2007-09-10
"El Pais" egunkarian zientziako gaiak estilo dotore bezain biziz lantzen dituen Javier Sampedro idazle apartak plazaratu berria du honakoa: "El asesino de las abejas se llama Nosema". Gune honetan albiste horren berri eman zen, Nosema Ceranae onddoa, "Erle galeraren beste errudun posibleetako bat" izeneko artikuluan.
Sampedrok Sareko ARGIAk aipatu iturri berera jo du, Castilla la Manchako Marchamalo ikerketa zentroan ari den Mariano Higesengana, honek "Invertebrate Microbiology" zientzi aldizkarian ikerketaren emaitzak plazaratu dituela eta. Mundu osoan gertatzen ari den erleen galera onddo horrek nola eragiten duen oso ondo laburbildu du artikuluak, eta horregatik erasten dugu hemen. Deigarriak dira orain artean Europan ondo ezagutzen zen Nosema Apis onddoaren eta azken urteotan zabaldu den Nosema Ceranae-ren arteko ezberdintasunak. Bat aipatzeko, Nosema Apisek garai umeletan eragiten du baina Ceranae motakoak urteko edozein sasoitan eta edozein klimarekin lan egiteko gaitasuna du. Bertako erleak, aldiz, oraindik ez du aurkitu onddo horrekin elkarbizitzeko orekarik.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1