Piztu Ezazu Argia gunera joan.

eaj

25,5 milioi euroko kostua du Bilbok Iberdrolarekin adostutako hitzarmenak

2013-05-13

Martin Vicioso

2005ean Bilboko Udalak eta Iberdrolak hitzarmena adostu zuten, konpainia elektrikoaren egoitza Abandoibarrara lekualdatzeko. Bilduk galdetuta, Udalak jakinarazi du 25,5 milioi euroko kostua izan zuela.

Presoen gaian Rajoyk ez du pausorik emateko asmorik, Urkulluk hala eskatu arren

2013-04-29

Lander Arbelaitz

Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez. EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, Madrilen inmobilismoa baliatuz “ezker abertzalea biktimismoa egiten ari baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen aldaketarik hitz eman.

Legea eta injustiziaren lehia

2013-04-28

Xabier Letona

Aske Gunean joan den astean izandako sei gazteen atxiloketak eta zeregin horretan izandako gertakizunek, Euskal Herrian egoerak aldatzen jarraitzen duela erakusten dute. Ezker abertzaleko gazteen mugimendu zabalak, modu praktiko eta gaurkotuan erakutsi du aldaketa hori. Desobedientzia zibila...

Zer esan nahi du aurrekontuak luzatzeak?

Aurrekontu proiektua erretiratuko duela iragarri du Iñigo Urkulluk eta badirudi EAEk aurrekontu luzatuak izango dituela. Zer esan nahi du horrek?

Aurrekontu proiektua atzera botako du Urkulluk, Legebiltzarrak betorik jar ez diezaion

2013-04-25

Jon Torner Zabala

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzera botako du aurtengo aurrekontu proiektua, atzo Bruselan jakinarazi zuenez. Legebiltzarrak aurrekontuei betorik ez jartzea lortu nahi du Jaurlaritzak.

"EAJk herri honen independentzian sinesten du"

2013-04-21

Mikel Asurmendi

Bilbo, 1967. Igorre herrian bizi zela hasi zen politikan, EGIn. EAJko BBBko presidentea da. Euskal filologia ikasia. 3Koma ekoiztetxean jardun du orain gutxi arte. Kazetaritzan ere aritu da. ETBko programazio zuzendaria izana da. Sabin Etxeko bulegoan hartu gaitu. Itxaso Atutxak bizkaieraz egiten du berba. Zeberion bizi da.  

PP Urkulluren aurrekontuak babestetik gertuago

2013-04-17

Lide Hernando

Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta PPko Antonio Basagoitirekin atzo bildu ostean, bi alderdiak aurrekontuetan “gutxienekoen akordio” batera iristea gertuago egon liteke.

Urkullu eta Rajoy isilean bildu ziren joan den asteazkenean

2013-04-15

Martin Vicioso

EAEko Lehendakariak eta Espainiako presidenteak lehengo astean isilpeko bilera izan zutela jakinarazi du ABCk. Batez ere kontu ekonomikoak izan zituzten mintzagai, baina bakegintzaz ere aritu ziren.

Estatus politiko berria herritarrekin "kontrastatu" nahi du Urkulluk

2013-04-10

Urko Apaolaza

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gobernu programak aurreikusten du autogobernu ponentzia bat osatzea Eusko Legebiltzarrean eta hortik ateratako emaitza “herri kontrastearen mende” jarriko lukete. Gisa horretan definitu du Iñigo Urkulluk hauteskundeetan agindutako autogobernuari buruzko galdeketa, 2015erako “estatus politiko berria” ekarriko lukeena.

PP ez da legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza lantaldean izango

2013-04-10

ARGIA

EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bihar eratuko den Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean izango dira. PPk, berriz, gaur argitu duenez, ez du parte hartuko. Etorkizunean "erabilgarri" ikusten badu batuko da ponentziara. EAEko lau alderdi bozkatuenak bakegintzarako foro batean elkartzeko aukerak, beraz, itxaron egin beharko du.

2005etik euskara sustatzeko aurrekontu baxuena aurkeztu du Jaurlaritzak

2013-04-08

Martin Vicioso

Euskararen sustapenerako 99,9 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, 2005etik kopururik baxuena. Gara egunkariak gaur egin duen analisian azken hamar urteetako aurrekontuak eta euskara indartzera bideratu duten diru kopurua aztertu ditu.

Euskal estatua, nola eta nolakoa

2013-03-31

Joseba Egibar

Euskal Nazioa osatzen duten herritarren elkartea da Euskal Herria. Politikoki, Euskadi izena duen Nazioa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa biak, Lapurdi eta Zuberoak osatua. Nazio kontzientzia duen herriari, zer izan nahi duen erabakitzeko eskubidea dagokio, nazioartean funtsezko giza eskubidetzat aitortua: autodeterminazio-eskubidea.

"Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da"

2013-03-31

Xabier Letona

Asko hitz egiten da independentziaz, eta helmuga horretara iritsi nahi duenak badaki bidea langaz betea dagoela. Bide horretako oztopoez, aukerez, eta  kontraesanez, aldiz, gutxi hitz egiten da. Hori da orrion helburua, horietan sakontzea. Egoera aldatzen ari da Europan, hor dira Kataluniako eta Eskoziako kasuak, eta Euskal Herriari ere zabal dakioke bere leihoa. Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren burua. 

PP bake ponentzian parte hartzetik gertuago

Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.

EAEko aurrekontuak, Madrilekin eta Bruselarekin otzanak

2013-03-24

Juan Mari Arregi

EAJren Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoarentzat aurkeztutako aurrekontuek Madrili eta Bruselari men egiten diete. Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian langabezia eta miseria eragiten...

Langabezia, AHT eta Urkullu

2013-03-21

Juan Mari Arregi

Urkullu lehendakariak EAEn enplegua sustatzeko plana aurkeztu du eta konpromisoa hartu du 44.000 lanpostu sortzeko 2016ra bitartean, horietatik 12.711 aurten bertan. Egungo langabezia tasa biztanleria aktiboaren %15,93koa da, eta 2013an krisiak 19.000 lagun jaurtiko ditu lanik gabe kalera. Urkulluk berak onartu du plan hau ez dela “sendagarria”, enplegu eza “arintzeko” baino ez duela balioko.

12.711 lanpostu berri sortu nahi ditu aurten Urkulluren planak

2013-03-19

ARGIA

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Enplegua Sustatzeko 2013-2016 Plana aurkeztu zuen atzo. Lau urtean 3.630 milioi euro inbertituz, 44.000 lanpostu sortzea da asmoa, eta enpresa txiki eta ertainetako beste 112.000 mantentzea. Aurten bertan, 12.711 lanpostu sortzea eta 42.185 mantentzea aurreikusten du planak. Eraikuntza arloan, enpresa txiki eta ertainetan, gazteen kontratazioan eta autoenpleguan pizgarriak izango ditu planak.

EAEko lurralde politikako aurrekontuaren %59 AHTrentzat

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontua ia %20 mehetu da iazkoarekin alderatzen badugu. Dena dela, Abiadura Handiko Trena egiteko, iaz bezala, 350,68 milioi euro erabiliko ditu. Horrek esan nahi du Sailaren aurrekontuaren %59 AHTk irentsiko duela. 2012an aurrekontuaren %47,4 izan zen.

Bakerik ez alderdien artean: bake ponentzia atzeratu dute

2013-03-15

Lide Hernando

Eusko Legebiltzarreko bake eta bizikidetza ponentziaren hasiera atzeratzeko eskatu du ohar baten bidez Bakartxo Tejeria (EAJ) Parlamentuko zuzendariak, atzoko batzarrean izandako eztabaida giroak bultzatuta. Ponentzia atzo bertan hastekoa zen. “Ahalik eta azkarren egingo” dela agindu du, “denok bake eta bizikidetzarako oinarriak finkatzeko prest gaudenean”.

Gizarte gastuetara 711 milioi euro gutxiago bideratuko ditu Jaurlaritzak

2013-03-13

Jon Torner Zabala

Eusko Jaurlaritzaren 2013. urterako aurrekontu proiektuak %10,8ko murrizketa aurreikusi du: 9.316,7 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 1.132 milioi euro gutxiago. Gizarte gastuetara 711,5 milioi euro gutxiago bideratuko dira, iaz baino %9,3 gutxiago.

EAJko kide ohi Aitor Telleriaren kontrako epaiketa hasi da

2013-03-11

Martin Vicioso

Arabako burukide ohi Aitor Telleria eta Ertzaintzako bi agente epaituko dituzte espioitzagatik. 2011n agindu zuen epaileak auziaren hasiera, eta gaur hasiko da Arabako Auzitegian. Fiskaltzak 21 kaltetuentzat 342.000 euroko kalte-ordaina eta launa kartzela urte eskatu ditu.

Fiskalitatea errotik aldatzeko eskatu du ELAk

2013-03-05

Martin Vicioso

Hego Euskal Herriko ogasunek 6.500 milioi euro gehiago bilduko lituzkete Europar Batasuneko bataz besteko presio fiskalarekin. Hori adierazi du ELAko idazkari nagusi Adolfo "Txiki" Muñozek fiskalitatearen harira egindako agerpenean. Sindikatuaren arabera, politika fiskala “errotik” aldatu beharra dago iruzurrarekin amaitzeko.

Ibarretxe: "Zein da euskara edo beste hizkuntza bat ikasteko gakoa? Maitasuna"

2013-03-05

ARGIA

Korrikari buruzko jarraipena egiten ari dira Aiaraldea.com webgunean. Bertan lekukotzak jasotzen hasi dira, eta lehenengoa Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiarena da. Lizentzia libreei esker, hona ekarri dugu. Originala hemen irakur dezakezu.
EAJ

Itxaso Atutxa da EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari berria

2013-02-22

ARGIA

Bizkaiko EAJko batzarrak Itxaso Atutxa aukeratu du Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izateko. Atutxak Andoni Ortuzarren tokia hartu du, azken hau EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidente baita gaur egun. Itxaso Atutxak 45 urte ditu eta ikus-entzunezko ekoiztetxe batean egin du lan. 16 urterekin hasi zen EAJn militatzen. EAJko batzar nazionaleko kidea izan da, Zeberioko Udaleko alkateordea izan da. Bere aita Javier Atutxa, Bizkaiko EAJko presidente izan zen 1996-2000 urte aldian. Batzar berean Bizkai Buru Batzarreko lau kide gehiago aukeratu zituzten: Jon Andoni Atutxa, Iñaki Isasi, Juan Félix Naberan eta Aitziber Oliban.
EAJ

Itxaso Atutxa da EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari berria

2013-02-22

ARGIA

Bizkaiko EAJko batzarrak Itxaso Atutxa aukeratu du Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izateko. Atutxak Andoni Ortuzarren tokia hartu du, azken hau EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidente baita gaur egun. Itxaso Atutxak 45 urte ditu eta ikus-entzunezko ekoiztetxe batean egin du lan. 16 urterekin hasi zen EAJn militatzen. EAJko batzar nazionaleko kidea izan da, Zeberioko Udaleko alkateordea izan da. Bere aita Javier Atutxa, Bizkaiko EAJko presidente izan zen 1996-2000 urte aldian. Batzar berean Bizkai Buru Batzarreko lau kide gehiago aukeratu zituzten: Jon Andoni Atutxa, Iñaki Isasi, Juan Félix Naberan eta Aitziber Oliban.
EAJ

Itxaso Atutxa da EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari berria

2013-02-22

ARGIA

Bizkaiko EAJko batzarrak Itxaso Atutxa aukeratu du Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izateko. Atutxak Andoni Ortuzarren tokia hartu du, azken hau EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente baita gaur egun.

Mikel Agirre izango da EITBko zuzendari berria

2013-02-18

Lide Hernando

Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik EAjko Mikel Agirre EITBren zuzendari izateko izendapena, EITB.com-en argitaratu dutenez.

Osakidetza euskalduntzeko egitasmo berria eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

2013-02-15

ARGIA

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio 2005-2011 bitarteko Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren azterketa egiteko, eta hortik ateratako ondorioetatik aurrera begirako pausoak emateko, 67-2003 dekretuari (pdf) jarraiki. Euskararen erabilera sustatzeko egitasmo berriak bi ardatz izango lituzke: hizkuntza eskubideak bermatzea eta kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzea.

Madrilgo Gorteek ez dute frackinga debekatuko… PSOEk hala nahi zuen arren

2013-02-15

Unai Brea

Madrilgo Diputatuen Kongresuak, atzo egindako saioan, ez zuen onartu frackinga debekatzeko Izquierda Plural taldeak aurkeztutako ekimena, PPk, UPyDk eta CiUk aurka bozkatuta. EAJ, UPN eta FAC abstenitu egin ziren, eta PSOEk eta Amaiurrek, berriz, ekimenaren alde bozkatu zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak torturaren kontrako aldarrikapena egin du

2013-02-14

ARGIA

Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako jauregiko areto nagusian Espainiako indar polizialek herritarrei eragindako torturen salaketa instituzionalean lehen urratsa eman zuen. Martin Garitano ahaldun nagusia eta Oroimen Historikorako eta Giza Eskubideen zuzendari Marina Bidasoro buru zirela, ehun gonbidaturen aurrean egindako ekitaldiarekin nabarmendu nahi izan zuen Aldundiak lehen urrats hau, Euskal Herriko leku askotan Torturaren kontrako eguna ospatzen den otsailaren 13an.
Multimedia

2013-05-03  |  EAJ

Itxaso Atutxa

Bilbo, 1967. Igorre herrian bizi zela hasi zen politikan, EGIn. EAJko BBBko presidentea da. Euskal filologia ikasia. 3Koma ekoiztetxean jardun du orain gutxi arte. Kazetaritzan ere aritu da. ETBko programazio zuzendaria izana da. Sabin Etxeko bulegoan hartu gaitu. Elkarrizketa osoa...

2012-10-11  |  EAJ

EAJ vs. EH Bildu

PPk PSOErekin zuen ituna hautsitzat eman ostean, Patxi Lopez Lehendakariak hauteskunde aurreratuak deitu zituen urriaren 21erako Euskal Autonomia Erkidegoan. Inkesta guztien arabera EAJk eta EH Bilduk lortuko dituzte eserleku gehien, alde handiarekin gainera. Egoera aproposa dirudi...

2012-05-17  |  EAJ

EAJ-Amaiur, nork ez du nahi akordiorik?

Alderdi abertzaleek babes zabal eta esanguratsua dute Euskal Herrian, azken hauteskundeetan ikusi ahal izan dugunez. Babes hori bi indarretan banatu da: EAJ eta Amaiur. Biak abertzaleak, eta biak herri honen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutenak. Hala ere, puntu amankomun asko dituzten...

2012-02-27  |  EAJ

Independentziarako estrategiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Euskal Estatu baten ideia etengabe azaltzen da gure egunerokotasunean, asko izanik alde edo aurka agertzen direnak. Estatua lortzeko erabili beharreko estrategiaren inguruan desadostasun ugari daude aldekoen artean, eta ez dugu ongi definitutako...

2008-04-20  |  EAJ

Miren Azkaraterekin elkarrizketa

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultur sailburu Miren Azkaratek akordiorako duen irrika ekintzetan ager dezan gonbidatu du Espainiako presidente Zapatero. Kultur eremuan berriz, Egunkaria eta Praileaitz aferez nahiz Balenciaga museoaz mintzatu da.

2007-11-11  |  EAJ

Egibar: "Nik ez dut ezer proposatu, hausnarketa egin behar dela esan dut"

Maiatzeko hauteskundeei begira Joseba Egibar jeltzaleak egindako adierazpenek hauts asko harrotu dute. Donostiako egoitzan luze hitz egin dugu berarekin eta hausnarketa hori ere izan dugu hizpide.

2007-05-13  |  EAJ

Imaz bake prozesuan Batasunaren jarreraz

Josu Jon Imaz, EAJko EBBren presidenteak uste du Batasunak jarrera aldatzen ez badu beste alderdiek aurrera jarraituko dutela prozesuarekin.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys