2009-06-17
Ez dugu esajeratzen esaten dugunean munduan zehar arriskuan dagoela erlezaintza industria. Erleak hiltzen ari dira. Munduko ertz guztietatik iristen zaizkigu alarmazko albisteak... Ez, ez, zaude ixtant batean. Hori ez da osorik egia. Zuzenago esango genuke hori gertatzen dela erleak zaintzen diren leku gehienetan” baina ez guztietan. Honek itxaropena uzten digu, alegia, badirela lekuak zeinetan ikasi dezakegun nola salbatu gure erlezaintzako industria.
Espezie gisa, erlea ez dago arriskuan, inola ere ez. Baina guk, gizakiok, arazo bat daukagu. Eta guk arazo bat daukagunean, ia beti geuk sortua izan ohi da. Horregatik, non gauden eta honetara nondik iritsi garenari buruzko analisi on bat behar dugu. Baina hau dagoenekoz askok egina daukate. Erantzuna ez dago hor kanpoan. Hurbilean daukagu.
2009-06-09
Zonbeit aste lehenago, burrunbaka zabilan erle-ume bati oihanean oharturik, hosto, xixtapur eta harri kixkolak ahutaraka aintzinera arthiki ziozkan Piarresek, oihurik amultsuena ere ba: Bil Maria, Bil Maria! Eta, erle-umea finkatu zen haitz-ondoari, bi haizkora ukaldiz, kurutze bat egin zion berehala. Erle-umea harena zen handik harat, nehor sekulan ez baitzen erle-pilotari atrebituko herrian, eta, norbeit atrebitzekotz, segur hilen baitzitzaizkon hari erle maiteak.
guztia irakurri2009-05-22
1858an, Apiterapiaren aitapontekotzat jotzen den Phillip Terc doktoreak ikerketak burutu baino urte dexente lehenago, honako liburua plazaratu zen AEBetako Philadelphian: "Apis mellifica; or The poison of the honey-bee considered as therapeutic agent". Egilea mediku aleman bat zen, C.W. Wolf, Berlingo distritoko mediku izana eta Amerikara emigratua. Duela 150 urte "Apis Mellifica" homeopatian erabiltzearen onurak aipatzen zituen.
guztia irakurri2009-04-22
Cherckerboarding sistema honek ere erleak engainatzen ditu, sinestaraziz oraindik ez zaiela kumea osatzeko garaia heldu. Metodo honetan ez da habia ukitzen. Oinarria zera da: habiaren gaineko aldean tartekatzea lauki osatu baina hutsak eta ezti estalia (operkulatua) daukaten laukiak.
guztia irakurri2009-04-17
Ingelesezko Wikipediak eskaintzen du erleari kalte egiten dioten pestizidei buruzko informazio zabal eta zehatza. Median Lethal Dose (LD50) izeneko irizpideen arabera sailkatu dituzte pestizidak. LD50 horrek adierazten du molekula baten zein dosi behar den populazio baten erdia hiltzeko, eta Wikipedian albistea erredaktatu duenak argi utzi du irizpide mugatua dela, produktu baten toxikotasun mailari ñabardura batzuk erantsi behar zaizkiola nabarmenduz, baina gainbegirada batean erlearen bizimodua hondatzen duten milekulen ikuspegi orokorra edukitzeko oso baliagarria da.
guztia irakurri2009-04-14
Ohartu behar dugu erlekumea dela erle kolonia baten arrakastaren ondorioa. Adierazten du taldea ondo doala eta ugaritzeko adinako indarra daukala. Erleak berezkoa du kumea. Hala ere, erledunarentzako eragozpena izaten da, eta horregatik komeni da aztertzea zerk bultzatzen dituen erleak erlekumea botatzera. Bi motatakoak dira erlekumeak: ugalkortasunari dagozkionak eta kofoinetan erle ugariegi egoteak eragindakoak.
guztia irakurri2009-04-07
AITAK: Ez-nuke laborari etxerik ikhusi nahi erlerik gabe, zeren hortarik ez-baita probetxurik baizik heldu.
Ongi axola-gutikoak garela aithortzeko dugu ez-denaz geroztik gure tokietan hoin erle guti baizik. Bethi arrangura gare gure ezin-bizia; bainan, zer egiten dugu gure erromestasunetik atheratzekotzat? Lanik ez-duen erle bat ere ez-dugu atxikiko. Artha xume baten hartzea sobera zaiku. Ongi begiratzen badugu gure bizi-moldeari, kausituko dugu zertaz jazar gerorren buruei.
2009-03-30
Azukre artifizialen kontrako eragozpena ez dator artifizial izate horretatik, ezta elikatzaile ez izatetik ere. Azken finean, gauza asko jaten dugu plazerragatik eta ez beren elikadura balioengatik. Kontua da azukre artifizialak ekoizpen prozesua bukatutakoan, daukaten kontzentrazioan, estimulatzaile bortitzak bihurtu direla. Gizakiaren urdailean era bortxatuan oxidatzen dira oxigeno pittinenaren aurrean, lixeriketa sistemaren baitan eragin explosiboa daukate, eta honek ordainetan giza organoak bat batetan behartzen ditu gogorrago eta azkarrago lan egitera.
guztia irakurri
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1