2008-03-31
Egualdi ona dan lenbiziko egunean, erleak biziro egan egiten dutenean, orduan ikusi bear da erle-tokia: nola dagoan jakin, eultzaren lurrean dagoan zikinkeria kendu, ta armi-armaz ta gero sisa biurtzen diran arraz garbitzeko. Gisa onetara eultza garbitu danean, erleak lanari leiatsu ta zaleago zaizkio.
Ona litzake kaja txiki batean baian pasatako irin estutua eultzaren aldean jartzea. Iriña estutzen bada ez dira erleak iriñetan ondoratuko. Irin onetara etorriarazteko kajan abaraska-puska bat jartzen da, lendik iriñaz igurtzi ta ezti pixka bat jarrita daukan abaraska-puska.
Erlepil aulak arraultza-arrak orain asten dira jartzen, ta indartsuek lengoak azkarrik geitzen dituzte.
Negua gogorra izan bada, Epaillan (Martxuan) iltzen dira gaxotutako erle geienak. Erle-bizirik gabe gelditzen diran eultzak arretaz garbitu bear dira ta zeatz itxi, kanpoko erleak sartu ta lapurretan asi ez ditezen.
Udaberrian erleak iges egin ez dezaten kontu artu bear da, aize-laisterrak eragotzi ta azitzeko lekunea gutxituaz. Sartzeko atetxoa txikiagotu egiten da, gutxi ala geiago, erlepillaren indarra nolakoa dan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1