Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali zuten. Munduko mapa original hura galdu egin zen, baina bi kopia iritsi zaizkigu; hain zuzen, kopia bat egiten ari zela hil zen Fra Mauro hurrengo urtean, 1460an. Elizgizona izan arren, eta Veneziatik irten ez zen arren,... [+]

Zela mongoliarrek asmatu zuten?

Zaldiak erabiltzeko funtsezkoak diren estribuak eta zelak V. edo VI. mende inguruan Txinan asmatu zirela uste izan da orain arte. Baina Mongoliako Urd Ulaan Unet kobazuloan zela zaharragoa topatu dute, IV. mendekoa. Inguru hartako urki egurrez egina dago, eta, beraz, ez da... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Serorak
Herri ondarearen zaindariak, elizako agintarien jomugan

Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]


Gudurako zaldi txikiak nahiago

Iraganeko gudu zelaietan zaldi handi eta boteretsuak irudikatu ohi dituzte koadro eta filmetan. Baina Exeterreko unibertsitateko ikerlariek ondorioztatu dute Ingalaterran gerran erabili ohi zituzten zaldiak egungo poneyen tamainakoak zirela.


Khutulunek ez zuen ezkondu nahi

Mongolen Inperioa, XIII. mendearen bigarren erdia. Gengis Khanek sortutako inperioa lau zatitan banatuta zegoen, eta lau khanerrietatik bi gerran egon ziren 30 urtez: Kublai Khan buru zuen Khan Handiaren Inperioa –Txina konkistatu berria barne hartzen zuena– eta... [+]


Petrarcak itzali zuen Erdi Aroa?

Flavio Biondo historialari eta humanistak XV. mendean idatzitako liburu batean lehen aldiz historia hiru arotan banatu zuen: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Horren aurretik, XIV. mendean Francesco Petrarca poetak zedarritu zuen Erdi Aroaren ikuspegi eurozentrista iluna.


Ziryab, IX. mendeko 'influencerra'

Mosul, 789. Abu Al-Hasan Ali ibn Nafi jaio zen abbastar kaliferriko hirian. Ziryab (zozo) izenez egin zen ezagun, bere azal ilunagatik eta, batez ere, ahots ederragatik, Ibn Hayyan (987-1075) historialariaren arabera.


Oihalek esaten digutena

Norvegian, Trondheim Unibertsitateko ikertzaileek zortzi oihalen arrastoak topatu dituzte X. mendeko emakume bikingo baten hilobian: sei artilezkoak dira eta beste biak, lihozkoak.


Erdi Aroko eta euskarazko rolak

Eneko Azedok Adur izeneko rol jokoa sortu du. Oso gutxi dira rol jokoetan euskaraz aritzeko aukerak eta, gehienetan, beste hizkuntzetan sortutako jokoak itzuli edo moldatzen dira horretarako.


Erdi Aroko eraikinen mapa interaktiboa

Europako Ikerketa Kontseilua, Petrifying Wealth izeneko proiektuaren bidez, bisore kartografiko irekia prestatzen ari da, Europa hego-mendebaldeko Erdi Aroko egiturak biltzen dituena.