Piztu Ezazu Argia gunera joan.

La Caixaren pisu huts bat okupatu du PAHk etxetik bota duten Iruñeko familia batentzat

La Caixak Berriozarren zeukan etxe huts bat erabili du Nafarroako Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniazko sigletan) Iruñeko familia etxegabetu bati ostatu emateko.

Mobilizazioen ondoren Bankiak PAHrekin negoziatuko du Katalunian

2013-05-03

Martin Vicioso

Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniaz) Bankiaren hamabi egoitza okupatu zituen atzo Kataluniako hainbat herri eta hiritan. Asmoa bankuari presioa egin eta negoziaketarako ordezkari bat bidaltzea zen. Hurrengo ostegunean, Bankiako goi kargu bat PAHrekin elkartuko da Bartzelonan.

Etxea galtzeko arriskuan direnek laguntza juridikoa doan edukiko dute Gipuzkoan

2013-05-02

ARGIA

Hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak, etxegabetze prozedurek kaltetutako pertsonei laguntza juridikoa doan eskaintzeko.

Ada Colau: “Hurrengo pausoa, bankuen etxebizitzak okupatzea”

2013-04-29

Lide Hernando

“Sistemak baimentzen dizkigun bide instituzional guztiak agortu ditugu, eta negoziazioek porrot egin dute.Beraz, desobedientzia zibila areagotuko dugu” adierazi du Ada Colau Hipotekak Kalteturiko Plataformako (PAH) bozeramaileak.

PAHko kideen kontrako kriminalizazioa salatu du Amnesty Internationalek

2013-04-25

Martin Vicioso

Amnesty Internationalek azpimarratu du zuzenbideak manifestazio baketsuak etxebizitza pribatuen aurrean onartzen dituela, eta ohar batean salatu dituzte Espainiako Gobernuko kideek Hipotekak Kaltetutako Plataformari (PAH gaztelaniaz) buruz esandakoak.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak eztabaidatu dituzte Nafarroako Parlamentuan

2013-04-23

Lide Hernando

Etxebizitza eskubidea bermatuko duten hainbat neurri bilduko dituen lege proposamena eztabaidatu eta tramitera onartu du Nafarroako Parlamentuak. Oposizioko alderdi guztiek aurkeztu dute proposamena PPNk izan ezik: PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik.

Etxegabetzeen kontra Andaluzian ezarritako neurri berdinak EAEn aplikatzeko eskatu dute

2013-04-22

Lide Hernando

EAEko Hipotekak Kaltetutako Plataformak (PAH) eta Stop Etxegabetzeak erakundeak Andaluziako Juntak hartutako neurrien antzekoak aplikatzeko eskatu diote larunbatean legebiltzarrari. Neurri hauek, besteak beste, hutsik dauden etxeen desjabetzea ahalbidetuko lukete.

PPk hipoteka lege berria onartu du, inoren babesik gabe

2013-04-19

ARGIA

Atzo Madrilgo Kongresuan PPk bere botoei esker, beste inoren babesik gabe, hipoteka lege proiektu berria onartu zuen. PPk adierazi du hipoteka izan eta bazterketa sozialerako arriskuan daudenak babestuko dituela lege berriak.

Hutsik dauden etxeei zerga igoko diete Gipuzkoako 50 udalerritan

Ondasun higiezinen gaineko zergan aldaketa onartu zuten iaz Gipuzkoako Batzar Nagusiek, ohiko bizileku ez den etxebizitzei %150 arteko errekargua ezartzea baimenduz hala egin nahi duten udalei. Aurten ikusiko dira lehen emaitzak eta Euskadi Irratiko Mezularia saioan eman ditu argibideak Itziar Miner Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Politikako zuzendariak.

Kutxabank osatzen duten aurrezki kutxek gizarte-ekintzan murrizketa gogorrak egingo dituzte

2013-04-12

Martin Vicioso

BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak murrizketa gogorrak ezarriko dituzte gizarte-ekintzan. Iaz Kutxabank eratu zenetik, lehen asanbladak egin dituzte. Bilbo eta Donostiako egoitzen kanpoaldean, gizarte kolektiboek, etxegabetzeen aurkako plataformak eta sindikatuek protestatu dute neurrien kontra.

Larrialdiko laguntzak bideratuko dituzte Bermeoko sutean kaltetutakoentzat

Zauriturik ez, baina 70 bat kaltetu utzi ditu ostegun goizaldean Bermeoko alde zaharrean piztutako suteak. Lehentasuna etxea galdu dutenei laguntzea dela adierazi du herriko alkate Idurre Bidegurenek eta Udaletik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik hainbat neurri jarri dituzte martxan, egoerari aurre egiteko.

PPk ez du errespetatu etxegabetzeak ekiditeko Herri Ekimen Legegilea, PAHren arabera

2013-04-11

Martin Vicioso

PPk Herri Ekimen Legegilea (HEL) desitxuratu duela salatu du Hipotekak Kalteturiko Plataformak (PAH gaztelaniaz). Plataformaren ustez, ostiralean PPk Espainiako Parlamentuan aurkeztutako proposamenak ez ditu aintzan hartzen herri ekimenean adostutako puntuak. Horregatik, gizarte larrialdi egoera hau baretzeko, HELa guztiz bideratzeko eskatu dute komunikatu batean.

Ertzaintzak lehen aldiz
'escrache' bat debekatu du

2013-04-09

ARGIA

Gipuzkoako Stop Kaleratzeak taldeak atzo arratsaldean Jose Antonio Azpiroz PPko diputatuaren abokatu-bulego aurrean escrachea egiteko asmoa zabaldu zuen. Bi ordu lehenago Ertzaintzak debeku agiria igorri zion taldeari; Donostiako Amara auzoko bulego ondoan ezingo zuten protesta bilkura egin, 300 metrora geratu beharko zuten. Stop Kaleratzeak taldeak inguruko kaleetan egin zuen protestaldia. Lehen aldiz da protesta mota hau debekatzen dutela.

PPren egoitzaren aurrean lehen 'escrachea' egingo du bihar Kaleratzeak Stop Bizkaiak

2013-04-04

Martin Vicioso

Bizkaiako Kaleratzeak Stop plataformak bere lehen ‘escrachea’ egingo du ostiral honetan PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Eztabaidatzen ari den hipoteka-exekuzioen arautegi berriari buruz PPren jarrera salatu nahi dute. Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak berak esan zuen kaleratzeen aurkako plataformek erabiltzen dituzten borroka teknikak “ETAren munduarenak bezalakoxeak” direla.

Zer da 'Escrache'-a eta nondik dator?

2013-03-27

Lander Arbelaitz

Escracheak  presio soziala bideratu asmoz egiten diren seinalatze ekintzak dira. Azken astean Espainiako Estatuan Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniazko sigletan) protesta mota hori erabiltzeari ekin diolako egin zaigu ezagun askori, Hego Euskal Herrikooi behintzat.

Ada Colauk heriotza mehatxuak salatu ditu, PPk PAH indarkeriarekin lotu ostean

2013-03-26

Lide Hernando

Etxegabetzeen Aurkako Plataformako (PAH)  bozeramaile Ada Colauk heriotza mehatxuak salatu ditu, PPko zenbait kidek plataforma indarkeriarekin lotu zutenetik. Tartean Cristina Cifuentes Madrilgo Gobernuko ordezkaria dago. RNE irratiak egindako elkarrizketa batean esan du, beste hainbat gauzen artean, PAHk talde “filoetarrak” bermatzen dituela eta indarkeria erabiltzen duela. Colauk gertaturikoa auzitegietara eramatea pentsatzen ari dela esan du.

Etxegabetze prozedurak indargabetzeko eskatu dute, Europak ilegaltzat jo dituela argudiatuz

Espainiako Hipotekak Kaltetuen Plataformaren iritziz, Europako Batasunaren Justizia Auzitegiak emandako sententzia oso garrantzitsua da. Sententziaren arabera, Espainiako hipoteka legeak ez ditu kontsumitzaileak babesten, eta gehiegizko baldintzekin lotutako hipoteka izan arren, etxe kanporatzeak egin egiten dira. Beraz, lege horrek ez du betetzen Europako Batasuneko araudia.

Etxegabetzeen aurkako manifestazioa egin dute Bilbon, gizon batek bere buruaz beste egin ostean

2013-03-07

Jon Torner Zabala

Auzo elkarteek eta etxegabetzeen aurkako kolektiboek deituta, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten atzo Bilbon. Goizean, Ibarrekolanda auzoko 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen, ordezkari judizialak etxegabetze aginduarekin joan zitzaizkionean.

Bai, kriminalak

2013-02-24

Juan Mari Arregi

Etxetik kanporatzeko zorian zen Basauriko herritarraren heriotza, hala nola Espainiako Estatuan Mallorcako jubilatu parearena eta Alacanteko beste pertsonarena, ez dira suizidioak izan. Eta Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan horien aurretik hil diren beste hainbatek eta hainbatek ez dute...

Bai, kriminalak

2013-02-15

Juan Mari Arregi

Etxetik kanporatzeko zorian zen Basauriko herritarraren heriotza, hala nola Espainiako Estatuan Mallorcako jubilatu parearena eta Alacanteko beste pertsonarena, ez dira suizidioak izan. Eta Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan horien aurretik hil diren beste hainbatek eta hainbatek ez dute euren buruaz beste egin. Homizidioak izan dira, eta arduradunek izen-abizenak dituzte: politikariak batzuk, bankuetako eta aurrezki kutxetako presidenteak besteak.

Etxegabetzeekin amaitzeko Herri Ekimen Legegilea Espainiako Kongresuan eztabaidatuko dute

2013-02-13

Lide Hernando

Etxea hipotekaren truke kitatzeko Herri Ekimen Legegilea tramitera onartu du Espainiako Diputatuen Kongresuak, atzo PPk ezustean alde bozkatu ostean. Hainbat sindikatuk, Hipotekak Kalteturiko Plataformak (PAH) eta beste zenbait gizarte eragilek bultzaturiko ekimen honek 1,4 milioi sinadura biltzea lortu zuen etxegabetzeen aurka eztabaida bat hasteko asmoz.

Kaleratzeak Stop-ek hipoteka ordaintzeko arazoekin lotu du Basauriko gizon baten suizidioa

Bizkaiko Kaleratzeak Stop plataformak jakinarazi du 56 urteko gizonezko batek bere buruaz beste egin zuela atzo arratsaldean Basaurin. Elkarteak gaineratu du joan den astean deitu egin ziela gizonak eta bilera egitekoak zirela, dagoeneko ura eta argindarra moztu ziotelako. Etxea ordaintzeko zituen arazoekin lotu du suizidioa plataformak.

Espainiakoa, hipoteka ordaintzerik ez dutenentzat soluziorik txarrena

2013-02-12

ARGIA

Espainiako Kongresura helduko da etxea hipotekaren truke kitatzeko Herri Ekimen Legegilea. Hainbat formula erabiltzen dituzte Europako herrialdeetan ehunka mila pertsonari eragiten dion arazoa konpontzeko. Gehienetan bi aldeen arteko negoziazioa eta akordioa izaten dira soluzioa, Vilaweb guneak argitaratu duen Espainia, hipoteka ordaintzerik ez dutenentzat soluziorik txarrena artikuluaren arabera. Hona artikuluaren itzulpena.

Lamarca: “Etxegabetzeak gelditzeko gehiago egin dezakete erakundeek”

2013-02-07

ARGIA

Iñigo Lamarca EAEko Arartekoa ETB1eko Euskadi Galdezka saioan izan zen atzo. Besteak beste, etxegabetzeen aferari buruz galdetu zioten herritarrek eta Lamarcak adierazi zuen erakundeek gehiago egin dezaketela horiek geldiarazteko.  

Kutxabankeko Bilboko egoitza nagusitik dirua ateratzera deitu dituzte herritarrak

2013-02-05

ARGIA

Asteazken Beroak ekimena berreskuratu dute Bilbon. Biharko, finantza erakundeen jardunari buruzko asanblada antolatu dute eta hilaren 16an, elkarretaratze-okupazioa egin nahi dute Kutxabankek Bilbon duen egoitza nagusi aurrean: bertan dirua duenak kontua ixtea da asmoa, etxegabetzeen gaian bankuak duen jarrera salatzeko.

100 egun baino gehiago Bankiaren egoitzaren aurrean hipoteken legea aldatzeko eskatzen

2013-01-30

Josu Urtubia

Bostehun bat pertsona Bankiak Madrilen duen egoitzaren aurrean kanpaldian daude urriaren 22tik etxe kaleratzeeen aurka protesta egiteko.

Babes ofizialeko etxean alokairuan zeuden 435 familia kaleratu ditu Jaurlaritzak

2013-01-22

ARGIA

2010 eta 2012 urteen artean, babes ofizialeko etxebizitzetan edo Bizigune programa publikoak kudeatutako etxe pribatuetan alokairuan zeuden 435 familia kaleratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Kasurik gehienetan, ordaintzeari uztea izan da familia horiek etxegabetzeko arrazoia.

Alokairu publiko soziala sustatzeko premia

Krisi betean amaitu gabe geratu diren eraikuntzak, saldu ezinik prezio altuetan mantentzen dituzten pisuak, administrazioarenak diren etxe hutsak, erabiltzen ez diren kostaldeko bigarren apartamentuak… 255.000 etxebizitza huts baino gehiago daude Euskal Herrian, eta moduak badaude horri aurre egiteko, baina ez dira neurriak hartzen.

Kutxabankek etxegabetzeekin aurrera jarraitzen duela salatu du Kaleratzeei Stop kolektiboak

2013-01-08

ARGIA

Bizkaiko Kaleratzeei Stop kolektiboko ordezkariek Kutxabanken zituzten kontuak itxi zituzten atzo eta berdina egiteko deialdia luzatu diete herritarrei. Jendea etxetik kaleratzeari utziko ziola agindu zuen bankuak, baina bere hitza ez duela bete eta etxegabetzeekin aurrera jarraitu duela salatu du kolektiboak.

2.193 etxegabetze bideratu dituzte Hego Euskal Herriko epaitegiek irailera bitartean

2012-12-28

ARGIA

Aurtengo urtarriletik irailera bitartean 2.193 etxegabetze bideratu dituzte epaitegiek Hego Euskal Herrian, 1.970 EAEn eta 223 Nafarroan. Bederatzi hilabete horiei dagozkien iazko datuekin alderatuta, kopuruak %23,9 egin du gora EAEn, eta %5,1 behera Nafarroan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys