Saioa ::Natura
Moonplace, 2013
Emoak ez du sekulako predikamendurik izan inguruotan, musikan bederen (euskaraz egin den literatura existentzialista erraz kabitzen baita emo avant la lettre etiketapean), baina azken asteotan pare bat argitalpenen berri izan dugu, tribu horretako jende tristaberak ere alaitzeko modukoak.
Joseba Irazoki: Oso Banda
Bidehuts, 2012
Igelaren banda: Preguntatxo bat
Elkar, 2013
Rat-Zinger: Crónicas de la autodestrucción.
Mauka, 2012
Triz3ps :: EP
NoCD-Rekords, 2013
“A, kantu batzuk ere egin ditugu”. Toxic Twins blogean altxa dute erbia Ubeda anaiek: Bide Ertzeanek disko berria martxan daukala, udazken honetan entzungo dugula emaitza.
Garikoitz Mendizabal : The Bratislava Symphony Orchestra
Hautsi Records, 2012
325 disko inguru argitaratu ziren 2012an Euskal Herrian, erdia baino gutxixeago euskaraz. Auto-ekoizpenak goraka jarraitzen du eta estilo aldetik ugaritasuna da nagusi. Hirugarrenez Entzun!ek eta Harrobia Lantzenek argitaratu duten Gureandoinu txostenetik (pdf) ateratzen diren ondorioak dira.
Gozategi ::All Stars 1992-2012
Elkar, 2012
Bost urte badira Mutrikuko berdintasun teknikariak martxoaren zortziko bueltarako emanaldi berezi bat eskatu zuela. Ariko ziren bertsolari eta gai-jartzaileek, emailez perfilatu zuten saioa: Nola eraman taulara generoa gora eta generoa behera partekatu izan zituzten pentsamenduak? Nolako gaiak,...
Spring Records zigilu bizkaitarrak Prix taldearen single pare bat argitaratu ditu berriki. Izena ez zaizuela ezaguna egiten? Niri ere ez, baina Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan Memphiseko banda horrekin kolaboratu zuten lagun bi aipatu dituzte: Alex Chilton eta Chris Bell. Hau da, Big Star kultuzko taldearen erdia.
Makulu ken ::Makulu ken
Autoekoizpena, 2012
Estankona. ::Fruitua.
Baga-biga, 2012.
Saioa Garin bakarlariaren disko berriko kanta bat aurreratu du Moonpalace Records zigiluak.
IheskideA ::...Irabazi arte
Mauka, 2012
1968an euskal apaizek herriarekin bat egingo zuen eliza aldarrikatzeko eta frankismoaren aurka protestatzeko Derioko seminarioan egin zuten itxialdia du oinarri Agorila diskoetxeak berrargitaratu duen Gogor izeneko diskoak. Biltzen dituen 14 abestiak debekatuak izan ziren Espainiako Estatuan.
10 kantak osatzen dute Anai Arrebak taldearen izen bera duen diskoa, Bonberenea Ekintzak zigiluarekin argitaratu dute dute beraien lehen disko hau. Joan den urtean plazaratu zuen maketa Euskal Herriko talderik familiartekoenak eta orduan hartu zuten ildo dantzagarri eta dibertigarriari jarraipena eman diote lan berrian.
EGILEA ::diskoa
Bonberenea ekintzak, 2012
iraupena ::2´19´´
prezioa ::8€
Bizardunak taldeak rocka sartu du disko berrian, beraien ikur den folkarekin batera. "Zerbait diferentea egin nahi genuen. Aurreko bi diskoetan folk akustikoa egin genuen. Eta Ur ederra kirats infinituan lanean rock and rolla ere sartu dugu, folkarekin batera".
Skakeitan ::Ahots gabeko ahotsa
Mauka
iraupena ::46´17´´
prezioa ::10€
Arkada social ::Beste istorio bat
Mauka
iraupena ::23´23´´
prezioa ::10€
121 lagunek beste hainbeste diskori buruz idatzitako testuak bildu dituzte Kafe aleak liburuan. Kafea eta Galletak egitasmoko kideek, Ibon Rodriguez Garciak eta Leire Lopez Ziluagak, atzo aurkeztu zuten liburua Bilbon.
Uda igaro ostean, musikaren munduak ez du geldialdirik. Udazkena gerturatu ahala disko berriak kaleratuko dira gure diskoetxetan. Bidehuts ekoiztetxearen zigilupean argitaratuko dira, Joseba Irazokik eta Willis Drumondek kaleratuko dituzten diskoak.
Abuztuan Amorotoko Musikortan grabatu zuten Iruñeko Balerdi Balerdi taldeko kideek disko berria eta aurrerapena sarean jarri dute. Taldeak hirukote moduan erabaki du berriz lanean hastea 15 urtez diskorik kaleratu gabe egon ostean. Baxu-jotzaile berria daukate, Karlos, Kerobiako taldekide ohia; Sergio Ibarrola “Zara” bateria-jotzaileak eta Toño Muro, gitarra-jotzaile eta abeslariak jarraitzen dute taldearen bizkar-hezurra izaten.
Elkarrizketa: Sustrai Colina / Argazkia: Dani Blanco
Diskoren lehen aurkezpen kontzertua diskoa grabatu aurretik egin zuen.
Mende erdi bat oholtza gainean eta oraindik promoziora kondenatua!
Diskoa atera eta kazetariak deika hastean “ez dugu aurkitzen, mendira joan da!” esango balute, ziur biharamunean denak korrika joango liratekeela diskoa erostera, baina... Zer nahi duzu, niri gustatzen zaizkidan artistak muturzikinak dira.
Moonpalace Records zigilu diskografikoak 9 urte daramatza merkatu nagusitik at sortutako musika independentea kaleratzen, pasioz eta mimoz, dirua baino eskaintzaren koherentzia bilatuz. Juanra Pradok 35 urte ditu eta Enpresa Zientzietan diplomatua da. Badu bere lana, baina aisialdian diskoak editatzen ditu “beste batzuk korrika egitera irteten diren bezala”. Donostiako Gladys Enea parkean elkarrizketatu dugu eta bere jarrera bareak, zigiluaren ikurra den Dodo txoriak bezala, editatzen duen musika lasaiaren adierazle dirudi.
Zazpi urtean egindako bidea bukatutzat eman dute Musikherria kolektiboko kideek martxoaren hasieran. Euskal Herri osoko talde hasiberrientzat sortu zen plataforma eta 82 lan eman ditu argitara, denak autoekoiztuak eta lizentzia libredunak. Baina egitasmoaren sua itzaltzen joan da urteekin. Zergatik?
Aste honetan bukatu ditu Oroimenaren oraina diskoko grabaketa lanak Benito Lertxundik. Nahasketa lanak bukatu eta maiatzaren erdialdean kaleratuko du bere hamazazpigarren diskoa artista oriotarrak. Diska berria Elkar argitaletxearekin plazaratuko du.
Moskuko taberna batean geratu gara talde irundarrarekin. Paretan zintzilik, Rockdelux musika aldizkari espezializatuaren azken azala, Lisaböri eskainia. Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak, Primavera Sounderako hautatuak, eta beti bezain bortitz