|
ARGIAren
Egutegia euskal etxeetan hain zabaldua dagoen eta milaka herritarrentzako
bere hizkuntza lantzeko lehen tresna izan den "tako" formako
almanaka da.
Informazio
zabala eskaintzen du egunero kentzen diren orritxoetan: aurreko
aldean,eguzkiaren eta ilargia egoera, kristau santutegia eta
euskal izendegia, efemerideak, eta abar.
Eguneko
informazio erabilgarriaz gain (eguzkia, ilargia, efemerideak, santutegia,
euskal izendegia), irakurgai atseginak ditu EGUTEGIA 2001ek, guztiak
ARGIAko ekipoak prestatuak, kolaboratzaile kualifikatuenekin:
osasuna (Jabier Agirre), sexuaren inguruko tabuak (Eli Pombo), teknologia
(Joxerra Aizpurua), txisteak (Kike Amonarriz), euskal toreroak (Iņaki
Azkune), zinema (Beņat Doxandabaratz), euskal diaspora (Joseba Etxarri),
desagertzear dauden kulturak (Eli Pombo), euskal izenak (Mikel Hoyos),
literatura (Enrike Letona), zenbakiak (Dani Martirena), dantza (Jon
Maya), errezetak (Jokin Otamendi), animalia sakratuak (Eli Pombo), musika
(Joxemi Saizar) eta historia (Erlantz Urtasun).
Ohiko
saltokietan egon ohi da urtero salgai Egutegia eta baita Argiara bertara eskatuta.
Tel.: 943 37 15 45
e-posta: denda@argia.com
Faxa: 943 36 10 48
|