2008-04-30
Erleak lore-iriña ta eztia biltzen asten dira. Arra ugari jaiotzen da ta eultzaren jaten eman-bearra geitu egiten da. Beraz, naikoa ez dutenean eman egin bear zaie, naiz-eta eztiaren biltzea asi ba-da ere.
Erlepil aulak beste erlepil indartsuen aguro umetuko diran ar-abaraskaekin indartu ditezke, baño egiteko au oso kontu aundiz egin bear da.
Azaltzen asten diran sisa-arrak il, bada. Jorraillan (Apirillan) sisa bat iltzen bada, ez dira Urrillan millaka sisa jaioko.
Erlenagi-kabi geiegi dauzkaten abaraskak kendu egin bear dira, baita ere autsi ala okertuak, ta aien tokian beste langille-kabiak dituztenak jarri, edo-ta, argizai-utsez egiñak saltzen dituztenak.
Erle-amak saltzen diran ezkeroz, ama merkeak erosi ditezke udaberrian ta erlepil umezurtz batekin, non-eta oso aula ez dan, erositako ama emanda erletegi indartsua osatu genezake.
(1933an Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritza-Batzordeak baserritarrentzako argitaratu zuen "1933'garren urterako nere egutegia" liburuxkatik hartua. Orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1