2008-09-28
Udazkeneko loreak ugari badaude, ezti asko bildu diteke ille onetan, ta naiz-ta erleak abaraskak egin ez, uts batzuek jartzen bazaizkie, errez betetzen dituzte.
Otzak asten diranean, eultzaetako ezti-bildegiak kentzen dira. Bildegi abetatik eztia ateratzeko tresna ateratzale bereziak ibilli oi dira. Gero abaraska utsak berriro eultzaetan jarri, erleak legortu ditzaten; ala, ez dira abaraska abetan sisak sortzen.
Udazkenean ezti gutxi bildu ba-da ta erlepillak ariñegiak badira, illaren atzenean negurako jana osatu bear zaie.
Zuurgabekeria da erlepillak naiko jana gabe uztea, bada naiz-ta janaren bearrez ez-egon, gerta liteke erleen artueran ez egotea, abaraska batzuetan bilduta egonik jana dagoen tokietara joan ezin zitezkealako. Orretarako ondo litzake abaraskaen zearreko zuloak egitea. Ala, abaraska batetik bestera joan litezke; baño zulo oiek garaiz egin bear dira, bada garaiz-aurreko zuloak egiten badira, aien bearra ezagutu baño len, erleek berek itxitzen dituzte.
Kontu aundia euki bear da lapurretakin; baño erlepil aulak baditugu, amarik gabe ala arloteak, ez dira arrapatzalleak etorriko, non-eta gaizki egindako egitekoekin leiatu ez ditugun.
(1933an Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritza-Batzordeak baserritarrentzako argitaratu zuen "1933'garren urterako nere egutegia" liburuxkatik hartua. Orduan kakotxez idazten ziren r eta l bikoitzak hizki doblez ipini ditugu hemen).
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1