Piztu Ezazu Argia 970x90

Quebrantahuesos eta dopina, loturik berriz ere

Hiru bider irabazi du Angel Vázquez txirrindulariak Quebrantahuesos proba, martxa, lasterketa edo nahi duzuen bezala deitua. Aurten ere lehenengoa zioan, Guardia Zibilak geratu duen arte. Debekatua zuen ateratzea.

Elitea imitatzen duen eredua aldatzeko lanean

Zergatik eta nola egiten dugu kirola herritar arruntok? Galdera hori abiapuntu hartuta mahaiaren bueltan jarri ditugu Jose Manuel Gonzalez Aramendi, Dorleta Ugalde eta Luis Mari Zulaika kirol adituak. Biztanleriaren gehiengoa sedentarioa dela esan digute, baina baita kirolzaleen artean osagarriak eta substantzia dopanteak ugaldu egin direla, marka egitea dela hainbatentzat inportanteena, modalitate batzuetan lehia bizia dagoela... Atzean, estetika dago zenbaitetan, edo errekonozimendu publikoaren beharra, errendimenduan oinarritutako ikuspegia, espektatiba okerrak, profesionalenganako miresmena, osasuna kaltetzeko arriskuaren aurrean axolagabekeria… Txikitatik haurrak eskola-kirolaren filosofian heztea zeinen garrantzitsua den azpimarratu dute mahaikideek, baita administrazioak, federazioek, kirol elkarteek, proba herrikoien antolatzaileek nahiz guraso eta entrenatzaileek honetan guztian duten ardura ere. Maila amateurrean, sarriegi goi mailako kirolean jarrita dugu begirada eta errotik aldatu beharra dago norabidea, denak –tartean, baztertuenak izan ohi diren emakumeak– aintzat hartuko dituen eredua bultzatzeko eta berez osasuntsua den ariketa fisikoa muturrera eramanez burua gal ez dezagun.

RhGas6: Dopinari irekitako ate berria?

Zer da RhGas6 delakoa? Ba al du loturarik dopinarekin? Pasaporte biologikoak detekta al dezake? Erantzun erabat zehatzak ematea zaila dela dioen arren, azalpen aberasgarriak eman ditu J.J. Muruzabalek Cobbles&Hills webgunean.

Futbolarien errendimendua hobetu dezake dopinak

“Sustantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz balia ezin daitezkeela ukatzeko, debekatutako sustantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako. Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Baina futbolariak ez dira tentazio-bekatu orotatik libre dauden super-aingeruak.

Zertarako hartu zuen EPOa Armstrongek?

2013ko urtarrileko berri aipatuenetakoa izan da Armstrong txirrindulari ohiak elkarrizketa batean esandakoa. Aitortzaren zergatiak gorabehera, aukera ona izan daiteke EPOari buruzko datu soil batzuk gogoratzeko. Eritropoietinaren siglak dira EPO. Hormona natural hori 1906. urtean aurkitu...

"Armstrongen taldeak dopin metodo sofistikatuenak erabili zituen"

"US Postal taldeak dopinaren historiak sekula ezagutu duen dopin programarik sofistikatu, profesionalizatu eta arrakastatsuena jarri zuen abian. Frogek ez dute zalantzarako zirrikiturik uzten". Travis Tygart dopinaren kontrako AEBetako agentziako (USADA) zuzendariaren hitzak dira. 200 orriko txostenak jasotzen dituen frogekin, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Lance Armstrong estatubatuarrari zazpi Tourrak kentzea du helburu USADAk.

Ozonoa benetan dopin?

Egia da, errendimendua hobetze aldera kirolari batzuek odolean ozonoa injektatzen dute, halere, horrek ez die inolako ekarpen milagrosorik egiten,  ikerketek diotenez. Egia da ere, kirolariak zigorra jaso dezakeela ozonoa injektatzeagatik, baina ez justu gorputzean produktua sartu duelako,...

Egia al da ozonoa injektatuta dopatzen direla kirolari batzuk?

Neurri batean bai, egia da. Tira, egia da errendimendua hobetze aldera kirolari batzuk odolean ozonoa injektatzen dutela baina, antza, horrek ez die batere mesederik egiten, ez behintzat orain arte egindako ikerketek diotenez. Eta egia da kirolariak zigorra jaso dezakeela ozonoa injektatzeagatik, baina ez justu gorputzean produktu hori sartu duelako, odola atera eta berriro injektatu duelako baizik. Alegia, hainbat adituren hitzetan ozonoa bere horretan ez da produktu dopatzailea, baina odol auto-transfusioa legez kanpoko ekintza da.

Andy Miah: “Kontrolatutako dopina bidezkoagoa litzateke antidopina baino”

Txirrindularitzaren zaleak Frantziako Tourrean gertatzen dena jarraitzen ari diren asteotan, ezin ahaztu lasterketarekin lotuta azaldu izan den dopinaren afera. 2012ko edizioan ere atera da kontua Remy Di Gregorio atxilotu dutelako. Horrelako jazarpenak alde batera utziko lituzke Andy Miah kirol etikan adituak. La Vanguardia egunkariak egin dion elkarrizketako pasarte batzuk dituzue jarraian.

Burua gorputzaren azeleragailu eta galga

Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) eta garraio-sarearen garapenak, beste faktore batzuen artean, gizartea geroz eta sedentarioagoa bihurtu dute. Jende askok kirolean topatu du alternatiba. Onura fisiko, psikologiko eta sozialak dakartza kirola egiteak. Osasuntsu mantentzeaz gain, estresak eragin dezakeen antsietatea eta depresioa murriztu, autokonfiantza handitu eta gizarte-trebezia garatzen laguntzen du. Sarri, baina, gure mugak aintzat hartu ez eta helburu handiegiak markatzen ditugu. Mesede egin beharko ligukeenak kalte egiten digu orduan. Balantzaren bi aldeak ezagutuko ditugu, Gemma Sanginés eta Aritz Olagoi kirol psikologoek eta Ainhoa Murua triatloilari olinpikoak kontatu dizkigutenak ardatz hartuta. Mugak eta helburuak funtsezko terminoak dira kirol psikologian. Estresa, antsietatea, presioa, beldurra, konfiantza, motibazioa eta beste faktore batzuen konbinazioak baldintzatuko du errendimendua, izan eliteko kirolean, amateur mailan zein eskola kirolean. Bakoitzaren beharrek markatuko dute bidea.

Bi urteko zigorra Alberto Contadorri

Alberto Contador ziklista espainiarrari bi urteko zigorra jarri dio Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS), 2010eko Frantziako Tourrean emandako positiboagatik. Hala, urte hartan irabazi zuen Tourra eta iazko Italiako Giroa kendu egin dizkiote Contadorri, eta aurten ezingo du abuztuaren 6a arte lehiatu.

Contador auzia. Erakunde bakoitzaren egitekoa

Organo gorena TAS da, eta haren azpian daude gainerako guztiak, UCI eta AMA batetik, eta herrialde bakoitzeko erakundeak bestetik: federazioak, komite olinpikoak… Kirola Epaitzeko Auzitegia (TAS): Contador ez du organo judizial batek epaituko. Kirol munduko ika-mikak, bide penaletik...

Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia

Duela urtebete, Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Eusko Jaurlaritzak ez duela eskumenik kirolari federatuei (profesional zein afizionatuei) dopinaren aurkako kontrolak egiteko, ezta positibo ematen dutenak zigortzeko ere: Kirola Jaurlaritzari dagokion saila da, baina...

Contadorren positiboa berretsi eta hura zigortzeko eskatu du UCIk

Txirrindularitza eta dopina elkar helduta berriro ere. Zeresana emango duten bi albisterekin oheratu ginen atzo. Batetik, Alberto Contador ziklista espainiarrari diziplina prozedura irekitzeko eskatu dio Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Espainiako Txirrindularitza Federazioari (RFEC). Frantziako Tourrean egindako analisi batean klenbuterola aurkitu zuten Contadorren gernuan. Azken asteotan UCIko zientzialariak positibo hori ikertzen aritu dira, eta atzo jakinarazi zuten Contadorri prozedura zigortzailea irekitzeko motiboak badaudela.

Dopina

“Kazetariek mentalitatez aldatu behar dute. Ezin liteke egunkariak saltzeagatik direnak eta bi esan. Dopina bera baino sarraski handiagoa egiten ari dira. Ez da normala irabazten duzunean denek pentsatzea dopatuta zaudela. Dopinaz hitz egin behar da, baina dopinaz hitz egitea tokatzen...
Dopina  |  Dopina

Zuk ez al zenuke positibo emango?

Zenbatek emango luke positibo Behobia-Donostia lasterketan dopin kontrola denei eginez gero? Eta ez gara ari katarroa sendatzeko hartutako jarabeaz eta eliteko kirolariez. Kirolari profesionalak imitatzen hasiak omen gara, jakinda, hainbat produktu modu ilegalean erosi ditugula, dopin kontrolean positibo emango genukeela eta osasunarentzat arriskutsua izan daitekeela.

Net Hurbil: EPO eta hormonaz erraz puzten dira gihar globalizatuak

Milioika pertsona ari dira egunero dopatzen beren laneko edo kiroleko emaitzak hobetzeko, edo-eta itxura fisikoa aldatzeko. Tarteka horietako ale batzuk harrapatzen dituzte agintariek dopinaren kontrako kontroletan. Baina produktuok erraz eros daitezke eta denetan daude zabalduta.

Dopina

"Nik ezagutu ditudan taldeetan, bai jokalari bezala eta bai entrenatzaile bezala, ez dut dopinik ikusi, eta ez dut utziko gainera horrelakorik erabiltzen. Uste dut kirola egin behar dela, limiteak gainditu behar direla, baina jokalari bakoitza zaindu ere egin behar dela. Niri zuzena ez den garaipen...

Dopina

Izan dugu zenbait kirolariren ametsaren ogi. Atleten markak lortzeko ezinbesteko lagun, elitekoak zepoan harrapatu ondoren ezagutu dugu urtetako entrenamenduaren osagarri zutena. Txirrindularitza eskandaluzko gunea izan duena, aspirina bezain barreiatuta ere bazebilela nonahitik entzuna genuen,...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys