PuntuEus

EA

Aberri Eguna Eskoziara eta Kataluniara begira

2014-04-09

Iera Aranburu

Independentistak sareak apirilaren 20rako Nafarroako hiriburuan antolatutako Euskal Herriak erabaki. Zazpiak bat lelopeko Aberri Egunera joateko deiarekin bat egin dute Sortuk, EAk, Aralarrek, ABk eta Alternatibak. Bezperan Larresoron (Lapurdi) antolatu duten ekitaldira gerturatzeko deia ere egin dute.

Ozeano bihurtutako herria

Autonomia kolapsatuta. Zabalburu jendez lepo. Eta tropelak ez dio mugitzeari uzten. 17:00ak dira. Hau ez da Tantaz Tanta ekimenaren manifestazioa. Espainiako Gobernuak ez duelako hala nahi izan. Baina bada zer edo zer gehiago, debekuen aurreko erantzuna eta elkarlanaren adibidea, hain zuzen ere....

EITB Nafarroan ikusteko auzitegietara joko du EAk

UPNk ETB Nafarroara zabaltzea ekidin ostean, nafarrek hedabide publikoa ikusi ahal izateko bide judiziala hartuko du EAk. Katea digitalizatzea “gehiengoaren borondatea” dela dio.

Ibarretxe Plana eta Loiolako akordioa berriz mahai gainera

Ez da hutsetik hasiko estatus politiko berriari buruzko eztabaida: EH Bilduk Ibarretxe Planaren hitzaurrea eta Loiolako akordioaren edukiak jarriko ditu berriz mahai gainean, ostegunean EAJrekin egingo duen bileran.

EH Bai koaliziorik ez da izanen 2014ko Europako bozetan

2013-11-27

ARGIA

Ohiko biltzar nagusian Abertzaleen Batasuna alderdiak erabaki du 2014ko Europako bozetan EH Bai koalizioan ez aurkeztea. Sorturekin eta EArekin bat egin du ABk hortaz, eta hauteskunde horiek sortu izan dituzten “gatazka eta zatiketak” saihestearen aldeko deliberoa hartu du.

Ez deklaratzea erabaki dute Herrirako atxilotuek

2013-10-02

ARGIA

Herriraren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunetatik bederatzik uko egin diote Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari Berrian irakur daitekeenez.

Jean Haritschelharren heriotzak sortutako erreakzioak

2013-09-02

ARGIA

Hainbat erreakzio izaten ari da Jean Haritschelhar baigorriarraren heriotza. Euskararen eta euskal kutluraren inguruko pertsonen eta politikarien hitzak zabaltzen ari dira.

ETBren Nafarroako antenaren afera Europara eramateko prest da EA

2013-07-05

ARGIA

Nafarroako Gobernuko Industria Ministerioak adierazi du EAri jarritako 45.000 euroko isuna ez duela atzera botako, eta Auzitegi Nazionalean bideratzen ari diren auzi judizialak aurrera jarraituko duela.
EA

EAko idazkari nagusi hautatu dute berriz Urizar

2013-05-20

Martin Vicioso

Pello Urizar hautatu dute berriz EAko idazkari nagusi Barañainen egin duten Kongresu Nazionalean. 268 aldeko boto, 13 abstentzio eta kontrako bakarra izan ditu aurkeztu den hautagai bakarrak.
Multimedia

2013-02-13  |  EA

Azpiegitura handiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean...

2010-07-14  |  EA

Nazio bat gara - Som una nació

Euskal Herria eta Kataluniaren mugimendu independentistak igaro den uztailaren 10ean batu ziren egun eta ordu berean Donostian eta Bartzelonan egindako manifestaldietan. Bartzelonan inoiz egindako manifestaldirik jendetsuena izan zen eta Donostian EA, Alternatiba eta Ezker Abertzaleak deituta...

2010-04-23  |  EA

Pello Urizar

Arrasate, 1968. Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusia izana. Arrasateko Udalean zinegotzia da. Elektronika eta Informatika ingeniari teknikoa. Kooperatibismoaren lan esperientzian zaildua, eta politikaren goi-mailara iritsia. Egun, Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia da.

2009-06-08  |  EA

Europako hauteskundeak. Xabier Letonaren analisia

Europako hauteskundeek ez dute ezusteko handirik ekarri. Euskal Herrian, batek daki udazkenean zer gertatuko den.

2009-03-02  |  EA

Hauteskundeak 2009: Xabier Letonaren analisia

Xabier Letona ARGIAko zuzendariaren analisia EAEko Hauteskundeei buruz.

2008-12-24  |  EA

Joseba Azkarraga, Justizia sailburua

Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarekin bildu gara. EA eta EAJ hauteskundeetan beren kasa aurkezteaz eta Inazio Uriaren erahilketa izan ditugu hizpide, besteak beste.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys