Gipuzkoako arrantzaleek hegalaburraren kuota saldu diote Espainiako multinazional bati. Eguzki talde ekologistak ohartarazi du horrek ez diola batere mesederik ekartzen arrantza jasangarriari.
Lurra ez da mugarik gabeko hornitzailea. Iturria lehortzen ari gara eta ez ditugu agortze mugak –kalkuluak ez dira gardenak– ezagutzen. Ian Fitzpatrick-ek ingurumen arloan lan egiten du. New Internationalisten idatzi duenez, ordea, badira landa-lurren ustiatzea eteteko moduak.
2020. urtetik aurrera Bhutanen nekazaritza ekologikotik datozen fruta eta barazkiak bakarrik ekoiztuko dituzte. Neurri hori hartuko duen munduko lehen herrialdea izango da.
Pierre Rabhi, Kenadsa-n (Aljeria) sortua 1938an. Laborari eta filosofo hau laborantza biologikoaren aitzindarietako bat da eta lur bizi batera itzuliz giza-sareak bultzatzen dituen mugimenduko ideologo nagusia. Altermundialismoaren izen garrantzitsu honek NBErentzat misioak egiten ditu munduan...
“Xorieri mintzo zen, mintzo zen haizeari...”
Eguzki mugimendu ekologistak salatu du Gasteizeko Udalak iragarritako ibaien garbitzea eta dragatzea diru-xahutze hutsa dela. Haien ustez, uholdeak aurtengo eguraldiaren eta gizakiaren esku-hartzearen ondorio dira, eta ez dute zerikusirik udalak aipatzen duen zikinkeriarekin.
Hariztiz eta pagadiz osatutako baso mistoa da Añarbekoa. Egoera oso onean dago eta Aiako Harria Parke Naturalaren kontserbazio balio handienak daude bertan. Biodibertsitatearen galera dela-eta, baso erreserba izendatzea eskatu dute ekologistek eta hainbat erakundek, baina oraindik ez da halakorik egin.
Gauza jakina da: itsasoa agortzen ari gara, arrainak ugaldu daitezkeen baino azkarrago ustiatzen, eta espezie ugari desagertzea aurreikusten dute azterketek. Saihesteko, arrantza jasangarriaren aldeko aldarria ahobatezkoa da, baina praktikan ez du hori bultzatzen Europar Batasunean prestatzen ari diren Arrantza Legeak. Hala ere, arrantza jasangarria alternatiba bideragarria dela erakutsi dute Ziburu-Donibaneko arrantzaleek.
Europan eta AEBetan, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Zenbaki eskandalagarri hauek saihestu daitezke, ordea: legedia zorroztuz, jakien iraupena luzatzeko neurriak hartuz, hornitzaile eta saltokien jardunean gardentasuna eskatuz… eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz.