Soka tenkatu bai, baina ez da eten oraingoz: Durangoko Azokaren antolamenduari buruzko gutxieneko akordioa bilatzeko epe bat jarri zuten atzo Gerediaga elkarteko kideek eta Azokaren inguruko guneetan parte hartzen duten taldeek.
Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari postutik kendu duela iragarri zuen atzo Gerediaga elkarteak eta polemika ekarri du. Azken urteetan Azokan protagonismo handia hartu duen Ahotsenea guneko arduradun Gotzon Barandiaranekin hitz egin dugu erabakiari buruz.
Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteak zuzendari kargutik kendu du Aiert Goenaga. 2011. urtean hartu zuen zuzendari kargua Goenagak Jon Irazabalen ordez.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak aurreikuspen guztiak gainditu dituela adierazi dute Gerediaga elkarteko kideek. Egun bat gutxiago iraun arren, iaz baino bisitari gehiago izan dira Landako Gunean, 130.000 inguru. “Argi geratu da, edozein eragin edo koiuntura okerren gainetik, Durangoko Azoka euskal kulturaren erreferentzia nagusia dela”, esan du Aiert Goenaga Azokako zuzendariak.
Azken eguna du Durangoko Azokako 47. edizio honek. Euskal Herriko milaka pertsona bildu dira liburu, disko, kontzertu, hitzaldi eta gainerako ekitaldien artean.
Atzo ireki zituen ateak Durangoko Azokak. Euskal Herri osoko jendea bildu zen literatura eta musikaren ingurura 47. edizio honetan. Hasiera euskal kultura eta flamenkoa lotzen dituen ekitaldi batek eman zuen eta amaieran Benito Lertxundiri eman zioten Argizaiola saria. Lau egunetarako 300 ekitalditik gora antolatu dituzte.
Durangoko Azoka indartsu abiatu zen atzo eta gaur bigarren eguna bizitzen ari da. Areto nagusiak 10:30etan ireki ditu ateak berriro ere. Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko aurkeztuko dute Javier eta Koikili Lertxundik. Pako Aristik jarriko du martxan Ahotsenea Independentziaren paperak liburua aurkeztuz. Egunean zehar Kafe aleak, Briganthya eta Esku Hori liburuak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Aretoa musikaz ere beteko da: Nerver Surrender, Willis Drumond, Xabi San Sebastian eta beste hainbat izango dira bertan.
Ireki ditu ateak Durangoko Azokak. Euskal Herri osoko jendea bilduko du datozen egunetan, kultura eta musikaren inguruan 47. edizio honek ere. 300 ekitalditik gora antolatu dituzte, eta euskal kultura flamenkoarekin lotzen duen ikuskizun bat izango da irekiera ekitaldian. Benito Lertxundik jasoko du iluntzean Argizaiola saria.
Bonberenea Ekintzak plataformak 10 urteko ibilbidea jaso du 2002-2012 Doinuen hamarkada liburuan. Inprimatutako materialaz gain (Tolosako Bonberenean egindako grabazio guztien zerrenda, diskoen azalak, argazkiak, elkarrizketak…), 38 kanta, hainbat talderen bideoklipak eta hamahiru kontzerturen zuzeneko irudiak biltzen dituzten bina CD eta DVD daramatza liburuak.
Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu –zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo singularreko bigarrenean?–.
Sasi-erradikal hiper-kultureta chic izateak hori du problema: Azokan egon, baina egon nahi ez duenaren plantak egiteko, ezin duzula Toti Martinez de Lezearen azkena besapean eraman*, integratuegia egongo zinateke rollo azokeroan. Eta zuk norbaitekin topo eginez gero, lasai-lasai atera nahi duzu delako liburu/diskoa poltsatik, keinu aspertuz zera esan bitartean: “Azkenean hau hau dut. Salbatzen den ia bakarra, egia esan; hau urtetik urtera dekadenteagoa da”.
Outsider plantak egitea atsegin baduzu, aurtengo nire gomendioak hauek dira (blog honek ARGIA osoak bezala CC-by-sa lizentzia daukanez, hemen beheko testua lasai erabil dezakezu Plateruenan izango dituzun tertulietan):
(gehiago…)
Editoreak aurkezpenean esan zuen moduan, poeta berria da Hedoi Etxarte, aurreko lana atzean utzi eta bestela hasi dena, Suzko lilia (2008) idatzi zuen Hedoi Etxarterekin –edo beste inorekin– batere antzik ez duena. Jende xehea protagonista duten istoriotxoz betea dator Sinplistak (Susa) poema-liburu “panfletario eta manikeoa”, autorearen hitzetan.
Musikari beteranoak urteak daramatza agertokietan. Izotz plaza taldean luzaroan, Alboka folk taldean, beste musikariekin elkarlanean, bakarkako ibilbideari ekin zion duela urte batzuk. 2009an kaleratu zuen Ospela diskoan nabaritzen zen rock arima bazuela, baina ez genekien laster batean irauli eta Erraiak diskoan hala gorpuztuko zuenik.
Nobela berria dakar Kirmen Uribek udazken-negu honetan. Mussche (Susa, 2012) du izenburu eta, azalean, Bigarren Mundu Gerran Belgikan, Flandesen, erresistentziarekin bat eginik jardun zuen Robert Musscheren historia da. “Heroi baten historia”, azalean. Alabaina, mamian, bizitzaz, heriotzaz, munduaz eta, oro har –eta, batik bat–, adiskidantzaz ari da gure idazlea.
Atzo aurkeztu zuten Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioko programazioa, 300 ekintza baino gehiagorekin. “Inoizko egitarau zabalena lortu da eta horretarako gakoa elkarte eta talde desberdinen arteko elkarlana izan da”, adierazi du Aiert Goenaga Azokako zuzendariak.
Saski bete intxaur. Ezkaldian Bilduak.
Patziku Perurena
Piztiaren Begiak, Alberto Ladron Aranaren azken thrilerra kalean da. Giro frenetikoa, nortasun nahasteak eta mozorro festa ez dira falta eleberrian. Suspensearen hariak mugitzen badakiela erakutsi du beste behin Iruñeko egileak, bere lanik onena kontsideratzen duen obra honetan.
Informatikaria da lanbidez, baina aurkitu dio euskal letrei lotuta jarraitzeko modua, ofizioa eta afizioa nolabait uztartzekoa, X taldean baitihardu. Alter Ero bere bigarren ipuin-liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik.
David Azurza konpositoreak eta Koldo Izagirre idazleak elkarlanean mamitu duten diskoa da Altzoko Haundia, txikien opera. Joan den ekainean aurkeztu zuten CDa eta hurrengo urte amaierarako obra oholtzara eraman nahi dute abesbatza, musikariak, kantariak eta txotxongiloak elkartuko dituen ikuskizunean.
(Gasteiz, 1946). ETAko militantea izan zen frankismo pean. ETAren eta Euskal Herriaren historia berriaren ezagutzaile eta iritzi emaile egokia da. ETAren estrategia armatuaren historiaz liburua plazaratu berri du Maiatz argitaletxearen eskutik: “Ez da ETAren historia, egin dugunak zentzua ukan dezan memoria analisia da” erran digu Angeluko bere etxean.
Etxe dotore bat, higatutako harremanak eta halako lasaitasun estu bat giroan. Donostia. Martutene. Ramon Saizarbitoriaren azken nobela da jarraian datorren elkarrizketako gai nagusia. Hariari tiraka ordea, idazleak beste hainbat gairi buruz dauzkan iritziak azaldu dizkigu.
Orokorrean, nolakoa da munduan eta gurean liburu eta diskoen ekoizpena eta kontsumoa?
Anjel Valdes. Musikaren kasuan inoiz baino gehiago kontsumitzen da. Paradoxikoena da kontsumoa handitu den neurrian -edonon entzuten da musika gaur egun- benetan jaitsi dena merkatua dela, kontsumo horren...