Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Euskarari lehentasuna ematen dioten udalen kontrako helegitea salatzeko elkarretaratzea gaur EHEk

2013-05-17

Martin Vicioso

Espainiako Estatuaren abokatuak helegitea jarri die Anoetako eta Lezoko udalei eguneroko jardueran euskarari lehentasuna emateagatik. Ustez, erdaldunak diskriminatzen dituelakoan. Egoera salatzeko EHEk elkarretaratzea egingo du 11:30ean Espainako Gobernuak Araba, Gipuzkoa eta Bizkairako Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean.

M-15 mugimendua: bi urtetako irainen errepasoa

2013-05-15

Urko Apaolaza

Madrilgo Sol plaza bete zuen maiatzaren 15eko mugimenduak bi urte bete ditu gaur. Haserretutako herritarrak hamaika modutan deskalifikatu izan dituzte. Eduardo Muriel kazetariak horien guztien errepasoa egin du La Marea agerkari digitalean.

Inposaketaren aurka, desobedientzia

2013-05-09

Jon Torner Zabala

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du Kataluniako Parlamentuak urtarrilaren 23an onartu zuen erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena. Vicent Partal Vilaweb.cat agerkariko zuzendariak editoriala idatzi du auziaren inguruan: Contra la imposició, la desobediència.

Iñaki Goioaga: "Presidente jauna, ehunka lagunek sufritu dute tortura"

2013-05-08

Urko Apaolaza

Amaiurreko Iñaki Goioagak torturen inguruan egindako galderei erantzuteko, Torturaren Prebentziorako Batzordeari (ECPT) emandako argudio berak eskaini zituen atzo Senatuan Mariano Rajoy Espainiako presidenteak: “Espainian pertsona guztien eskubideak eta askatasunak bermatzen dira”.
SAT

Sanchez Gordillok iragarri du Andaluzian lur gehiago okupatuko dituztela

2013-04-30

Lide Hernando

Juan Manuel Sánchez Gordillo IUko parlamentari eta Marinaledako (Espainiar estatua) alkateak ez du deklaratu Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena ikertzen ari den kausan. 2012ko udaran 18 egunez Las Turquillas finka militarra okupatu izana leporatzen dio Auzitegiak. Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) finka maiatzaren 1ean berriz okupatuko duela iragarri du Gordillok.

Espainiako erregearen abdikazioa bideratzeko legea prestatzen ari da PSOE

2013-04-16

Martin Vicioso

Espainiako erregearen abdikazioa eta haren ondorengotza bideratzeko legea ari da prestatzen PSOE, Público egunkariak azaldu duenez. Urte hasieratik alderdiaren ildo politikoa definitzeko Konferentzia Politikoa egiten ari dira, eta monarkiari buruzko hainbat eztabaida mahaigaineratu dituzte.

Urkullu eta Rajoy isilean bildu ziren joan den asteazkenean

2013-04-15

Martin Vicioso

EAEko Lehendakariak eta Espainiako presidenteak lehengo astean isilpeko bilera izan zutela jakinarazi du ABCk. Batez ere kontu ekonomikoak izan zituzten mintzagai, baina bakegintzaz ere aritu ziren.
GAL

Luis Morcillo: "Nik hil nuen Santi Brouard"

Luis Morcillok aitortu du berak hil zuela Santi Brouard HBko kidea bost milioi pezetaren truke (30.000 euro). El Mundo egunkariari egin dizkio adierazpen horiek.

Hilerri nuklear honetan gorpuek ez dute lo gozorik

Eraikiko al zenuke hondakin nuklearren biltegi bat “arrisku geotekniko garrantzitsuak” dauden leku batean? Enresa enpresa publikoak hori egin nahi du Espainiako Villar de Cañas herrian.

BEZa igo eta antzokiak hustu

Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez eta zenbakiak izutzekoak dira.

Espainiako Kongresua "setiatu" nahi dute apirilaren 25ean

2013-04-03

ARGIA

¡En Pie! Plantaformak deialdi berria egin du Madrilen dagoen Espainiako Kongresua inguratzeko. Bere webgunean argitaraturiko Asedia el congreso (Kongresua setiatu) manifestuan, Gorteak desegitea eta trantsizio prozesu berri bati ekitea eskatu du plataformak.

Eskoriatzan bandera espainola "toki ikusgarrian eta lehentasunezkoan" jartzeko agindu du epaileak

2013-03-20

ARGIA

El Mundo egunkariak argitaraturiko albiste baten arabera, Donostiako epaitegiak Eskoriatzako Udalari agindu dio bandera espainola toki “ikusgarrian, lehentasunezkoan eta dagokion ohorean” jartzeko.

Gervasio Sanchez: "2005etik zekien El Paisek presoak torturatzen zituztela soldadu espainiarrek"

2013-03-18

Lide Hernando

Gervasio Sánchez kazetariak hainbat iruzkin argitaratu zituen bere Twiterrean atzo, El Paísek hainbat soldadu espainiarrek preso irakiarrak torturatu zituztela erakusten duen bideoa argitaratu ostean. Kazetariak salatu zuenez, egunkariak lehenagotik zekien soldadu espainiarrek irakiarrak torturatzen zituztela, eta hamar urte hauetan ikerketa bat egiteko inongo ahaleginik egin ez duela.

Soldadu espainiarrek ere preso irakiarrak torturatu zituzten

2013-03-18

Lide Hernando

Espainiako armadako kideek preso irakiarrak torturatu zituztela frogatu du El País egunkariak argitaraturiko bideo batek, AEBek herrialdea indarrez hartu zutenetik hamar urte betetzear daudenean. Gertakaria Irakeko Diwaniya basean izan zen, 2004 hasieran. Gervasio Sanchez kazetariak dio, gainera, El Paísek 2005etik zekiela soldadu espainiarrek tratu txarrak eman zituztela.

Alemaniara goaz?

2013-03-14

Urko Apaolaza

Expansión egunkariak albiste deigarria publikatu du egunotan: “Espainia Alemaniaren eredurantz doa: enpresen errentek, soldatena gainditu dute 30 urtean lehen aldiz”. Egunkariak erabili ohi duen hiztegi ekonomizista murtxikatuz, artikuluak egoera berriaren abantailak eta onurak azpimarratu ditu. Krisiak Espainiaren ekonomia norabide onean jarri omen du.

Espainiako Barne Ministroak dio ez dituela Guardia Zibila eta Espainiako Polizia EAEtik aterako

2013-03-07

Lide Hernando

“Gobernuak ez du estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak EAEtik ateratzeko inongo intentziorik”, adierazi zuen atzo goizean Jorge Fernández Díaz Espainiako Barne Ministroak, Eusko Jaurlaritzak hala egiteko eskatu ostean. ETAren ekintza armatuaren amaiera dela eta, Espainiako segurtasun indarrak mantentzeak zentzurik ez duela esan du EAEko gobernuak.
ETA

ETAko buruzagitza kanporatu du Norvegiak, Ser irratiaren arabera

2013-03-05

ARGIA

Ser irrati kate espainiarrak zabaldutakoaren arabera, zortzi hilabetez Norvegian izan diren ETAko kideak kanporatu ditu herrialdeko Gobernuak, bake prozesuan aurrerapausorik eman ez dela-eta. Josu Urrutikoetxea, David Pla eta Iratxe Sorzabal dagoeneko Frantzian leudeke, informazio hauen arabera.

Espainiako armadako jeneral batek Katalunia erasotzeko aukera iradoki du

2013-03-04

ARGIA

Otsailaren 6an Madrilen Espainiako Konstituzioari eta armadari buruzko konferentzia egin zuten. La Tribune egunkari frantziarrak dioenez, “erreserban dauden hainbat ofizialek hitza hartu zuten”, tartean Juan Antonio Chicharro generalak. “Kezka sentsazio orokorra adierazi zuen, beldurra, segurtasun eza eta nahasmena Espainiako armadan Kataluniaren balizko sezesioaren aurrean”.

PSC eta PSOE aurrez aurre Espainiako erregearen abdikazioa dela-eta

2013-02-21

Lide Hernando

Kataluniako Alderdi Sozialistako (PSC) idazkari nagusi Pere Navarrok Juan Carlos II.a erregearen abdikazioa eskatu zuen atzo Bartzelonako merkataritza-ganberak antolatutako biltzarrean. Adierazpenak partiduaren barnean iritzi ugari sorrarazi ditu: PSOEk adierazpena desegokitzat jo duen bitartean, Kataluniako Gazte Sozialistek (JSC) III. Errepublika aldarrikatu dute.

Espainiakoa, hipoteka ordaintzerik ez dutenentzat soluziorik txarrena

2013-02-12

ARGIA

Espainiako Kongresura helduko da etxea hipotekaren truke kitatzeko Herri Ekimen Legegilea. Hainbat formula erabiltzen dituzte Europako herrialdeetan ehunka mila pertsonari eragiten dion arazoa konpontzeko. Gehienetan bi aldeen arteko negoziazioa eta akordioa izaten dira soluzioa, Vilaweb guneak argitaratu duen Espainia, hipoteka ordaintzerik ez dutenentzat soluziorik txarrena artikuluaren arabera. Hona artikuluaren itzulpena.

CIAren atxiloketa eta tortura operazioak babestu dituzte Europako herrialde ugarik

2013-02-06

Jon Torner Zabala

Gutxienez 54 herrialdek babestu zuten CIAk 2001eko irailaren 11ko erasoen ondoren abiatu zuen "bahiketa, atxiloketa eta tortura operazio globala", Open Society Justice Initiative (OSJI) erakundeak plazaratutako txostenaren arabera.

Enpresarien "opariek" PPko goi karguak zikindu dituzte, Rajoy eta Cospedal barne

2013-01-31

ARGIA

Eraikuntza enpresetako buruek eta beste hainbat enpresarik PPri emandako milaka eurotako dohaintzak, alderdiko buruzagi nagusien artean banatzen zituen Luis Barcenas diruzainak. Aznar, Rajoy, Rato, Alvarez Cascos, Cospedal, Arenas eta Acebes ageri dira El País-ek gaur argitaratutako zerrendan.

Espainiak tropa militarrak bidaliko ditu Malira

Espainiako Kongresuak Malira tropak bidaltzea erabaki zuen atzo egindako batzarrean, aldeko 302 boz, kontrako 18 eta bi abstentziorekin.

Zer sartu du maletan Urkulluk Moncloara joateko?

2013-01-30

Urko Apaolaza

EAJren eta PPren arteko harremanak gero eta estuagoak dira. Bizkaiko Aldundian eta Gasteizko Udalean adostutako aurrekontuek bidea xamurragoa jarri diote Iñigo Urkullu lehendakariari Moncloarako bidaian. Baina oraindik badaude korapiloak askatzeko, zer gai sartu ditu maletan Urkulluk gaurko bilerara eramateko? Azken egunetan egindako adierazpenen arabera, hauek izan litezke horietako batzuk.

AVT elkarteak harremanak hautsi ditu Jaurlaritzarekin Jonan Fernandezen izendaketagatik

2013-01-29

ARGIA

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT gaztelaniazko sigletan) jakinarazi du Jaurlaritzarekin harremanak eten eta diru-laguntzarik ez diola eskatuko, ez duelako bat egiten Bake eta Elkarbizitza Saileko arduradun kargurako Jonan Fernandez izendatu izanarekin.

PPko diputatu ohi batek baieztatu du buruzagiek gainsoldatak kobratzen zituztela eskudirutan

2013-01-21

ARGIA

Jorge Trías Sagnier PPko diputatu ohiak azaldu du nola ordaintzen zitzaizkien alderdiko buruzagiei 10.000 euroraino iristen ziren gainsoldatak eskudirutan, gaur El Paísen argitaratu den artikulu batean.

Suitzako diru beltzak Rajoy eta PP zikindu ditu

2013-01-18

ARGIA

22 milioi eurora arteko diru-mugimenduak aurkitu dituzte Suitzako banku batean, Luis Barcenas PPko senatari eta diruzain ohiaren izenean, hedabideek asteazkenean jakinarazi zutenez. Bera da, gainera, Dresdner Bank bankuko beste lau konturen onuradun nagusia. Azken orduetan jakin ahal izan dugu Mariano Rajoy Espainiako presidentearen izena ageri dela Dresdner bankuak egindako txostenetan, eta 20 urtetan PPk gainsoldatak ordaindu zizkiela diru beltzean alderdiko goi-karguetako batzuei.

Kolonialismoaren aztarnak: 2.500 militar bidaliko ditu Frantziak Malira

2013-01-15

ARGIA

Gobernu frantziarrak 2.500 militar izango ditu Malin datozen egunetan bertako gobernuarekin batera MNLA erakunde independentista tuarengen eta herrialdeare iparraldean matxinatu diren bestelako indar islamisten aurka egiteko.

Espainiako patronalak 645 euroko soldatak bultzatuko ditu gazteentzat

Gazteentzako lan kontratu berria proposatu dute CEOE Espainiako enpresarien elkarteak eta enpresa txiki eta ertainak biltzen dituen CEPYMEk. Hilean 645,30 euro kobratuko lituzkete, hau da, Espainiako Estatuko gutxieneko soldata.

Mankomunitateak deuseztatzeko asmoa dauka PPren gobernuak

2013-01-09

ARGIA

Administrazio lokalaren erreformarekin, Espainiako gobernuak 3.500 milioi euro aurreztu nahi ditu. Baina horretarako, mankomunitateak deuseztatu eta zinegotzi kopurua gutxitu nahi du.
Multimedia

2013-05-10  |  Espainia

Frankismoaren itzal luzea Espainian

Grup de Periodistes Ramon Barnils eta Mèdia.cat hedabideen behatoki kritikoak 2012an, hedabide ohikoetan gutxi edo batere agertu ez diren gaiak jorratu dituzte. Gai hauetako bat da: Francoren ministro izandako bederatzi pertsonen ibilbidea azaltzen duen bideoa. Azken 30 urteotan kargu...

2013-01-21  |  Espainia

Arduradunak

Jorge Galindo eta Santiago Sierra dira "Los Encargados" jatorrizko izenburua duen film labur honen egileak. Madrilgo Gran Vían grabatua, 2012ko abuztuan.

2013-01-11  |  Espainia

Langile autonomia

Memoria historikoaren aurka, memoria politikoa. Langile autonomía izena auto-antolakuntzan, ekintza zuzena eta antikapitalismoan oinarrituriko praktika autono-moa 70etako hamarkadan aurrera eramaten zuen langile mugimenduari ematen zaio. Bere ekinbide politikoaren ardatzak asanblearismoa,...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys