2007-11-03
Gilles Ratia frantsea erlezaina da eta aholkulari erleetan aditua. Aholkulari lanetan urteotan bildu duen databasea erakusten du bere webgunean, ingelesez www.beekeeping.com, frantsesez ww.apiculture.com eta gaztelaniaz www.apicultura.com helbideetatik aurki daitekenen gunean. Eskaintzen duen informazio aberatsaren erdian, Gilles Ratiak argazki galeria oso erakargarria ipini du: munduan barrena erle kontuen inguruan egin dituen bidaietan bildutako argazkiz osatu du galeria polita eta www.worldbees.com helbide bereizia ipini dio.
Ratia motoz ibili ohi da batera eta bestera, nahiz eta tarteka abioia edo itsasontzia ere hartu behar dituen urrutietara joateko. Eta doan lekura doala, beti erlezainekin egiten du topo. Batzuetan turismo eginez burutu ditu bidaiak, eta beste askotan aholkulari lanean, gobernu nahiz erakunde publikoren batek konbidatuta, biltzar, erakusketa edo ospakizunen aitzakian. Gilles Ratiak erakusten dituen argazkiak ez dira beti kalitate handikoak baina lekukotasun ederra bai osatzen dute. Galeria horretan ikus daitezke mundu osoko erle, erlategi eta erlezainak: Vietnam, Kenia, Maroko, Albania... Merezi du ezagutzea.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1