Euskal Moneta eta Herrikoa elkarteek 100.000 euroko inbertsio funtsa sortu dute Ipar Euskal herriko proiektuak diruz laguntzeko. Funtseko euro kopurua, dagoeneko zirkulazioan dagoen eusko kopuruaren berdina da.
Bihartik hasita eta larunbatera arte Energia Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen. Hitzaldi, mahai-inguru eta dokumentalen bidez, gaur egungo energi ereduaz eztabaidatu eta etorkizunerako bestelako bideak proposatu nahi dituzte jardunaldietako antolatzaileek.
Bizi! mugimendu altermundialistako 35 kidek protesta umoretsua egin zuten joan den larunbatean, Baionako Ferrari saltoki aurrean. Iaz auto marka horrek inoizko emaitza onenak lortu zituela-eta, krisia eta murrizketak baliatuz gutxiengo bat gero eta gehiago ari dela aberasten salatu zuten.
Ugazabek hiltzera kondenatutako enpresa langileek bereganatuta kooperatiba bihurtzea ez da ez gaur ez Grezian asmatua. Mexikoko TRADOC pneumatiko ekoizlea berezi egiten du hain handi eta arrakastatsu izateak... eta, guretzako, Sindicato Nacional Revolucionario de Trabajadores de Euzkadik sorrarazi zuela jakiteak.
1.800 euroko laguntza eman dio Hernaniko Udalak banka etikoa sustatzen duen Fiare elkarteari. Herritarrengan oinarritutako kreditu-kooperatiba sortzea da helburu eta dagoeneko hainbat Udalek eman diote babesa.
Apirilaren 19an eta 20an ‘Desazkundea eta Ondo Bizitzea: lana zalantzan jartzeko alternatibak’ jardunaldien hirugarren edizioa izango da Bilboko Karmelo ikastolan. Azaldu dutenez, ‘lan’ kontzeptuari definizio berria eman nahi diote, ikuspegi feministatik eta “desazkundearen eta ondo bizitzearen paradigmak” kontuan hartuta.
Urtarril amaieran plazaratu zen Eusko izeneko moneta alternatiboa Ipar Euskal Herrian eta 800 lagunek egin zuten bat ekimenarekin. Kopuru hori ia bikoiztea lortu dute denbora gutxian: 1.500 dira dagoeneko bazkide.
Food First erakundeko zuzendari Eric Holt-Gimenez Euskal Herrian izan zen, EHNE Bizkaiak antolatutako Que coma todo el mundo jardunaldietan. Baserri Bizia aldizkarian elkarrizketa egin diote eta egin dituen adierazpen batzuk euskarara itzuli ditugu.
Euskoa euskal monetari buruz informazioa emateko “Euskoaren eguna” antolatu dute Apirilaren 20an Baionan. Hego Euskal Herriko jendearen galderak erantzun nahian antolatu dute, monetaren funtzionamendua eta helburuak, proiektua abiatu aurretik eginiko urratsak eta martxan jarri duten lehen moneta bilduma aurkeztu asmoz.
Betidanik entzun izan dugu “etorkizuna gazteena dela”. Hitz ederrak, baina errealitatea ez da hain argia. Horrelako esaldia betetzeko aurreko belaunaldiek leku egokia egiten saiatu beharko luteke, baina gaur egungo egoera ikusita, gure gazteek ez daukate itxaropentsu egoteko arrazoi...
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako enpleguaren %70 baino gehiago tokiko ekonomiara bideratuta dago Gaindegiak argitaratu dituen datuen arabera. Egitura ekonomiko oso heterogeneoa erakusten dute datuek, kostaldearen eta barnealdearen arteko diferentzia handiekin.
Gure ekonomiaren oinarri indartsuenetakoa trukea da. Dirua –trukearen artekari famatuena– izanez gero, edozer sal/eros daiteke: ondasunak deitzen direnak, baina, baita ere “txartasunak”. Diruarekin sal/erosten dira gorputzak, emakumeenak batez ere; armak, herriak...
2000. urtean Europako Kontseiluak Lisboako Akordioa onetsi zuen. Akordio honen arabera, 2010erako Europako Batasunak AEBetako eta Japoniako ekonomiak harrapatu behar zituen. Horretarako, beste betekizun batzuen artean, lau helburu azpimarratu zituzten: 1. I+G+b-ko gastuak (inbertsioak dira)...
Eusko batekoa, bikoa, bostekoa, hamarrekoa eta hogeikoa izango dira erabilgarri urtarrilaren 31tik aurrera Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Billeteetan hainbat herritako irudiak agertzen dira, baita euskal kulturaren adierazleak ere, hala nola, dantzariak eta txalapartariak.
Euskal Moneta elkarteko kideak dira Xebax Christy (Aiherra, 1979) eta Mendi Esteban (Ezpeleta, 1988). Informatika eta Artearen historia ikasi dituzte hurrenez hurren. Ekonomian ere trebatu dira tokiko moneta antolatzeko. 60 lagun inguru ari dira lanean euskal moneta zirkulazioan jartzeko: Eusko izenekoa. 2013ko urtarrilaren 31n jarriko da abian.
Elkartasuna, konfiantza eta duintasuna, eguneroko bizitzan estimatzen ditugun baloreak dira. Horiek ekonomian islatzeko teoria sortu du Christian Felber austriarrak, eta Europan barrena dabil krisi garaiotan. Kapitalismo lehiakor basatiaren aurrean, jendeak, enpresek eta herriek elkar ulertzen hobeto funtzionatzen dutela dio Felberrek:
“Oheratu gaitezke norbaiten kontra?”.
Donostiako Udalak Fiare banku sozialarekin bat egin du eta erakunde horretan kontu bat irekiko duela iragarri du. Atzo eman zuten jakitera Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Fiareko EAEko Garapenerako Zuzendari Nagusi Juan Garibik Donostiako Udalean emandako prentsaurrekoan. Joan den hilabetean Errenteriako Udalak ere antzeko akordioa sinatu zuen banku etikoarekin.
Errenteriako Udalak akordioa sinatu du Fiare banku etikoarekin. Hego Euskal Herrian 2005ean sortutako proiektua da Fiare. Ehundik gora erakunde sozialek bultzatzen dute eta aurreztaileen dirua gorde eta interes apaleko maileguak ematen dizkie gizarte bazterketaren aurka borrokan ari direnei. Errenteriako Udala, bazkide egin den heinean, batzarretan parte hartu eta erabakitzeko eskubidea izango du. 1.800 euroko ekarpena egin du Udalak.
2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, Eusko izeneko euskal moneta "ekologiko eta solidarioa" erabili ahal izango da Zuberoan, Lapurdin eta Nafarroa Beherean, proiektuarekin bat egiten duten saltokietan. Egitasmoaren nondik norakoen berri emateko, Euskal Moneta elkarteko kide Elorri Larçabal elkarrizketatu du Gaur8 agerkariak.
Italiako Herri Banku Etikoko (BPE) presidentea da Ugo Biggeri. FIARE proiektuaren bidez, Italiatik kanpo ere zabalduko ditu ateak banku honek, tartean Euskal Herrian, Bilbon. Hori dela-eta, Baserri Bizian elkarrizketa egin diote presidenteari eta bankuen gardentasuna aldarrikatu du. Espekulazioaren kontra eta ekonomia errealaren alde egin du Biggerik. Elkarrizketako pasarte batzuk euskaratu eta hona ekarri ditugu.
Benetako aldaketa soziala bultzatu nahian, ekonomia solidarioa eta alternatiboa oinarri duten enpresa eta erakunde anitz biltzen ditu REAS sareak, lanpostu bat eskuratzeko zailtasun gehien duen jendeari lana emanez.
Gipuzkoako enpresarien presidenteak jendaurrean onartu du Ipar Euskal Herriko sare ekonomikoa ez duela ezagutzen. Zer pentsatu behar dugu? Zerk egiten du huts, mugaren bi aldeetako eragile ekonomikoek elkarren ezezagutza hori edukitzeko?
Mahats ekoizpenak behera egin du, baina mahats kiloa gero eta gutxiago ordaintzen dute ardogile handiek. Ardoaren burbuila lehertu den honetan, sektorearen arazoak azaldu dizkigute Cándido Besa upategian. Ardo ekologikoa eta salmenta zuzena dira euren marka. Liberalizazioa gertu dago eta sintzeroak dira: “Ez dago beste irtenbiderik irautea baino”.
Bizi dugun krisi ekonomikoak zerbaiterako balio izan badu, izan da dugun eredu ekonomikoa birplanteatzeko –edo behintzat ezbaian jartzeko–. Kapitalismo basatian oinarritua, kontsumoa da gizartearen motorra, kateari lotura ematen diona, produktibismoa sustengatzen duena. Eta lezioa ondo ikasia daukagu, erritmo frenetikoan kontsumitzen baitugu. Baina noiz arte mantendu ahal izango dugu eredu hau, jakinik baliabide naturalak akitzen ari garela, planeta mugatua dela eta dugun ereduaren produkzio/kontsumo gosea amaiezina? Ertzearen edo deshazkundearen aldekoek alarmak piztu dituzte, eta daramagun kontsumo maila gelditu behar dela ohartarazi dute. Baina lehenago edo geroago eztanda egingo duela dirudien ereduari nola eman buelta? Eta gu, kontsumitzaile izaera hain barneratua dugunok, zein neurritan gaude prest?
Desobedientziak ere taxu ekonomikoa hartu du krisi garaiotan. Denek batera zergak ordaintzeari utziko bagenio? Bankuetatik dirua atera eta hipotekak zintzo ordaintzeari uko eginez gero? Boikot ekonomikoa aldarrikatzen du elkarte batek baino gehiagok, sistema kapitalista bortitzaren une ahulenean.
Fiare euskal banku etiko eta solidarioaren proiektua da. Dagoeneko lanean hasi dira justizia sozialaren aldeko zerbitzua eskainiko duen bankuaren ideia Espainiako Estatu osora hedatzeko. Europar Batasuneko banku etikoen hastapena izateko asmoa dute.
Multimedia
Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoaren hitzaldia Zumaian 2013ko otsailaren 22an, Gune elkarteak antolatuta.
Grabaketa: Baleike
Informazio gehioago: “Ez dago suntsipen handiko arma eraginkorragorik kontsumismoa baino”
Joxemi Zumalabe hil zela hogei urte bete ziren 2013ko urtarrilaren 12an. Haren omenez hainbat ekitaldi izan ziren aste horretan, tartean mahai-inguru hau.
Moderatzailea: Andoni Olariaga
Hizlariak: Mertxe Larrañaga (EHU), Iñaki Antiguedad (EHU), Hiria Kolektiboko ordezkaria...
Euskal Moneta elkarteko kideak dira Xebax Christy (Aiherra, 1979) eta Mendi Esteban (Ezpeleta, 1988). Informatika eta Artearen historia ikasi dituzte hurrenez hurren. Ekonomian ere trebatu dira tokiko moneta antolatzeko. 60 lagun inguru ari dira lanean euskal moneta zirkulazioan jartzeko: Eusko...
Buenos Aires erdian dagoen bost izarreko luxuzko hotela da Bauen. 2001eko abenduan, nagusiak bertan behera utzi zuen negozioa, eta kalean utzi zituen langileak. 2003ko martxoan, 30 langile inguru eraikina zaharberritu eta lanean hasi ziren, Argentinako Enpresa Berreskuratuen Federazioaren...
Moneta berri bat agertuko liteke laster gure moltxetan. Tokiko moneta izanen da, Eusko izenekoa. Zonbait hilabete huntan elkarte bat proiektua sortzen ari da. Ipar Euskal Herriko monetak tokiko garapen ekonomikoa, ekologia eta euskara sustatzea ukanen du helburu. Ipar Euskal Herriko...