Piztu Ezazu Argia gunera joan.

“Transformazioa garatuz, bada bizitzeko manera gure etxaldean”

2013-05-21

Laborari

Erramoun familiak biziarazten du Jauberria etxaldea Azkaraten (Nafarroa Beherea). Jean-Michel eta Marie-Pierrek hazten dituzte haragitarako behi-zekorrak eta euskal zerriak. Laster semea elkartuko zaie baserri lanetan. Duela hiru urte ekin zioten haragiaren transformazioari.

Ordezkaritza berritu du Confédération Paysanne sindikatuak

Confédération Paysanne nekazari-sindikatuak kongresua egin zuen apirilaren 23an eta 24an Frantziako Nevers hirian. Han hartutako erabakiez mintzo da Mikel Hiribarren Confédération-eko Komite Nazionaleko kidea, Laborari aldizkariak plazaratu eta ARGIAk osorik jaso duen artikulu honetan.

“Multinazionalen jardun esplotatzaileak elikadura burujabetzari kalte zuzena egiten dio”

2013-05-14

Lide Hernando

Renaldo Chingore Joao Via Campesina erakundeko ordezkaria da Mozanbiken. Aktibista eta nekazaria, bere herrialdean multinazionalak ezartzearen eta hauek meatze eta laborantzarako lurrak bereganatzearen aurka borrokatu izan du aspaldidanik. Hona hemen Diagonal egunkariak egin dion elkarrizketaren pasarte batzuk:

"Herriko" ogia martxan, Ipar Euskal Herrian erabat sustraitutako proiektua

2013-05-07

Lide Hernando

Herriko ogia saltzen dute Ipar Euskal Herrian duela bi astetik. Erabat bertako produktu eta metodoez ekoitzitako ogia da: garitik hasita, errotetatik igaroz eta okindegietako labeetaraino.

Agur hegalaburraren Eusko Labelari

Gipuzkoako Kofradien Elkarteak hegalaburraren edo atungorriaren kuota Murtziako enpresa multinazional bati saldu dio (zeharka), bost milioi euroren truke. Multinazional horrek hegalaburra loditzen egiten du lan, Mediterraneo itsasoan. Eguzki talde ekologista erabakiaren kontra dago, erabat.

Lur Berrik kalean utzi nahi ditu Spangheroko langileak

2013-04-24

Urko Apaolaza

Hilabete baten buruan Spangheroko 240 langileak kaleratzen hasiko da Amikuzeko Lur Berri kooperatiba. Enpresak galera handiak ditu zaldiki eta ardikiaren eskandaluagatik eta sozietatea likidatzeko asmotan dago.

Mixel Dunate: "Erresistentzia deno eta jendea xutik egoiten deno, biharamuna izanen da"

2013-04-22

Laborari

Mixel Dunate abeltzain eta gaztagile ari da Aiherran (Nafarroa Beherea), biologikoan azken 17 urteotan. Mihi urdinaren kontrako txertoari uko egin diotenetakoa da, ez du onartzen ardien identifikazio elektronikoa ere. Sinesten du nekazaritza biologikoan datzala etorkizuna eta errisistitzea nahitaezkoa dela. Laborari aldizkariaren 1.020. zenbakian plazaratutako elkarrizketa da hau.

'Hazitik Hazirat' egunak Behauzeko herrian

2013-04-08

Laborari

Nafarroa Behereko Behauze herrian Bizitoki eskola alternatiboak antolatutako Hazitik Hazira jardunaldiez artikulua idatzi du Eric Etxamendik Laborari aldizkarian. Osorik ekarri dugu hona.

Xabi Harluxet, laborari gaztea:
"Produkzioa ttipitzea ez da gibelerat egitea, aintzinerat so egitea baizik"

2013-04-05

Laborari

Xabi Harluxetek Ahatsako Harrokirigai familiako etxaldearen ardura hartu berria du bere gain. Behi esne ekoizle, orain esnearen transformazioari ekingo dio, aldi berean produkzio osoa biologikora pasatuz.

Eric Holt: "Elikadura Burujabetzak balio du independentziaren kontzeptuan sakontzeko"

2013-04-03

ARGIA

Food First erakundeko zuzendari Eric Holt-Gimenez Euskal Herrian izan zen, EHNE Bizkaiak antolatutako Que coma todo el mundo jardunaldietan. Baserri Bizia aldizkarian elkarrizketa egin diote eta egin dituen adierazpen batzuk euskarara itzuli ditugu.

'Via Campesina' telebista sortu du nekazarien nazioarteko mugimenduak

2013-03-21

Martin Vicioso

Via Campesina nazioarteko nekazarien mugimenduak web telebista sortu du. Helburua euren eguneroko borroka ikus-entzunezko edukien bitartez irudikatzea da. 20. urteurrenaren harira webgune berria plazaratu zuten, eta gonbidapena luzatu dute erabiltzaileek gaiari buruzko materiala igo dezaten.

Ardi haragi debekatua aurkitu dute Spangheron

2013-03-20

ARGIA

Okzitaniako Castelnaudary hiriko Spangheroren lokaletan 57 tona ardi haragi atzeman dute, Britainia Handitik ekarriak. Haragi hori inportatzea debekaturik dago kasu gehienetan, eta ondorioz, Lur Berri jabe duen filiala berriz ere susmopean dago, zaldi haragiarekin arazoak izan ostean.

Neoliberalismoaz ikastaro trinkoa Amikuzen

Broma asko egin da behikia zelakoan zaldi haragia zeramaten lasagna eta beste jaki industrialen kontura. Nafarroa Behereko Amikuze dago eskandaluaren erdian: haragi faltsutua Lur Berri kooperatibaren filial batek merkaturatu du eta haien bien nagusia Berthelemy Agerre da, gainera auzapez eta kontseilari orokor ere badena.

Bhutan, nekazaritza ekologikoa bakarrik baimenduko duen lehen herrialdea

2013-03-07

ARGIA

2020. urtetik aurrera Bhutanen nekazaritza ekologikotik datozen fruta eta barazkiak bakarrik ekoiztuko dituzte. Neurri hori hartuko duen munduko lehen herrialdea izango da.

Lur Berri kooperatibaren gainbehera, langile ohi batek urratsez urrats azaldua

2013-02-21

Martin Vicioso

Zaldi haragiaren eskandaluarekin lotu zutenetik Lur Berri kooperatibaren eredua zalantzan jartzen duteniritziak areagotu dira. Asteartean nekazariek Aitziritzen protesta kontzentrazioa egin zuten eta Sauveur Bacho langileak rue89 webguneari 43 urtetako bizipenak kontatu dizkio, enpresaren hasierako filosofia eta urteekin etorri den gainbehera azalduz.

Lur Berrik estrategia guztiz aldatu behar duela salatu du ELB sindikatuak

2013-02-20

Martin Vicioso

Lur Berri lantokiaren aurrean 70 nekazari bildu dira ELB sindikatuak deitutako kontzentrazioan. Kooperatibaren desbideratzea salatu dute, nazioarteko bihurtzeko estrategiak lekuko ekoizle, kontsumitzaile eta garapen ekonomiko eta sozialean eragin negatiboa izan baitu haien ustez.

Lurrik Gabekoen Mugimenduko lider bat hil dute Brasilen

Cicero Guedes Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduko (MST) buruetako baten gorpua larunbatean aurkitu zuten, hainbat tirorekin. Kolektibo horretako hiru kide hil dituzte jada azaroaz geroztik. “Brasilgo herria, bereziki era antolatuan borrokatzen ari direnak, boterearen menpe hiltzen ari dira”, adierazi du Maria Oliveira Iterpe institutuko zuzendari teknikoak.

Lurzaindia sortu dute laborantza lurrak espekulaziotik babesteko

2013-01-24

Josu Urtubia

Lurzaindia sortu dute laborantza lurrak espekulaziotik babestu eta mantentzeko, GFAM Lurrako kideek orain arteko SCA egitura deseginda Kazeta.infok zabaldu duenez.

Laborantza Ganbarako hauteskundeak igande honetan hasiko dira

2013-01-18

Josu Urtubia

Urtarrilaren 20an hasi eta hilaren 31ra bitartean Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko Laborantza Ganbarako bozak egingo dituzte. Sei urtean behin egiten dira boz horiek. LAB sindikatua bozetara aurkeztu da aurreneko aldiz.

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeko kide izateko izena emateko epea zabaldu dute

2013-01-18

Josu Urtubia

Gaur ireki da  Ekoguneko Baratze Parkeko kide izateko izen emate epea. Baratzea lortzen dutenek urtebeterako hartuko dute baina lau urtez luzatzeko aukera izango dute. Lursail hauek auto hornikuntzarako erabiliko dira.

Desertuaren erdian arrainak hazten

2013-01-13

Ane Irazabal

2030erako munduko populazioaren erdiak ur falta sufrituko duela diote datuek. Eskasiak mendean hartu dituen bazterretan, arrainak eta barazkiak sistema berritzaile baten bidez hazi dituzte. Ur gutxirekin eta lurrik gabe.

Amanat eta Indiako erreforma ekonomiko patriarkalak

2013-01-02

Urko Apaolaza

Delhin protesta handiak izaten ari dira, hainbat gizonek 23 urteko emakume bat bortxatu eta hil ondoren. Vandana Shiva aktibistak Al Jazeera-ren webgunean argitaraturiko artikuluan aztertu du emakumeenganako biolentzia handitzearen eta azken hamarkadetako erreforma ekonomikoen artean dagoen harremana.

Slow Foodeko lider Carlo Petrini Laborantza Ganbaran mintzatu da gaur

Slow Food mugimenduko lider ezagunena den Carlo Petrini Euskal Herrian dabil egunotan. Gaur iluntzeko 21:00etan "Nekazaritza eta Elikadura" gaia harturik mintzatu da Ainhize-Monjolosen dagoen Euskal Herriko Laborantza Ganbaran.

"Borrokaren abiapuntua" izango da larunbateko elikadura burujabetzaren aldeko manifestazioa

Ehunka pertsonak babestu zuten larunbatean “jan-edana ez dela merkantzia, eskubidea baizik”. Sindikatuak, talde ekologistak, eragile sozialak, kontsumo taldeak eta herritarrak lehen aldiz bildu ziren baserritar eta arrantzaleekin batera.

Bizkaia hiltegirik gabe: Erralde elkarteak desegitea erabaki du

2012-10-18

Unai Brea

Erralde sozietate mugatuko arduradunek atzo eman zuten elkartea desegiteko erabakiaren berri. Bizkaiko hamabost udalek osatutako enpresak Durangoko hiltegia kudeatzen zuen, joan den urtarrilean itxi behar izan zuten arte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hala aginduta. Berrizen hiltegi berria eraikitzeko asmoa zuen Erraldek; alabaina, Durangokoaren aktibitatea eteteak egoera ekonomiko larrian utzi du elkartea.

Asteburuan, Lurrama

2012-10-18

Pello Zubiria

Ostiralean hasi eta igandean buka (urriaren 19tik 21era) Lurrama egingo da Miarritzeko Iraty erakustazokan. Bestelako nekazaritza, elikadura eta –ausartegi hitz egitea ez bada– bestelako bizimodua aldarrikatzen duen edonorentzako bilgune garrantzitsua.

Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Gizarte Aliantzak mobilizazioa deitu du urriaren 27an

2012-10-18

Josu Urtubia

“Elikadura, herritarron eskubidea” lemapean izango da mobilizazioa Bilbon, urriaren 27an. Donostiako arrantzaleen kofradian egin zuen deialdia atzo Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Aliantzak. Urriaren 16an sortu zen bilgune hori, Munduko elikaduraren egunean. Hogeita hamar gizarte taldek baino gehiago dira partaideak, ELA, LAB, ESK,EHNE-Bizkaia sindikatuak besteak beste.

Amildegitik urruntzeko nekazaritza

Elikaduraren Nazioarteko Eguna izan zen atzo eta data probestu dute Jose Mari Zeberiok eta Jose Antonio Osabak (hurrenez hurren, Munduko Nekazaritza Foroko idazkari exekutiboa eta AIAF 2014ren koordinatzailea) elikadura krisiaren aurrean bestelako ereduaren beharra azpimarratzeko. Jose Mari Zeberio Eusko Jaurlaritzan Nekazaritza eta Arrrantza Saileko ikerketa eta heziketa zuzendari (1984-1991) eta Landa Garapenerako arduradun (1996-2002) ere izana da. Diario de Noticias egunkarian argitaratu duten artikuluko pasarte esanguratsuenak euskaratu ditugu:

Elikaduraren burujabetza babestuko da urriaren 26an Gernikan egingo den topaketan

Lekuko ekoizle eta kontsumitzaileen elikaduraren burujabetza izango da eztabaidagai datorren urriaren 26an, Gernikan. Plataforna Ruralek antolatu du nekazaritza munduan oinarritutako topaketa, EHNE-Bizkaiaren laguntzarekin.
Multimedia

2012-03-23  |  Elikadura burujabetza

Gure lurra, gure etorkizuna

Bizilur eta EHNE Bizkaiak elkarlanean dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz.

2009-09-08  |  Elikadura burujabetza

Vandana Shiva: Demokrazia Lurrarentzat

Ekologia kontuetan izen handiko Vandana Shiva indiarrak, Irungo Ficoba aretoan 'Demokrazia Lurrarentzat' izeneko hitzaldia eman zuen joan zen maiatzean.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys