Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak konbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea. Areto bete samartu bati aritu zitzaion Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. "Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia" izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.
Huyck Wangner enpresak Zizurkilen duen lantegiko (Perot ohiko) hemeretzi behargin eta ELA sindikatuko hiru ordezkari Alemaniara abiatu ziren atzo, jabeei fabrika itxi ez dezaten eskatzeko.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak greba orokorra ezinbestekoa dela esan du hedabideetara igorritako artikulu batean, Greba orokorrerako arrazoiak izenburupean. “Soziala den guztia eraisteko erabakiei” erantzun ahal izateko beharrezkoa dela argudiatu du. Muñoz ez da iritsi greba deitzera, baina horretarako bidea prest utzi du.
Hego Euskal Herriko ogasunek 6.500 milioi euro gehiago bilduko lituzkete Europar Batasuneko bataz besteko presio fiskalarekin. Hori adierazi du ELAko idazkari nagusi Adolfo "Txiki" Muñozek fiskalitatearen harira egindako agerpenean. Sindikatuaren arabera, politika fiskala “errotik” aldatu beharra dago iruzurrarekin amaitzeko.
Iberdrolako presidente Sánchez Galánek berriki esan du sindikatuak inoiz baino beharrezkoagoak direla. Davos hirian munduko elite kapitalistarekin bildu den Galánek sindikatuez duen ikuspegiak, ez du zerikusirik sindikalgintza abertzaleak sustatzen duen eredu sindikalarekin,...
Hego Euskal Herrian langabezia gora doa, Espainiako Estatuko batez bestekoa baino azkarrago gainera, eta guztira 222.918 pertsona daude jada lanik gabe, joan den urtean baino 32.105 gehiago.
Kutxaren astearteko batzarra inpugnatuko du EH Bilduk, gaur adierazi duenez. Bart Xabier Iturbe aukeratu zuten Kutxako presidente, EAJ, PSE eta PP alderdiek eta CCOO eta Pixkanaka Kaskari sindikatuek bat eginda. Elkar-hartze horrek oztopatu zuen EH Bilduko hautagai Antton Izagirre Kutxako presidente izendatzea. Presidentea aukeratzeko prozesuan gorabehera handiak izan dira. Pausoz pauso xehetu dugu gertatutakoa.
EAJk, PSEk eta PPk zerrenda bateratuak aurkeztuko dituzte Kutxako administrazio kontseiluan. CCOO sindikatuak eta Pixkanaka-Kaskari Kutxabankeko langile taldeak ere bat egin dute ekimenarekin. Hartara, kontseiluko hamabost kideetatik zazpi ziurtatuko dituzte hiru alderdiok.
Azaroaren 14rako Europan mobilizazio eguna deitu du Europako Sindikatuen Konfederazioak. Espainiako Estatuan CCOO eta UGTk greba orokorra deitu dute, ESK-k, CGTk eta CNTk bat egin dute; ELAk, LABek, STEE-EILASek eta Hiruk ez. Erabaki horrek eztabaida piztu du eta sare sozialak horren isla dira. Ondoren, Twitterren gaiaren inguruan esandakoak bilduko ditugu.
Kutxabankeko bezeroen bozketan urriaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetako emaitzak errepikatu direla esan liteke. Kutxan EAJ eta Bilduren arteko berdinketa, BBKn EAJ nagusi eta Vitalen berriz, PP.
Sektore publikoan ELA, LAB eta CCOOk greba orokorrerako deialdia egin dute Nafarroan. EAEn bi orduko lanuzteak deitu ditu LABek. Sindikatuek murrizketen aurkako mobilizazioak iragarri dituzte goizez eta arratsaldez.
Azken urteetako mobilizazio jendetsu eta anitzenak izan dira Maiatzaren Lehenean Euskal Herrian, Rajoyren nahiz Sarkozyren politika atzerakoien kontra, nagusiki. Manifestazio handiena Bilbon burutu zuen ELAk, 11.000 lagun bildu ziren bertan sindikatuaren arabera. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernua ez ezik, Eusko Jaurlaritza ere gogor kritikatu zuen, eta hipokresiaz jokatzea egotzi zion.
Espainiako Gobernuaren lan erreforma gogor kritikatu zuen atzo Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, sindikatuaren Batzorde Nazionalaren ondoren. Adierazi zuen hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek hilaren 25erako Bilbon deitutako manifestaziora "jende asko joan dadin" saiatuko direla, eta bere hitzak aintzat hartuta, ELAk greba orokorrera deitzea ere baztertzen ez duela diote gaurko egunkariek. CCOO eta UGTren jarrera ere kritikatu zuen ELAk.
ELAk mendea bete du gaur. Euskal langileen alde lan egin eta borrokatu du mende horretan. Erakundea, klandestinitatetik gaur arte, garaian garaira egokitzen joan da. Historian askotan kritikatua izan da sindikatua, arrazoiarekin edo arrazoirik gabe. Ezkerreko posizioetatik sindikatu horia izatea leporatzen zioten, agian, EAJren klaseen arteko planteamenduetara hurbiltzen zelako.
1911ko uztailean sortu zen Solidaridad de Obreros Vascos, egun Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) izenarekin ezagutzen dena. Sabino Aranaren ideien altzoan sortutako sindikatuak klase sozialen arteko elkarrizketa predikatzen zuen eta sozialismoa deitoratu. Aldiz, orain, langile borrokaren abangoardian dabil eta ideia ezkertiarrak bere egin ditu. Zer gertatu da ehun urteotan sindikatu abertzalearen baitan?