Sociedadeko Jokalaria:
"Maite Dugun Selekzioa Da"
Futbol jokalariek ere badute zer esanik arazo honetan, beraiek bait dira azken finean projektu honen ardatza. Hauen iritzia jakiteko, Joan Antonio...