PuntuEus

AskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak

2014-03-27

Lander Arbelaitz

Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute.

Abiadura Handiko Kultur Hiriburua

Nolako harremana dute Donostia 2016k eta Abiadura Handiko Trenak? Gaiaz hizketan aritu ziren astearetan Unai Fernandez de Betoño, Santi Eraso eta Markel Ormazabal.

Idoya Iragorri atxilotu dute Sestaon hilabetetan ezkutuan egon ostean

2014-01-25

ARGIA

Idoya Iragorri ezkutuan zen gazte auziperatua Sestaon agertu da bere alde antolatutako Desobedientzia Egunean eta Ertzaintzak atxilotu du.

"Ez dakigu desobedientziaren bideak nora eramango gaituen, obedientziarenak bai"

2014-01-21

Jon Torner Zabala

Pasa den larunbatean, Gasteizko etxebizitza bateko balkoian kateatuta agertu ziren Goizane Pinedo eta Unai Ruiz 'Pou' ezkutuan zeuden gazte auzipetuak. Bertan atxilotu zituen Ertzaintzak. Apur bat lehenago elkarrizketa egin zien Hala Bedi irratiak.

Ezkutuan ziren Pinedo eta Ruiz atxilotu dituzte Gasteizen desobedientziaren aldeko martxaren ostean

2014-01-18

ARGIA

Gasteizen Goizane Pinedo eta Unai Ruiz 'Pou' atxilotu ditu Ertzaintzak desobedientziaren aldeko martxa baten ostean etxebizitza bateko leihoan kateatuta agertu ostean. Ehunka pertsonaren babesa izan dute.

"Ez da lotarako zakurik beharko" larunbatean Gasteizen Pinedo eta Ruizen ekimenerako

2014-01-16

ARGIA

Larunbatean Gasteizen egin duten deialdiaz xehetasun gehiago eman dituzte jakitera AskeGunea webgunean. Bertan azaldu dutenez, Unai Ruizek eta Goizane Pinedok beren ekintza desobedienteari amaiera emateko, ez dute Donostia, Ondarroa edo Iruñeako estrategia buruan. "Ez da lo zakurik beharko, ez da mantarik beharko… baina Gasteizen euren legeak eta herritarron borondatea kontrako bidetik doazela erakusteko aukera ezin hobea dugu!", diote.

Gasteizen agertuko dira larunbatean ezkutuan diren Goizane Pinedo eta Unai Ruiz

Ekimen desobedientearen amaiera iragarri dute Goizane Pinedok eta Unai Ruizek. Larunbatean, urtarrilak 18, Gasteizen publikoki agertuko direla jakinarazi dute. Espainiako Auzitegi Nazionalean gazte independentisten aurkako epaiketara joateari uko egin zioten bi gazteek.   

"Zerbait sortzen atxilotuko naute"

2014-01-12

Ander Perez

2009ko azaroan atxilotu zuten Idoya Iragorri (Sestao, 1983), hamarnaka gazteren kontra egindako operazio polizialean, Segiko kide izatea leporatuta. Orain, beste hiru kiderekin batera, gazte horiek epaitzen ari den Audientzia Nazionalari uko egin eta ezkutatzea erabaki du. Esperientzia “izugarria” dela dio, bizipen positiboz betea, baina senitartekoak “jazarpen polizial latza” jasaten ari direla salatu du.

Irati Mujika ezkutuan dagoen gazte auziperatua Arrasateko Santamasetan

Irati Mujika ezkutuan dagoen gazte auziperatuetako bat Arrasateko Santamasetan agertu zen abenduaren 22an.

Ezkutuan diren gazteek ehunka herritarren babesa jaso dute Durangon

Segiren kontrako epaiketara aurkeztu ez zirenetik ezkutuan dauden lau gazteen eta gainerako auziperatuen deialdiari erantzunez ehunka lagunek hartu zuten parte atzo Durangoko kaleetan barna egin zen martxa desobedientean. 

Durangon astebururako deitutako aldarrikapen ekimen nagusiak

Hainbat eragilek astebururako deialdiak egin dituzte Euskal Liburu eta Diskaren Azokaren testuinguruan. Hortaz, aldarrikapen gune bilakatuko da Durango datozen egunotan.

Iruñerriko herri harresiaren txanda

2013-10-09

Lander Arbelaitz

Luis Goñi barañaindarrak adierazi du igandean Iruñean agertuko dela, hainbat hilabete egin ditu ezkutuan.

Estatu-kolpe usaina Egipton

Egiptoko militarrek 48 orduko tartea eman zieten atzo alderdi politikoei herrialdean nagusitzen ari den krisi instituzionalari irtenbidea emateko. Adierazpen horrek presio handiagoa eragingo dio Mohamed Morsi presidenteari, joan den astetik herrialdean indarra hartzen ari diren herritarren manifestazioei militarren ultimatuma gehitu zaielako.

Desobedientzia zibila indarra hartzen

2013-06-30

Lander Arbelaitz

Istanbulgo Taksim plazan sei orduz zutik egon zen turkiar batek ehunka lagun inspiratu ditu. Biolentziaz beteriko egunen ostean, jendea kalean zutik tinko geratzen hasi da Gobernuaren aurkako protesta gisa.

Enpresa publikoen kudeaketa kaskarra

2013-06-30

Juan Mari Arregi

Azken asteetan hainbat albiste kaleratu da, EAEko, Nafarroako eta foru aldundietako gobernuek kudeaturiko enpresa publikoen inguruan. Hala, Nafarroako Gobernua zenbait enpresa publiko desegiten ari da, azken urteetan hamarnaka milioi euroko galerak izan ondoren. Nafarroako enpresa publikoen...

Desobedientzia zibila indar hartzen ari da Turkian

2013-06-19

Lander Arbelaitz

Istanbulgo Taksim plazan astelehenean sei orduz zutik egon zen turkiar batek, herrialde osoan protestekin jarraitu nahi duten ehunka inspiratu ditu.

Sabino Ormazabal: “Desobedientzia zibila oraina da, baina batez ere, etorkizuna”

2013-05-21

Lander Arbelaitz

Desobedientzia zibilaz eta indarkeriarik gabeko borrokaz jardun dira Papeles de relaciones ecosociales y cambio global aldizkariaren 120. zenbakian Sabino Ormazabalekin. Elkarrizketa sakona eta interesgarria da, PDFan 11 orrialdekoa. Bertan hainbat gai ukitzen dituzte: Euskal Herriko desobedientziaren historia, borroka armatuaren eragina, Joxemi Zumalabe Fundazioa, 18/98 makrosumarioa, kartzela, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat liburua, Ziztadak dokumentala (hemen osorik ikusgai), Sufrimenduaren Mapa (osatugabea) liburua…

Herri harresia deitu dute gaur Ondarroan

2013-05-08

ARGIA

Gaur ostiralean 12:30ean Ondarroan "herri harresia" osatzeko dei egin du Urtza Alkortak. Egun Sortuko kide da eta ETArekin kolaboratzeaz akusatzen dute. Ertzaintza bere etxera bitan joan da atxilotzera, asteazken eta ostegunean, eta ez dute etxean topatu. ARGIAk jarraipena egingo du Ondarroatik.

Poliziaren identifikazio arbitrarioen aurkako kanpaina abiatu dute

2013-03-15

Jon Torner Zabala

Dagoeneko 3.000 lagunek egin dute bat Espainiako Estatuko hainbat kolektibok abiatutako "DNI" kanpainarekin. Nortasun agiriaren siglekin hitz jokoa eginez, Di No a las Identificaciones (Esan ez identifikazioei) izena jarri diote. Ekintza politikoetan parte hartzen duten herritarrek sufritzen dituzten identifikazio arbitrarioei eta isun geroz eta ugariagoei aurre egin nahi diete sustatzaileek.

Enric Duran aurkitu, atzeman eta berehala kartzelan sartzeko eskatu dute

2013-02-14

Martin Vicioso

Enric Duran, bankuetatik 500.000 euro inguru “desjabetu” zituen kataluniarra, asteartean ez zen epaiketaren lehenengo saiora aurkeztu. Abokatuarekin konfiantza galdu duela adierazi du, eta desobedientziaren bidea hautatu du, haren esanetan, bere eskubideak defendatzeko. Ohar batean azpimarratu du absoluzioa ez den beste epairik ez duela onartuko, bankuak kondenatu beharko bailirateke, eta ez bera.

Desobedientzia zibilaren inguruko jardunaldiak otsailaren 20tik 23ra

Indarkeriarik gabeko desobedientzian oinarritutako jardunaldiak antolatu ditu Ezbiolentzia taldeak otsailaren 20tik 23ra, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. “Eskubideak murriztu ondoren, desobedientzia zibila da gure erresistentzia”, adierazi dute antolatzaileek webgunean. Era berean, politika eta krisi ekonomikoan zentratuko direla aipatu dute.

Desobedientzia zibila eta ezkerreko aniztasuna, Sorturen oinarrien artean

2012-11-08

Sortu alderdiak bere oinarri ideologikoari eta antolakuntza ereduari buruzko ponentzia (pdf) aurkeztu du. "Prozesu Demokratikoan aurrera egiteko, aldaketa politikoa eta soziala gauzatzeko, marko demokratikoa erdiesteko eta Euskal Herria independentziara eramateko bidean, Ezker Abertzalea eta bere espresio politiko nagusia izango den Sortu, ezinbesteko motor politiko dira", dio ponentzian.

AHTren aurkako baraualdia eta trenaren aldeko jardunaldiak ia batera egingo dira

2012-10-31

Jon Torner

Mugitu! desobedientzia kolektiboak AHTren aurkako txandakako baraualdia aurkeztu zuen atzo Bilbon. Azaroaren 10etik abenduaren 1era bitartean egingo da Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako hainbat herritan, AHTk platerak husten ditu lelopean. Baraualdia hasi baino apur bat lehenago, azaroaren 6an eta 7an, AHTk Gipuzkoan duen inpaktu ekonomikoari buruzko jardunaldiak egingo dira Donostiako Kursaalen, Eusko Trenbide Sareak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak antolatuta, Aukerak eta garapen ekonomikoa izenburupean.

Bi guardia zibil epaituko dituzte, gaztelaniaz hitz egin nahi ez zuen kataluniar bat iraintzeagatik

2012-07-05

Urriaren 3an egingo da polizien aurkako epaia Simón Colls katalanari emandako tratu txarrengatik eta eskubide linguistikoak urratzeagatik. Vilajuigako (Girona) herritarra da Colls eta bertako kontrol batean geratu zuen Guardia Zibilak. Poliziei katalanez hitz egiten hasi zitzaienenean bultzatu egin zutela salatu du.

Otegi: "Desobedientzia zibila gehitu behar diegu gure egungo borrokei"

Elgoibar, 1958. Ezker abertzaleko kidea. Logroñoko espetxean dago. Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta erdiko zigorra berretsi dio, Bateragune auzia dela-eta. “Ezker abertzalea aldarrikapen fasetik egikaritze fasera pasatu da” erran digu gutun bidez egindako elkarrizketan.

Bidesarien boikotari buruzko eztabaida Kataluniako Parlamentura iritsi da

2012-05-10

Josep Casadellà auto gidariak apirilean No vull pagar (Ez dut ordaindu nahi) bideoa publikatu zuenetik, geroz eta kataluniar gehiagok erabaki du bidesariak ez ordaintzea. Eztabaida zabalik dago eta atzo Kataluniako Parlamentuan hitz egin zuten gaiari buruz. Casadellàk Vilaweben egindako elkarrizketan esan duenez, ez zuen imajinatzen gai hau agenda politikoan sartuko zenik. Bere esanetan, kasualitatez atera den gaia izan bada ere, agenda politikoan sartu izanak erakusten du garrantzia handikoa dela.

"Desobedientzia zibila beharrezkoa da sistemaren aurrean"

2011-10-20

José Bové poltikari eta sindikalista frantziarra Madrilen izan zen atzo Equo fundazioak, alderdi politiko gisa aurkeztearen harira antolaturiko krisiari buruzko konferentzia batean. Bové nekazal mugimendu sindikalistetan aditua da eta globalizazio alternatiboaren aldeko...

Urbinan atxilotutakoen aurkako epaiketak hilaren 14an jarraituko du

2011-10-05

2009ko urtarrilaren 17an Urbinan Abiadura Handiko Trenaren aurka egindako manifestazioan atxilotutako sei lagunen aurkako epaiketak urriaren 14an jarraituko du. Atzo hasi zen Gasteizko Probintzia Auzitegian.

AHTren aurkako ekintzaileek Atlantic Logistic Foruma eten dute Baionan, "Euskadi-Akitania Lobby-a salatzeko"

2011-09-30

Hego Euskal Herriko Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduko zenbait kidek eten egin zuten atzo Baionako Merkataritza Ganberan ospatzen ari den Atlantic Logistic Foruma. Foroan bildutakoei "AHTren eta proiektu txikitzaileen salaketaren berri emateko" igo ziren oholtza gainera. "Euskal Y-aren aldeko Euskadi-Akitania Lobby-a salatu" nahi izan zutela adierazi dute Mugitu! kolektiboko kideek.

Lapurdin AHT ez: Argudioen indarra

2011-02-05

Garbiñe Ubeda

“AHT, zaldi garailea”, dio RENFE Espainiako tren sareak bere promozio iragarkian. Lapurdin amarru egitea leporatzen zaio zorioneko kabalari; lasterketa irabazteko, kopuruak faltsutzea. Donibane Lohizunetik Azkainerako bidea hartzen baduzu, nabarmena egingo zaizu aldarria. Bazter orotik helduko zaizu egunetik egunera ozenagotzen ari den mezuaren oihartzuna, eta lagun egingo dizu bidaia osoan: LGV Non, AHT ez. Margo zuriz eta atzekoz aurrera idatzitako lerroak aurkituko dituzu errepidean; bide seinaleen itxurako panelak, bidearen albo banatan; plastikozko banderola errepikakor berde-beltzak, han-hemenka, paretetan, langetan, zuhaitzik zuhaitz zeharka lotuta... Eta denek galtzen dute ikusgarritasuna, jada Azkain parean, Larrun mendi enblematikoaren magalean sasiz eginiko lelo erraldoiak errepideari arreta galtzeraino erakartzen zaituenean: LGV Non, AHT ez. Oraingoan, alimalekoa.
Multimedia

2014-04-15  |  Desobedientzia zibila

Donostiako Libre topaketak

EHUko irakasle Mario Zubiagak, desobedientziaz, eta Eleak mugimenduko kide Zigor Olabarriak, Askeguneaz, emandako hitzaldiak. Data: 2014-04-12 Grabazioa: EskuNabarrak

2014-01-29  |  Desobedientzia zibila

Desobedientziaren aldeko Gasteizko giza katea

Urtarrilaren 25ean Gasteizen egin zuten giza katearen irudiak. Epaiketa politikoen amaiera eta eskubide zibil eta politikoen errespetua eskatzeko, 3000 pertsona baino gehiago eskuz esku lotu ziren hiriko hainbat gunetan: epaitegietan, udaletxean, Legebiltzarrean, Gobernu rdezaritzan, eta azkenik...

2014-01-23  |  Desobedientzia zibila

Gasteizko Harresia

Urtarrilaren 18an atxilotu zituzten Goizane Pinedo eta Unai Ruiz gazte auzipetuak. Hiru hilabete ezkutuan igaro ostean larunbatean eman zioten amaiera ekimen desobedienteari. Gasteizko Harresiko kideek dinamika honekin lortu dutena azaldu eta desobeditzen jarraitzearen beharra azpimarratu...

2014-01-10  |  Desobedientzia zibila

Idoya Iragorri

2009ko azaroan atxilotu zuten Idoya Iragorri (Sestao, 1983), hamarnaka gazteren kontra egindako operazio polizialean, Segiko kide izatea leporatuta. Orain, hiru kiderekin batera (Irati Mujika ostegunean atxilotu zuten) gazte horiek epaitzen ari den Audientzia Nazionalari uko egin eta ezkutatzea...

2012-11-16  |  Desobedientzia zibila

Ziztadak dokumentala

Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde. Etxe partikularretan...

2012-11-05  |  Desobedientzia zibila

Insumisioa. 20 urte desobeditzen

Dokumental honek Estatu espainiarreko azken garaietako antimilitarismoaren eta kontzientzia-eragozpenaren historia erakusten du. Francoren diktaduraren azken urteetatik gaur arteko epea azaltzen da. Insumisioaren kanpaina du ardatz, izan ere, milaka gaztek egin zioten uko ejertzitoari gizarte...

2012-10-12  |  Desobedientzia zibila

Ziztadak, desobedientzia zibila Euskal Herrian

Desobedientzia zibila edota indarkeria-eza aktiboaren inguruko eztabaida sustatzeko asmoz etorri da Ziztadak dokumentala. Marthin Luther King eskubide zibilen aldeko aktibistaren hitzetan du jatorria, Bidea Helburu elkarteak egindako film honen izenak. Lanak gure herrian oso ezagunak izan diren...

2012-07-06  |  Desobedientzia zibila

The Yes Men fix the world

The Yes Men talde ekintzaile batentzat enpresarien bilera arrunt bat ekitaldi baliagarria izan daiteke, bertan sartu eta, itxuraz aldaturik, mozorroturik, identitateak birsortzeko, edota hainbat sarraskien zein onartzen ez diren erantzukizunen inguruan haien ideiak plazaratzeko. Haien proiektu...

2012-04-27  |  Desobedientzia zibila

Edurne Elizondo

Camille hartza Pirinioetako bakardadean, Itoizko urtegian ito nahi ez zutenak, derrigorrezko soldaduskari galbidea ekarri zioten intsumisoak… Desobediente anitz ezagutzera eman digun kazetari argia da Elizondo. Bere animaliekiko maitasun eta grina kutsakorra da oso eta gustura solastatu...

2011-06-07  |  Desobedientzia zibila

José Bové:" Demokrazia berrasmatu behar da"

José Bové globalizazio alternatiboaren aldeko munduko pertsonaiarik ospetsuenetakoa da. Frantziako nekazaritza-sindikalismoan hasita, desobedientzia zibileko ekimenei esker lortu du ospea, batik bat laster janaren kontra egindakoen ondorioz. Berarekin izan gara Bruselako bere...

2010-11-22  |  Desobedientzia zibila

Eric Cantonak bankuei boikota egitera deitu du

Eric Cantona futbol jokalari ohiak bankuetatik dirua ateratzeko deia egin du. "Sistema apurtzea" helburu duen protesta ekintza hori milaka internautek babestu dute jada. Abenduaren 7rako jarri dute hitzordua. Tankera horretako ekintza ugari bultzatu ditu Crisi kolektibo katalanak,...

2010-08-16  |  Desobedientzia zibila

Itoitz hustu arte

Itoitz Nafarroako Artze eta Longida ibarretan, Agoiztik hurbil, eraiki den urtegia da. Izena bere gain hartu duen herri bati zor zaio. 125m luze 600m zabal.  Nafarroan dagoen urtegirik handiena da. Naturari kalte handiak sortu dizkion makroeraikuntza honen aurrean bailarako biztanleak...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys