Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Eultzak Garagarrillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

2008-06-30

Erlepillak iñoiz baño geiago izaten dira ille onetan. Askotan alako erlepilla zein eultzatik atera zan jakin nai genuke ta ortarako erlepil berritik zenbait erle artu, katillu batean jarri ta irin-hautsaz zurituaz aidean bota gero. Erle abek beren amaren erletegira joango bai-diran, bereala ezagutuko degu nondik datozen atetxoaren aurrean egan ikusten digutunean.

guztia irakurri

Liztor asiatarra iristear da Euskal Herriko erlategietara

2008-06-27

"Le Journal du Pays Basque" egunkariak jakinarazi duenez, Akitanian azken urteotan zabaldu den liztor asiatarra (Vespa Velutina) Euskal Herrira iristear dago. Liztor edo erlastar honek erlauntzetatik eztia osteko bertako erleak hiltzen ditu, eta sekulako kalteak eragiten ari da Akitaniako kofoinetan. Euskarara ekarri dugu frantsesezko informazioa.

guztia irakurri

Polena beratu egin behar da hartu aurretik

2008-06-26

Erlearen polena herritar gehienek likidoren batean nahastuta hartzen dute, uretan, fruitu-zukutan, yogurretan, eta abar. Badira batzuk polen pikorrak lehorrean jaten dituztenak. Hugo Agirre mediku eta apiterapeutak Urretxu eta Iruñeko hitzaldietan aspalditik esaten duena defenditu zuen: gutxienez ordu erdiz eduki behar dela beratzen hartu aurretik, bere propietateak osoki baliagarri izatekotan.

guztia irakurri

Erreakzio alergikorako, gogoratu: Ciproheptadina Kloridratoa

2008-06-20

Hugo Agirre mediku eta apiterapeuta argentinarrak Gipuzkoako Urretxun ekainaren 17-19an eta Iruñean 18an eman dituen hitzaldietan esandakoetatik, zenbait informazio interesgarri bilduko dugu ondoko egunetan. Hona lehena: zer eduki behar duen erlezainak erreakzio alergiko larri bat gertatzekotan erabiltzeko. Hugo Agirreren ustez, erabili beharrekoa ez da ez antihistaminikoa (Epinefrina) eta ez adrenalina. Ciproheptadina Kloridratoa eduki behar prest injekzio intramuskularrean sartzeko, eta gainera kaltzioa, edo kaltzio karbonatoa edo (medikutara joanik) kaltzio glukonatoa.

guztia irakurri

Apiterapiaz jardunaldi bereziak Urretxun Hugo Aguirre mediku apiterapeutarekin

2008-06-02

Apiterapiari buruzko jardunaldi bereziak izango dira Gipuzkoako Urretxu herrian Ekainaren 17 eta 19an. Labeaga aretoan, bi arratsaldez, Hugo Aguirre mediku apiterapeuta argentinarra mintzatuko da erleak eta erlauntzako produktuek osasunarentzako dauzkaten balioez. Ekitaldia Lekaio Kultur Elkarteak
antolatu du BIT Apiterapia Elkartearekin elkarlanean eta Urretxuko Udalaren babesarekin.

guztia irakurri

Eultzak Orrillan - Mayatzean ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)

2008-05-31

Egualdi onarekin erletegiko erleak ugaritu egiten dira eta erlenagi asko azaltzen da.

Auxe da amak azitzeko sasoi ona; bai eultza geiago izateko, bai dauzkagun zarrak ala egokiak ez diranak kendu eta aien tokian berriak jartzeko.

guztia irakurri

Alemanian zortzi pestizida debekatu ditzute erleak hiltzen dituztelakoan

2008-05-28

Alemaniako Kontsumoaren Babeserako eta Janarien Kalitatearentzako Bulegoak (BVL, alemanezko sigletan) debekatu egin du zortzi pestizida ezagun erabiltzea, ikerketa batek erakutsi duelako erleak akabatzen dituztela. Baden-Wuerttemberg estatuan egindako ikerketak erakutsi du hilik aurkitutako 30 erletatik 29k klotianidina arrastoak zeuzkatela. Honako produktuok debekatu dituzte: Antarc (imidacloprid), Chinook (imidacloprid), Cruiser (thiamethoxam), Elado (clothianidin), Faibel (imidacloprid), Mesurol (methiocarb) eta Poncho (clothianidin), ia denak Bayer multinazionalak ekoiztuak.

guztia irakurri

Erleak txistuka menderatu eta erabili

2008-05-18

Hilda M. Ransome antropologoak "The Sacred Bees in Ancient Times and Folklore" liburu zoragarria plazaratu zuen 1937an, berrikitan birrargitaratu dutena. Erudizioz betetako obra horretan, pasarte batean Ransomek aipatzen du zenbait herritan erlezainek erleak txistuka erabiltzeko omen zeukaten ahalmena. Zati hau euskaratu diogu ingelesetik.

guztia irakurri

Artxiboa

artxiboa

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan