Asteartean irakurritako albiste batek ekarri dit gogora Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobela: “Baionako portua: Guimaraesko marinelak etxera itzuliko dira”.
Iruñeko VW lantegian nagusi den UGT sindikatuak lana banatzeko proposamena egin dio enpresa batzordeari. Bere esanetan, 200 lanpostu berri sor daitezke, “milaka familiarentzat egoera jasanezina delako”. Dena den, langileek egungo lanorduekin jarraitzea aukeratu ahal izango lukete.
Euskal Herrian 237.243 langabetu dago, biztanleria aktiboaren %16,4. Espainiako Estatuan langabetuak 6,2 milioi baino gehiago dira eta %27,2ko langabezia tasa dute. Frantziako Estatuan tasa %10,8koa da. Hori da gure errealitatearen argazki berriena. Bitartean, badaude pertsonak, gobernuak eta...
Kukuxumusuren bulegoetako eta egoitza nagusiko langileen %62a kaleratu zituzten Otsailean Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztuta. Euren errealitatea azaldu dute prentsa ohar baten bitartez.
Acciona multinazional espainiarrak 1.040 langile ditu Nafarroan. Haietako 89 kaleratzeko eta beste 193ri kontratua aldi baterako eteteko asmoa dute jabeek. Gaur aurkeztu duten erregulazio espedientea Madrilen.
Huyck Wangner enpresak Zizurkilen duen lantegiko (Perot ohiko) hemeretzi behargin eta ELA sindikatuko hiru ordezkari Alemaniara abiatu ziren atzo, jabeei fabrika itxi ez dezaten eskatzeko.
Corrugados Azpeitia enpresako kideek manifestazioa deitu dute hilaren 20an, larunbata, Azpeitiko plazatik abiatuta. Enpresa batzordeko ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak prentsaren aurrean agertu dira asteazkenean, “eskualdeko etorkizun industrialaren alde” borrokatuko dutela esanez, eta udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari “langileen zein eskualdearen etorkizunaren aldeko lana egin dezaten” eskatuz.
Etxeko langileei eragiten dien dekretua ezarri du Espainiako Gobernuak eta lege berria gaurtik aurrera izango da indarrean. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak salatu duenez, lege horrek ezkutuko ekonomia areagotuko du sektorean eta kontraturik gabe utziko ditu etxeko langileak.
Berriobeitiko Perfil en Frío enpresa-batzordeak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, gaurtik aurrera greban izango dira langileak, euren lan eskubideak defendatzeko. Otsailean hasi zituzten negoziaketak zuzendaritzarekin, baina ez dute akordiorik lortu.
Hainbat enpresa, sindikatu eta eragile sozialek Araba Borrokan ekimena sortu dute, "egungo egoera ekonomiko eta sozialari eremu lokalean erantzuteko helburuarekin".Apirilaren 11n egingo duten manifestazioaren berri ere eman dute aurkezpen ekitaldian.
Langileen komiteak enpresako zuzendaritzarekin bildu ostean egin da publiko erabakia: Corrugados Azpeitiaren jabe den Gallardo taldeak eten egingo du enpresaren jarduera. Langileen ordezkariek adierazi dutenez, erabaki horren atzean enpresak Getafen (Espainia) daukan plantaren aldeko hautua egin izana dago.
Urkullu lehendakariak EAEn enplegua sustatzeko plana aurkeztu du eta konpromisoa hartu du 44.000 lanpostu sortzeko 2016ra bitartean, horietatik 12.711 aurten bertan. Egungo langabezia tasa biztanleria aktiboaren %15,93koa da, eta 2013an krisiak 19.000 lagun jaurtiko ditu lanik gabe kalera. Urkulluk berak onartu du plan hau ez dela “sendagarria”, enplegu eza “arintzeko” baino ez duela balioko.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Enplegua Sustatzeko 2013-2016 Plana aurkeztu zuen atzo. Lau urtean 3.630 milioi euro inbertituz, 44.000 lanpostu sortzea da asmoa, eta enpresa txiki eta ertainetako beste 112.000 mantentzea. Aurten bertan, 12.711 lanpostu sortzea eta 42.185 mantentzea aurreikusten du planak. Eraikuntza arloan, enpresa txiki eta ertainetan, gazteen kontratazioan eta autoenpleguan pizgarriak izango ditu planak.
Otsailean 234.530 langabetu zenbatu ziren Hego Euskal Herrian, biztanleria aktiboaren %17,64 hain zuzen. Prestaziorik jasotzen ez duten langabetuen kopurua 100.000tik gorakoa da jadanik, langabetuen %44. Gazteen artean eta inoiz lanik izan ez dutenen artean ere paroa handitzen ari da; belaunaldi...
Turismoa ikasi eta gero lan on zenbait eskuratu omen zituen hainbat urtez; Guggenheimen edota Bilbo-Portsmouth bidea egiten duen ferryan, kasurako. Hain zuzen, itsasontzian zebilela ezagutu omen zuen oraingo bikotea, duela hamar urte pasatxo. Hondarreko urteotan, aldiz, gero eta enplegu...
Expansión egunkariak albiste deigarria publikatu du egunotan: “Espainia Alemaniaren eredurantz doa: enpresen errentek, soldatena gainditu dute 30 urtean lehen aldiz”. Egunkariak erabili ohi duen hiztegi ekonomizista murtxikatuz, artikuluak egoera berriaren abantailak eta onurak azpimarratu ditu. Krisiak Espainiaren ekonomia norabide onean jarri omen du.
Enplegu gatazkak dauzkaten 19 enpresatako langile batzordeek manifestazioa egin zuten larunbatean Bilbon. “Enplegua defenda dezagun” lemapean milaka herritar batu ziren manifestazioan.
Langabeziak Hego Euskal Herrian marka berria gainditu du 2013ko otsailean, Garak argitaratuduenez. Lau herrialdeetan guztira 234.530 langabetu daude dagoeneko, Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza ministerioak publiko egin dituen datuen arabera. Horietatik, gainera, 104.257 lagunek (langabetuen %44,45ak alegia) ez du prestaziorik jasotzen.
Alemaniara bizitzera joan diren Europar Batasuneko herritarrek ez dute Estatuaren laguntzarik jasoko ezer kotizaturik ez badute. Gisa horretan, hegoaldeko europarrak ekialdekoekin parekatu dituzte –ekialdekoek lehen ere ez zuten halako eskubiderik–, eta Merkelen Gobernuak harresia eraiki du emigrante berriok Alemaniako ongizate sisteman ez sartzeko.
FCCk Lemoan duen lantegia saldu dio CRH zementugile irlandarrari. Akordioa kromo aldaketa batean datza: CRHk Cementos Lemonako partaidetzaren ia %100 eskuratuko luke, honek Uniland-en duen partaidetza (%26) uztearen truke. Langileek nagusi berriarekin harremana lehenbailehen izan nahi dute euren lanpostuen etorkizunaz hitz egiteko.
Alemaniak 1990ean bateratu zenetik langabezia tasa baxuena aurkeztu du 2012ko azken hiruhilekoan. Hala ere, Garak gaur azaltzen duen moduan, gero eta pertsona gehiago dago soldata minimoen truke edo minijob erregimenean lan egiten.
Langabeziaren eta krisiaren aurka protesta egiteko Nafarroako Legebiltzarra inguratu dute herritarrek gaur goizean. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak deialdia debekatu zuen arren, protesta aurrera ermaan dute, eta foruzaingoa bertaratu direnei oldartu egin zaie. Ateak Ireki kolektiboak sareratu duen bideo honetan ikus daiteke bizitutako tentsioa.
Mercedesek Gasteizen eta Bartzelonan dituen egoitzetako langileriaren %80 kaltetuko duen Enpleguaren Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu du, Diario Vascok gaur argitaratu duenez. Hilabete baten buruan ezarriko den espedienteak Arabako hiriburuko egoitzan lan egiten duten 3.138 laguni eragingo lieke. Hiru denboralditan ezartzea pentsatu du enpresak: apirilaren 5etik 12ra, uztailaren 22tik abuztuaren 2ra eta irailaren 2tik 13ra.
INE Espainiako Estatistika Institutuko 2010eko soldata inkestaren arabera, Espainiako Estatuan gizonek baino %22,55 gutxiago irabazten dute emakumeek lanean. Gizonen soldataren batez besteko bera kobratu ahal izateko, emakumeak urtean 82 egun gehiago egin beharko lituzke lan.
Haurren pobrezia eta gazteen langabezia; azken egunotan erabili diren bi termino. Egungo krisi ekonomikoaren ondorioz bizi dugun errealitate gordina adierazteko bi espresio dira. Merkatuen (banku handiak, finantza erakundeak, inbertsio funtsak, multinazionalak…) kapitalismo basatiak...
EAEn “seguru aski” gizarte prestakuntzetan murrizketak izango direla azaldu du Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak, nahiz eta ez duen zehaztu zehazki zein arlotan. Ricardo Gatzagaetxebarriak ere aste honetan aurreratu du osasunari eta hezkuntzari “zerbaitek eragin beharko” ziola.
Gazteentzako lan kontratu berria proposatu dute CEOE Espainiako enpresarien elkarteak eta enpresa txiki eta ertainak biltzen dituen CEPYMEk. Hilean 645,30 euro kobratuko lituzkete, hau da, Espainiako Estatuko gutxieneko soldata.
2012an gizarte laguntzaren inguruko kexa kopurua “asko” hazi dela adierazi du Iñigo Lamarca EAEko Arartekoak. Zerbitzuak deuseztatzea eta laguntza eskaintzeko denbora luzea izatea, edo ez ematea, izan dira kexen arrazoi nagusiak.
CAFeko zuzendaritzak bertan behera utzi du 870 langileri eragingo zion Enplegu Erregulazio Espedientea. Azken asteetan hainbat mobilizazio egin dituzten langileek pozik hartu dute berria. Enpresa batzordeak “oso positibotzat” jo du zuzendaritzaren erabakia, “sortutako egoera birbideratzen asmatu eta egon daitezkeen alternatibak akordio bidez adosteko bere prestutasuna agertu duelako”. Zuzendaritza eta langileak gaur eguerdian bilduko dira, Beasaingo plantako lan eskasiari nola aurre egin eztabaidatzeko.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Corrugados Azpeitiako langileei eta ELA eta LAB sindikatuei eman die arrazoia eta enpresak 60 langile kaleratzeko plana atzera bota du. Enpresak “fede onez” ez duela jokatu adierazi du auzitegiak eta kaleratze kopurua zehazterako garaian “malgutasunik gabe” aritu dela.