Piztu Ezazu Argia 970x90

ETA

Irabazlea, memoria eta presoak

2014-04-13

Xabier Letona

36ko gerran zer gertatu zen? Ba ote da memoriaren gutxieneko adostasuna Espainian? Eta Euskal Herrian? Zein ote da gerra zibil haren kontakizuna? Haren amaieratik 75 urtera, oro har, bi ikuspegi nagusi behintzat izan dira eta badira Espainian. Eta Trantsizioa zer eta nolakoa izan zen?...

Ginena garelako

Haustura demokratikoa aldarrikatzetik, Espainiako marko juridiko eta instituzionala arbuiatzetik, eta horren guztiaren alde egiteagatik borroka armatua egin eta defendatzetik, hara nora iritsi garen: Espainiako marko juridiko instituzionala onartu dugu, aurretik hori onartu duenari...

"Biktimei eragindako mina ez dela justua izan aitortzea oinarrizkoa da"

2014-03-30

Xabier Letona

HB, Lurraldea, Elkarri, Lokarri eta Baketiken ibili ondoren, Jonan Fernandez (Tolosa 1962) Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkaria da 2013ko hasieratik. Bakea, bitartekaritza lanak, bizikidetza eta giza eskubideen esparruetan egindako lanak gorputz sendoa ematen dio zereginari konfiantzatik ekiteko. Lanaren zailtasunen adierazgarri izan liteke: bere hitzei baikortasuna darie, baina aldarteak etsipen kutsu bat ere adierazten du.

Bagoaz

2014-03-16

Garbiņe Biurrun

Orain bi hilabete orrialde honetan idatzi nuen artikuluak izenburu hau zuen: ETAren aurka hobeto bizi ote ginen bada? Eta hauxe esan ere: “Herri honek hausnarketa sakona eskatu dio ezker abertzale tradizionalari; desagertzea exijitu dio ETAri eta indarkeria mota guztiekin bukatzea...
ETA

Euskal alderdien adierazpenak martxoaren 11n

2014-03-11

Axier Lopez

13M Atocha, El pozo, Santa Eugenia... Donibane dokumentaltik atera ditugu Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Josu Jon Imaz (EAJ), Antton Karrere (Ezker Batua), Jon Sarasua (Aralar-Zutik), Begoña Errasti (Eusko Alkartasuna) eta Arnaldo Otegik (Batasuna)  esandakoak 2004ko martxoaren 11n.

GAL eta BVEren biktimak kalte-ordainik gabe, "ETAren ingurukoak" direlako

2014-03-11

ARGIA

GAL eta BVE talde parapolizialen biktimei kalte-ordainak emateari utzi dio Espainiako Barne Ministerioak, biktima horiek "ETAren ingurukoak" zirela argudiatuta.

Urkullu: "Espainiako Gobernuak ez badu ETArekin hitz egiten, Jaurlaritzak egingo du"

2014-03-10

Iera Aranburu

ETAren eta Espainiako eta Frantziako gobernuen arteko elkarrizketa baten beharra ikusten du EAEko lehendakariak. Talde armatuarekin hitz egiteko prest dagoela adierazi du, erabateko desarmerako pausu azkarrak eman ditzan.

Espainiako Polizia Euskal Herrian: Iparreko sindromea

2014-03-10

Axier Lopez

ETAren jardunari beldurra eta estresa, kuartel barruko erregimen militar zorrotza eta bazterketa soziala izan ziren iparreko sindromearen osagaiak. Polizia, eta hauen familia, askok Euskal Herritik kanpora leku-aldaketa eskatzea ekarri zuen presio horrek, baita askorengan ondorio psikologiko larriak eragin ere. Polizien begietan Hego Euskal Herriko giro hori nolakoa zen azaltzen du Kataluniako telebista publikoaren 1986ko lan honek.

Eta zer diot neronek?

2014-03-09

Txema Montero

Egiaztatzaileak heldu ziren eta akta bat azaldu, baita komunikatu bat irakurri ere, eta bideoa erakutsi zuten. Ondoren, ia guztiekin bildu ziren eta are gehiago izango zela iragarri zuten. Politikariei entzutera, ezer ez da inozentea. Kazetariei entzunez gero, ezer ez da garrantzirik gabekoa....

Basque Friendship eurodiputatu taldeak ETAren azken pausoa positibotzat hartu du

2014-03-07

Iera Aranburu

ETAk desarmatzea hasteko eman duen pausua "adoretsu” gisa hartu du eurodiputatu taldeak. Euskal gatazka elkarrizketa bidez amaitzearen alde dagoen erakundeak gobernu espainiar zein frantziarraren inplikazioa eskatu du.

Desarmea "bururaino" eramateko prest agertu da ETA agiri baten bidez

2014-03-03

ARGIA

Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin otsailaren 21ean hasitako bidea amaieraraino eramateko borondatea adierazi du ETAk Naizek argitaratu duen agiri batean.

Eta zer diot neronek?

2014-03-02

Txema Montero

Egiaztatzaileak heldu ziren eta akta bat azaldu, baita komunikatu bat irakurri ere, eta bideoa erakutsi zuten. Ondoren, ia guztiekin bildu ziren eta are gehiago izango zela iragarri zuten. Politikariei entzutera, ezer ez da  inozentea. Kazetariei entzunez gero, ezer ez da garrantzirik...

Xake-matea taulak ematen du

Partida honetan pieza baten lagatzeak ez dio arerioari gupidarik sortzen: ongi posizionatua dago, abantailak baditu eta garaipen osoa baizik ez du nahi. Atzo, biolentzia politikoa baztertu behar zen, egun, armak utzi, bihar, damua eta haren froga, salaketa; etzi, lege demokratikoen aginpidea...

"Dena ezin da aldebakartasunez egin"

2014-03-02

Urko Apaolaza

EH Bilduk esan du ETAren pausoak balio politikoa duela. Zertan arrazoituko zenuke? Esango nuke mugarri bat jarri duela. Egiaztatze talde hau lanean hasi zen ETAk su etena iragarri zuenean, hori egiaztatzeko. Aldiz, orain beste egiteko bat hartu dute, ETAk erakutsi du borondatea baduela...

"ETA desagertzear da zatiketarik, oinordekorik gabe"

2014-03-02

Mikel Asurmendi

Nola baloratzen duzu egiaztatzaileen ekitaldia? 2014ko otsailaren 21a egun historikoa izan da. Historikoa gure neurrira, noski, inoiz ahaztuko ez dugun horietakoa –1998ko irailaren 16a, 2006ko martxoaren 22a edota 2011ko urriaren 20a bezain historikoa, egun “txarrak”...

Sentipen kontrajarriak

2014-03-02

Joxemari Ostolaza

60ko hamarkada aldera izan nuen Espainiako Polizien berri. Hamazazpi urte nituen kuadrillako bi lagun atxilotu, egurtu eta bi egunera inongo akusaziorik gabe libre utzi zituztenean. Ordurako, jada deseuskaldundua nintzen, hiritarra izan nahi nuen, mundu moderno estandarreko biztanle. Eta...

Arma barik egon nahi du ETAk urtebete barru

2014-03-02

Xabier Letona

ETAk bere armak desegiteari ekin dio eta, dena ondo joanez gero, urtebetera ez du armarik izango eskuartean. Urrats handia, txikia edo hutsala balorazioen arabera. Bere posizio itxian, gainera, Espainiak bitartekaritza lana egiten ari den nazioarteko lan taldearen zeregina zuzenki trabatzea erabaki du, ia kriminalizazio posizioetara iritsi arte.

Brian Currin eta Nazioarteko Harreman Taldeko kideak deklaratzera deitu ditu Frantziako justiziak

2014-02-28

ARGIA

Nazioarteko Harreman Taldeko kideek 17:00etan Baionako komisaldegira joan beharko dute deklaratzera, Lokarrik jakinarazi duenez.

Eta zer diot neronek?

2014-02-27

Txema Montero

Egiaztatzaileak heldu ziren eta akta bat azaldu, baita komunikatu bat irakurri ere, eta bideoa erakutsi zuten. Ondoren, ia guztiekin bildu ziren eta are gehiago izango zela iragarri zuten.

Jonathan Powell Donostiara itzuliko da desarme osteko egoera aztertzeko

2014-02-25

Iera Aranburu

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro zenean haren kabinete buru izandako Jonathan Powell datozen orduetan Euskal Herrira iritsiko dela argitaratu du Gara egunkariak. ETAren desarmatzearekin sortutako egoera aztertu nahi du eta bilerak egingo ditu asteazkenean eragileekin.

Desarmeari Madrilek emandako erantzun txarra munduan kasu bakartzat jo dute egiaztatzaileek

2014-02-24

ARGIA

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan dute Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideek. Adierazi dutenez, ez dago munduan beste kasurik ETA bezalako talde armatu batek desarme prozesua abiatzeko erabakia hartu eta erakunde publikoen babesa jaso ez duenik.

Clintonek eta Lula da Silvak ere bake prozesua babestu dute

2014-02-24

ARGIA

Bill Clinton AEBetako presidente ohiak Euskal Herriko bake prozesuak aurrera jarraitzea desio duela idatzi zuen larunbatean Twitterren. Bestalde, Lokarrik jakinarazi du Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohiak Aieteko Adierazpena babestu duela.

Aiher eta bihotz

Intsumisioaren garaian belaunaldi gazte batek estatuaren logika militarista azpiratu zuen. Iruñeko intsumituen artean, 21 urte zituelarik, Asier atxilotu eta espetxeratu zuten, baita bere anaia nagusia ere, espainiar armadan soldadutzari uko egiteagatik. Asierren aitona, gudaria...

Zein dira Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko sei kideak?

2014-02-21

ARGIA

Sei lagun arduratu dira ETAren armagabetzea egiaztatzeaz. Hauek dira beren izenak eta curriculum laburrak.

ETA desarmatzen hasi da

2014-02-21

ARGIA

Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen agerraldia eta ondorengo erreakzioen jarraipena egiten ari gara.

ETAk armen zati bat indargabetu du

2014-02-21

Lander Arretxea

Armagabetzeko bidean aldebakarreko lehen pausoa eszenifikatu du gaur ETAk. Hala adierazi du Ram Manikkalingam buru duen Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak (NEB) Bilboko Carlton hotelean egin duen agerraldian. Hori frogatzen duen bideoa ere badagoela gaineratu dute; BBCk zabaldu du.

Desarmearen albistea nazioarteko hedabideetan

2014-02-21

ARGIA

Oihartzun zabala izan du Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeak egindako agerraldiak hedabideetan. Bakoitzak zer atera duen laburtu dugu ondoren.

Nola egin zen IRAren desarmea?

2014-02-21

Xabier Letona

1. Bake akordioa. 1998an Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenean, testuak lerro gutxi batzuk eskaini zizkion armen gaiari. IRA su-etenean zegoen 1997tik, baina 2005eko uztailean aldarrikatu zuen borroka armatuaren amaiera. Tartean bere armen desegitea bideratu zen.

Jorge Fernandez: "Behin betiko desegitera daraman guztia positiboa da"

2014-02-21

ARGIA

Jorge Fernandez Espainiako Barne ministroak arbuiatu egin du ETAk “antzerkia” egitea eta esan du Espainiako Gobernuak ez duela “irudikatze” horretan parte hartuko. Nazioarteko egiaztatzaileen prentsaurrekoaren aurretik hitz egin du Fernandezek medioen aurrean.

Beltzeniako izpiritua

Zenbat sentimentu pilatu bihurritu 2014ko otsailaren 8ko iluntzean Hendaiako Beltzeniako labean. GALek hildako Bixente Perurena “Peru” eta Angel Gurmindo “Stein”ez oroitzeko bildutakoek osatu zezaketen duela bi urte ETAk bukatutzat eman zuen gudu aroaren mosaiko arimaduna.
Multimedia

2014-03-13  |  ETA

Jesus Egiguren aho bizarrik gabe

PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi Jesus Egiguren eta Enekoitz Esnaola kazetariaren arteko solasaldia. Irudiak: Erlo telebista.

2014-03-12  |  ETA

Espainiako Polizia Euskal Herrian: Iparreko sindromea

1980ko hamarkadako ETAren ekintza armatuen erauntsiak eta gizartean errotutako “Alde hemendik!” leloak, Espainiako polizientzat presio eltze bilakatu zuten Hego Euskal Herria. Giro oldarkor horren baitan sortu zen iparreko sindromea. ETAren jardunari beldurra eta estresa, kuartel...

2014-02-21  |  ETA

ETAren lehen desarmea

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak 2014ko otsailaren 21ean Bilbon egindako agerraldian ETAren lehen desarmearen berri eman zuten. Froga gisa bideo hau zabaldu zuten.

2014-01-10  |  ETA

Herrialde berdea

Jon Andoni Aranguren Iharra tiroz hil zuen Guardia Zibilak, 1972an; Jabier Goitia Kabi, berriz, lehergailu batek eztanda eginda hil zen, 1991n. ETAko militanteak ziren biak, bi belaunalditakoak, eta Herrialde berdea lanak haien ibilbideak batu ditu, istorio bakar bat osatuz. [2011 - 64...

2012-03-30  |  ETA

Markos Zapiain

ETAko kideek amets egiten dute nobeletan, baina Markos Zapiain horretara jarri den arte, inork ez dio erreparatu azken hamarkadetako narratiban egoskor, zerbait adierazi nahian bezala, behin eta berriz errepikatu den ezaugarri horri. Etakideen ametsak (Elkar) liburuan amets horien interpretazio...

2011-10-25  |  ETA

Nork hil zuen Begoņa Urroz?

1960ko ekainaren 27an bonba leherketa Donostian, Amarako tren geltokian. Sei lagun zauritu zituen lehergailuak. Hurrengo egunean hil zen haietako bat, Begoña Urroz, 22 hilabeteko haurra, Lasarte-Oriakoa. Espainiako politikari interesatu askoren aho interesatuagoetan “ETAren lehen...

2011-10-24  |  ETA

ETAren historia

ETAk bere jardun armatuaren amaiera iragarri du. 52 urteko ibilbideari amaiera eman dion honetan, bere historiako ekintza eta gertaera mugarriak azpimarratu nahi izan ditugu kronologia honetan, bakoitza bere kontestuan uler dadin. Historiako fitxa bakoitza bere argazki edo bideoarekin hornituta...

2011-10-20  |  ETA

ETAk jarduera armatua utzi du

ETAk bere 52 urteko ibilbidea amaitzen duela jakinarazten duen bideoa.

2011-10-18  |  ETA

Donostiako konferentziak utzitakoa

Atzo Donostian egin zen Nazioarteko Konferentzia entzutetsuan zabaldutako ebazpenen harira, Urko Apaolaza kazetariak Aieten bizi izandakoaren berri eman digu, palazioko kanpokaldean jasotako iritziak bildu ditugu eta Xabier Letona Argiako zuzendariak aurrera begirako analisia egin du.  

2011-06-10  |  ETA

Lucio

Anarkista asko izan dira munduan, eta dira oraindik ere. Ugari izan dira kausaren alde lapurretan edo kontrabandoan arituak. Oso gutxi izan dira Ché-rekin estrategia-eztabaidan jardunak, edo Eldridge Cleaver Pantera Beltzen buruari lagundu diotenak. Bakarra izan da, horri guztiari batuta,...

2010-12-01  |  ETA

Haizea eta sustraiak

“Txiki”-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduetan sartuko gara. Bere bizitza, bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Batzuk, argia eta oroimena heltzen ez diren hobi komunean ahanstura lurperatzen duten bitartean, bere senide, lankide eta...

2007-06-05  |  ETA

ETAk su-etena hautsi du. Prentsaurrekoa

ETAk su-etena hautsi berritan Batasunako Arnaldo Otegik emandako prentsaurreko jendetsua.

1970-01-01 ETA

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys