Radio Vitoriako langileek igorritako mezu batean salatu zuten EiTBk 10 langile kaleratzeko asmoa zuela. Asteazkenean, konpainiak komunikatu bat igorri du datu horiek okerrak direla esanez. PPk, PSEk eta Bilduk Maite Iturbe EiTBko zuzendariari parlamentuan agertzeko eskatu diote, egoera argitzeko.
Bostpuntu talde eragileak gutun irekia bidali die EiTBko arduradun berriei, duela hilabete batzuk aurkeztu zuten manifestuan jasotako oinarrizko bost puntuak helarazteko. Puntu horien bidez, "publikoaren zerbitzuko EiTB" eskatu dute, "euskarari lehentasuna emanez, independentea, kalitatezkoa eta euskal kultura bultzatuko duena".
Pello Sarasola izango da ETBko zuzendari berria, Odile Kruzeta EiTB Irratien eta Koordinazio Editorialaren zuzendaria, eta Andoni Aranburu EiTBko Estrategia eta Komunikazio arduraduna, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak atzo egindako administrazio kontseiluan jakinarazi zuenez. EiTBk 121,7 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, iaz baino %17gutxiago.
Maite Iturbe arrasatearra izango da EITBko zuzendari nagusi berria, EAJk eta PSE-EEk hala adostuta. 1991tik EiTBko produkzio burua da Iturbe, eta Miramongo egoitzaren zuzendaria 1999az geroztik.
PSE-EEk formalki arbuiatu du Jaime Otamendiren hautagaitza EITBren zuzendaritzarako. Aurreko astelehenean Mikel Agirrek karguari uko egin zion eta oraingoan, berriz, EAJk aurkeztutako proposamenak ez du gutxieneko babesa lortu.
Mikel Agirrek ez zituen EITBn murrizketak aplikatu nahi, eta horregatik esan dio ezetz taldea zuzentzeari. El Paisen EAEko ordezkari Juan Mari Gastacak horrela azaldu zuen EITBn gertatu dena atzo argitaratutako artikulu batean. Agirrek plazaratutako komunikatuan azpimarratu du ez duela kargua onartu arrazoi pertsonalengatik.
Arrazoi pertsonalengatik egin dio uko Mikel Agirrek karguari, EITB Iparraldek Twiterrez zabaldu duenez.
Ekaitz perfektuaren erdian dago ETB: zuzendaritza aldatzeko prozesuan murgildu da EAEko azken hauteskundeek EAJri agintea itzuli ostean; Alberto Surioren zuzendaritzapean kate publikoak krisia bizi izan du, audientzien beherakada handi samarra tarteko; euskarak ETBn eduki behar duen lekuari buruzko eztabaida berriz agertu da 30. urteurrenaren karietara; Lurreko Telebista Digitalaren eta Interneten agerpenarekin telebista berrasmatzeko premia agerian geratu da baina –esan dugu ekaitz hau perfektua dela–, krisi ekonomikoak zintzurra estutu dio txoritxoari eta datozen urteetan nondik joko duen ikusteko dago.
Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik EAjko Mikel Agirre EITBren zuzendari izateko izendapena, EITB.com-en argitaratu dutenez.
EAEko talde parlamentarioek EITBren administrazio kontseilurako hautatu behar dituzten 15 hautagaiak aurkeztu dituzte. Azken 4 kontseilariak Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, EHUk, Euskalerriaren Adiskide Elkarteak, sindikatuek eta kontsumitzaileen elkarteek proposatzen dituztenen artean aukeratuko dira.
Itsasoan, itsasontziak; zeruan… Trenean entzunda, urtarril berri honetan –azterketatik bueltan, lau neskatila, logikaren ariketa elkarri komentatzen–. Segitu dute neskatilek: “Erantzuna asmatzeko, deduzitu beharra dago”. Deduzitu, zer baina? “Aurrekariak...
Miguel Angel Idigoras Euskal Telebistako (ETB) zuzendariak kargua utzi du TVE telebista katera itzultzeko. 2009ko uztailetik gaur arte eszedentzian egon da.
Euskadi Irratiak gaur betetzen ditu 30 urte emititzen hasi zenetik. 30.urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin dituzte urtean zehar eta amaiera emateko gaur Donostiako San Telmo museoan ekitaldi nagusia egingo dute.
Bi Gaur egun geratzen zaizkio
Musika aditu gisa ibilbide luzea egin du Pedro Elias Igartuak, Bilboko Herri Irratian lehen urratsak eman zituenetik. Aspaldion Soinugela irratsaioa eskaintzen du astero Bilbo Hirian. Aldizkari espezializatuetan (Muscaria, El Tubo) eta eguneroko prentsan (Deia, Egin, Gara) artikulu ugari idatzi du, gehienak gaztelaniaz, 40 urte zituela euskaldundu baitzen.
Bostpuntu izeneko kanpaina jarri dute martxan EiTBko 18-20 langilek. Publikoaren zerbitzuko EiTB eskatzen dute, euskarari lehentasuna emanez, independentea, kalitatezkoa eta euskal kultura bultzatuko duena.
1990. hamarkadan arrakasta lortu zuen Bi eta bat telesailaren atal berriak datorren asteazkenean hasiko dira. Atariko moduan, gaur gauean saio berezia eskainiko du ETB1ek. 22:00etan erreportaje bat emango dute, Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta eta Ane Gabarain aktore protegonisten adierazpenak jasoko dituena; eta ondoren hiru atal zahar eskainiko dituzte.
Fikziozko hainbat lagunek duela 75 urte Gernikan bizitakoa kontatuko dute twitter bidez. Besteak beste, Emilio Mola jenerala, Jose Antonio Agirre lehendakaria, Mateo Malaxetxebarri 10 urteko Kortezubiko umea, Alberto Onaindia apaiz abertzalea, Wolfram Von Richthof Condor Legioko Estatu Nagusiko burua eta Andone Bideguren 9 urteko haurraren pertsonaiak aukeratu dituzte bonbardaketaren zuzeneko kontakizuna egiteko.
Telebista nahieran: Telebista konektatua errealitate bihurtu da. Kate tradizionalek eduki merkatuan izan duten lekua kolokan dago.
ETBk hamabi urtez emititu duen euskarazko literatur saioa, Sautrela, apirilaren 8an bukatzea erabaki du. 351 atal eskaini ditu programak urte hauetan Hasier Etxeberria aurkezle duela.
Donostiako Unión Radion entzun ahal izan zen lehen aldiz euskara hutsean irratsaio finko bat. 1932ko martxoaren 2an ekin zion programak eta Joseba Zubimendi honela hasi zen uhinen beste aldean: “Ua, ua emendik, otsa, abill azkar, pizkor, abotsa! Gure izkuntzan agur laztana, ludiko euskeldun danorengana, ortxe dijua. Ua... ua...!”. 80 urte igaro dira eta jardunaldiak antolatu dituzte martxoaren 1 eta 2an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean hori gogoratzeko, Euskara hegaz, euskal irratiak 80 urte izenarekin
Gasteiz, Bilbo eta Donostiako elizbarrutiek kritikatu egin dute EITBk Erlijio ikasgaiaren aldeko kanpaina kendu izana: "Adierazpen askatasuna eta erlijio askatasuna kolokan jarri dira", diote plazaratutako oharrean.
Karlos Zurutuza Prentsa Idatzia atalean, EITB Nahieran Interneten, Euskal Irratietan Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casabonek gidatutako Gure bazterrak saioa Irratian, Klikmetroak.com kanpaina Publizitatean eta Kanaldude herri telebista Telebistan. Horiek dira 2012ko ARGIA Sarien irabazleak.
Bestalde, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-ri eskaini zaio Merezimenduzko Argia Saria.
[Saridunen argazkia erresoluzio handian]
EiTBn Alzheimerraren ikerkuntzarako dirua biltzeko Maratoia egiten ari dira goizean goizetik. Albiste hau idazteko orduan, herritarrek 22.000 euro emanak dituzte, webgunean adierazten dutenez. EAEn 30.000 familiari eragiten dien gaixotasuna da eta EiTB taldekoek Ez ahaztu Alzheimerraz leloa hautatu dute kanpaina egiteko.
ETBk emititzen duen Navarra Directo programako langileek sinadura bilketa egin dute Navarra Directo kendu ez dezaten eta ETBko kateak Lurreko Telebista Digitalaren bidez Nafarroan ikusteko aukera egon dadin. Duela hilabete inguru Navarra Directo ekoizten duten 20 langileei ETBko zuzendaritzak adierazi zien ez zutela programa hori egiten segiko.
ETBko Langile Batzordeak deituta, EITBren Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratzeak egingo dira gaur, bihar eta etzi (hiruak 12:00etan), "komunikabide publikoak bizi duen egoera larria salatzeko". Pasa den astean ere elkarretaratzea egin zuten langileek, Miramonen, EITBko zuzendaritza...
ETBko Langile Batzordeak deituta, Miramango egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten hainbat langilek asteazken gauean. ETB1en hauteskundeei buruzko eztabaida egin zen, eta saioa hasi aurretik EITBko zuzendaritza noraezean dabil izenburudun oharra eman zieten langileek alderdi politikoetako...
Datorren urteko EITBren aurrekontua 11,9 miloi euro txikiagoa izango dela iragarri du erakunde publikoak. Murrizketa hau krisi ekonomikoaren ondorio dela azaldu duen arren, hainbat langile eta alderdik salatu dute Eusko Jaurlaritza telebista publikoa ahultzeko estrategia gauzatzen ari dela....
Gaztea-ko zuzendari ohia, EITB.com-eko egungo arduraduna, Zinemaldiko galen gidari glamurosoa, Katu Kale programa mitikoaren aurkezlea, tolosarra…
1990etik gaur arte EITBko zuzendaritzan... Susmagarria, ezta?
Susmagarria? Postu elektrikoak albistegiei eta aktualitateari lotuta daudenak dira. Nori inporta zitzaion Gaztea bertan hasi nintzenean? Eta EITB.com-i buruz asko hitz egiten da orain, baina orain dela lau urte?
Noticias Taldeko egunkariek gaur argitaratu dutenez, Blanca Urgell Kultura sailburuak ikerketa eskatu zion Madrilgo Tableronde SLNE enpresari, EiTBren audientzia galerari eta diru-sarreren jaitsierari nola aurre egin aztertzeko. Urgellek ikerketa esku artean duela eta gaur Alberto Surio EiTBko...