Atzera Atzera

Argiako Elkarrizketak (1963-96) CD-ROM

ARGIA astekariak 1963tik 1996a arteko elkarrizketa guztiak biltzen dituen CD-ROMa da. Edukiari dagokionez, urteotan astekariak plazaratutako 5.000 elkarrizketa baino gehiago daude bilduta. Bi modutara gordetzen dira dokumentu base honetan: testu bezala eta irudi bezala. Basean 10.000 bat irudi eta 25.000.000 inguru karaktere jaso dira, azken hamarkadako gure historiaren erreferentzia zabala eskainiz.

1963tik 1996ra bitarteko elkarrizketak, orain arte idazki inprimatu gisa zeudenak, eskaner eta OCR bidez digitalizatu ondoren, bi modutara bila daitezke CD-ROM honetan: astekarian agertzen zen itxura berean, fotokopia bailitzan, bere irudi eta guzti; eta testu jarraitu bezala, hasieran bere fitxa teknikoa duela. Fitxa horretan agertzen dira, besteak beste, elkarrizketaren gaia, titulua, aurretitulua, egilea, noizkoa den, zein aletan argitaratu zen, eta baita, zein orrialdetan eta zer nolako luzera zuen ere.

Erabilterraza: Windows 95ean erabiltzeko prestatu den CD-ROM honek aukera desberdinak ematen ditu elkarrizketen bilaketa eta kontsultarako. Modu erraz eta airnean aurkitu daiteke hogeita hamairu urte horietan zehar argitaratu den edozein elkarrizketa. Hiru bide desberdin ematen ditu bilaketa horretarako:

1. Lehena testu librearen araberakoa da, hau da, bilaketa edozein hitzetatik abiatuta egin daiteke. Eman dezagun pertsonaia jakin bati buruzko elkarrizketa baten bila gabiltzala, baina ez dugu beste inongo daturik. Pertsonaia horren abizenarekin sistemak emango lizkiguke testuan abizen horren agerpena duten elkarrizketa guztiak, zerrenda batean. Eta zerrenda horretan agertuko dira fitxa teknikoan jaso ditugun datu guztiak, guk bilatu nahi dugun elkarrizketa aurkitzea baimenduko digutenak. Testu librearen araberako kontsultabide honetan hitz bat baino gehiago erabil daiteke "eta" "edo" eragile logikoez lotuz. Hau da, jakin nahi badugu pertsonaia jakin bat autodeterminazioaz zein eta zenbat elkarrizketatan mintzatu den, "eta" eragileaz lotuko ditugu pertsonaia horren abizena eta autodeterminazio hitza, eta sistemak zerrenda batean agertuko dizkigu pertsonaia eta gaia lotzen dituen elkarrizketak. Dokumentu Basea lematizatutako hitzez osatua egoteak ematen dio funtzionaltasuna eta berreskuratze abiadura hau. Lematizatutako hitzez osatua, hau da, hitz baten forma desberdinak (deklinazioa, aditz flexioak, hitz konposatuak,...) erro bakar bezala gordeta egotea, agerpen bakoitzeko ezaugarri desberdinez lagunduta. Eta puntu hau bereziki esanguratsua da euskararen kasuan, forma flexionatuetan daukan aberastasuna dela eta.

2. Bigarren kontsultabidea karpetan araberakoa da, karpetak eta azpikarpetak arbola moduan antolatuta bait daude. Karpeta nagusiak, bilaketarako abiapuntuak alegia, hiru dira: "Egileak", "Gaiak" eta "Pertsonaiak" (elkarrizketatuak).

· Batetik, karpetaren barnean 5.000 elkarrizketako egile guztiak agertzen dira alfabetoaren araberako azpikarpetetan antolatuta (entziklopedia baten ale desberdinak bailiran). Egilearen abizena jakinda, beraz, eta dagokion alfabeto txokoan klikatuta, egile horren elkarrizketa guztiak agertzen dira, berriro ere arbola moduan gaika edo esparruka antolatuta, parentesi artean elkarrizketa kopurua agertuz. Beste klik batek eramango gaitu elkarrizketaren testura.

· Bigarren karpeta nagusia gaiei dagokiena da, zazpi azpikarpeta barruan dituela: ekonomia, gizartea, hizkuntza, kirola, komunikabideak, kultura eta politika. Beroietan nabigatuz iritsi gaitezke bilatzen ari garen elkarrizketaraino.

· Hirugarren karpeta nagusia pertsonaiei dagokiena da, hau da, elkarrizketatuak, egileen kasuan bezala alfabetoaren araberako azpikarpetatan antolatua. Elkarrizketatuaren abizena ezagututa, beraz, berehala jakin ahal izango dugu zenbat eta zein elkarrizketa egin zaizkion pertsonaia horri, gainerako datu tekniko guztiekin batera.

3. Hirugarren kontsultabidea, berriz, fitxen araberakoa da, hau da, elkarrizketa bakoitzaren hasieran agertzen den fitxa teknikoko datu berberak agertzen zaizkigu, daukagun informazioaren arabera betetzen joango garenak, eta datu horien zehaztasunaren arabera bilaketa arinagoa edo nekezagoa izango da. Nolanahi ere, segundu batzuen aldeaz besterik ez gara ari.

Kapsula: Ametzagaiña taldeak prestatu eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso duen CD-ROM hau ekoizteko lanen zuzendaritza Josu Landak eraman du. Dokumentazio produktu honen azpian dagoen Kapsula softwarearen -Kapsula jadanik izen garrantzizkoa da merkatuan- arduradun teknikoa Simeon Barroso da. Eta ekipo zabal batek egin du lan dokumentazio, zuzenketa eta abarretan. Ekipo guzti horren produktuak eskura jartzen digu azken 35 urteotako euskal kultur munduan murgiltzeko tresna paregabea. Saltseatzen hasita sorpresa politak aurki daitezke bertan.

Horrela aurki daitezke Gabriel Arestik Blas de Oterori 1996an egindako elkarrizketa, M. Karmen Garmendiak 1965 eta 1975an egindakoak, Nemesio Etxanizek eginak, Eusebio Erkiaga, Rikardo Arregi, J.R. Beloki, Patxi Goenaga edo Xabier Gereñok eta hainbat famatuk egindakoak. Bitxikeriak batetik eta bestetik gure historia bere protagonisten ahotan biltzen duten kokumentu aberats eta erabilterraza.

Gaur bertan eska dezakezu zure Argiako Elkarrizketen CD-ROMa!

Salneurria: 9.000 pta. (6.000 pezetatan ARGIA astekariaren harpidedunentzat).