Radio Vitoriako langileek igorritako mezu batean salatu zuten EiTBk 10 langile kaleratzeko asmoa zuela. Asteazkenean, konpainiak komunikatu bat igorri du datu horiek okerrak direla esanez. PPk, PSEk eta Bilduk Maite Iturbe EiTBko zuzendariari parlamentuan agertzeko eskatu diote, egoera argitzeko.
Kargua utzi ostean, soldataren %60aren pareko ordainsaria jasotzen dute Gipuzkoako diputatuek urtebetez. Foru Aldundiak ordainsari horiek kentzea proposatu du orain.
Pello Urizar hautatu dute berriz EAko idazkari nagusi Barañainen egin duten Kongresu Nazionalean. 268 aldeko boto, 13 abstentzio eta kontrako bakarra izan ditu aurkeztu den hautagai bakarrak.
Iruñeko alkate Enrique Mayak CAN auziarekin duen erlazioa kontuan hartzekoa dela kontsideratu dute udaleko UPNren oposizioko alderdi guztiek, PPNk izan ezik.
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bihar eratuko den Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean izango dira. PPk, berriz, gaur argitu duenez, ez du parte hartuko. Etorkizunean "erabilgarri" ikusten badu batuko da ponentziara. EAEko lau alderdi bozkatuenak bakegintzarako foro batean elkartzeko aukerak, beraz, itxaron egin beharko du.
Asko hitz egiten da independentziaz, eta helmuga horretara iritsi nahi duenak badaki bidea langaz betea dagoela. Bide horretako oztopoez, aukerez, eta kontraesanez, aldiz, gutxi hitz egiten da. Hori da orrion helburua, horietan sakontzea. Egoera aldatzen ari da Europan, hor dira Kataluniako eta Eskoziako kasuak, eta Euskal Herriari ere zabal dakioke bere leihoa. Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren burua.
Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.
Eusko Legebiltzarreko bake eta bizikidetza ponentziaren hasiera atzeratzeko eskatu du ohar baten bidez Bakartxo Tejeria (EAJ) Parlamentuko zuzendariak, atzoko batzarrean izandako eztabaida giroak bultzatuta. Ponentzia atzo bertan hastekoa zen. “Ahalik eta azkarren egingo” dela agindu du, “denok bake eta bizikidetzarako oinarriak finkatzeko prest gaudenean”.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean prentsaurrean azaldu dira Marin Garitano ahaldun nagusia eta bozeramaile izateaz gain Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua den Larraitz Ugartek, adierazteko prest daudela Zubietako errauste plantaren eraikitzea kontratatu zitzaien enpresekin negoziatzeko dagokien kalte-ordain ekonomikoa.
Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik EAjko Mikel Agirre EITBren zuzendari izateko izendapena, EITB.com-en argitaratu dutenez.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio 2005-2011 bitarteko Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren azterketa egiteko, eta hortik ateratako ondorioetatik aurrera begirako pausoak emateko, 67-2003 dekretuari (pdf) jarraiki. Euskararen erabilera sustatzeko egitasmo berriak bi ardatz izango lituzke: hizkuntza eskubideak bermatzea eta kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzea.
Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako jauregiko areto nagusian Espainiako indar polizialek herritarrei eragindako torturen salaketa instituzionalean lehen urratsa eman zuen. Martin Garitano ahaldun nagusia eta Oroimen Historikorako eta Giza Eskubideen zuzendari Marina Bidasoro buru zirela, ehun gonbidaturen aurrean egindako ekitaldiarekin nabarmendu nahi izan zuen Aldundiak lehen urrats hau, Euskal Herriko leku askotan Torturaren kontrako eguna ospatzen den otsailaren 13an.
Eusko Legebiltzarrak hautatu ditu Espainiako Senatuan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko duten hiru kideak. Aurreikusitakoa bete egin da: Iñaki Goioaga abokatua (EH Bilduk proposatua), Jokin Bildarratz (EAJ) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) izendatu dituzte. EH Bilduk Goioaga proposatu izana kritikatu egin du hainbat alderdik, ETArekin lotura duelakoan.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusi Javier Zaragozak ETAko kide izatea leporatu dio Iñaki Goioaga euskal presoen abokatuari, Jose Miguel Latasa ETAko kide ohiak Arabatik blogean idatzitako testu batean oinarrituta. Latasak dio Goioagak mugitzen zituela presoen eta ETAren arteko hariak.
EAE-KO herritarrek badute lehendakari berria, Iñigo Urkullu. Baina Urkullu ez da euskal gizarteko lehendakaria, Ibarretxe lehendakariak behin eta berriz errepikatzen zuen gisan. Ona litzateke Urkulluk behin eta berriz harri berean estropezurik ez egitea. Lurrak oihuka dio ez dela euskal herritar guztien lehendakaria.
EAJko legebiltzarkideen botoek emandako gehiengo sinplearekin Iñigo Urkullu lehendakari izendatu du Eusko Legebiltzarrak.
EAEko lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa gaur goizean hasi da. Laura Mintegik eta Iñigo Urkulluk beraien proposamenak azalduko dituzte eguerdira bitartean. Urkulluk gaur lehendakari izateko adina babes ez daukanez, bihar izendatuko dute autonomia erkidegoko presidente gehiengo sinplez.
Gipuzkoan erroldatuta dauden eta ViaT telepeajea duten pertsonek AP-1 eta AP-8 erabiltzeagatik gehienez 25,64 euro ordainduko dute. Arau foral berria Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartua izan da (alderdi guztiek alde bozkatu dute) eta abenduaren 1ean jarriko da martxan.
EAJk uste baino errazago garaitu ditu EAEko hauteskundeak, baina EH Bilduk ere emaitza oso onak lortu ditu. Bien artean azken urteotako legebiltzar abertzaleena osatzen dute. Ez dirudi ordea burujabetzaren arloan ados jarriko direnik, bakegintza eta normalizazioa sendotzea izango da bien elkarlanaren lehentasunetako bat. Murrizketei dagokienez, aurrez aurre izango dira.
Agerraldi publiko guztiak euskaraz egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrerantzean. Euskara normalizatzea eta hiztunen eskubide linguistikoak babesteko helburuarekin hartu du neurria Aldundiak.
50 ordezkariz osaturik egongo da aholku batzordea eta Gipuzkoako Aldundiko bozeramale Larraitz Ugarteren esanetan gizarte elkarteak, mankomunitateak, alderdi politikoak, sindikatuak eta erakundeak eta hondakinen inguruan zer esana duten eragileak egongo dira bertan.
Etxegaraten ez dutela bidesaririk jarriko adierazi zuen atzo Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak, Hiru garraiolarien sindikatuarekin egindako bileraren ostean. "Bilduk hasieratik izan zuen bidesarien aurkako jarrera, eta bide horretatik jarraituko du, Etxegaraten halako neurririk hartu gabe", azaldu zuen.