Monsanto bioteknologia enpresa estatubatuarraren aurka protestatu dute milaka lagunek mundu osoan joan den larunbatean. Enpresa horrek maiz jaso ditu kritikak sei kontinenteetan banatzen dituen hazi transgenikoek eragindako kalte larriengatik, bai ingurumenean, baita nekazari eta kontsumitzaileengan ere.
AgriProtein enpresa hegoafrikarrak 100.000 dolarreko saria jaso du, Afrikan NBEk sustatutako 900 proiekturen artean berarena izan baita irabazlea.
Munduko leku askotan jaten dira intsektuak, baina kasu honetan animalien elikadura izan da kontuan hartu dena. Enpresako ikertzaileek zortzi milioi...
Iazko irailean, Gilles-Éric Séralinik zuzendutako ikertaldearen lan bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Gogoratuko zarete asko hitz egin zela gaiaz, ikerlanaren ondorioak ez ziren-eta nolanahikoak: Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako...
Paleodieta, erregimen hipotoxikoa, antzinako dieta... Batzuek enpirismo hutsez heldu dira bizimodu horretara gaixotasunen baten kontrako borrokan, besteak elikadura modernoaren eta aski frogatu gabeko erregimen ezagunen kritikatik. Anitz koloreko heterodoxoak dira.
Hilabete baten buruan Spangheroko 240 langileak kaleratzen hasiko da Amikuzeko Lur Berri kooperatiba. Enpresak galera handiak ditu zaldiki eta ardikiaren eskandaluagatik eta sozietatea likidatzeko asmotan dago.
Okzitaniako Castelnaudary hiriko Spangheroren lokaletan 57 tona ardi haragi atzeman dute, Britainia Handitik ekarriak. Haragi hori inportatzea debekaturik dago kasu gehienetan, eta ondorioz, Lur Berri jabe duen filiala berriz ere susmopean dago, zaldi haragiarekin arazoak izan ostean.
Broma asko egin da behikia zelakoan zaldi haragia zeramaten lasagna eta beste jaki industrialen kontura. Nafarroa Behereko Amikuze dago eskandaluaren erdian: haragi faltsutua Lur Berri kooperatibaren filial batek merkaturatu du eta haien bien nagusia Berthelemy Agerre da, gainera auzapez eta kontseilari orokor ere badena.
Gure elikaduraren parte diren espezieak gero eta gutxiago direla azaltzen du laaldeaglobal.com blogeko artikulu batek. Elikagaiak aukeratzean itxura eta iraunkortasuna bezalako ezaugarri komertzialak bakarrik kontuan hartzen dira, webgunean diotenez.
Astean hirutan janari azkarra kontsumitzeak asma eta ekzemak eragin ditzake haur eta nerabeengan, argitaratu berri duten British Medical Yournaleko ‘Thorax’ mediku txostenean jasotako ikerketaren arabera."Janari azkarraren kontsumoak eragin handia dauka osasun publikoarengan”, adierazi dute medikuek.
Italiarrek hitzak eta pasta beti al-dente.
1949ko ekainaren 22an Bra-n (Italian) sortu zen kazetari, soziologo, eta kritiko gastronomikoa, Slow Food fundazioaren (www.slowfoodfoundation.com) sortzaile eta buru izateagatik da ezaguna. 2004an, Turinen, Terra Madre nazioarteko sarea abiarazi zuen 150 herrialdetako 8.000 ekoizle bilduz....
Arzak jatetxea salatu du Animalien Eskubideen Aldeko kolektiboak Momotegi landetxeko foie-grasa erabiltzeagatik. Noticias De Gipuzkoak jakinarazi duenez, baserriari hegaztiak hiltzea eta komertzializatzea debekatu zioten baldintza higieniko eta sanitarioak ez betetzeagatik. Juan Mari Arzakek “sorpresaz” hartu duela gaineratu du egunkari horrek.
Gilles-Éric Séralini ikerlariak Monsantoren arto transgenikoaz eta Roundup herbizidaz egindako azken aurkikuntzek transgenikoen lobbya mugiarazi dute. Erabilitako metodologia kritikatu dute askok, transgenikoetarako baimenak lortzeko Monsantok erabilitakoaren berdina edo, kasu batzuetan, hobea dela “ahaztuz”. Ez da kontu berria. Zientzialari askok jasan behar izan dute –Séralinirentzat berarentzat ez da lehenengo aldia– Monsantoren presioa, beren ikerketen berri emateagatik. Ikus ditzagun adibide batzuk.
Fukushiman atomoarekin gertatu bezala, transgenikoen komertzioan bonba lehertu da Frantzian. Denbora kontua baino ez da gure artera iristea eztandaren eraginak. Bat, Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) osasuna kaltetzen dutela demostratu da. Bi, eztabaidan ikusi da multinazionalen kontrolik eza zein beldurgarria den.
Irailaren 19an Frantziako CriiGen erakundeko ikerlariek Food and chemical toxicology aldizkarian argitara emandako artikuluak hautsak harrotu ditu.
Artikuluan adierazten denez, bi urtean zehar arratoi talde bat Monsantok –munduko transgeniko ekoizle handiena– genetikoki...
Monsantoren arto transgenikoak minbizia eragiten duela frogatzen zuen ikerketa argitaratu ondoren multinazionalak bere irudia garbitu nahi du. Monsantoko buruzagi batek ikerketak sortu dituen erreakzioak biltzen dituen txostena zabaldu du hedabideetara. Ustez adituen iritziak dira txostenean bildutakoak eta ikerketaren kontrako mezua zabaltzea dute helburu.
Ekainaren 20tik 22ra egingo da, Brasilgo Rio de Janeiron, Garapen Jasangarriari Buruzko Nazio Batuen Biltzarra, Rio+20 izenaz ezagunagoa, 1992an hiri berean egin zen Lurraren Gailurra gogoan. Goi-bileraren ardatza ekonomia berde deritzona izango da, hau da, “karbono emisio baxuak eragin eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituena”, NBEren hitzetan. Ahots kritikoen –batez ere ekologisten– ustez, berniz geruza hutsa baizik ez da ekonomia berdea, ez baitu ezbaian jartzen hazkundearen logika.
Biologoa, Kanarietako Nekazaritza Ikerkuntzaren Institutuko programa koordinatzailea da, baita Espainiako hainbat elkartetako kide ere: Fitopatologiakoa, Baratzezaintza Zientzietakoa eta Nekazaritza Ekologikokoa. Madrilen egindako transgenikoei buruzko nazioarteko jardunaldietan parte hartu zuen iazko azaroan, eta orduan esan zuenaren karietara egin diogu elkarrizketa hau.
Europan eta AEBetan, jaten dugunaren bikoitza erosten dugu, edo, beste era batera esanda, kontsumitzen dugunaren erdia botatzen dugu zakarretara. Zenbaki eskandalagarri hauek saihestu daitezke, ordea: legedia zorroztuz, jakien iraupena luzatzeko neurriak hartuz, hornitzaile eta saltokien jardunean gardentasuna eskatuz… eta kontsumitzaileon ohitura txarrak alboratuz.
Elikadura-alergiak bikoiztu egin dira Europan azken hamar urteetan... eta batzuetan euria egiten du. Udazkenean aurkeztu zuten ikerlan eskerga baten emaitza duzu datu ikaragarri hori, baina igoeraren zergatiaz gutxi hitz egiten dute egileek. Normala balitz bezala.
Ikus dezagun nor dagoen, azken batean, ikerketa horren atzean.
Hamar urte daramatzate kexuka Amerikako jende askok, labore transgenikoei hegazkinetatik botatzen zaizkien herbizida, pestizida eta bestelako pozoiek bizimodua hondatzen dielako. Baserri inguruetan bizi dira asko, baina ugari dira hirietako periferietakoak ere. Gaixotasun beldurgarriak nola ugaritu diren kontatzen dute.
Minnesotako Unibertsitateko (AEB) William Hutchison ikerlariak zuzendutako eta Science aldizkarian argitaratutako azterketa baten arabera, arto transgenikoak onura ekonomiko handiak ekarri dizkie AEBetako nekazari askori.
Azterketa horren arabera, 1996an Ostrinia nubilalis intsektuarekiko...
Kalitate goreneko produktuak, hemengoak, eta berme guztiekin ekoitziak. Kontsumitzaileak ezaugarri horiekin lotzen du Eusko Label zigilua. Baina ematen den irudia eta errealitatea bat ez datozela salatzen du sektoreko hainbat ahotsek.
Sinadura bilketa dabil sarean zientzialari frantses ospetsu bati ikerlanean bakean jarraitzen utz diezaiotela eskatzeko. Europan pixkanaka zabalduz doazen Genetikoki Eraldatutako Organismo (GEO) edo transgenikoek dakartzaten arriskuak aztertu... eta salatu egiten ditu.
Zientzia aldizkari...
Joan den astean, mundu guztiko nekazariek –baita euskaldunek ere– mobilizazioak egin zituzten elikadura eta nekazaritza sistema eskuratu nahi duten multinazionalen kontra. Elikadura-subiranotasuna eta nekazariek beren elikagaiak produzitzeko duten eskubidea exijitu zuten. Joan den...
Azkoitian egin zaharra ez den Oteiza pilotalekuetako errebote-plaza euroz ordaindua izango da, noski. Europako Banku Zentralak erditzen dituen euroz, alegia. Txanponak ez, banaka-banaka zenbatzen ez ziren arituko, jakina, billeteak dantzatuko ziren hara eta hona.
Diru-papera egiteko kotoia...
Monsanto den Goliat ahalguztidunari David txiki bat matxinatu zaio Alemanian, Karl Heinz Bablok erlezaina. Ez da munduan bakarra hazi transgenikoetan oinarritutako estrategia monopolistari oldartzen zaiona. Elikagaien prozesu osoaren kontrola da eztabaidagai.
Jon Harluxet eta Xano Sallaberryk bezala, gero eta gehiago dira arto bihia selekzionatuz norbere etxaldeko hazia ereiten duten laborariak, hazi-etxeei erosi gabe. Programa esperimental batean ari dira, Frantzian debekatua baitago halakorik egitea.
Burbuilaka funtzionatzen du kapitalismoak. Puntu-com burbuila zapartatu zenean, etxegintzarena puztu zen. Hura hertu delarik, lehengaiena hazten ari. Elikagaien hilabeteotako krisia honekin dago lotuta, baina baita urteotan nekazaritzan multinazionalek hartu duten nagusitasunarekin ere.
Argentinan Cristina Fernandez presidenteak eta nekazaritzako greba antolatu zuten erakundeak treguan daude eta negoziatzen ari dira asteotan. Gatazka Argentinako arazoa da, baina baita ere bioerregaiei lotutako nekazaritza industrialak XXI. mendean sortuko dituen beste askoren aurrerakin.