Egipto  |  Kairo

Niloko Paris omen zen hura

Egiptoko gainbehera ekonomikoaren ikur bilakatu dira Kairo erdialdeko eraikin abandonatuak. Hirigunea husten ari dira, desertuko urbanizazio berrien onurarako. Egungoak ez du itxura onik, baina egoera eraldatzeko garaiz dira oraindik.

720 lagun heriotza zigorrera kondenatu dituzte Anaia Musulmanen kontrako epaiketa erraldoian

Anaia Musulmanen 720 jarraitzaile heriotza zigorrera kondenatu ditu Egiptoko tribunal batek astelehean egin den epaiketa erraldoi batean.

Egipton 529 heriotza epai atzo, menturaz laster 683 gehiago

Londresko The Guardianek atzoko, martxoak 24, editoriala honela bukatzen du: "Manyako [auzia burutu den herria] epaileak usteko du bere betebeharra dela Sisi jeneralari laguntzea oposizioko zenbait ahots isilarazten. Hala bada, oker dago: bere erabaki drakoniarrak ez du lortuko herrialdea krisian are gehiago hondoratzea baizik".

Egipto gerrara bezala doa erreferendum konstituzionalera

Mohammed Morsiren kontrako estatu kolpearen ondorengo gobernuak konstituzioaren proiektua bozkatzera deitu ditu gaur egiptoarrak. Militarren babesaz heldu ziren agintera uztailean, eta erreferendum honen bidez, ezarritako erregimenaren behin betiko ezarpena dago jokoan.

Mursik uko egin dio akusatu jantzia janzteari

Hainbat herritarren hilketak bultatzea egotzita, Mohamed Mursi estatu kolpez botatako Egiptoko presidente ohia epaitzen hasi dira Kairon. Ordubete baino ez du iraun lehen epai saioak, auzipetuak ez duelako epaitu jantzia jantzi nahi izan. Epaileak eten egin du saioa.

"Faxismoa bizi dugu Egipton; giza eskubideak etengabe urratzen dira"

Egipton, giza eskubideen egoera ez dela deus aldatu dio Kairoko CIHRS Institutuko Mohamed Zaraak. Eskubideen urraketak nork pairatzen dituen da desberdintasuna, Rebelion webguneak plazaratutako elkarrizketan dioenez.

Michael Hardt Iruñean: "Botere guztia plazei!" aldarritik impassera

Michael Hardtek hitzaldia eskaini zuen atzo Iruñean La Hormiga Atómica Liburuakek eta Komunen Fundazioak gonbidatuta. 86 lagun bertaratu ziren, Declaration liburuko gaiak landu ziren bereziki.

Gutxienez 51 hildako eta 268 zauritu Kairon

Yon Kippurreko gerraren 40. urteurreneko manifestazioetan, istiluak izan ziren igandean Egipton. Mohamed Morsi presidente kargugabetuaren aldekoen eta segurtasun indarren arteko liskarrek 51 hildako eta 268 zauritu eragin dituzte oraingoz.

Anaia Musulmanen jarduera debekatu dute Egipton

Egiptoko Anaia Musulmanen ekintza oro debekatu du Kairoko Larrialdi Auzitegiak, baita haren eta “inguruko erakundeen” ondasun guztiak bahitzeko agindua eman ere. Tagammu alderdi sozialistak “ekintza terroristak” egin izana egotzi zien Anaia Musulmanei, eta epaileak ontzat eman du salaketa.
Egipto  |  Egipto

Jainkoak eta arkeologoek dakite egia

Inoiz baino zatituago ageri da Egiptoko mapa sozial eta politikoa. Konponezina dirudien amildegia du aurrean gizarteak. Niloko herriaren erorketa hori saihesteko zubia nork eraikiko duen eta nola, inork ez daki.

Mubarak mamua eta lapiko astinduen gaueko hotsa

Déjà vu baten antzekoak bihurtzen ari dira Egiptotik datozen berriak: Hosni Mubarak diktadore ohia kartzelatik aterako dute eta Anaia Musulmanetako buruzagiak atxilotu dituzte. Alderdia klandestinitatera itzultzeko bidean jarri dute azken asteetako gertakariek.

Anaia Musulmanen buruzagia atxilotu dute Egipton

Anaia Musulmanen burua atxilotu dute Egipton. Mohamed Badie, 70 urtekoa, Kairo ipar-ekialdeko Nasr hirian atzeman dute astearte goizean, estatuko agentziaren arabera, segurtasun indarrek bere ezkutalekuari buruzko informazioa jaso ostean.

Egiptoko segurtasun indarrek Morsiren aldeko manifestarien kanpalekuak bortizki desegin dituzte

Egiptoko segurtasun indarrek Mohamed Morsi presidente kargugabetuaren aldeko kanpaldiak desegin dituzte indarrez Kairon. Hainbat aste zeramatzaten Morsiren aldekoek militarren estatu kolpearen aurka protestatzen.

Kairoko kaleetan jarraitzen dute Morsiren aldekoek, asteburuko sarraskiaren ondoren

Rabá al-Audawiya meskitaren inguruan segitzen dute, kanpatuta, Anaia Musulmanetako kideek. Laurogei hildako zibil utzi ditu asteburuak zifra ofizialen arabera, baina Morsiren itzulera eskatzen jarraituko dutela esan dute presidente ohiaren jarraitzaileek.

Inoren ero ni

Burutazioak itotzen nau Ramadán garaian. Bizi izan ditudan guztiak, eta ez dakit zergatik, introspekzio ariketa bihurtu zaizkit. Oraingoan, Kairon (Egipto), harrapatu nau hilabete sakratu honek.

“Egipton indar politiko ezkertiar baten gabezia da larriena”

“Epe luzeko prozesu iraultzailean murgildu da Egipto, eta hau hasiera besterik ez da”. Hala adierazi du Gilbert Achcar Londreseko Unibertsitateko irakasleak The Real News Network telebistak egindako elkarrizketan. Nazioarteko Harremanetan eta Ekialdeko politikan aditua da libanoarra.

Zer eskatzen du Tahrir-ek?

Dimisioa eskatzen zuten protesta masiboen ondoren, Mohamed Morsi Egiptoko presidentearen aurkako estatu-kolpea jo du armadak. Nola ulertu herrialdean gertatzen ari dena? Konglomeratu konplexua dira Egiptoko protestak, baita analisirako funtsezko osagaia ere. Eta aurrerantzean zeresana ematen jarraituko dutela dirudi.

Obamak jarraituko al du Egiptoko armadari laguntza ematen?

AEBek orain arte Egiptoko ejertzitoari eman dioten laguntza gainbegiratzeko agindu du Obama presidenteak. Mohamed Morsi agindutik kendu eta aste betera iritsi da zalantza.

Anaia Musulmanek salatu dute 35 lagun hil dituela poliziak

Anaia Musulmanek Egiptoko segurtasun indarrei leporatu die presidente ohiaren aldeko manifestazio batean 35 pertsona hiltzea.

Estatu kolpea Egipton

Egiptoko armadak Konstituzioa bertan behera utzi, Parlamentua disolbatu eta Mohamed Morsi presidentea kargutik kendu du. Adly Mansour Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak hartu du kargua behin-behinean. Armadak iragarri du hauteskundeak deituko dituztela.

Egiptoko partida luzea izango da oraindik

Aste hasieratik zeukan estatu-kolpe usaina Egiptoko militarren ultimatumak eta bide horretako lehenbiziko urratsa eman zuten atzo armadak Morsi kargutik kendu ostean. Baina ez litzateke oso zehatza dena aste honetako prismatik bakarrik aztertzea, Egipton 2011ko urtarriletik ikusten ari garen gertakarien konplexutasunari muzin egitea litzateke.

Egiptoko militarrak eta oposizioaren memoria laburra

Mohamed Morsi Egiptoko presidenteak uko egin dio armadak astelehenean egindako ultimatumari eta ura eztarrian gora doakio. Militarren berragertzeak zalantza ugari sortu ditu herrialdean bertan eta nazioartean. Horiek argitzeko, ez da txarra Alain Greshek Le Monde Diplomatiquen webgunean daukan blogean idatzi duen “Egipto, armada eta herria bat eginda?” artikulua irakurtzea.

Estatu-kolpe usaina Egipton

Egiptoko militarrek 48 orduko tartea eman zieten atzo alderdi politikoei herrialdean nagusitzen ari den krisi instituzionalari irtenbidea emateko. Adierazpen horrek presio handiagoa eragingo dio Mohamed Morsi presidenteari, joan den astetik herrialdean indarra hartzen ari diren herritarren manifestazioei militarren ultimatuma gehitu zaielako.

'Bloke Beltzak' borrokarako deia egin du Egipton

Hosni Mubarak boteretik bota zuen iraultzaren bigarren urteurrena iskanbilatsua izaten ari da Egipton. Egoera politikoa ez da batere lasaitu, Anaia Musulmanen aldekoen eta kontrakoen artean liskarrak ugari dira. Egunotan oposizioko talde berri bat sortu da: Black Block (Bloke Beltza). Mursi presidentearen kontra kale borrokaren bidez egin nahi dute.

Nondik lehertuko da gure egundoko desordena?

Jarrera bakezale eta antimilitarista erakusten ez duen krisiaren aurkako politika oro, herren ibiliko da hasieratik, Rafel Poch La Vanguardiako kazetariak Diario de Berlin blogean idatzi duenez.
Egipto  |  Egipto

Tahrir plaza zauri batek banandu du

Egiptoarrek euren Konstituzioa onartu zuten 2012ko abenduaren 25ean. Baina erreferendumeko parte-hartze eskasak, eta aurreko asteetan oposizioaren eta Mursi presidentearen aldekoen artean izandako liskarrek, agerian utzi dute iraultza gertatu eta bi urte geroago herrialdeak oraindik bide luzea duela egiteko.

Egiptoarrek baietz esan diote Konstituzio berriari

Egiptoko hauteskunde batzordeak Konstituzioak %63,8ko babesa jaso duela jakinarazi du.Bigarren kontsulta egunaren ondoren eman dute datua.

Anaia Musulmanak ia seguru garaile Egiptoko desilusioaren bozetan

Mubarak diktadorea kargutik bota zuten herritarrek ilusio gutxirekin bozkatu dute Egiptoko hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian. Bi presidentegaiak, Anaia Musulmanen alderdiko Mohamed Mursi eta Mubaraken lehen ministro izandako Ahmed Xafik, ez dira iraultzan parte hartu zutenen gustukoak. Mursi izango da ia seguru irabazlea (bozen %96 zenbatuta aurretik dago, mendebaldeko Kairoko zenbaketaren esperoan) baina joan den astean Auzitegi Konstituzionalak parlamentua desegin ondoren, klima politiko ezegonkorra da nagusi.

Mubarak kartzelan hilko da, baina ez guri esker

Hosni Mubarak Egiptoko diktadore ohia epaitu zuten larunbatean eta bizi arteko kartzela zigorra ezarri zioten. Robert Fisk kazetariak epai horretaz eta herrialdeak gaur egun bizi duen egoerari buruz artikulua publikatu zuen igandeko The Independent egunkarian. Jarraian artikuluko pasarte batzuk.
Multimedia

2013-02-15  |  Egipto

Egipto, bukatu gabeko iraultza

Azken urteotako Egiptok bizi izan duen egoera politiko gorabeheratsuak ez du etenik. Gobernu aldaketa tarteko, gaur egunera arte luzatu dira herritarren protestak.

2012-05-11  |  Egipto

Erahl - Kanpora

2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia grinak beldurra baino...

2011-11-08  |  Egipto

Iraultzaren irudiak

Ez zen posible izango Arabiar Udaberria bezala ezagun egin den fenomenoa, teknologia berririk gabe. Halere, teknologia berriek eurek bakarrik ez dute deustarako balio, atzean hauen potentzialtasuna baliatuko duen pertsonarik ez badago. Hori da Al Jazeerak egindako dokumental honek azpimarratzen...

2011-06-28  |  Egipto

Ziberaktibismoa

Ezagun bihurtu dira Internet eta sakelako telefono bidez deitutako elkarretaratze espontaneoak. Dena den, badira sare sozialak benetako gizarte aldaketa eragiteko gai ez direla dioten ahotsak ere. Horregatik, konpromiso alferraren aurka, zenbait ondorio ateratzea beharrezkoa da. Batetik, zaila...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys