Garoņa “egoera negargarrian”: 150 milioi beharko dira berriz martxan jartzeko

Garoña zentral nuklearra “egoera negargarrian” dagoela salatu du Burgosko Ekologistak Martxanek. Zentrala berriz martxan jartzea “erabaki zentzugabetzat” jo dute, eta logikoena “behin betiko ixtea” dela diote.

Garoņa behar baino lehen ixteagatik 18,4 milioiko zigorra Iberdrola eta Endesari

Garoñako zentral nuklearra baimenik gabe eta behar baino lehenago ixtea “arau-hauste oso larritzat” jo du Espainiako Merkatu eta Konpetentziaren Batzorde Nazionalak. Horregatik, Iberdrolak eta Endesak kontrolatutako Nuclenor elkarteak 18,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du.

Irtenbideek zalantzak sortzen dituzte Fukushiman

Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik hainbat bidetatik barreiatu da erradioaktibitatea. Hasieran, leherketa gertatu zenean, atmosferara gas bidez barreiatu zen, baina geroztik ura du garraiobide nagusi. Hiru urte daramatzate zentraleko bihotz nuklearrak ureztatzen, tenperatura...

Garoņa itxita uztea edo berriro zabaltzea, biak kezka iturri

Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan

Lekukotasuna: TEPCOk ihes egin nahi izan zuen Fukushimatik

Fukushima Daiichiko zentral atomikoaren hondamendia are larriagoa gertatuko zen baldin eta orduan Japoniako lehen ministro zen Naoto Kanek baimena eman balio TEPCO konpainia elektrikoari zentraletik ihes egiteko. Kanen aholkulari berezia zen Goshi Hosonok Asahi Shimbun egunkarian azaldu ditu hondamendiaren une erabakior hartan bera tarteko hartutako erabakien xehetasunak. Daiichi abandonatu izan balute, istripuak bestelako hondamendi kate oso bat abiaraziko zuen. Hasteko, Daiichitik hurbil dagoen Fukushima Dainiko zentral nuklearreko langileek ere ihes egingo zuten, zentrala kontrolik gabe utziz, eta inguruetako erreaktore gehiagotan gauza bera gertatzeko arriskua sortu, Japoniako eskualde osoa lurrikararen eta tsunamiaren ondorioak jasaten ari zen une larri hartan. Hasonok nabarmen utzi du konpainia elektrikoak ihes egin nahi zuela lekutik eta Kan lehen ministroaren erabakia izan zela hondamendia nolabat kontrolpean edukitzeko bidea egin zuena.

Gladys del Estal gogoratu dute haren heriotzaren 35. urteurrenean

Eguzki talde ekologistak antolatuta omenaldia egin zitzaion igandean Gladys del Estali, Cristina Enea parkeko bere oroigarriaren aurrean. Emakume ekologista 1979ko ekainaren 3an hil zen energia nuklearraren kontrako protesta batean Guardia Zibilak tirokatuta.

Garoņa berriro irekitzeko eskatuko du Endesak

Endesak Garoñako zentral nuklearra (Burgos) berriro irekitzeko baimena eskatuko duela iragarri du. Enpresa elektrikoaren esanetan “oztopo ekonomikoak” gainditu dituzte jada, eta uztailaren seiaren aurretik irekiera prozesua martxan jarriko dute.

Ukraina handi geratzen zaio Merkeli

Ukrainako krisiari buruzko analisia egin du Rafael Poch nazioarteko gaietan aditua den kazetariak La Vanguardiako Diario de Berlin blogean. Atzean dauden tentsio diplomatiko eta interesak xehatu ditu.

Zentral nuklearrak itsasoan?

Fukushimako istripuak tsunami batek kaltetutako tresneria elektrikoan izan zuen oinarria. Tresneria elektrikoa kaltetzeak erregai erradiaktiboa zegoen eraikinetara ura ezin eramatea eragin zuen, eta hozte-sistema etenda geratu zenez erregaiak izugarrizko tenperatura hartu eta telebistan ikusi...

Japoniatik hondamendiak jaurti 134 zesioa iritsi da Kanadaraino

Albistea The Vancouver Sun egunkariak zabaldu du. Urak arre datoz: Columbia Britainiarrean aurkitutako erradiaktibitateak osasunaz kezkatzeko modukoak dira. Fukushimako erradioaktibitatea aurkitu izanak piztu ditu hemengo itsas biziari buruzko eta gizakietan eduki ditzakeen ondorioei buruzko...

Fukushima gogoratuz hiru urte geroago

Martxoko lehen asteburuan ehunka pertsona irten ziren kalera Tokion, Japoniako Gobernuak TEPCO enpresari erantzukizunak eskatzeko bidea etengo duela jakitean. Ofizialki ez da inor hil erradioaktibitatearen eraginez; estresagatik edo istripu nuklearrarekin zerikusirik duten gaixotasunengatik,...

"Garoņa martxan jartzen baduzue, bagoaz beste argindar konpainia batera"

Araba Garoñarik Gabe plataformak herritarrei dei egin die zentral nuklearra berriro ez irekitzeko presioa egin dezaten. Garoña berrirekiko balitz Endesa eta Ibedrolako bezero izateari uzteko sinadura bilketa jarri dute abian.

Garoņa: laster Bilbo aldeko herritar guztientzat iodo pilulak?

Komeni da arretaz irakurtzea gaur Madrilgo El País egunkarian Enrique Mullerrek plazaratzen duen "Alemania ampliará la zona de seguridad alrededor de sus reactores nucleares" kronika. Euskaldunoi dagokigunez, bereziki Araba eta Bizkaiko jendeek kasu egin beharko liokete letra xeheari, bertan adierazten baita Alemaniako gobernua zentral nuklearren inguruko eremuetan ezartzera doan zenbait neurri berri. Horiek gure artera ekarriz gero (eta ekarri beharko dira laster), Araba eta Bizkaiko herritar gehienei iodo pilulak banatu beharko dizkiete agintariek, Gañorako (Burgos) zentral nuklearrean istripua gertatuz gero lehen orduetako babes neurria eskueran eduki dezaten. Bilboaldea bera ez da zentraletik 50 kilometro baino urrunago aurkitzen.

Naoto Matsumura Europan dabil nuklearrak ixteko eskatuz

Fukushima-Daiichiko zentral nuklearraren hondamendiaren 3. urteurrenakari, Frantzia, Alemania eta Suitzako militante antinuklear andana batek Europara konbidatu du Naoto Matsumura “Fukushimako azken gizakia” deitu dutena.

Fukushimaren 3. urteurrenean ‘Furusato’, sorterria galdu dutenen kanta

Duela bi urte ezagutu genuen Furusato kanta ederra, orduan 15 urte zeuzkan Kokoro Fujinami telebistako aktoresak Fukushimaren oroimenezko elkarretaratze batean kantaturik

Fukushima + 3 urte: kontrolik gabe dirau baina gutxi axola dio

Munduak bere errutinen artean irensten ditu “Fukushima” lerro-burupean hedabideek tarteka zabaltzen dituzten datuak, dagoeneko menderatutako istripu baten ondorioak balira bezala. Tamalez, hiru urteren buruan, hango makina matxuratuen eta erregai nuklearren kontrolik ez dute berreskuratu teknikariek eta hondamendiak lanean dirau.

Zentral nuklearren aurkako protestetan Greenpeaceko 76 kide atxilotu dituzte

Zentral nuklearren segurtasun ezaren aurkako protesta ekintzak egin ditu asteazkenean Greenpeace taldeak Europako bost herrialdetan. 76 ekintzaile atxilotu ditu poliziak, haietako 9 Garoñan. Azken horiek aske geratu dira.

Garoņa berriz martxan jarri ahal izateko, legedia aldatu du Espainiako Gobernuak

Garoñako zentral nuklearra kudeatzeaz arduratzen den Nuclenor enpresaren neurrira egindako dekretua onartu zuen ostiralean Espainiako Gobernuak. Horri esker, zentralaren arduradunek bost hilabete dituzte erabakitzeko Garoña berriz martxan jarri nahi al duten.

Garoņako zentral nuklearraren itxiera berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Greenpeace erakunde ekologistak aurkeztutako helegitearen gainean eman du epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta argudiatu, Garoñako zentral nuklearraren kasuan indarrean dagoen legea 2009ko uztailaren 3koa dela, ITC/1785/2009 delakoa alegia. Legearen arabera, 2013ko uztailaren 6an itxi behar zen Garoña behin betiko, baina Espainiako Industria Ministeritzak agindua baliogabetu egin zuen partzialki, eta enpresa kudeatzaileak, Nuclenorrek, zentrala ustiatzen jarraitzeko baimen berria eskatu zuen.

Merkeagoa da Garoņa zabaltzea ixtea baino

Nola itxi Txernobyl? Nola itxi Fukushima? Bi zentral nuklear horiek istripuak jasan ondoren “bizirik” jarraitzen dute, eta inork ez du ixtea planteatzen. Lehena estali eta berrestali egin dute, eta hurrengo belaunaldiek egin dezaketen aurrerapen teknologikoen esku utzi dute soluzioa;...

TEPCOk dirua jarri zuen politikari pro-nuklearren kanpainak pagatzeko

The Asahi Shimbun egunkariak aurkitu du denek zekitena: konpainiek ezkutuan lagundu zituztela politikari pro-nuklearren hauteskunde kanpainak. Hauteskundeetan enpresa nuklearretako buruzagiek esku hartzen zutela jakina zen, baina kasu honetan enpresek berek ezarri dute dirua.

Suitzak iodo pilulak banatuko dizkie nuklearretatik 50 kilometrora bizi direnei

Zuricheko irakurle batek abisatu digu: "Guztioi etxera iodo tabletak banatuko dizkigute, zentral nuklear baten inguruko 50 kilometroen barruan gaudelako". Suitzako Gobernu federalak erabaki berria du nuklearren inguruko babes eremua 20 kilometroko radiotik 50era zabaltzea. Ondorioz, herritar bakoitzari, zentralen jabeek pagatuta, 12na pilula bidaliko zaizkio datorren udazkenean postaz.

Garoņa ireki ahal izateko dekretua onartuko du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak hilaren amaieran edo otsailaren hasieran onartuko du Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzea ahalbidetuko duen dekretua, Alberto Nadal Estatuko Energia idazkariak azaldu duenez. Martxan jartzeko erabakia Nuclenorren esku dago.

Irizpideak aldatuz

Ken Buesseler biokimikaria Wood Hoods Ozeanografia Institutuko (WHOI) ikertzailea da, eta azken aldian Fukusimako hondamendiaren harira, bertako uren erradiaktibitatearen gaineko azterketetan ari da lanean.

5+1 taldea ados jarri da Iranekin honen jarduera nuklearrez

Igande goizaldean sinatu dute akordioa Genevan alde batetik AEB, Errusia, Frantzia, Txina, Britainia Handia eta Alemaniak (5+1 taldea) eta bestetik Iranek.

Fukushima-4ko biltegia husten hasi dira

Gaur ekin dio TEPCO konpainiak Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen biltegian gorderik dauden erregai usatuak lekualdatzeari.

Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten

Azaroan ekin behar diote TEPCOren langileek Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen erregai biltegia husteari.  Lurrikarak birrindutako eraikinean bi urte eta erdiz goiti egoera tamalgarrian edukitako erregaiok leku seguruago batera eramateko lanak oso izango dira konplexu eta arrisku handikoak. Mundu osoak egon behar luke haiei so.

Fukushima-4ko erregai biltegia husteko lanak atzeratu egin dituzte

Energia Nuklearraren Segurtasunerako Japoniako Erakundeak eskaturik, TEPCOk atzeratu egin du hiru egun barru azaroaren 8an hasi behar zuen operazio oso delikatua.

Fukushima saiakera eremu bilakatu da

Fukushimako zentral nuklearra kudeatzen duen TEPCO konpainiaren arabera, itsasora isuritako ur erradioaktiboak ez du inguruko itsasertza kutsatu; horren froga modura aldika-aldika itsasoan, hiru eta hamabost kilometrora, egindako kontrolak aipatzen ditu. TEPCOk hori esan zuen egun berean beste...

Fukushiman 7,3ko lurrikara, orain Francisco tifoia, laster Likema

Iturri batzuk aipatzen dute 7,3 gradukoa izan dela, zenbaitek 7,1ekoa, beste batzuek 6,8koa, gaur goizaldeko ordu biak pasatxotan (Euskal Herrian atzo ilunabarreko 7ak pasa berritan) Fukushima astindu duen lurrikara.
Multimedia

2014-03-12  |  Energia nuklearra

Abita

Erredioaktibitateak jolastea galarazten duen Fukushimako ume bati buruzko animaziozko filma. Egileak: Shoko Hara eta Paul Brenner

2013-10-09  |  Energia nuklearra

Alternatiba 2013, alternatiben herrixkaren eguna iruditan

2013ko Alternatiba jaialdia urriaren 10ean Baionan ospatu zen. Lapurdiko hiriburuan bildu zirenek alternatiba jasangarriak ezagutzeko aukera izan zuten: baratz komunitarioak, hirigintza ekologikoa, banku etikoak, tokiko monetak, trantsizio energetikoa egiteko egitasmoak, kooperatiba...

2012-06-01  |  Energia nuklearra

Eric Gueret

1965eko irailaren 24an sortu zen Suresnes-en (Frantzia). Parisko Louis Lumière eskola ospetsuan egin zituen zine ikasketak, eta geroztik etenik gabe dihardu gai sozial, ekonomiko, politiko eta ekologikoen inguruko dokumentalak eta filmak egiten. Horren adibide dira, sabela korapilatzen...

2011-11-17  |  Energia nuklearra

Zer ari zaie gertatzen Fukushimako haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak

Japoniako GurePlanet-TB (OurPlanet-TV) kate independienteak uztailean emititu zuen 25 minutuko erreportaje honetan, Fukushima inguruko haurren osasun egoera eta Txernobylgoek 1986tik jasaten dutena konparatzen ditu. Pello Zubiriak euskaratua.

2011-07-11  |  Energia nuklearra

Fukushimatik mezua, haurrak erradioaktibitatetik babesteko elkartetik

"Kaixo, Nakate naiz, haurrak erradioaktibitatetik babesteko elkartearen ordezkaria. Hiru hilabete pasa dira Fukushimako zentral nuklearreko istripua gertatu zenetik. Egunero enteratzen gara gauza berriez. Gaur badakigu gobernuak engainatu egin gaituela denok."

2011-07-11  |  Energia nuklearra

Laurent mintzo da Japoniatik, Fukushimak utzitako ondorioez

"Laurent Mabezoon dut izena eta bizi naiz, azken 15 urteotan eta Japonian azken 20 urteetan. Zenbait frantses ari dira hemendik hizketan, eta nik ere nire lekukotasuna azaldu nahi dut Internetez".

2011-07-11  |  Energia nuklearra

Fukushima, erbesteratu frantziar baten mezua!

Japoniatik hondamendi nuklearra dela eta iristen diren lekukotasun honek frantses hiztunen artean mugimendua sortu du. Alexek ekainaren 15ean jarri zuen sarean 14 minutuko bideo hau: Fukushima, Message d’un expatrié français!" Egun gutxiren bueltan...

2011-04-19  |  Energia nuklearra

Japonian zen oņatiarrarekin elkarrizketa

Ekhi Galdos oñatiarra elkarrizketatu du Goiena Telebistak. Japoniara bertako hizkuntza ikastera joan eta hiru hilera gertatu zen oraindik orain, hango Gobernua kontrolatu ezinean dabilen krisi nuklearra. Galdos etxera itzuli den honetan, han bizitakoei buruz galdetu dio...

2011-04-05  |  Energia nuklearra

Energia nuklearra ezbaian

Asko dira Japonian gertatzen ari denaz erantzunik gabeko galderak eta Chernobileko kasuarekin konparazioa egiten dutenak ez dira gutxi. Zalantzarik ez dago, ordea, Fukushimako zentralean gertatutakoaz hitz egiteko orduan Japoniako historian ezagutu ez den desastre bati buruz ari garela....
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys