2008-08-30
Ille onetan biltzeko ezti gutxi badago, erleak bata besteari kendu-naiean ibiltzen dira ta oneri arreta egin bear zaio.
Eultzak idikitzen diranean, kontuz egin bear da, bada arrapatzalle oietako asko azaldu litezke.
Orduan eultza ondo itxita gero ta atetxoaren sarrera txikiagotuta gero, eultza-olaetan eskubeteko belar mea jartzea ona litzake. Belar au ordubetetik gora, gutxienaz, antxen utzi. Orduan eultza zaitzen duten erleak, belar onen gañean jartzen dira, ta era au burrukan egiteko obea dutela, atzera botatzen dituzte erle-arrapatzalleak, eta abek, sartu-eziña ikusten dutenean, eultzatik alde egiten dute.
Dadant jaunak dio ez diotela arrapatzalleak beñere kezkarik eman eultza-ateak esandako eran itxita.
Dagonilla (Abustua)-arte erlepillak ama gabe utzi dituan erlariak, bere ez-jakin ala zabarkeriaren ordañez eultzak lapurtuta ala sisaz ondatuta aurkituko dituala, balegoke ziur.
(1933an Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritza-Batzordeak baserritarrentzako argitaratu zuen "1933'garren urterako nere egutegia" liburuxkatik hartua. Orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1