Eusko Legebiltzarreko alderdiek lehendakariarekin atzo egindako bileratik baikor irten ziren Eusko Jaurlaritzako eta EAJko ordezkariak; eztabaidatu beharreko gaiak finkatzea “urratsa” zela esan zuen Josu Erkorekak. Zerga erreformaren inguruko akordioa ekainean gauza litekeela uste dute jeltzaleek.
Politikara itzul litekeela esan du Espainiako presidente ohi Jose Maria Aznarrek Antena 3 telebista katean. Zehazki zera erantzun du balizko itzulera bati buruz galdetu diotenean: “Nire kontzientziarekin, alderdiarekin eta herrialdearekin dudan erantzukizuna ez dut inoiz saihestu eta ez dut saihestuko, ez izan inongo dudarik”.
Mendebaldeko arropa marka nagusientzat lan egiten zuen azpikontratatutako fabrika batek su hartu zuen Bangladeshen joan den apirilean eta 1.127 lagun hil ziren. Horrek bultzatuta, 31 enpresa handik (gehienak europarrak) akordioa sinatu dute, Bangladeshen azpikontratatutako fabriketan sute arriskuaren kontrako segurtasun planak martxan jartzeko.
394 langile kaleratzeko espedientea ireki dutela iragarri du Gamesa enpresako zuzendaritzak. Espediente honek Albaceteko, As Somozaseko (Galiza) eta Tuterako lantegien itxiera ekarriko du, sindikatuei iragarri dienez. Guztira, langileen %6a kaleratzea aurreikusten dute; Tuteran 71.
Erramoun familiak biziarazten du Jauberria etxaldea Azkaraten (Nafarroa Beherea). Jean-Michel eta Marie-Pierrek hazten dituzte haragitarako behi-zekorrak eta euskal zerriak. Laster semea elkartuko zaie baserri lanetan. Duela hiru urte ekin zioten haragiaren transformazioari.
Sistema kapitalistaren barruan bi bide desberdin sortu ziren XX. gizaldian: 1930. urtean John Maynard Keynes ingeles ekonomialariaren aburuz, nazio bakoitzeko estatuek jokabide eraginkorra izan behar zuten beren herrietako ekonomian, lurralde bakoitzeko gobernuek beren merkatuei legeak eta...
Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea.
Gobernu guztiak, batez ere Europako hegoaldekoak –baita Hego Euskal Herrikoak ere–, arduratuta daude euren aurrekontuekin eta murrizketa antisozialak eginez ongizatea desegiten ari den krisi ekonomikoarekin. Badago formula bat zenbakiak koadratzen lagunduko lukeena: erreforma fiskal...
Confédération Paysanne nekazari-sindikatuak kongresua egin zuen apirilaren 23an eta 24an Frantziako Nevers hirian. Han hartutako erabakiez mintzo da Mikel Hiribarren Confédération-eko Komite Nazionaleko kidea, Laborari aldizkariak plazaratu eta ARGIAk osorik jaso duen artikulu honetan.
Asteartean irakurritako albiste batek ekarri dit gogora Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobela: “Baionako portua: Guimaraesko marinelak etxera itzuliko dira”.
Euskal Moneta eta Herrikoa elkarteek 100.000 euroko inbertsio funtsa sortu dute Ipar Euskal herriko proiektuak diruz laguntzeko. Funtseko euro kopurua, dagoeneko zirkulazioan dagoen eusko kopuruaren berdina da.
Nafarroako Auzitegi Goreneko epaile Mari Paz Benitok Enrique Goñi, CANeko zuzendari ohia, inputatu du. Maiatzaren 24an hitz egin beharko du Justizia Auzitegiaren aurrean.
11 urtez EAEn UGTko idazkari nagusi izan ondoren, Damaso Casadok kargua utziko du maiatzaren 24an egingo den sindikatuaren kongresuan.
La Caixak Berriozarren zeukan etxe huts bat erabili du Nafarroako Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniazko sigletan) Iruñeko familia etxegabetu bati ostatu emateko.
Iruñeko VW lantegian nagusi den UGT sindikatuak lana banatzeko proposamena egin dio enpresa batzordeari. Bere esanetan, 200 lanpostu berri sor daitezke, “milaka familiarentzat egoera jasanezina delako”. Dena den, langileek egungo lanorduekin jarraitzea aukeratu ahal izango lukete.
Mondragon Korporazioko kooperatibisten 650 ordezkarik urteko bilera egin zuten atzo, eta aurreikusi moduan, Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa (BESF) onartu zuten, alegia 70 milioi euroko funtsa sortzea, Fagor Etxetresnak taldeari laguntzeko.
Renaldo Chingore Joao Via Campesina erakundeko ordezkaria da Mozanbiken. Aktibista eta nekazaria, bere herrialdean multinazionalak ezartzearen eta hauek meatze eta laborantzarako lurrak bereganatzearen aurka borrokatu izan du aspaldidanik. Hona hemen Diagonal egunkariak egin dion elkarrizketaren pasarte batzuk:
Mondragon kooperatiba taldeko 650 bazkide konpromisariok batzar ororkorra egingo dute gaur. Fagor Etxetresnak taldeari laguntzeko 70 milioi euroko funtsa sortzeko zuzendaritzaren proposamena bozkatuko dute.
Euskal Herrian 237.243 langabetu dago, biztanleria aktiboaren %16,4. Espainiako Estatuan langabetuak 6,2 milioi baino gehiago dira eta %27,2ko langabezia tasa dute. Frantziako Estatuan tasa %10,8koa da. Hori da gure errealitatearen argazki berriena. Bitartean, badaude pertsonak, gobernuak eta...
Gipuzkoako arrantzaleek hegalaburraren kuota saldu diote Espainiako multinazional bati. Eguzki talde ekologistak ohartarazi du horrek ez diola batere mesederik ekartzen arrantza jasangarriari.
Kukuxumusuren bulegoetako eta egoitza nagusiko langileen %62a kaleratu zituzten Otsailean Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztuta. Euren errealitatea azaldu dute prentsa ohar baten bitartez.
Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak konbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea. Areto bete samartu bati aritu zitzaion Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. "Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia" izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.
Herriko ogia saltzen dute Ipar Euskal Herrian duela bi astetik. Erabat bertako produktu eta metodoez ekoitzitako ogia da: garitik hasita, errotetatik igaroz eta okindegietako labeetaraino.
Bihartik hasita eta larunbatera arte Energia Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen. Hitzaldi, mahai-inguru eta dokumentalen bidez, gaur egungo energi ereduaz eztabaidatu eta etorkizunerako bestelako bideak proposatu nahi dituzte jardunaldietako antolatzaileek.
François Hollande Frantziako presidentearen urtebeteko agintaldiaren harira, Ezkerreko Fronteak salatu du beste eredu sozio-ekonomiko bat helburu lukeen aldaketa zantzurik ez dagoela. Jean Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko buruak austeritate politika kritikatu eta Seigarren Errepublika aldarrikatu du.
Maiatzaren Lehena da aste honetan. 1986an Chicagon zortzi orduko lanaldiaren alde izandako greba orokorraren ondorioz kondenatu eta urkamendian hil zituzten sei lagunen heriotza –beste bi bizi osorako kartzelarekin zigortu zituzten– tragiko eta heroikoa gogoratzeko ospatzen da....
Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langile publikoek manifestazioak egingo dituzten maiatzaren 11n hiru hiriburuetan. 35 orduko lanaldia luzatzeko erabakia atzera bota dezala eskatu diote ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.
Gipuzkoako Kofradien Elkarteak hegalaburraren edo atungorriaren kuota Murtziako enpresa multinazional bati saldu dio (zeharka), bost milioi euroren truke. Multinazional horrek hegalaburra loditzen egiten du lan, Mediterraneo itsasoan. Eguzki talde ekologista erabakiaren kontra dago, erabat.
Juan Manuel Sánchez Gordillo IUko parlamentari eta Marinaledako (Espainiar estatua) alkateak ez du deklaratu Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena ikertzen ari den kausan. 2012ko udaran 18 egunez Las Turquillas finka militarra okupatu izana leporatzen dio Auzitegiak. Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) finka maiatzaren 1ean berriz okupatuko duela iragarri du Gordillok.
Multimedia
2013ko martxoaren 21ean Etxarri Aranazko Karrikestu elkartean antolatutako hitzaldia.
Antolatzailea: Etxarri 2012+1
Hitzlariak: Txente Rekondo eta Oskar Arantzabal
"Otxoan" janari denda txiki bat da; bertan, saltzen dutenaz gain, giza harremanetara hurbiltzen gaituen unibertso txiki bat agertzen zaigu.
Ekoizpena: Kanaki Films ETB-rentzat
Gidoia eta zuzendaritza: Silvia Mendibil
Produkzioa: Silvia Mendibil eta Amaia Remirez
Argazki...
Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoaren hitzaldia Zumaian 2013ko otsailaren 22an, Gune elkarteak antolatuta.
Grabaketa: Baleike
Informazio gehioago: “Ez dago suntsipen handiko arma eraginkorragorik kontsumismoa baino”
(Puebla Sanabria, Zamora, Espainia, 1936) Eroskiren sortzaileetakoa, Mondragon Taldearen lehendakari izana. 1960ko hamarkadaren hasieran heldu zen Eibarra, familia lagun. 1967an gerente ari zen bertako Juan XXIII kooperatiban eta Eroski sortu zuten 1970ean. Eroski Taldeko zuzendari izan zen...
Joxemi Zumalabe hil zela hogei urte bete ziren 2013ko urtarrilaren 12an. Haren omenez hainbat ekitaldi izan ziren aste horretan, tartean mahai-inguru hau.
Moderatzailea: Andoni Olariaga
Hizlariak: Mertxe Larrañaga (EHU), Iñaki Antiguedad (EHU), Hiria Kolektiboko ordezkaria...
Euskal Moneta elkarteko kideak dira Xebax Christy (Aiherra, 1979) eta Mendi Esteban (Ezpeleta, 1988). Informatika eta Artearen historia ikasi dituzte hurrenez hurren. Ekonomian ere trebatu dira tokiko moneta antolatzeko. 60 lagun inguru ari dira lanean euskal moneta zirkulazioan jartzeko: Eusko...
1945eko azaroaren 1ean, Saindu Guztien egunean, munduratu zen baztandar hau: “Amaiurren sortue eta hazie”. Apaiz ikasketak egin eta mundua ezagutzera abiatu zen. 27 urterekin Nafarroara itzultzea erabaki zuen mundua etxetik bertatik aldatzen hasteko. Hogei urtez Zizur Nagusiko...
Hego Amerikan Europa zein Ipar Amerikako multionazionalak urrea eta bestelako harribitxiak erauzteko megameatzaritzaren bitartez kalte ekologiko handiak eragiten ari dira.
Buenos Aires erdian dagoen bost izarreko luxuzko hotela da Bauen. 2001eko abenduan, nagusiak bertan behera utzi zuen negozioa, eta kalean utzi zituen langileak. 2003ko martxoan, 30 langile inguru eraikina zaharberritu eta lanean hasi ziren, Argentinako Enpresa Berreskuratuen Federazioaren...
Memoria historikoaren aurka, memoria politikoa. Langile autonomía izena auto-antolakuntzan, ekintza zuzena eta antikapitalismoan oinarrituriko praktika autono-moa 70etako hamarkadan aurrera eramaten zuen langile mugimenduari ematen zaio. Bere ekinbide politikoaren ardatzak asanblearismoa,...
2012 urteak Euskal Herrian eta nazioartean utzi dizkigun albisterik aipagarrien bilduma osatu du Ander Perez kazetariak.
2012ko urriaren 11an Aldudeko ezker paretan publikoan grabatu den emanaldia, euskaraz.
Aldudeko ibarreko hiru herrietako 90 bat biztanlek gogoeta sail batean parte hartu dute 2012ko udan. Ibarraren geroaz elgarrekin solastatzea, herrien hustea geldiaraztea eta hautetsiek eta eragile ezberdinek...
Moneta berri bat agertuko liteke laster gure moltxetan. Tokiko moneta izanen da, Eusko izenekoa. Zonbait hilabete huntan elkarte bat proiektua sortzen ari da. Ipar Euskal Herriko monetak tokiko garapen ekonomikoa, ekologia eta euskara sustatzea ukanen du helburu. Ipar Euskal Herriko...
Bizilur eta EHNE Bizkaiak elkarlanean dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz.
"Den-den-dena hankaz gora joango balitz ere –probablea, ekonomiaren gobernariak hartzen ari diren erabakiekin–, beti legoke aukeraren bat bizirauteko. Hori darabilkit buruan Marc Singerren Dark days dokumentala ikusi dudanetik..."
Irakurri artikulu osoa Boligrafo...
Jim Mather Eskoziako Gobernuko Enpresa, Energia eta Turismo ministro ohiak hiltzaldia eman zuen urtarrilaren 26an Donostiako Kursaalean. Independentziaren onurak sozio-ekonomiaren ikuspegitik, Eskoziako kasua izenburupean.
Gipuzkoako Aldundiak gonbidatuta etorri zen Mather Euskal Herrira,...
Lluis Llach abeslari kataluniarrak Campanades a morts kantua konposatu zuen 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan Espainiako Polizia nazionalak bost langile hil zituenean. Bideo hau 2006an grabatu zuten, martxoaren 3an, Gasteizko Buesa Arenan, heriotza hauen 30. urteurren ekitaldian....
Mendebaldeko kulturak heriotza kudeatzeko ezarrita daukan sistema ez da jasangarria. Ezaguna da heriotzak zer nolako zauria egin diezaiokeen familiaren ekonomiari; ez da hainbeste aipatzen ingurumenari ere ordainarazten diogula heriotza hori. Sortu dira horren aurrean aukera ekologikoak, baina...
250 biztanle ditu Aizkorriren itzalpeko Zerain dotoreak. Noizbait bertaratuko zintuen hain ugariak dituen ekintza kulturalen batek, edo harro agertzen duen ondareak, edo ongi hornitutako azpiegitura eta zerbitzuek. Aurrekoengandik jasotako ondarea ustiatuz bertako ekonomia sortu du Zeraingo...
Muskizko(Bizkaia) paduran kokatuta dagoen Petronor findegiak beste 30 urtez lanean jarraituko duela zabaldu berri denean "Cokearen Aurkako Koordinakundea" talde ekologistarekin hitz egin dugu erabaki horren nondik norakoak jakiteko.
Hirugarren saioak markatzen duen muga mentala gaindituta, laugarren txutearekin gatoz. Orain arteko dosirik luzeena; segundo baten faltan da 15 minutuak osatzeko.
4. saio honen edukiak:
- Azken asteko aktualitateari jipoia.
- Gure bigarren lehiaketaren azken txanpan sartu gara. Datorren...
Iparraldeko herriok, herri kontsumitzaile amorratuak, Hegoaldeko herrietatik baliabide ugari behar dugu. Hauen ustiapenaren eragina, gizarte eta ingurumenean guk eurekiko dugun zor ekologikoaren parte bat osatzen du. Euskal Herrian erregaien menpekotasun handia dugu. Ekologistak Martxaneko...