2000. urtean bigarren Intifada hasi eta gutxira izan zen tiroketa baten erdian hildako haur baten irudiak zabaldu zituen France 2 telebista kateak. Orain, Israelgo gobernu batzorde batek adierazi du haiek ez zutela hil gerora ikur bilakatu zen Mohamed Al-Dura.
Fenix 11*23 filma (Katalunia, 2012) Euskal Herriko hainbat herritan eskaini da jada. Dena dela, asteburu honetan Gipuzkoako hiru herritan ikusteko aukera izango dugu.
ICANNek (Interneteko izen eta zenbakien esleipenerako erakundea) bart gauean eman du albistea: “Hamar urtez lan egin ostean, Bretainiak Interneterako luzapen propioa erabiltzeko baimena lortu du: .bzh”.
EHUko ikerlari talde bat egon gara New Yorkeko Columbia Unibertsitatean euskal estatugintzari buruzko ikerketak aurkezten. Mendebaldeko sezesio prozesuak aztertzerakoan, Eskozia, Flandria, Katalunia eta Quebec konparatu ohi dira. Kanpoan Euskal Herria geratzen da aldarrikapen independentista...
Hamarkada ia oso batean aurrenekoz, Korsikako bi futbol talde ari dira lehiatzen Frantziako lehenengo mailan: Ajaccio eta Bastia. Nortasun berezia dute, diskriminazio sentipen, gerra zikin eta kontu-garbitzeek idatzitako historiaren lekuko.
Atzo osteguna onartu zen Espainiar Estatuko Aragoiko parlamentuan hizkuntzen lege berria. PPk eta PARek babestutako legearen arabera, Aragoiko administrazioak ez ditu praktikan batere babestuko katalana eta aragoiera.
Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek argitaratu duenez.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du Kataluniako Parlamentuak urtarrilaren 23an onartu zuen erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena. Vicent Partal Vilaweb.cat agerkariko zuzendariak editoriala idatzi du auziaren inguruan: Contra la imposició, la desobediència.
Alain Orsoni korsikarra eskuin muturreko militantea izan zen 1970eko hamarkadan, “neskak txunditzeko”, berak dioen bezala. Ekintzaile independentista izan zen ondorengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan Nikaraguara egin zuen ihes. Duela bost denboraldi hartu zuen Ajaccio taldeko...
Mohamed El Burhimi Marokoko Ait Melloul katzelan hil zen atzo astebetez elikagairik hartu gabe pasa ostean.
6 urte arteko Galiziako haurrentzat hezkuntza galegoz emango duen lehen eskola aurkeztuko dute bihar Ferrolen. Galicia co Galego (GcG) plataformak bi urtetan egindako lanaren emaitza da. Datorren ikasturtean irekiko ditu ateak Praza Pública-k argitaratu duenez.
Espainiako Aragoiko PPk hizkuntzen lege berria proposatu du, eta ezusterik ez bada, PARen (Partido Aragonés) laguntzari esker, aurreko hizkuntzen legea bertan behera utziko dute ostegunean, maiatzaren 9an.
2 d’Abril kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. erregeak, espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren erabilpena debekatu izana. Debeku hori arautzen zuen ediktua ez da inoiz indargabetu, eta beraz, oraindik ere indarrean...
Langileak kaleratu dituzten etekin handiko enpresen zerrenda, homofobiaren gorakada, Bartzelonako auzo solidarioa, diktadura arabiarretan negozioak dituzten enpresak eta atxiloketetan eta komisaldegietan hildako 11 pertsonaren inguruko erreportajeak bildu dituzte Média.cat Urtekarian.
Israelgo Parlamentuak 96 ordura luzatu du atxilotuek epailea ikusi aurreko aldia. Israelgo zerbitzu sekretuen galdeketa departamentuko buru Shin Betek erabakia justifikatu du, esanez “susmagarria galdeketatik ateratzeak ikerketa guztiz kaltetu” dezakeela.
Zisjordaniako lehen hiri planifikatua da Rawabi, azken xehetasuneraino diseinatua. Palestinako estatuaren lehen hazitzat jotzen dute aldekoek eta kolonia itxurako nukleo isolatutzat aurkakoek. Rawabiren bilakaerak Palestinako itxura alda lezake.
Quebec erreferentzia garrantzitsua izan da eta da, euskararen aldeko lan eta ekimenetan ari garen guztiontzat. Gaur egun Euskal Herrian abian den hainbat esperientziak eta egitasmok Quebecen du jatorria.
1992ko udan atxilotu zituzten hamar independentista katalanek torturak salatu zituzten. Baltasar Garzon epaileak dioenez, haietako inork ez zuen jarri salaketarik bere aurrean. Kataluniako La Directa astekariak argitaratu dituen dokumentu batzuetan, ordea, atxilotuek torturak deskribatzen dituzten pasarteen azpian, Garzonen sinadura agertzen da.
Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna:...
Kataluniako Auzitegi Gorenak plazaratutako auto baten arabera, haur bakar baten gurasoek klaseak gaztelaniaz jasotzeko eskatzen badute, gela osoak gaztelaniaz egin beharko du. Erabakia ez dutela beteko esan du Irene Rigau Generalitateko Hezkuntza kontseilariak.
Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala ere, Frantziak mila soldadu inguru utziko ditu bertan, NBEko 11.200 kasko urdinekin eta 1.400 poliziarekin batera.
Atzo Esquadra Mossoak Bartzelonako Gràcia auzoan dagoen Casal Popular etxe okupatuan sartu eta hustu egin zuten. Okupazioarekin bukatu izana salatzeko 500 lagun inguruk manifestazioa egin zuten Gràcia auzoko kaleetan zehar, eta istiluekin amaitu zen. Casal Popular Bartzelonako eraikin okupa esanguratsuena zen Casa de la Muntanyarekin batera.
Alsazian ez dute onartu lurralde elkargoa osatzeko proposamena. Atzo egin zuten galdeketa, eta Bas-Rhin eta Haut-Rhin departamentuetako alsaziarrek baiezkoa eman behar zioten aurrera atera ahal izateko. Guztira baiezko botoak ezezkoak baino ia 70.000 gehiago izan arren, Haut-Rhinen ezetzak irabazi du eta, beraz, lurralde elkargoa atzera bota dute.
Uniformatu gabeko pertsona batzuek manifestari sahararrrak nola jipoitzen dituzten erakusten du Periodismo Humanok zabaldutako bideoak. Inguruan dabilen poliziak ez du ezer egiten. Martxoaren 22an grabatutakoa da, NBEren ordezkari berezi Chrisopher Ross Mendebaldeko Saharan zen bitartean.
Astearte gauean 64 urteko Maysara Abu Hamdiyeh preso palestinarra Israelgo kartzela batean hil zela jakin zen. Presoak eztarriko minbizia zuen eta bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, huts egin zuen atentatu batekin lotuta. Hamdiye Palestinako Aginte Nazionaleko kide zen eta 2002tik zegoen preso.
Biltzar Nazional Katalaneko (ANC) presidente Carme Forcadellek ziurtatu du kontsulta atzeratzea “traizio handia” litzatekeela. Honekin ANC-k abisua eman die Generalitateari eta, bide batez, CiU eta ERCko zuzendaritzei. Prozesu subiranista deskafeinatzeko PPk azken aldian hasi dituen hurbiltze mugimenduen tranpan ez daitezela erori eskatu die.
Borroka armatua amaitutzat jo du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak, eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du. Milioi bat lagun baino gehiago bildu ziren iragarpena egiteko antolatu zuten ekitaldian.
Kataluniak Estatua lortzeko prozesua bere azken fasean sartu da, seguruenik konplexuena eta korapilatsuena. Kosta ahala kosta herritarrak burujabetza kontsulta batera deitu behar ditugu, eta egoera horren mugara iristen garen neurrian, posizioak gero eta gehiago definitzen dira.
Bartzelonako Instrukzio Epaitegiak errua egotzi die bi Esquadra Mossori, azaroaren 14ko manifestaldian gomazko pilotak tirokatu eta Esther Quintanari begi bat galtzerainoko zauria eragiteagatik. Datorren apirilaren 9an deitu dituzte deklaratzera. Manifestaldian zauritutako emakumeak Kataluniako polizia salatu zuen gertakaria jazo eta berehala.
ERCko presidente Oriol Junquerasek azaldu du CIUren Gobernuan sartuko litzatekeela Artur Masek galdeketarako data ezarriz gero. Generalitateko presidenteak gonbidapena luzatu die ERCri eta PSCri Gobernuaren kide izan eta egonkortasuna emateko.
Multimedia
Siriako Alepo hiria odolusten ari den bitartean, Babeserako Unitate Kurduak saiatzen ari dira erregimenaren eta matxinatuen arteko borrokaldiak Ashrafiyeh eta Shekih Masqsoud auzoetara ez daitezen iritsi; kurduak dira han gehiengo.
Kurduen milizietara Siriako Ejertzito Librearekin...
Bangladesh atzean utzi eta Dubairantz abiatu zen Abhik. Baina gazteak ez zuen imajinatzen, inondik ere, Irakeko kaleak garbitzen bukatuko zuenik…
[2012 - 28 min]
Produkzioa: Krimea Productions
Gidoia: Karlos Zurutuza
Errealizazioa: Borja Portuondo
Kamarak: Borja Portuondo eta...
Jerusalenek bizi duen gatazkaren gaineko ikuspuntu berri bat eskainiko du Hondamendiaren atzetik dokumentalean. Komunitate bateko istorio gizatiarrak: bere etxean bizitzen jarraitzeko borrokan dagoen komunitatea da palestinarra.
Erreportaia: Oskar Epelde eta Kerman Goikouria
Zuzendaria:...
Josep Fontana historialari kataluniarra da eta Sin Permiso aldizkari politikoko kidea, besteren artean. Berarekin hitz egin dugu Bartzelonan.
Gure hizkuntza maitatzea eskatzen digu bideo honetan Patricia Ryan irakasleak. Sortzez Ingalaterrakoa bada ere, azken 30-40 urteetan ingeles irakasle aritu da arabiar golkoko zenbait herrialdetan. Egun, Dubaiko Zayed unibertsitatean ari da lanean, eta Zuzenbidean master bat ikasten ari du. TED...
Groenlandian hizkuntza ofizial bakarra groenlandiera da, 2009ko ekainaren 21az geroztik. Hori baino lehen koofiziala zen, danierarekin batera. Groenlandian inuitak bizi dira eta denek hitz egiten dute groenlandiera, alegia, 56.000 biztanleek. Hiru dialekto dituzte. Kalalisut da dialekto nagusia...
Komunitate internazionalaren ezikusiaren eta Marokoko erregimenaren indarkeriaren artean arrapaturik, herrialde sahararrak era baketsu batean borrokatzen du bere lurraldea eta subiranotasuna berreskuratzeko. Mundubat, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, saharar zibilei ahaztutako gatazka honek zein...
Catalunyak badu “estelada” izeneko bandera bat, barra hori eta gorridun jatorrizko senyeraren ertzean izar bat ageri duena. Kondairak dioenez senyera zaharra español banderaren ondoan motz geratzen zelako, honek irentsia zuelako gehitu zioten izarra, Cubak Españiarekiko...
Groenlandiak bere historiako erronkarik handiena du parez pare. Independentziaren aukerak geldiezina dirudi, baina biziraupen ekonomikoa bermatzeko izotz azpiko petrolioa ustiatu beharko luke, eta hala, aldaketa klimatikoa azkartu. Erronka handia herri txiki batentzat.
Jim Mather Eskoziako Gobernuko Enpresa, Energia eta Turismo ministro ohiak hiltzaldia eman zuen urtarrilaren 26an Donostiako Kursaalean. Independentziaren onurak sozio-ekonomiaren ikuspegitik, Eskoziako kasua izenburupean.
Gipuzkoako Aldundiak gonbidatuta etorri zen Mather Euskal Herrira,...
Rafeef Ziadah-k, palestinar jatorriko kanadiar inprobisatzaile eta aktibistak, Gazako gazteriari eskainitako olerki hunkigarria.
Irailaren 22an Mahmoud Abbasek Nazio Batuen Erakundearen aurrean egindako eskaerak ez du momentuz erantzun ofizialik. Egungo Zisjordania eta Gazak Estatu bilakatzeko nahikoa babes lortuko balu ere zaila du AEBen betoa saihestea. Halere, Palestinako diplomaziaren mugimendu horrek hautsak harrotu...
Kontrol militarren gineak okupatu, indusmakinak geldiarazi, militarren atzetik joan hirian etxeak okupatzen dituztenean, palestinarren eta armadaren arteko liskarretan tartean jarri babesik gabe.. Nazioarteko Elkartasun Mugimenduaren ekintzaileak Palestinako biztanleekin bat egiten dute munduko...
Haur sahararrak Euskal Herrira etortzen dira udan, "Oporrak bakean" ekimen solidarioaren bidez. Haur horiek gure artean dauden bitartean, nola bizi diren, zer deskubritzen eta ikasten duten, eta nola gozatzen duten ikusiko dugu lehenengo zatian. Bigarren zatian, berriz, basamortura...
[27 min, 2006]
Okupazio israeldarrak hamaika hesi ezartzen dizkio herri palestinarrari. Hesi horiek, aldi berean, sarraskia ezkutatzen saiatzen dira. Bideo didaktiko honen bitartez, Komite Internazionalistak taldeak antolaturiko elkartasun brigadak zirrikitu bat ireki nahi du hesi horietan....
Karlos Zurutuzak eta Borja Portuondok ekoitzitako dokumentala. Irakeko estatuan bizi diren kurduen errealitatera hurbiltzeko filma honek Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilerako dokumental profesional onenaren saria irabazi zuen.
Kurdistango herriari buruz gehiago jakin nahi duenak...
Biladi Hadi -Biladi-k nire lurra edo nire herria esan nahi du arabieraz-, musikari, pailazo, idazle, kazetari eta kultur munduko beste zenbait eragilez osaturiko brigada kulturala izan da. Hain zuzen ere, arlo horietan guztietan Palestinari elkartasuna adierazteko asmoz jaiotako proiektua da.
Sahara Marathon 2003an Tindoufen (Aljeria) eginiko dokumentala da, saharar errefuxiatuen kanpalekuetan egina. Saharako maratoiaren bitartez eta giza tragedia handi bat azaltzen digu: 250.000 saharar baino gehiagok 27 urte daramatzate beren herrialdetik kanpo bizitzera behartuta, egoera...
Palestinako lurretan dauden judutar koloniak dira momentu hontan gatazkaren bi aldeen arteko arazo nagusia. Israeldarrek koloniak eraikitzen jarraitzearen alde egiten dute eta palestinarrek argi diote: elkarrizketarik ez koloniak bertan behera geratu arte. Kolonoen kopurua milio erdira heldu da...
Lana Dubain (Arabiar Emirerri Batuetan) lortzeko promesagatik dirutza ordaindu ondoren, Irakeko Kurdistango kaleetan erratza pasatzen bukatu dute. Hori da giza-salerosketaren mafien biktima diren milaka bangladeshtarren patua.
Karlos Zurutuzaren erreportaje osoa:...
George Orwellek Asiari begiratzeko oraindik baliagarria den modu bat definitu zuen. "To shoot an elephant" Gazako Zerrendan egondako lekuko bati buruzko kontakizuna da. 2008ko abenduaren 27tik aurrera "Cast lead" (Berun urtua) izeneko operazioak elefanteak tirokatzen eman...
Nasser Ghawik eta bere familiak sei hilabete daramatzate kalean, euren etxearen aurrean jarritako kanpin-dendan. Bere bizilekuko balkoietan Israelgo bandera eskegita dago eta giltzak ultraortodoxo talde batek ditu. Etxea Jerusalem mendebaldeko Sheikh Jarrah auzoan dago.