Alex Salmond lehen ministroak jakinarazi du noiz izango den Eskoziako independentzia erreferenduma. Galdera ondorengoa izango da: Eskozia herrialde independentea izatea nahi al duzu? Erantzunak: bai ala ez. Eskoziako legebiltzarrean galdeketaren nondik norakoak azaldu ditu.
Eskoziak 2014ko udazkenean egingo duen independentzia erreferendumaren data zehatza gaur iragarriko du Alex Salmond lehen ministroak.
Gobernu britainiarreko bi lege-adituk Eskozia burujabea automatikoki Europar Batasuneko (EB) kide izatera igaro litekeela aitortu dute, “Batasuneko organoak eta estatu kideak Eskoziaren atxikimenduaren kasu bereziaren aurrean euren lege-eskakizunak moldatzeko prest baldin badaude, beti ere”. Erresuma Batuaren eta Eskoziaren arteko batasuna defendatzeko helburua duen txosten batean argitaratu dute informazio hau.
Islandiako presidente Olafur Grimssonek BBCri eskaini dion elkarrizketan adierazi du Eskoziaren independentziaren alde legokeela. “Independentzia ez da tamalgarria, gizarte onuragarri baterako bidea izan daiteke”, dio Grimssonek.
Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen urratsak ote dira?
Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen urratsak ote dira?
Eskoziak erreferenduma egiteko zuen oztoporik handiena gainditu da Erresuma Batuak aurrera jarraitzeko akordioa historikoa sinatu ostean. Erresuma Batuak aukera eman orduko hasi du Eskoziak prozesua.
2014an egingo da errreferenduma ziurrenik eta galdera bakarra izango da. Independentzia "bai" ala "ez". 16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute botoa. "Behin betiko" akordiotik oso gertu geratu direla adierazi dute, Michael Moore Erresuma Batuko Gobernuaren Eskoziarako Estatu idazkariak eta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordeak. Datozen egunetan elkartzen jarraituko dute, astelehenean Erresuma Batuko eta Eskoziako Lehen ministroei jakinarazteko.
BERLINGO harresiaren erorketa, SESBen desagerpena, estatu berrien sorrera… Gogoratzen? Krisi guztietan dira aukerak eta egungoarekin ere Europako hainbat herrik izan dezake berea. Aukera horiek sustatu nahi dituzte joan den astean Sardinian sortutako Europako alderdi independentisten...
Erresuma Batuko Parlamentuko (Westminster) Komunen Ganberako eskoziar gaietarako batzordeak Gobernu Britainiarrari eskatu dio Eskoziari utz diezaiola erreferendumaren baldintzak zehazten. Eskoziarrek euren independentziaren alde boza emango dutela aurreikusita dute baina oraindik ez dute egunik zehaztu, eta kontsulta nork deituko duen ere erabakitzeke dago, Britainia Handiko Westminsterreko legebiltzarrak ala Holyrrodeko Parlamentu eskoziarrak.
Independentziaren aurkako kanpaina abiatu dute Eskozian. 2014ko udazkenerako dago aurreikusia independentziari buruzko erreferenduma, eta Alistair Darling britaniar Gobernuko ministro ohi laboristak erreferendumean ezezkoa emateko kanpaina jarri du martxan.
Independentziaren Aldeko Europako Plataformak (European Partnership for Independence ingelesezko sigletan) aurkezpen ofiziala egin zuen atzo Europako parlamentuan. Igor Zulaika ezker abertzaleko kidea izan zen Euskal Herriko ordezkaria. Plataforma horren helburua autodeterminazio eskubidea onartzearen alde elkarrekin lan egitea da eta Flandria, Eskozia, Herrialde Katalanak eta Euskal Herriko ordezkariak biltzen ditu.
Eskoziako parlamentuak ofizialki babestu zuen atzo herrialdearen independentzia. Eskoziak subiranoa izateko aukera ikusi du berriro, Eskoziako parlamentuko kideek babesa eman baitiote, aldeko 69 boto eta aurkako 52 botorekin. Lehen aldiz bozkatu da gaia, 1707an parlamentua disolbatu zenetik.
2014ko udazkenean egingo den erreferendumari begira, Eskoziaren independentziaren aldeko kanpainari ekingo diote gaur Edinburgon zenbait alderdik. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) da Eskozia bai kanpainaren sustatzaile nagusia. Bere helburua "Eskoziaren historian sortutako herritarren kanpaina handiena" sortzea da.
SNPk Eskoziako erreferndumaren egun zehatza zein nahi duen aurreratu du Murdochen The Sun on Sunday egunkari berriak: 2014ko urriaren 18a, larunbata.
Alex Salmond eta David Cameron, Eskoziako eta Erresuma Batuko lehen ministroak, hurrenez hurren, atzo bildu ziren Edinburgon 2014erako aurreikusita dagoen Eskoziaren independentziaren inguruko erreferendumaz hitz egiteko.
MARGARETH-EK jangelako atea zabaldu zigunean hunkitu ere egin ginen euskaldun ikasle koadrila, Edinburgheko adineko emakume haren fineziaz: otordu ederraz gain, Eskoziako banderak eta ikurrina txiki banak apaintzen zuten mahaia. Haren etxean bizi zen arrasatearraren koadrilakoak ginen, hori dagoeneko nahikoa zen, baina gainera euskaldunak. Horrek borobiltzen zuen egoera eta harremana.
Glasgow-ra eginiko bisita probestu du Ed Miliband Eskoziako alderdi laboristaren buruak Eskoziaren independentziaren aurkako kanpainari ekiteko. Nahiz eta bere iritzia argumentatzeko arrazoi ekonomikorik ez erabili, "Erresuma Batu justu eta bidezko" baten alde egin zuen, "Eskozia haren parte" gisa hartuz.
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak aurkeztu du 2014ko udazkenerako planteatu duten independentzia erreferendumeko galdera zein izango den: "Eskoziak herrialde independentea izan behar duela uste duzu?. Erantzunak bi izango dira: 'Bai' eta 'Ez'.
Alex Salmond zuzenean ari da Eskoziako parlamentuan independentzia erreferenduma aurkezten. Zuzenean jarrai dezakezu hemen:
Eskoziarrek bi urte barru egitekoa duten erreferendumean independentziaren alde egingo balute, Espainiak erabaki horri betoa jarriko lioke, The independent egunkariak jakinarazi duenez.
"Erreferendumaren baldintzak ez ditu Erresuma Batuak ezarriko, egun horiek pasa dira", adierazi du Alex Salmond Eskoziar lehen ministroak Sky News katearentzat eginiko elkarrizketa batean.
17:00 Eskoziako Gobernuak adierazi du ez dagokiola Londresi independentziaren inguruko erreferendumaren egutegia zehaztea. Nicola Sturgeon Eskoziako Gobernuko bigarrenak alderdi britainiarrei eskatu die ez nahasteko Eskoziako Gobernuari dagozkion erabakietan, "eta garrantzitsuagoa dena, ezta Eskoziako herriari dagozkionetan ere".
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak adierazi du herrialdeak "independentzia lortzen duenean" eurogunean sar litekeela. BBC irratiak egindako elkarrizketan, Salmondek esan du Eskoziak hasiera batean libera esterlina erabiliko lukeela, baina euroarekin bat egiteko aukerari ateak zabalduko dizkiola.
Eskoziako Alderi Nazionalaren urteko 77. Kongresu Nazionala gaur hasten da Inverness hirian. Bertan 2015 arte irauten duen agintaldian independentzia lortu asmoz jarraitu behar duten estrategia finkatzen saiatuko dira. Herrialde osotik joandako bi mila ordezkarik Eskozian egindako ekitaldi politikorik jendetsuena bilakatu dute.
Ordezkari kataluniar, flandriar eta eskoziarrek 'Independentziaren aldeko Aliantza Europarra' sinatu dute Bruselan. Asteartean aurkeztu zioten ekimena Jan Peumans Flandriako Parlamentuko presidenteari. Helburutzat dute autodeterminazio eta independentzia eskubidearen alde lan egitea....
Eskoziak independentzia lortu ahal izateko bi erreferendum egin beharko dira, lehenengoa Eskoziako Gobernuak antolatua eta, irabaziz gero, Britainia Handiko Gobernuak antolatutako bigarren bat, Michael Moore Erresuma Batuko Eskoziarako idazkariak adierazi duenez. Haren hitzetan, Alex Salmond...
PSOE-K Bildurekin egin duena ulertzea ez da samurra, eta operazioak ertz ugari izan badezake ere, bi hipotesi nabarmentzen dira gainerakoen artean. Zapateroren Gobernuak bultzatutako Bilduren inpugnazioa medio –gehi errepresioa, kartzela politika…–, pentsa liteke PSOEk ez...
Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP, ingelesezko sigletan) garaipen historikoa eskuratu zuen nazio horretan atzo egindako hauteskundeetan. Datuen arabera, SNPk bozken %45,4 eskuratu ditu, eta 129 eserlekuko Holyrood-eko parlamentuan 65 lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 20 eserleku gehiago.
Scotland-Euskal Herria. Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da lelopean bihar Ordizian (Gipuzkoa) egingo den jaialdia goizeko 11:00etan hasiko da, Highlands games lehiarekin. Eskoziako kirolariak Japonia, Belgika, Norvegia, Alemania eta Australiako kirolariek osatuko duten taldearen aurka arituko dira. Gaur eguerdian eskaini dute jaialdia aurkezteko prentsaurrekoa, Donostiako Koldo Mitxelenan.