2008-02-29
Ille au lengoa bezin otza baldin bada, Ilbeltzerako esandakoa ontzat artu. Egualdi on xamarrak egingo balitu, erleak ateratzen asiko dira eta baita lore-iriña biltzen ere.
Eultzaren bea erle illez garbitu ta baita ere sartzeko atetxoa itxi ta erleen ateratzea eragozten dituzten ondakiñak kendu.
Erlepil batzuek ezti gutxi dutela ikusten bada, jaten eman berandutu gabe. Erlepilleri ondoen jaten emateko, eztiadun abaraskak ematea da, baldin batzuek udazkenean gordetzea gogoratu bazaigu. Alakorik eziñean, abaraska baten txuloetan eztia ala gozoren bat jarri (jarabea) ta abaraska au erleen aukeran bego.
Erlepil indartsuak arraultza-arrak egiten asten dira, baño ez orretara goizegi egiten geiegi estutu.
(1933an Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritza-Batzordeak baserritarrentzako argitaratu zuen "1933'garren urterako nere egutegia" liburuxkatik hartua. Orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1