Denda

KATEGORIAK

EROSKETA SASKIA
Ez duzu prokukturik saskian

Bestelakoak

Zumetaren artelana

Jose Luis Zumetak ARGIArentzat egindako lan-grafiko orijinala.

ARGIArentzat balio sentimental handia duen lana eskaintzera gatoz. Iaz 90. urteurrena ospatu genuen, eta Jose Luis zumetaren artelana izan zen astekariko azala, ale berezian. Lan-grafiko eder horrek ARGIAren hurbileko jendearen esku egotea merezi duela eta, serie mugatua atera dugu.

50 zentimetroko altuera eta 40 zentrimetro ditu zabaleran. Testura bereziko paper naturalean egindak daude, banan-banan, eta prozesu zainduko eskulanak dira. Artelana karpeta gogorrean dago bildua, koadroan jarri gabe ere primeran kontserba dadin. Eta Jose Luis Zumetak eskuz sinatuak dira.
 

Prezioa: 160,00 €

Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia