Gasteizko Energia Jardunaldien lehen eguna izan zen asteazkenean. Energia, garapena eta erresistentziak hizpide, eta lehen hizlaria Juantxo Estebaranz, historian doktorea eta kapitalismoaren aurkako aktibista ezaguna.
Bihartik hasita eta larunbatera arte Energia Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen. Hitzaldi, mahai-inguru eta dokumentalen bidez, gaur egungo energi ereduaz eztabaidatu eta etorkizunerako bestelako bideak proposatu nahi dituzte jardunaldietako antolatzaileek.
Itsasotik energia lortzea oso nekeza da izan da orain arte, batez ere itsas hondoan lan egitea ez delako erraza; han jarritako gailuak azkar herdoiltzen dira.
Oraingoz, itsasoetako korronteak edo mareen mugimenduak baliatzen dituzten bi zentral daude munduan. Bata Frantziako La Rancen dago eta...
Kantabriako Legebiltzarrak aho batez onartu du haustura hidraulikoa debekatzen duen legedia. Albistea harrigarria da, “aho batez” horren barruan PP dagoelako, orobat teknika horren aldeko agertu dena.
Lurra ez da mugarik gabeko hornitzailea, iturria lehortzen ari gara eta okerragoa dena, ez dakigu zenbateko abiaduran, kalkuluak gardenak ez direlako. Ian Fitzpatrick ingurumen arloan lan egiten duen antropologoak New Internationalisten idatzi duenez, landa-lurren arpilatzea eteteko moduak badira ordea.
Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiak ez du onartu joan den ostegunean Fracking Ez Araba plataformak aurkeztutako herri ekimen legegilea. Ekimenaren helburua zen frackinga eta, oro har, hidrokarburo ez-konbentzionalen ustiaketa debekatzeko lege bat egitea.
Bizi! elkarteak konbidatuta, Guy Chauveteauk hitzaldi bana emango du "Petrolio merkearen bukaeraz" izenburupean datozen ostegun, ostiral eta larunbatean Donibane Lohitzunen, Donapaleun eta Baionan. Chauveteau Centre Nationale de la Recherche Scientifique-ko (Espainiako CSICen parekidea) zuzendari izana da.
Tramayes herriko auzapeza da Michel Maya. Ingeniaria. Energia jasangarriei buruzko hiru hitzaldi eman ditu Baiona, Lasa (Garazi) eta Maulen berriki, Bizi! mugimenduak gonbidatuta. Baionan, bere herriko iragaite energetikoaz mintzatu da luze eta zabal, biomasaren bidez sortutako energiaz. Gure herriek Tramayes izan dezakete mirail.
San Joanen Apokalipsia irakurtzeko gomendatzen die apokaliptiko esaten diotenei. Pedro Prieto (Madril, 1950) ingeniari teknikoa da formazioz; urte luzez industriaren ohiko bideak zapaldu eta gero, orain dela hamarkada bi hasi zen erregai fosilen agortzeaz kezkatzen. Ohiko bideetatik erabat aparte dabil orain: Espainiako AEREko (Energia Baliabideen Ikerketarako Elkartea) presidenteordea da, eta petrolioaren gailurra aztertzen duen ASPO europar erakundeko kidea. Crisisenergetica webgunea sortu zutenetakoa ere baduzu.
Multimedia
Itapua eskualdean dago 13 de Mayo gunea, Paraguain. Azken sei urteetan hamazazpi aldiz bota dituzte han bizi diren 40 familiak, eta hamazazpi aldiz bueltatu dira bertara, hutsetik hastera. Garai batean, Alfredo Stroessner diktadoreak bere medikuari eman zion zortzi hektarea horien jabegoa eta orain...
Ingalaterran jaioa, Madrilen basogintzari buruzko tesia egin eta Karrantzan (Bizkaia) bizi da aspaldian Helen Groome. EHNE baserritarren sindikatuan egiten du behar eta nekazaritza-erregaiez berarekin patxadaz hitz egiteko parada izan dugu.