Denda

KATEGORIAK

EROSKETA SASKIA
Ez duzu prokukturik saskian

Makilak

Mizpirondoa eta zilar fina (Ohorezko makila)

Ezaugarriak: Ohorezko zilarrezko makila

Neurria (estandarra): 90 zentimetro. Nahi izanez gero, aldatu daiteke
Entrega epea: 15/30 egun bitartean

Deskripzioa: Alberdiren makila, eskuz egindakoa eta mendez mende datorren teknikaz landutako bastoi dotorea da.

Kutxa, aparte eskatu behar da eta 68€ balio ditu. Inskripzioa nahi izanez gero, gehienez 35 karaktere idatziko dira eta 20€ gehiago ordaindu beharko dira.

Makila euskaldunaren laguntasunaren ikur gisa oparitzeko ohitura antzinatik dator. I. Mundu Gerraren ondoren, Foch eta Petain mariskalak eta Clemenceau presidenteak makila bana jaso zuten. Opari horiekin, Pirinioetako Iparraldeko euskaldunek beren eskertza adierazi zieten. Foch mariskalaren makilak Verduneko mapa zeraman eta haren gainean, hitz hauek: Hemendik ezin da pasa.

Iñaki Alberdik jasotzen dituen eskaria gehienak opari gisa emateko dira. Oso egokiak dira enpresa-opari gisa emateko, norbait jubilatzen denean, ezkongai-agurretarako edo ezkontzetarako... eta  haren eskuetatik oso famatuak direnentzako makilak atera dira. Juan Pablo II. aita santuari larruzko makila bat oparitu zitzaion Loiolako basilikara abiatu zenean, orduko lehendakaria Carlos Garaikoetxea zela. Aita santu berak beste makila bat jaso zuen Arabako Ahaldun Nagusiaren eskutik, Arabako hiru moja dohatsu aitortu zirela-eta berau Vaticanora joan baitzen. Abagune hartan aita santuak jaso zuen makila ohorezkoa izan zen, zilarrezko heldulekukoa. Espainiako Erregeak bere izena zeraman makila bat jaso zuen 1986an, Deustuko Unibertsitatearen mendeurrena ospatzeko Bilbo bisitatu zuenean. Luzea da makila jaso duten pertsonaia ospetsuen zerrenda, batzuk esparru politikokoak, gizarte zein kirol esparruetakoak...

Prezioa: 629,00 €

Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia