Gerry Adamsek An Phoblatch egunkarian Margaret Thatcher hil da artikulua plazaratu du. Hemen euskaratuta irakur dezakezu Sinn Feineko buruak Burdinazko Damarenheriotzaz egiten duen irakurketako. Loturak nik jarriak dira.
Hedabide ingelesek zabaldu dutenez, Margaret Thatcher hil da. 87 urte zituen eta buruko isuri baten ondorioz zendu da. Erresuma Batuko Lehen Ministro kontserbadorea izan zen.
Gizarte-mailaketa "altua", "ertaina" eta "baxua" terminoen arabera egiten duen sailkapena zaharkiturik dagoela iritzita, herritarrak zazpi multzotan banatuko dituen sailkapena aurkeztu du Britainia Handiko Soziologia Elkarteak.
Eskoziak 2014ko udazkenean egingo duen independentzia erreferendumaren data zehatza gaur iragarriko du Alex Salmond lehen ministroak.
Gobernu britainiarreko bi lege-adituk Eskozia burujabea automatikoki Europar Batasuneko (EB) kide izatera igaro litekeela aitortu dute, “Batasuneko organoak eta estatu kideak Eskoziaren atxikimenduaren kasu bereziaren aurrean euren lege-eskakizunak moldatzeko prest baldin badaude, beti ere”. Erresuma Batuaren eta Eskoziaren arteko batasuna defendatzeko helburua duen txosten batean argitaratu dute informazio hau.
Gutxienez 54 herrialdek babestu zuten CIAk 2001eko irailaren 11ko erasoen ondoren abiatu zuen "bahiketa, atxiloketa eta tortura operazio globala", Open Society Justice Initiative (OSJI) erakundeak plazaratutako txostenaren arabera.
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri du Europar Batasunean jarraitu nahi duten edo ez galdetuko diela herritarrei, kontserbadoreek hurrengo hauteskundeak irabaziz gero.
Orain arte egindako hirugarren murrizketarik handiena izango da eta 2017rako orain dauden 102.000 soldadutik 82.000ra jaisteko helburua dute, XVIII. mendetik armada horrek eduki duen soldadu kopururik txikiena AFP agentziak dioenez. Estatuak 38.000 milioi libra (45.000 milioi euro baino gehiago) aurreztuko lituzke.
Ekonomialariek aditu beharko liokete Nicholas Shaxsoni: “Itsu egon dira ekonomialariak paradisu fiskalei, horien sekretismoari eta zergen ihesari dagokienez. Zailak direnez ulertu eta neurtzeko, utzi dituzte bestek kudeatu beharreko arazo direlakoan. Hala, arazoa usteldu eta handitzen utzi dute, inork serioski aurre egin barik”.
Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen urratsak ote dira?
Eskoziak erreferenduma egiteko zuen oztoporik handiena gainditu da Erresuma Batuak aurrera jarraitzeko akordioa historikoa sinatu ostean. Erresuma Batuak aukera eman orduko hasi du Eskoziak prozesua.
2014an egingo da errreferenduma ziurrenik eta galdera bakarra izango da. Independentzia "bai" ala "ez". 16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute botoa. "Behin betiko" akordiotik oso gertu geratu direla adierazi dute, Michael Moore Erresuma Batuko Gobernuaren Eskoziarako Estatu idazkariak eta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordeak. Datozen egunetan elkartzen jarraituko dute, astelehenean Erresuma Batuko eta Eskoziako Lehen ministroei jakinarazteko.
Hiru kenyarrek Britainia Handiko Gobernuaren aurkako bataila legal historikoa irabazi dute joan urriaren 5ean. Mau Mau Matxinadak iraun bitartean torturatu egin zituztela ebatzi du BHko Auzitegi Gorenak, eta orain kalte-ordainak eskatuko dizkiote Gobernuari.
Bakearen Nobel Saridun Desmond Tutu hegoafrikarrak eskatu du George W. Bush eta Tony Blair epaitu ditzatela Nazioarteko Zigor Epaitegian (NZE), 2003an Irak inbaditzea agintzeagatik. The Observerren argitaratutako zutabean inbasioaren "inmoralitatea" gaitzetsi du, "engainuan oinarritu zelako". Gerora frogatu zenez, Iraken ez zen suntsiketa handiko armarik eta arrazoi honen gainean eraiki zuten inbasioa. Gatazka horrek mundua bipolarizatu duela uste du gotzainak.
Tony Nicklinsonek zazpi urte zeramatzan Erresuma Batuko epaitegietan heriotza duinaren alde borrokan, eta joan den astean bere azken bataila legala galdu zuen, aurkako epaia jaso zuenean. Epaia jakin eta sei egunetara hil egin da, “kausa naturalengatik” familiaren arabera.
Hegoafriakako Marikana eskualdeko meatzarien gehiengoak greban jarraitzen du, nahiz eta Lonmin meatze enpresak lanera itzultzeko ultimatuma eman. Erresuma Batuan egoitza zentrala duen enpresak asteburuan adierazi zuen astelehenean greban jarraitzen zuten langileak kaleratuko zituela. Hala ere gaur arte luzatu du epea.
Ekuadorrek "babes diplomatikoa" emango dio Wikileaks proiektuaren fundatzaile Julian Assangeri, Ricardo Patiño Kanpo ministroak jakinarazi duenez. Nazioarteko hainbat hedabidek diote erabaki horrekin Erresuma Batua eta AEB desafiatu dituela Correaren gobernuak. Ekuadorreko...
Erresuma Batuko Parlamentuko (Westminster) Komunen Ganberako eskoziar gaietarako batzordeak Gobernu Britainiarrari eskatu dio Eskoziari utz diezaiola erreferendumaren baldintzak zehazten. Eskoziarrek euren independentziaren alde boza emango dutela aurreikusita dute baina oraindik ez dute egunik zehaztu, eta kontsulta nork deituko duen ere erabakitzeke dago, Britainia Handiko Westminsterreko legebiltzarrak ala Holyrrodeko Parlamentu eskoziarrak.
Esneki industriak esnearen prezioa jaisteko erabakia bertan behera uzten ez badu, Erresuma Batuko nekazariek ohartarazi dute esnea botatzen hasiko direla, eta Joko Olinpikoetan ez dutela Londres hornituko. Abuztuaren 1era arteko epea eman diote industriari esnearen prezioa igotzeko.
Independentziaren aurkako kanpaina abiatu dute Eskozian. 2014ko udazkenerako dago aurreikusia independentziari buruzko erreferenduma, eta Alistair Darling britaniar Gobernuko ministro ohi laboristak erreferendumean ezezkoa emateko kanpaina jarri du martxan.
“Bi burusoil orrazi batengatik borrokan”. Hitz horiekin deskribatu zuen Jorge Luis Borges idazleak 1982ko Malvinetako gerra. Hori baino gehiago ere badira Hego Atlantikoko irlak ordea, batez ere azken hilabeteotan lur azpian petrolioa egon daitekeela zabaldu denetik.
2014ko udazkenean egingo den erreferendumari begira, Eskoziaren independentziaren aldeko kanpainari ekingo diote gaur Edinburgon zenbait alderdik. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) da Eskozia bai kanpainaren sustatzaile nagusia. Bere helburua "Eskoziaren historian sortutako herritarren kanpaina handiena" sortzea da.
Ernesto Alonso Malvina Uharteetako gudari ohia da, 19 urte zituela Argentinako armadak hara behartuta. Gerra hartatik 30 urte bete direnean, diktadurak hartu zuen erabakiaren gaineko berrirakurketa egin du CECIM (Centro de ExCombatientes de las Islas Malvinas) erakundeko kideak: zergatik deitu zen gerra, nortzuk diren “Malvinetako heroiak”, eta bertan gertatu ziren tortura eta hilketak. Uharteen subiranotasuna aldarrikatzeko bide diplomatiko guztiak ikusten ditu egoki eta itxaropentsua iruditzen zaio Latinoamerikak jarrera bateratu izana.
Ernesto Alonso Malvina Uharteetako gudari ohia da, 19 urte zituela Argentinako armadak hara behartuta. Gerra hartatik 30 urte bete direnean, diktadurak hartu zuen erabakiaren gaineko berrirakurketa egin du CECIM (Centro de ExCombatientes de las Islas Malvinas) erakundeko kideak: zergatik deitu zen gerra, nortzuk diren “Malvinetako heroiak”, eta bertan gertatu ziren tortura eta hilketak. Uharteen subiranotasuna aldarrikatzeko bide diplomatiko guztiak ikusten ditu egoki eta itxaropentsua iruditzen zaio Latinoamerikak jarrera bateratu izana.
Espainiako Gobernuko iturrietatik ABC egunkariak jakin ahal izan duenez, Europako aliatuekin gestio diplomatikoak abiatuko ditu Mariano Rajoy presidenteak, estatuetatik banandu nahi duten herriek independentzia lortuko balute horien aurrean Europan zein jarrera azaldu adosteko.
Alex Salmond eta David Cameron, Eskoziako eta Erresuma Batuko lehen ministroak, hurrenez hurren, atzo bildu ziren Edinburgon 2014erako aurreikusita dagoen Eskoziaren independentziaren inguruko erreferendumaz hitz egiteko.
Glasgow-ra eginiko bisita probestu du Ed Miliband Eskoziako alderdi laboristaren buruak Eskoziaren independentziaren aurkako kanpainari ekiteko. Nahiz eta bere iritzia argumentatzeko arrazoi ekonomikorik ez erabili, "Erresuma Batu justu eta bidezko" baten alde egin zuen, "Eskozia haren parte" gisa hartuz.
Ipar Irlandan irla batzeko edo Erresuma Batuko kide izaten jarraitu erabakitzeko erreferendum hotsak entzuten hasi dira, "2016a eta 2021 urteen arteko edozein momentutan". Horixe defendatu du Martin MacGuinness Sinn Feineko buruak Irish Examiner egunkarian egindako elkarrizketan. Britainia Handian epe motzean egingo litzatekeen bigarren erreferenduma litzateke hau, 2014ko udazkenean Eskoziak independentzia galdeketa egingo baitu.
"Erreferendumaren baldintzak ez ditu Erresuma Batuak ezarriko, egun horiek pasa dira", adierazi du Alex Salmond Eskoziar lehen ministroak Sky News katearentzat eginiko elkarrizketa batean.
17:00 Eskoziako Gobernuak adierazi du ez dagokiola Londresi independentziaren inguruko erreferendumaren egutegia zehaztea. Nicola Sturgeon Eskoziako Gobernuko bigarrenak alderdi britainiarrei eskatu die ez nahasteko Eskoziako Gobernuari dagozkion erabakietan, "eta garrantzitsuagoa dena, ezta Eskoziako herriari dagozkionetan ere".