Piztu Ezazu Argia 970x90

Sara, euskal liburuaren "beste" azoka izan da 31. aldiz

2014-04-22

Ane Lusarreta

Sarako Idazleen Biltzarraren 31. edizioa egin zuten astelehenean. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal idazleen zita nagusia da Sarakoa eta bertaratutakoei autoreekin aurrez aurre hitz egiteko aukera eskaintzen die.

Igelak 25 urte bete ditu (eta txioka erantzun digu)

25 urteurrenera gazte eta berde iritsi da Igela argitaletxea. Nola lortu duten jakin nahian galdezka hasi garenean, Basic instinct filmeko Sharon Stonen gisa, lotsarik gabe erantzun digu Xabier Olarrak, Igelako editore, arduradun eta kulpante nagusiak.

Koldo Izagirre merkatuan

Europako biztanleen lekua iragarri zuen Nietzschek bere basamortutik. Egun batean Zaratustrak etxe-sail berri bat behatu zuen. Urbanizazio horren ikusmenaren aurrean, harrituta, hitz karminak bota zituen: “Zer esan nahi dute etxe horiek?

Jon Alonsok badaki sintetizatzen

Batzuetan elkarrizketaren erantzunak poesia dira. Edo mikroipuina, segun eta nondik begiratzen zaion. Jarri Jon Alonso adibidez: pasa den asteburuan egin diote elkarrizketa bat Hernaniko Kronikan eta eman dituen erantzun batzuk apartak dira.

Kostalde hauskorrak eta kolorezko hiriak

Paisaian bizi gara, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar eraiki dugun paisaian. Gehienetan baina, arrainari urarekin gerta ohi bezala, ez dugu begiz antzematen; harekin ohitu garelako, paisaia hor egon dagoelako beti eta, aldatzekotan, aldatzen bada ere, astiro aldatzen delako. Baina ez beti.

Hotz egiten du

2014-03-04

Alberto Barandiaran

Ez dakit glaziazio aro baten hotzikara ilunak bizi dituen Euskal Herriak, gehiegitxo esatea izango da beharbada, baina zer den pertzepzioa. Bingen Amadoz Euskadi Irratiko Iruñeko esatariak agur esan dio lanbideari, berrogei urteko ibilbidea Nafarroako aktualitateari jarraitzen, hasi...

Gabriel Arestiren ijitoak

Euskal kulturan literatura kosmopolita eta polita landu behar dugu, itsuskeria handirik gabe, antza, errelato ortodoxo eta kontakizun ortopedikoetan kabitzen dena, turistentzako aurkezpen txartel baten tankeran, gure meilleur souvenir de notre cher pays.

"Nafarroako Erresuma gure nahi eta ezinen metafora da"

2014-02-16

Mikel Asurmendi

(Iruñea, 1960) Erresuma eta fedea trilogiari errematea eman dio Gure Jerusalem galdua nobela amaituta. Ez du lan historiko soila idatzi horregatik. Egile nobela ere bada obra itzel hau: “Nire eredua ez da historia nobela klasikoa idaztea, Marguerite Yourcenar edo Alejo Carpentierren eredua da, baina ni ez naiz bata ez bestea. Noski, gustatuko litzaidake pitin bat haien lanei hurbiltzea”, erran digu apal.

"Nire barruko Nevadak du indar handiena liburu honetan"

Nobela berria argitaratu du Bernardo Atxagak. Nobela da, generoaren ezaugarri klasikoak apurturik ere. Hainbat osagaiz josia dator Nevadako egunak (Pamiela, 2013), eta izenburuak kronika hots egiten badu ere, gogoeta, oroitzapen, biografia, ipuin eta narrazio da liburua. Osagai ezberdinak modu harrigarrian lotu ditu idazleak, erretorika utzi eta egia eta edertasuna beti helburu. Beste behin, ofizioa erakutsi digu egileak, gizakiaren barne munduari begira idazten jarririk.

Salvador Puig Antich anarkistaren heriotza: bertsio ofiziala gezurtatu dute

Erregimen frankistak hildako azken presoetako bat izan zen Salvador Puig Antich anarkista kataluniarra eta oraindik argitu gabe daude haren exekuzioaren inguruko hari-mutur asko. Jordi Panyella kazetariak  Salvador Puig Antich, cas obert liburua plazaratu berri du, bertsio ofiziala ezeztatuz.

Zein toki du emakumeak euskal literaturan?

27 urte joan dira Jakin aldizkariak Emakumea eta Literatura hitzaldi-sorta antolatu eta monografikoa argitaratu zuenetik. Idazleen eta idazlanen panorama aldatu egin da geroztik, baina ba ote da alderik ordutik hona emakumezkoen presentzia, pisua eta prestigioari dagokionez? Erantzunen bila, hizlari haiek berak bilduko ditu Sareinak taldeak, mahaiaren itzulian. Urtarrilaren 31n, ostirala, Arrasaten.

Gartxot bardoa omenduko dute
asteburuan Itzaltzun

Itzaltzun Gartxot koblakaria omenduko dute asteburuan urteroko legez. Gartxot ekimenak egitarau oparoa antolatu du larunbat eta iganderako. (Argazkia handiago ikusteko klikatu hemen).

Iretargia harrika hausteko poemak

Ibon Sarasolak 1969an argitaratutako Poemagintza liburua osorik sareratu dute Armiarma.com gunean. Ildo berri bat ekarri zuen euskal letretara 23 urte zituela argitaratu zuen obra horrek.

Naturarekin bat

2013-12-06

Saioa Ruiz Gonzalez

Kristalezko begi bat (Susa, 2013) Miren Agur Meabe   Ikusita Miren Agur Meaberen azken nobelak zer nolako harrera izan duen eta zein kritika desberdinak eragin dituen, ez naiz gauza gehiegi esatera ausartzen. Besterik gabe eta polemiketan sartzeko inolako intentziorik gabe, nire iritzi xumea ematera nator.

48. Durangoko Azokak ateak zabalik

2013-12-05

ARGIA

Igandera bitartean Durangon bilduko dira euren lanak euskaraz publikatzen dituzten argitaletxe, diskoetxe eta enpresak, euskarazko kultur produktuen 48. azokan.

Gure izaeraren neurriko

2013-12-01

Aingeru Epaltza

Espainolen tertulien eta frantsesen salonsen ondorengo, irakurle taldeak ez dira gure asmakizuna. Irakurketa bakartia eta harreman sozialak uztartzen dituen sistema hau, alabaina, ederki ezkontzen da gure “saldo” izaerarekin. Taldean gauzatu ohi dira ekintzarik miresgarri eta...

Zazpi arrazoi "Erresuma eta fedea" trilogia irakurtzeko

Aingeru Epaltzak aurkeztu du Erresuma eta fedea trilogiako azken liburua, Gure Jerusalem galdua (Elkar). Hemen zazpi motibo hiru nobela horiek irakurtzeko.

William A. Douglassek jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola saria

William A. Douglass antropologo estatubatuarrak jasoko du aurtengo Durangoko Azokako Argizaiola saria eta Eskozia izango da herrialde gonbidatua.

Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri', Forum ekimenaren ardatz

Bilbo Zaharra euskaltegiaren ahaleginez antolatzen den Forum ekimenak Gabriel Arestiren Harri eta Herri hartu du gai nagusitzat aurtengoan. Iaz Bernardo Atxagarren Obabakoak obrarekin egin bezala, edizio honetan Arestiren obra enblematikoa irakurriko da, jendaurrean eta etenik gabe, bere estreinako argitalpenaren 50. urteurrena betetzen den honetan.

Irati Jimenez: "Buruan kritiko bat sortzen zaigun unetik, barruan dugun sortzailea egurtzen dugu"

2013-11-19

Lander Arretxea

Idazteak eta erretorikak zer ikusi handia du pertsuasioarekin. Hori nahikoa ez balitz, Irati Jimenezek Aiztoa eta arkatza liburuan David Ogilvyren gomendioak ere bildu izanak aitzakia paregabea eman dit harekin izandako solasaldia hona ekartzeko.

Garbiñe Ubedak 'Hobe isilik' eleberria aurkeztu du

2013-11-07

ARGIA

Garbiñe Ubeda idazle eta ARGIAko kazetariak Hobe isilik eleberria aurkeztu du gaur Donostiako Elkar aretoan. Lehen saialdia du fikzioaren munduan. Augustin Zubikarai beka-saria irabazi zuen iaz nobela-proiektu honek.

Saizarbitoriaren 'Martutene' Literaturako Euskadi Saria

2013-10-29

ARGIA

Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Martutene nobelak irabazi du Literaturako Euskadi Saria. Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek irabazi dute itzulpenekoa Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak euskaratzeagatik.

Euskadi Literatura Sariak: Jon Sudupe, Iban Zaldua eta Xabier Olaso irabazle

2013-10-22

ARGIA

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi ditu aurtengo Euskadi Sarien irabazleak saiakera eta haur eta gazte literatura alorretan.

Euskadiko Idazleen Elkartea diruz laguntzen jarraituko du Jaurlaritzak

2013-10-21

ARGIA

Euskadiko Idazleen Elkartea 2010ean osatu zuten, Euskal Idazleen Elkartean soilik euskaraz idazten zuten idazleak zeudelako. Martxoan, Euskadiko Idazleen Elkarteari diru laguntza kentzea erabaki zuen Jaurlaritzak, ez zuelako “behar bezala” erabili. Orain, ordea, ematea erabaki du. 

Literaturaren unibertsitate herritarra

Literatura Eskola “literaturaren unibertsite herritarra” dela esan zuen Iñigo Aranbarri idazleak. Aurten 10 urte bete ditu. Urteurrenaren harira, larunbatean hasi eta maiatzera arte hainbat hitzaldi antolatu ditu. 

Joan Mari Irigoieni omenaldia Altzan

2013-10-07

ARGIA

Anaia Imanolek liburuen azaletarako egindako margolanak ikusgai ipiniz omendu dute idazlea jaioterrian, bere 65. urtebetetzean. 40 urte bete dira, betalde, Juan Mari Irigoienen lehen liburua, Oilarraren promesa, plazaratu zela.

"Sinesgarritasunak eta zehaztasunak obsesionatu naute"

Argitaratu berri duen Euli-giro (Susa) ipuin liburua aitzakia hartuta, begia non jarri duen galdetzera joan gatzaizkio, eta bidenabar, bertsolaritzaz eta feminismoaz mintzatzera.

Asel Luzarragaren kontrako muntaia bere azken liburuaren ardatz

Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren 8an, asteartearekin.

Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.

Rita, Maria eta Emiliana

2013-09-18

Fermin Erbiti

Emilio Lledok dioenez, liburua, funtsean, denbora gelditzen duen ontzia da. Bizitzaren esperientzia ezerezaren itsasoan galtzera kondenaturik zegoen, harik eta inprenta asmatu zen arte. Geroztik, gu bezalakoek gozatu, sufritu, amestu eta pentsaturikoa berreskura dezakegu. “Nolabaiteko...
Multimedia

2014-02-06  |  Euskal literatura

Literatura eta gerra

Julen Gabiriak koordinatu duen solasaldia. Josi Basterretxea EHUko irakaslea eta Gabriel Arestiren XXIX. ipuin lehiaketaren euskarazko sariaren irabazlea; Gotzon Barandiaran komunikatzailea eta Larrabetzu-Galdakaoko idazlea; eta Laura Mintegi euskal idazlea eta irakaslea. Mahai ingurua...

2014-01-22  |  Euskal literatura

Patxi Santamaria eta Napoka Iria

Patxi Santamaria eta Felipe Juaristiren poesia errezitaldia Napoka Iria taldearen musikaz lagunduta

2013-10-03  |  Euskal literatura

Anjel Lertxundirekin "aurrez aurre"

Anjel Lertxundik  Bilboko Gutun Zuria Nazioarteko Jaialdian "Etxeko hautsa" bere azken lanari buruz hitz egin zuen. 2012/04/18

2013-09-04  |  Euskal literatura

Eider Rodríguez Idurre Eskisabelekin solasean

Eider Rodríguez idazlea eta Idurre Eskisabel kazetaria literatura sorkuntzari buruz solasean, Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko VI. Jaialdiaren baitan.

2013-08-06  |  Euskal literatura

Bustilehorreko poemak

2010eko abenduaren 19an Azkoitiako Matadeixen, Jose Luis Otamendiren poema errezitaldia Juan Azpillagaren laguntzarekin.

2013-08-01  |  Euskal literatura

Harkaitz Cano eta Goizalde Landabaso solasean

Harkaitz Cano, 2012ko Literaturaren Euskadi Sariaren irabazlea, Goizalde Landabaso kzaetariarekin solastu zen Bilboko Gutun Zuria Nazioarteko VI. Jaialdian.

2013-06-24  |  Euskal literatura

Inurrien Hiztegia liburuaren irakurketa musikatua

Partaideak: Mariasun Landa (egilea eta irakurlea) Ramon Agirre (aktorea eta irakurlea) Garikoitz Mendizabal (musikoa) J.A. Irigaray (idazlea). 2013.05.21 Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturunea

2013-06-13  |  Euskal literatura

Ogella Line - Itxaro Borda Quartet

Literaktum 13 jardunaldien barnean Ogela Lina Itxaro Borda Quarteten kontzertua. [2013.05.10] Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturunea

2013-06-03  |  Euskal literatura

Literaturia 2013

Maiatzaren azken egunetik ekainaren 2ra egin da Literaturiaren bosgarren edizioa. Letrak kale gorrira ateratzea du helburu ekimenak. Betiko legez, Larrabetzuko herria hartu du plazatzat.

2013-05-27  |  Euskal literatura

Literatura eta Memoria: suntsipenetik eraiki

Euskal literaturaren azken 50 urteetan indarkeriak izan duen isladaz antolatutako hitzaldia. 2013.03.19 Hizlariak: Harkaitz Cano, Mª Jose Olaziregi, Iñigo Astiz Irudiak: Donostiako Koldo Mitxelena

2013-03-22  |  Euskal literatura

Angel Erro

Literatura eta musika klasikoaren zalea izateaz gain, bi poesia libururen egilea da Angel Erro, ezizenez ezagutzen dugun 34 urteko burlatarra. Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2356 zenbakian irakurgai.

2013-03-15  |  Euskal literatura

Iñaki Segurola

Filologoa da. Ez da eroso sentitzen euskararen mundua delakoan. Haatik, “euskalzulo” samarra da. Arrazoirik ez dago edukitzerik (Alberdania, 2012) liburuaren karietara solastatu gara Iñaki Segurolarekin (Azpeitia, 1962). Saio honen aurretik beste bi ditu kaleratuak pentsalari...

2013-03-04  |  Euskal literatura

Urtebetetze festa (olerki musikatuak)

Castillo Suarezek ez ohizko festa batera gonbidatuko gaitu “batzuetan zauriak irekita uztea baita onena, gonbidatuak sar daitezen nahi dutenean”. Borja Estankonarekin musikaren laguntzaz, hitza eta musikaren artean ezkutatzen den mundu iradokitzaile bezain zorrotza agerian utziko...

2013-02-04  |  Euskal literatura

Jon Benitoren Bulkada: nahizenetik naizenera

[2012.10.04] Jon Benitok Bulkada liburuaren irakurtaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Irudiak: Koldo Mitxelena  

2012-12-17  |  Euskal literatura

Nere hitza ematen dizut

Amaia Lasaren olerkiak eta Esther Barandiaran pianoan. 2009ko otsailaren hamarrean Koldo Mitxelena Kulturunean grabatua, Kabigorri Ateneoarekin lankidetzan

2012-12-14  |  Euskal literatura

Leku hutsak, hitz beteak

Esaera zahar baten arabera, "soineko guziek badute beren ifrenzua. Hori gogoan, Bernardo Atxagak bere nobela eta poemen sorburua azaltzen du dokumentalean, haien ifrentzua. Gaiak: Victor de l´Aveyron "enfant sauvage" delakoaren bizitzako pasarte bat; Asteasuko eskola...

2012-12-03  |  Euskal literatura

Zazpi poeta Alén da fronteira

[2012.10.26] Euskal Idazleen Elkarteak, 2012ko Galeuscaren haritik, antolaturiko ekitaldia. Testuak: Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia Irakurleak: Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray, Luis...

2012-11-26  |  Euskal literatura

"Herrira Noa" ekimen kulturala

2013ko urtarrilaren 12an burutuko den manifestazioari begira, ekitaldi sorta baten lehendabiziko kapitulua idatzi zuten azaroaren 17an Gernikan euskal preso eta musikariek. Poesia eta doinuak ederki uztartu zituzten protagonistek oraindik ehunka ohe huts daudela gogoratzeko. Iturria:...

2012-11-23  |  Euskal literatura

Kirmen Uribe

Nobela berria dakar Kirmen Uribek udazken-negu honetan. Mussche du izenburu eta, azalean, Bigarren Mundu Gerran erresistentziarekin bat eginik jardun zuen Robert Musscheren historia da. Alabaina, mamian, bizitzaz, heriotzaz, munduaz eta, oro har –eta, batik bat–, adiskidantzaz ari...

2012-11-16  |  Euskal literatura

Ramon Saizarbitoria

Etxe dotore bat, higatutako harremanak eta halako lasaitasun estu bat giroan. Donostia. Martutene. Ramon Saizarbitoriaren azken nobela da jarraian datorren elkarrizketako gai nagusia. Hariari tiraka ordea, idazleak beste hainbat gairi buruz dauzkan iritziak azaldu dizkigu. Elkarrizketa hau...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys