Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Currin: "ETA ez da indarkeriara itzuliko, baina zatiketak izan litezke"

2013-05-20

Jon Torner Zabala

Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste leku batzuetan gertatu izan delako diot".

Preso politikorik ez dagoela esan du Eusko Legebiltzarrak

2013-05-17

Jon Torner Zabala

Eusko Legebiltzarrak onartu egin du Espainiako Estatuan "preso politikorik ez dagoela" dioen testua. PPk eta PSEk adostu zuten eta UPyDk ere babestu du. EAJren abstentzioari esker onartu da testua. Erabakiak ondorio judizialik izango duen ikusteke dago orain, litekeena delako "preso politikoa" kontzeptuaren erabilera debekatzea.

Maiatzaren 18a, presoen aldeko aldarriz bete nahi dituzte plazak

2013-05-17

Lide Hernando

Herrira mugimenduak Euskal Herri osoko plazak bete nahi ditu larunbatean, M18 Plazara ekimenarekin. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira leloa erabili dute horretarako.
ETA

Sei ustezko etakide atxilotu dituzte Frantzian

2013-05-07

Jon Torner Zabala

Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak elkarlanean egindako operazioan sei lagun atxilotu dituzte: Parisen bi, Limoges hegoaldean beste bi eta Montpellierren azken biak. ETAko egitura logistikoko kide izatea leporatuta atzeman dituzte, albiste agentzien arabera.

Begoña Urroz DRILek hil zuen eta ez ETAk, garaiko polizia agirien arabera

2013-05-06

Martin Vicioso

1960an Begoña Urroz haurra hil zuen Donostiako Amarako tren geltokian jarritako lehergailua Askatasunerako Iberiar Direktorio Iraultzailearen (DRIL) ardura izan zela diote garaiko polizia txostenek. Xavier Montanya kazetari kataluniarrak Berrian eta Vilaweben plazaratu dituen dokumentu horiek bertan behera uzten dute azken urteetan zabaldu den teoria, alegia, atentatua ETAri egoztea.

Poliziak hil zuen Javier Batarrita, ETA sortu osteko gatazkaren lehen biktima

Begoña Urroz DRILek hil zuela dioten dokumentu polizialak desklasifikatu ondoren argi geratu da José Ángel Pardines Guardia Zibileko agentea izan zela ETAk hildako lehenbiziko pertsona. Baina ETA sortu zenetik Espainiako Estatuarekin izan duen gatazkan hildako aurreneko pertsona ez zen bera izan. Javier Batarrita enpresarioa lehenago hil zuen poliziak ETAko kidea zelakoan.

Gaixotasun larriak dituzten presoen herrietako alkateek batzordea osatu dute

2013-05-03

Martin Vicioso

Batzordea osatu dute Lasarte-Oriako, Aguraingo, Hernaniko, Larrabetzuko, Ondarroako, Errenteriako eta Arbizuko alkateek. Larri gaixo dauden presoak dituzte herri horietan, eta indarrak batzea erabaki dute aske utzi ditzaten. Arbizuko alkate Miren Mendinuetak azaldu duenez, “kartzela ez da gaixotasun larria tratatzeko lekua”.
ETA

ETA: "Aski da euskal preso politikoen bizitzarekin eta eskubideekin jolasteaz"

2013-05-02

Jon Torner Zabala

ETAk agiria plazaratu du, euskal presoek bizi duten egoeraren harira. Mariano Rajoy eta François Hollande jo ditu Angel Figueroa eta Xabier Lopez Peñaren heriotzen "arduradun nagusitzat". Gara egunkariak publiko egin duen agirian, "presoek jasan beharreko sakabanaketa, isolamendu eta zigorrak" salatu ditu erakundeak.

Presoen gaian Rajoyk ez du pausorik emateko asmorik, Urkulluk hala eskatu arren

2013-04-29

Lander Arbelaitz

Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez. EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, Madrilen inmobilismoa baliatuz “ezker abertzalea biktimismoa egiten ari baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen aldaketarik hitz eman.

Haur presoa

2013-04-28

Eleuterio Jauregi

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak. Bi mila hamahiru bazko astea Valentziako partean urte terdiko ume ttiki bat preso kartzela batean goizetan hartu irten kanpora gauez berriro katean han ez da Kristo pizten ez hiltzen pentsatzen det bapatean zenbat irudi muxukatzean haur...

Gaixo dauden presoak senideekin egotearen alde agertu da Taubira ministro frantziarra

2013-04-26

Lide Hernando

Frederique Espagnac Ipar Euskal Herriko senatari sozialistak preso gaixoen hurbilketaren inguruan itaundu du Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa.  

Gaixo larriak

2013-04-21

Miren Amuriza

Doinua: Naufragoarena. Lausotuz doan begirazuna, lehortzen ari den behazuna, azkar dabilen bihotza edo motelduz doan garuna, (bis) birika biren jarduna, hezur arrakaladuna, denon bidaia laguna… Medikuaren paper bat baino gehiago da osasuna, falta den arte behar...
ETA

40 urte Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ hil zutela

2013-04-19

Martin Vicioso

1973ko apirilaren 19an, 28 urte zituela, poliziak Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ tiroka hil zuen. Gaur gertaera hartatik 40 urte bete direnean, omenaldia egingo diote 19.30etan Itsasondon, bere jaioterrian. Ekitaldian bertsolariak, dantzariak eta txalapartariak izango dira, jarraian elkarretaratzea egiteko.
GAL

Luis Morcillo: "Nik hil nuen Santi Brouard"

Luis Morcillok aitortu du berak hil zuela Santi Brouard HBko kidea bost milioi pezetaren truke (30.000 euro). El Mundo egunkariari egin dizkio adierazpen horiek.

Xabier Lopez Peñaren gorpua Galdakaon hilobiratu dute

2013-04-12

Jon Torner Zabala

Xabier Lopez Peña presoaren gorpua goizeko 9:00ak inguruan heldu da Sondikako aireportura. Bere lagun eta senideak zain zeuden bertan. Gaur 19:30ean bere omenezko ekitaldia egingo da Galdakaoko Aperribai pilotalekuan.

PP ez da legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza lantaldean izango

2013-04-10

ARGIA

EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bihar eratuko den Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean izango dira. PPk, berriz, gaur argitu duenez, ez du parte hartuko. Etorkizunean "erabilgarri" ikusten badu batuko da ponentziara. EAEko lau alderdi bozkatuenak bakegintzarako foro batean elkartzeko aukerak, beraz, itxaron egin beharko du.

Juan Manuel Lopez Peña: "Xabier gainetik kendu dute hitz egin ez zezan"

2013-04-05

ARGIA

Xabier Lopez Peñaren anaia elkarrizketatu du Mikel Pastor kazetariak Gara egunkarian. Bertan, Juan Manuel Lopez Peñak anaiak jasotako tratu “ez gizatiarra” salatu du. Halaber, autoritate frantsesen kontakizuna ezbaian jarri du. Hona hemen, aukeratutako pasarte batzuk euskaratuta:

Lopez Peñaren heriotza argitzeko manifestazioa deitu du larunbatean Herrirak

2013-04-03

Martin Vicioso

Lopez Peñaren auzian gertatutakoa argitzeko eta preso politikoen salbuespen neurriak eteteko eskatuz mobilizazioa deitu du Herrirak. Larunbatean Bilboko La Casillatik abiatuko da 17.30etan; ‘Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea’ lelopean.

Lopez Peñaren heriotza argitzeko eskatu dute Etxeratek, Herrirak eta senideek

2013-04-02

Lide Hernando

Xabier Lopez Peña presoaren heriotza argitzeko eskatu dute Etxeratek, Herrirak eta senideek Baionan. Burmuinean odol-isuria izan zuelako eraman zuten Lopez Peña espetxetik Parisko Pitie-Salpetriereko erietxera, eta hiru asteren buruan hil egin da, martxoaren 30eko goizaldean. Espetxeko zuzendariak eta arduradunek presoaren familiarekiko izan duten jarrera salatu dute, baita presoari erietxean eman zioten arreta ere.

"Herrialde normal batean, 'Twist'-en agerpenak gertakaria behar zuen izan"

Normalak izateak kezkatzen gaitu normalki, baina ez al da zenbaiten normalitatea apur bat anormala? Harkaitz Canoren Twist gaztelaniaz argitaratu zen duela hilabete inguru eta Kataluniako El Periodico egunkariko Ricard Ruiz Garzon kritikariari arreta deitu dio Espainiako Estatuko medio handiek eskaini dioten arreta. Hobe esanda, eskaini ez dioten arreta.

Parot doktrina

2013-03-31

Uxue Alberdi

Doinua: ETAren su-etenetik. Parot doktrinak berriro bazterrak haizatu ditu, Madrilen ezin delako justizia defenditu. Estrasburgo bihurtu da esperantza zirrikitu, zirko honen zirkuluak behingoz itxiko balitu! Legeak epaitzekoak badira zenbait delitu gizatasuna ezin...

Europak 'Parot doktrinaren' aurka egiteak, ez lukeela erabakia automatikoki aplikatzera behartuko dio Auzitegi Gorenak

2013-03-27

Jon Torner Zabala

Espainiako Auzitegi Gorenak otsailaren 12an atzera bota zuen German Rubenach presoak 'Parot doktrina' aplikatu ez diezaioten jarritako kasazio-helegitea. Epaia garrantzitsua da, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak doktrina baliogabetzeko erabakia hartzen badu, Espainiak men egin beharrik izango ez duela aurreikusi daitekeelako, Carlos Fonseca kazetariak ElDiario.es agerkarian azaldu duenez.
ETA

ETA: "Konponbiderako ezarria zegoen elkarrizketa gunea desegina izan da"

2013-03-27

Jon Torner Zabala

ETAk agiria bidali du Naiz.info-ra. "Azken asteotan, Espainia eta Frantziako Gobernuen jarrera ezkor eta oztopatzailearen ondorioz, gatazkaren ondorioen konponbiderako ezarria zegoen elkarrizketa eta negoziazio gunea desegina izan da", dio erakundeak. Dena den, "behin betiko konponbidea eraikitzeko lanean jarraituko duela" jakinarazi du.

Nazioartetik bost puntutan espetxe politika aldatzeko deia Espainia eta Frantziari

2013-03-26

Jon Torner Zabala

Nazioarteko hamabi adituk espetxe politika aldatzeko eskatu diete Espainiako eta Frantziako gobernuei neurri zehatzen bidez: Sakabanaketa politika bertan behera uztea, Parot doktrina indargabetzea, gaixo dauden presoak kaleratzea, Arnaldo Otegi askatzea eta elkarrizketarako espazio politikoa eratzea.

'Langraiz Bidearekin' bat egin duten hiru presori hirugarren gradua ukatu diete

2013-03-25

Jon Torner Zabala

Iñaki Rekarte, Kepa Pikabea eta Aitor Bores euskal presoei hirugarren gradua ukatu die Espainiako Barne Ministerioak, Langraiz Bidearekin bat egin duten arren. Espetxe zigor oso luzeak dituztelako eta erantzukizun zibilagatik pilatutako zorrak oraindik ordaindu ez dituztelako ukatu diete hirugarren gradua.

"Umiliatu nahi gaituzte, gauarekin atera, atzeko atetik"

2013-03-24

Aritz Galarraga

MIL, GARI eta Action Directe talde armatuen sortzaile, mende laurdeneko kartzelalditik ateratzen ari da Jann-Marc Rouillan (1952, Auch, Gaskoinia). 1970 eta 1980ko hamarkadetako Europako mugimendu ezkertiar iraultzaileen protagonista eta testigu pribilegiatu, hainbat liburutan ematen ditu orain bere oroitzapenak. Borroka egiteari ez diola puska batean utziko, alegia.

Estrasburgok Ines del Rioren kasua aztertu ostean, mobilizazioak Euskal Herri osoan

2013-03-20

ARGIA

Ines del Río presoren auzia aztertzen ari da gaur goizean Europako Giza Eskubideen Auzitegia Estrasburgon. 197/2006 doktrinaren kontrako mobilizazio ugari iragarri ditu Herrira-k gaur arratsalderako eta honako bideoa ere egin du doktrina horrek eragiten duen sufrimendua azalduz:

Xabier Aierdi eta Enrique Antolin absolbitu dituzte

2013-03-19

ARGIA

Xabier Aierdi eta Enrique Antolin EHUko irakasleak absolbitu ditu Bilboko zigor-arloko epaitegiko lehen aretoak. Frantziara deportatutako bi ikasleri klaseak emateagatik epaitu dituzte, prebarikazio administratiboa leporatuta.
ETA

Konponbiderako deiak eta kartzela zigorrak hamar ETAkideren Parisko epaiketan

2013-03-14

Lide Hernando

Parisen ETAko hamar kideren kontrako epaiketan atzo egin zen azken saioan, epaituek azpimarratu dute erakundea prest dagoela Estatuarekin gatazkaren ondorioak eztabaidatzeko eta “konponbiderako beharrezko pausoak emateko”. Aitzol Iriondo mintzatu da gainontzeko epaituen izenean, beste hainbat gauzaren artean ETAk 2011ko urriaren 20an jarduera armatua uzteko erabakia hartu zuela gogoratuz.

Estrasburgok 'Parot doktrinari' buruz hartutako erabakia onartuko du Espainiak

2013-03-13

Martin Vicioso

Espainiako Gobernuak onartu egingo du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak datorren asteazkenean ‘Parot doktrinari’ buruz erabakitakoa. Hori azaldu du Espainiako barne ministro Jorge Fernandez Diazek Diputatuen Kongresuan. Hala ere, azaldu du neurria baliogabetzea “iraingarria” litzatekeela eta “alarma soziala” eragingo lukeela.
Multimedia

2013-05-23  |  Euskal gatazka armatua

Gazteak eta espetxea

Markel Ormazabal eta Aiala Zaldibar espetxean izan diren bi gazte hauei Topatu.info-k egindako elkarrizketa.

2013-05-03  |  Euskal gatazka armatua

Hitz egin

1993ko maiatzan zentsuraren kapitulu berri bat ikusgai izan genuen Rodríguez Galindo Koronelak, Guardia Zibilaren 513. Komandantziaren buruak, Negu Gorriak taldea demandatu zuenean “ohoreari kalte egin eta izen ona iraitzeagatik”. Prozesua 2000. urtean bukatu egin zen...

2013-03-04  |  Euskal gatazka armatua

Ion Markel Ormazabal, Jarrai-Haika-Segi auziko preso ohia

Kartzelaz, kartzelan bizitakoaz eta kartzelan izan den denboran gertatutakoaz galdetu diote Irutxuloko Hitzan Ion Markel Ormazabali (Donostia, 1982). Ocañako espetxean (Toledo, Espainia) preso egon da sei urtez, Jarrai-Haika-Segi auziaren harira. Bilbon, 2007an, Esperantza frontoian...

2013-02-01  |  Euskal gatazka armatua

Terrorista bat sortzeko eskuliburua

Euskal gatazkaren gramatika ofiziala bi legeen inguruan ezarri da: ZEN Plana eta Terrorismoaren Aurkako Legea. Bi hauek salbuespen egoera sortu dute, giza sektore zabalak inongo berme juridikorik gabe utziz. Komunikabide nagusien estilo liburuak diktaturik daude jadanik, lerro gorriak gainditu...

2013-01-14  |  Euskal gatazka armatua

Emakumea eta kartzela

2012ko abenduaren 18an Bilboko Kafe Antzokian burututako mahai ingurua, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Herrira mugimenduaren ekimenez. Hizlariak: Olatz Dañobeitia, Larraitz Ugarte, Irati Tobar eta Ainhoa Gutierrez. Moderatzailea: Irune Berro. Iturria: Topatu.info

2012-12-10  |  Euskal gatazka armatua

Presoen aldeko mobiLIPDUBzioa Durangon

2012ko abenduaren 8an Herrira mugimenduak Durangon egindako mobiLIPDUBZIOa

2012-11-26  |  Euskal gatazka armatua

"Herrira Noa" ekimen kulturala

2013ko urtarrilaren 12an burutuko den manifestazioari begira, ekitaldi sorta baten lehendabiziko kapitulua idatzi zuten azaroaren 17an Gernikan euskal preso eta musikariek. Poesia eta doinuak ederki uztartu zituzten protagonistek oraindik ehunka ohe huts daudela gogoratzeko. Iturria:...

2012-11-22  |  Euskal gatazka armatua

Denbora

Herrira mugimenduak Herri Mobilizazio Orokorra egingo du datorren 2013ko urtarrilaren 12an Bilbon. Hitzordu historikoa izango da eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek baiezko borobila emango dio giza eskubideen errespetua, konponbidea, bakea eta espetxe politikaren aldaketari....

2012-05-22  |  Euskal gatazka armatua

Presoen eztabaidari tiraka

Euskal Herrian ireki berri den prozesuan Euskal preso politikoen afera alderdi politiko zein gizartean ahoz aho dabil. Bideo honetan, hainbat iritzi bildu ditugu, azken asteetako mugimenduak kontutan harturik, presoen etorkizunaren inguruan hausnartzeko. 

2012-04-10  |  Euskal gatazka armatua

Gartzela

Ana bere amaginarrebarekin, Martinarekin, bizi da. Anak aske dela uste du, baina preso bizi da Martinaren etxean. Gero eta itolarri handiagoa sentitzen du, baina konturatzerako preso dago. Zuzendaria eta gidoilaria: Iban Lizarralde Zuzendari laguntzailea eta muntaketa: Eneko...

2012-02-09  |  Euskal gatazka armatua

Zer behar da gartzelatik ateratzeko?

Mikel Antza preso politikoak idatzi eta narraturiko ipuina Herrira mugimenduaren aurkezpen publikoan.

2011-10-24  |  Euskal gatazka armatua

ETAren historia

ETAk bere jardun armatuaren amaiera iragarri du. 52 urteko ibilbideari amaiera eman dion honetan, bere historiako ekintza eta gertaera mugarriak azpimarratu nahi izan ditugu kronologia honetan, bakoitza bere kontestuan uler dadin. Historiako fitxa bakoitza bere argazki edo bideoarekin hornituta...

2011-10-20  |  Euskal gatazka armatua

ETAk jarduera armatua utzi du

ETAk bere 52 urteko ibilbidea amaitzen duela jakinarazten duen bideoa.

2011-10-18  |  Euskal gatazka armatua

Donostiako konferentziak utzitakoa

Atzo Donostian egin zen Nazioarteko Konferentzia entzutetsuan zabaldutako ebazpenen harira, Urko Apaolaza kazetariak Aieten bizi izandakoaren berri eman digu, palazioko kanpokaldean jasotako iritziak bildu ditugu eta Xabier Letona Argiako zuzendariak aurrera begirako analisia egin du.  

2011-10-14  |  Euskal gatazka armatua

KM-0 - Sakabanaketaren hamaika aurpegi

Km-0 euskal gizartearentzat eta nazioarteko gizartearentzat euskal preso politikoen sakabanaketa eta bere ondorioak argitara zabaltzeko proiektua da. Errealitate hori islatzeko erabili duten lengoaiarik garrantzitsuena argazkigintza izan da. Irudien bidez, EPPK-ko presoen senide zein lagunek...

2011-07-12  |  Euskal gatazka armatua

Amaia Izko, euskal preso politikoen abokatua

Iruñean jaioa 1971n. Zuzenbidea ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kide izana. AEKn ikasi zuen euskara, baita gerora AEKn bertan irakasle aritu ere. Iruñean hasi zen abokatu lanetan 1996an. Harrezkero euskal preso politikoen abokatu gisa jardun...

2011-02-15  |  Euskal gatazka armatua

Anuken egia

Xabier Kalparsoro Golmaio, Txato eta Anuk, (Zumaia, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 7a - Bilbo, Bizkaia, 1993ko irailaren 26a). Irailaren 23an udaltzainek atxilotu egin zuten Durangon. Indautxuko (Bilbo) polizia etxera eraman eta bertatik erietxera, koma egoeran, bertsio ofizialaren arabera...

2010-10-15  |  Euskal gatazka armatua

Santi Brouard. Euskal Herria Osagai. Duintasuna omen

Santi Brouard, Bilboko bere pediatria kontsultan, GALek tiroz hil zueneko XXV. urteurrenean egindako dokumentala. HASI eta HBren sortzailearen bizitza eta ekinbide politikoari begirada sakona egiten zaio Arnaldo Otegi, Xabier Arzallus, Txomin Ziluaga edota Jean Louis Davant bezalako pertsonen...

2007-10-05  |  Euskal gatazka armatua

Barrena: "Garzonek bere buruan bakarrik dagoen alarma soziala piztu nahi du"

Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak atzoko atxiloketen inguruko adierazpenak egin ditu Martuteneko presondegiaren aurrean. Ezker abertzaleko kideak atxiloketak egiteko modua salatu du, "atxilotuak biltzeko eskubidearen erabilpena egiten ari zirenean".

2007-09-02  |  Euskal gatazka armatua

Marian Beitialarrangoitiarekin elkarrizketa

Paulino Luesmak Elorrio eta Hernaniko presoen batzordeen aurka egingo duela pil-pilean dagoen honetan, EAE-ANVren izenean Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiarekin egindako elkarrizketaren beste zenbait pasarte bildu ditugu bideo honetan.

2007-06-05  |  Euskal gatazka armatua

ETAk su-etena hautsi du. Prentsaurrekoa

ETAk su-etena hautsi berritan Batasunako Arnaldo Otegik emandako prentsaurreko jendetsua.

2007-04-29  |  Euskal gatazka armatua

Alec Reid bake prozesuaz

Alec Reid apaiz irlandarra bere herrialdeko bake prozesuan bitartekari lanetan aritu zen, eta Euskal Herrikoan ere zeresan handia edukitzen ari da. ETAk eta Espainiako Gobernuak hartutako konpromisoez dihardu bideo honetan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys