Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Europar parlamenturako hauteskundeak 2009

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa
16:24, ekainak 25

Hauteskunde Batzorde Zentralaren azken emaitzek ez dute eserlekuetan aldaketarik ekarri

Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna (II-HE) koalizioari 2.226 boto gehiago onartu dizkio Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralak. Behin betiko emaitzek alderdi guztien emaitzetan eragin badu ere, eserlekuetan ez da inolako aldaketarik eman. Hala ere, II-HEko kideak ez daude gustura eta inpugnazioen bidea azkeneraino eramango dutela iragarri du. Alfonso Sastre buru duen alderdiak Bartzelona, Madril, Valladolid eta Cadizko emaitzak inpugnatu zituen. Lehen hiruak ez dituzte onartu eta laugarrenari buruz ez dago oraindik berririk.

Hauteskunde hauetan boto zuri eta baliogabeetan izandako gorakada ikusita, Iniziatiba Internazionalistaren susmoa da beraien boto asko multzo horretara bideratu zirela. Boto zuriak egunean bertan botatzen dira, baliogabeak ez; baina azken horiek ez dira banan banan zenbatu berriro.

erantzun
14:43, ekainak 25

Ezker patua

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia

Mamu bat ari da Europa zeharkatzen. Hala zioen, duela mende eta erdi pasatxo, Manifestu Komunistak, eta hala diote oraingo hauteskundeen emaitzek. Marxek eta Engelsek orduan aipatzen zuten mamua, Komunismoa, beste mamu batek irentsi eta ordezkatu duela aldarrikatzen ari dira orain batzuk. Bozak boz eta pozak poz, toki ederrean geratu da ezkerra. Nago, hala ere, benetako ezkertiarrek (hots, ez alderdiak baizik ideologiak irabaztea nahi dutenak) badutela pozteko arrazoirik.

erantzun guztia irakurri
15:58, ekainak 15

PSOEk boto zenbaketan egin beharrekoak zehaztu zizkien bere ordezkariei

Europar Parlamenturako hauteskundeetan izandako irregulartasunen harira, interneten salaketak bata bestearen atzetik iristen ari dira. Joan den astean, besteak beste, Bartzelonako, Valladolideko eta Guadalajarako kasuak aipatu genituen, baina gehiago ere badira. Kaosenlared.net webguneak Cadizkoa aipatu du: II-HE alderdiak probintzi horretako boto zenbaketarik ez zela egin eta saio horretako akta ez dela baliozkoa salatu du. II-HE alderdiak besteak beste, gutun-azal guztiak irekitzea eta boto baliogabe guztiak berrikustea eskatu zuen eta ez oinarritzea euskarri informatikoan. Ez zieten eskaera onartu. Aipatu webgunean irakur daitekeenez, atsedenaldi batean mahaiko PSOEko ordezkariak aitortu zien alderdiak agindu ziola berrikuste osoa ez egiteko eta berrikuste lanetarako euskarri informatikoaren baliagarritasuna zalantzan ez jartzeko.

erantzun guztia irakurri
15:52, ekainak 12

Bideoak bonbardatzen

Mikel Olasagasti

Pasatu dira 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak, amets hura sortu zutenek nahiko luketeen baino itxura kaskarrago eta tristeagoarekin: desinformazioa, izugarrizko abstentzioa, ultra-eskuindarren gorakada eta postre moduan bozen desagerketa. Hauek guztiek amorrua ematen didaten arren, asko kezkatuko nintzateke azken horren errua "beste behin" "errore informatiko" baten ondorio dela esatera ausartzen badira.

Irakurri artikulua Gaur8 agerkarian.

erantzun
13:04, ekainak 11

Irregulartasunak salatzen ari dira boto zenbaketan

Atzo hasi ziren Europar Parlamenturako hauteskundeen boto zenbaketa ofiziala egiten. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako zenbaketan ikusi denez, 1.342 boto gehiago dagozkio Iniziatiba Internazionalista taldeari. II-HE alderdiak lehen emaitzak ezagutu bezain pronto "putxerazoa" salatu bazuen, orain egiten ari diren boto zenbaketan ere irregulartasunak salatu dituzte. Alfonso Sastre buru duen alderdiak Valladolid eta Guadalajarako emaitzak inpugnatu egin ditu, eurentzat ziren hainbat boto baliogabetzat jo direla adieraziz. Bestalde, Bartzelonako boto zenbaketatik kanporatu egin dute II-HEko ordezkaria eta hark Vilaweb atariko blogean salatu du gertaera.

erantzun
15:23, ekainak 10

Europako Parlamentua antisozialagoa

Juan Mari Arregi

Europako Parlamenturako hauteskundeak pasa dira. Orain boterea banatzeko ordua da. Lehen begiratuan badirudi eskuineko eta ultraeskuineko parlamentariak izango direla gehiengoa. Horien artean, ustelkeria barnean daramaten batzuek botere gehiago lortu dute. Nahiz eta neoliberalengandik oso urruti ez ibili, alderdi sozialista europarrek (sozialdemokraziaren adierazleek) boterea galdu dute. Eta ez dago haize berri eraginkor eraldatzailerik. Beraz, hemendik aurrera egingo diren politikak eta hartuko diren neurriak ez dira orain artekoak baino askoz diferenteagoak izango. Izatekotan, txarragoak. Antisozialak eta xenofoboak. Ikuspegi politikoari dagokionez, Europako Parlamentu berriak ez ditu Herrien interesak defendatuko Estatu handienak baizik. Azken horiek lehentasuna ematen diete euren interesei, Herri txikienen gainetik. Gure Herriak arazo ekonomiko eta sektorialak zuzenean negoziatu ezinda segiko du. Frantziako eta Espainiako Estatuen bidez egin beharko du.

erantzun guztia irakurri

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan