EHZ festibalaren 2013ko edizioa motorrak berotzen ari da. Parte hartuko duten hainbat talderen izenak badakizkigu jada eta gaurtik Willis Drummondek egin duen kanta ere entzun daiteke
Lekorneko Garroko gaztelua izango da ekainaren 28tik 30era ospatuko den Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalaren eszenatokia. Tokiia eta administrazioa berritzeaz gain, balantze ekonomikoa hartu dute kontuan antolakuntzarekin hasteko.
Lekorneko (Lapurdi) Garroko gaztelua izango da ekainaren 28tik 30era ospatuko den Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalaren eszenatokia. Administrazioa berritzeaz gain, balantze ekonomikoa hartu dute kontuan antolakuntzarekin hasteko.
Euskal Herria Zuzenean festibaleko antolatzaileek aurtengo edizioa baikor baloratu dute, programatutako ekitaldiak amaitzeko ordu batzuk faltan egindako agerraldian. Hala ere, ez dute ezkutatu aurreko urtean baino jende gutxiago ibili dela, eta horren arrazoiak aztertu eta neurriak hartzen saiatuko direla aipatu du Eneko Etxegarai lehendakariak. Guztira 14.500 lagun ibili dira Heletan (Nafarroa Beherea) ostiraletik igandera.
Gaur hasiko da Heletan (Nafarroa Beherea) Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdiaren 17. edizioa. Hasierako urteetan Arrosan (Nafarroa Beherea) ospatzen zen jaialdia, 2002tik 2008ra Idauze-Mendin (Zuberoa) eta egun Heletan. Eneko Etxegarai EHZ jaialdiko lehendakariaren ustez "Heletan ospatzen denetik, EHZ festibala sendotu eta garatu egin da". Aurtengo programan hainbat berrikuntza egongo dira, horien artean Sorgin izeneko euskarazko antzezlana. Ohi bezala jaialdiaren ardatza musika kontzertuak izango dira:
Ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo da Heletan (Nafarroa Beherea) Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia. Ohi bezala, musika kontzertuek osatuko dute jaialdiaren bizkarrezurra, baina eztabaida eta gogoetarako tartea ere izango da. Beste gai batzuren artean, krisi ekonomikoari, euskal preso politikoen egoerari, sexualitateari eta historiari buruzko hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrak egingo dira Heletan.
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak eta Donostia Kulturak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Akordioaren helburu nagusia "musikaren alorrean egiten diren ekimen eta sorkuntza egitasmoen inguruan hartu emanak bultzatu, ezagutza sakondu eta elkarri laguntza eskaintzea" da. Gauzak horrela, EHrZ lehiaketaren finalerdia egingo dute ostiralean Intxaurrondoko kultur etxean, 21:00etatik aurrera.
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) musika jaialdia antolatzen duen elkarteak biltzar nagusia egin du larunbatean. Kazeta.info webguneak zabaldu duenez, festibala 2014ra arte Heletan mantentzea erabaki dute, azkenaldian zurrumurru ugarik EHZ lekuz aldatuko zutela zioten arren.
Uztailaren 1etik 3ra egingo da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Festibalaren 16. edizioa, Heletan (Nafarroa Beherea):
"Gure helburua ez da musika hutsa kontsumitzeko festibal bat eskaintzea, baizik eta jendea etorraraztea eta elkarren artean hartu–emana egotea. Aurten kristoren lana egin...
Euskal Herrian Zuzenean (EHZ) jaialdiko antolatzaileek sormena bultzatzea xede duten hainbat ekimen jarriko dituzte abian: EHrZ talde lehiaketa, 21 artistaren obrak jasoko dituen Irudikatu erakusketa (Baionan, Miarritzen eta beste herri batzuetan izango da ikusgai) eta Sorgin izeneko...
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia Heletan (Nafarroa Beherea) egiten jarraitzeko arazoak konpontzen ari dira pixkanaka. Heletako Herriko Etxeak baimena eman du EHZ uztaileko lehen asteburuan egiteko. Egun horietan, Besta Berri elizkizunari lotutako Otaba izeneko ospakizuna zen egitekoa, baina...
Aurtengo Euskal Herria Zuzenean jaialdiak galerak izan ditu. Galera horiek estaltzeko asmoz jarri dute abian EHZk bizi behar du! kanpaina. EHZren webgunean dago laguntza emateko aukera, eta nahiago bada, posta arrunta ere erabili daiteke.
Uztailaren 2an hastekoa zen jaialdia, baina lehen eguneko...
Pasa den ostiralean, haize erauntsiak gogor kolpatu zuen Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia. Heletan (Nafarroa Beherea) muntaturiko azpiegiturek kalte handiak jasan zituzten, eta antolatzaile eta ehunka laguntzaileren lanari esker larunbatean jaialdia berrabiaraztea lortu zen arren, festibalak...
"Euskal Herria Zuzenean festibalak helburutzat du herriko elkarteak laguntzea, tresna bat bezala. Festibala tresna bat da, ez da EHZ jaialdia igandean bukatzen denean dena bukatua dela (...) Laguntzaile anitz behar dira (...) Beti gehiago nahi ditugu, anitz garenean besta gehiago egiteko...
Euskal Herria Zuzenean festibalean izango diren talde gehiagoren berri eman dute antolatzaileek euren webgunearen bitartez. Programazio osotik talde batzuk nabarmentzearren, 2 Many Dj's, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Gojira, Rinôçérôse, Sorkun, Rachid Taha, Balkan Beat Box, Mikel Urdangarin, La Pegatina, Bizardunak eta Gose. Ander Lipus, Pirritx eta Porrotx eta Ximun Fuchs ere han izango dira. Aurten hainbat berrikuntza prestatu dituzte, horien artean filmak ikusteko gunea.
Bertan izango diren taldeen bideoklip batzuk topa ditzakezu hemen:
Berri Txarrak:
2 Many DJ's:
Rinôçérôse:
Alpha Blondy:
Euskal Herria Zuzenean festibalean izango diren talde gehiagoren berri eman dute antolatzaileek euren webgunearen bitartez. Programazio osotik talde batzuk nabarmentzearren, 2 Many Dj's, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Gojira, Rinôçérôse, Sorkun, Rachid Taha, Balkan Beat Box, Mikel Urdangarin, La Pegatina, Bizardunak eta Gose. Ander Lipus, Pirritx eta Porrotx eta Ximun Fuchs ere han izango dira. Honez gain, aurten berrikuntzak prestatu dituzte, horien artean filmeak ikusteko gunea.
Uztaileko lehen asteburuan, 3, 4 eta 5 egunetan, Nafarroa Behereko Heleta herrian Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia ospatuko da. Festibal “diferentea” da, sustatzaileek parte-hartzeari garrantzi handia ematen diotelako –bolondresen lana ezinbestekoa da antolatzeko– eta lekuko ekoizleekin elkarlana bultzatzen duelako. Honakoak dira Euskal Herriko musika jaialdi beteranoenaren sekretuak.
Heletan ospatuko den Euskal Herria Zuzenean festibalak azken orduko berrikuntzak egin dizkio lehen eguneko egitarauari: Fermin Muguruza, Manu Chao eta Radio Bemba, Emir Kusturica eta the No Smoking Orchestra eta Safaa Arapiyat. Berrikuntza hauekin batera, Fermin Muguruzak Palestinan grabatu duen...
Musika krisian? Nahi luke, inguruan antolatzen ari den jaialdi pila ikusita. Inoiz baino festibal gehiago izango da Euskal Herrian ekainetik aurrera. Badirudi azken urteetan zerbitzua nagusitu zaiola produktuari; kontzertuek mugitzen dituzte sosak, diskoen salmentak gainbehera doaz. Musikaren errotarria ez da gelditu horregatik, natza aldatu baino ez du egin. Noiz arte jarraituko du dantzak? Zein arrisku ditu dinamika honek?
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia hilaren 27tik 29ra egingo da Indauze-Mendin (Zuberoa). Aurtengo edizioak izango duen berrikuntza aipagarriena EHZ Pack da, hego Euskal Herriko jendea erakartzeko sortu duten txartel berria. EHZ Pack -ekin sarreraz gain bi autobus linea doan jarriko dituzte, bat...
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia aurten azkeneko aldiz ospatuko da Indauze Mendin (Zuberoa). Antolatzaileek azaldu dutenez, duela bost urte adierazi zuten bost urte pasako zituztela bertan eta aurten bosgarrena denez, Indauze Mendi XIII. edizioarekin agurtuko dute. Hala ere antolatzaileek ez...
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak biltzar nagusia egingo du irailaren 8an, 15:00etan, Hazparneko Xuriatea ostatuan. Orduan erabakiko dute jaialdia bertan behera utzi ala ez, finantzaketa berriak bilatu behar ote diren, helburu berriak zein diren, festibalaren ereduak aldatzea komeni den edota...
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak biltzar nagusia egingo du irailaren 8an, 15:00etan, Hazparneko Xuriatea ostatuan. Bertan erabakiko dute festibala bertan behera utzi ala ez, finantzaketa berriak bilatu behar ote diren, helburu berriak zein diren, festibalaren ereduak aldatu behar ote diren,...
Pasa den asteburuan ospatu zen Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren hamahirugarren edizioa Idauze-Mendin (Zuberoa). Antolatzaileek jaialdiaren balantze gazi-gozoa egin dute. 18.000 lagun espero zituzten baina 15.000 bildu ziren Idauze-Mendin. Horrek arazoak eragin dizkie aurrekontuan. Egoera...
Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren hamahirugarren edizioa, Idauze-Mendin (Zuberoa) egiten den laugarrena, bihar (29) abiatuko da. Igandera bitartean The Skatalites, Lendakaris Muertos, Lisabo, Fermin Muguruza, La Rue Des Pavots (EHZ lehiaketaren irabazleak), Tokyo Ska Paradise Orchestra eta...
Ekainaren 29tik uztailaren 1era ospatuko da Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Zuberoan, Idauze Mendin egingo da laugarrenez. The Skatalites, Gojira, Anestesia, Fermin Muguruza & Afro-basque fire brigade, Tokyo Ska Paradise Orchestra eta Lendakaris muertos ariko dira, besteak beste. Orotara, 30...
Euskal Herria Zuzenean jaialdiko ordezkariak Max Brisson Kontseilu Nagusiko kultura batzordeko lehendakariarekin bildu ziren joan den astean, 2006ko diru laguntzaz hitz egiteko. Brissonek hitz emandako 12.000 euroko diru laguntza ez zutela jasoko agertu zien EHZko ordezkariei. Arrazoia: jaialdi...
Max Brisson Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakariordeak Euskal Herria Zuzenean jaialdiko ordezkariekin biltzea onartu du. Otsailaren 26an izango dute hitzordua. Jaialdiko antolatzaileen esanetan Kontseilu Nagusiak 12.000 euroko diru laguntza hitzeman zien baina azkenean ez dute ez...
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak 12.000 euroko diru laguntza hitzeman zien 2006an Euskal Herria Zuzenean jaialdiko arduradunei baina ordutik ez dute inolako berririk izan. Kontseilu Nagusiko arduradunek ez die erantzunik eman jaialdiko arduradunen dei eta gutunei. Hitzemandako diru...